Artxiboa

‘loke’rekin etiketatutako sarrerak

Udako Abenturak, aeronautika, LOKEko judokak eta Garibai etorbidea

2011(e)ko Martxoak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Udako Abenturak, aeronautikari buruzko jardunaldi bat Arrasaten, LOKEko judokak lortutako dominak eta Garibai etorbideko asfaltatze lanak izan dira aste honetako gai nagusiak Facebookeko orrialdean.

Zure umeak abenturak gustuko baditu, adi Leire Bazkezek utzitako informazioari! Debagoienako Txatxilipurdi eta Jardun elkarteak eta Debabarrenako Pil-Pilean elkarteak bat egin dute. Zertarako? Udako Abenturak antolatzeko! “Gazteak aisiaz gozatzeko eta lagun berriak egiteko aukera bikaina, ezta?“, galdetu zigun Leirek. Informazio gehiago nahi baduzue, begira hurrengo esteka honetan.

Udako Abenturak

Aeronautika interesatzen zaizue? Dagoeneko hasi da Titanioaren mekanizazioari buruzko jardunaldia Garaia Berrikuntza Gunean. Honen inguruko hainbat gai landuko dituzte eta arratsaldera arte iraungo du. Bertan bazaude edo joaten bazara ez ahaztu blogean edo Facebookeko orrialdean komentatu ahal duzula! ;) Hemen duzue informazio gehiago eskuratzeko esteka.

Kirolari buruz hitz egingo dugu orain. Beñat Mendietak LOKEko judokak otsailean lortutako domina pilaren informazioa jasotzen duen albistea partekatu zuen gurekin esteka honetan. “Lan bikaina“, adierazi zuen. :)

Azken gaia Garibai etorbideko asfaltatze lanak dira. Eutsi Mondrak honen inguruko albistea partekatu zuen gurekin, hemen, eta horren inguruan duen iritzia ere utzi zigun atzo.

Honenbestez, amaitutzat emango dugu laburpena. Hurrengo astean berriro bueltatuko gara informazio berriarekin. Mila esker zuen arretagatik! Asteburu ona izan eta laster arte!