Arrasateri (Gipuzkoa) buruzko bloga: Maritxu Kajoi, Santamasak, Unibertsitatea, Portaloia, kooperatibak… albisteak, festak, etxebizitza, aisia eta gehiago
Kontzertu batera joateko gogoa? Ez galdu Ken Zazpik Arrasaten eskainiko duena. Olatz Gartziak honen datuak partekatu ditu gurekin. “Maiatzaren 20an izango da, 22:00etan, Amaia Antzokian“, esan du. Sarrera erosi nahi baduzu, azkar! Dagoeneko salgai daude. Joaten bazara, ez ahaztu gurekin partekatzeaz!
Kirolarekin jarraituko dugu. Emakumearen Nazioarteko Egunaren programazioan sartu du gure udalak Takarraran emakumeen herri-lasterketaren III. edizioa. Itxaso Apraizek jakinarazi digunez, martxoaren 12an ospatuko da, 12:30etatik aurrera. Parte hartu nahi duzu? Ba 12 urtetik gorako emakumea bazara, izena emateko epea martxoak 10era arte izango duzu irekita. Anima zaitez!
Amaitzeko, palindromo lehiaketa irabazi duen esaldia utzi zigun astelehenean Maite Bazterretxeak: ‘Utzi penak Ane, piztu’. “Zer iruditzen palindromo lehiaketaren irabazleari?“, galdetu zuen. Eta badakizue zein den Arrasateko palindromorik onena? Aitor Bengoa Maldabirena, ‘Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta’.
Hauxe da gaurkoz guztia. Hurrengo astean gai berri gehiagorekin bueltatuko gara. Eskerrik asko zure laguntzagatik. Agur bero bat eta ondo izan!
Tabernetan erretzea debekatzen duen legea Arrasaten eta urbanoa doan dira Facebookeko orrialdearen lagunek jorratu dituzten gaietako bi.
Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean leku publiko eta itxietan erretzea debekatzen duen legea eta, nola bestela, gurean ere oihartzuna eduki du gaiak. Maria Abadiño izan dugu gaiarekin kezkatuen. “Nola daramazue tabakoaren aurkako legea?” galdetzen zigun. Gurekin partekatzen zuen informazioaren arabera, herrian, orokorrean, ondo hartu du jendeak eta errespetatu egin du debekua. Mariak berak erretzeari uzteko ideia batzuk uzten zizkigun beste esteka honetan.
Maite Bazterretxeak, bestalde, gai hau zerabilen: “Gutxiago kutsatu eta gainera dirua aurreztu… nola? Urbanoa erabiliz, asteon aprobetxatu!“. Izan ere, autobus urbanoa doakoa izan da aste honetan, Lurraldebus txartel bakarrera egokitzen joateko. Hemen dituzue xehetasun guztiak.
Amaia Fernandezek utzi digu aste honetako azken gaia: “Euskarazko lehen palindromo lehiaketa…parte hartuko duzu?”. AED elkarteak antolatu du eta otsailaren 11era arte dago parte hartzeko aukera. Palindromoa zer den? Hementxe duzue azalpena.
Bildu ditugunak gustukoak izan dituzuelakoan, hurrengo astera arte agur esaten dizuegu. Badakizue Facebookeko orrialdean Arrasaten gertatutako edozein konturen inguruan aritu zaitezkeela eta, gero, guk dena txukun-txukun jasoko dugula.
Udala, Urkulu, Monterron, edo…bueno bakoitzak uda sasoi honetan herrian egotea egokitzen bazaio gustuko txokoa izango dugu. Arrasateko orrialdetik bueltatxoa ere ematen dute askok, eta bertan jasotakoaren laburpena ekarri nahi dugu.
Autobidearen lanek eragindako kalteak konponduko ditu Bidegik. Bidegik ia 800.000 euro bideratuko ditu AP-1 autobideko lanek Aretxabaletan eragindako kalteak konpontzeko. Kalte handiak sortu zituzten autobidearen lanek, batez ere Izurieta eta Galartza aldean. Orain, kalteak konponduko dituzte. 570.000 euro inbertituko ditu Basagoitiko ubidearen eraikuntzagatik hondatu zen GI-3920 errepideko zati bat konpontzeko; eta, Izurietara (GI-3132) doan errepidea berritzeko 207.000 euro bideratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegi Bide Azpiegituren Agentziaren bitartez.
Uztailean langabeziak behera egin du Debagoienean. Uztaileko langabezia datuen arabera, Debagoienean, uztailean 86 langabetu gutxiago zeuden ekainean baino. Datutan, ekainean 2.963 lagun ziren lanik gabe zeudenak; uztailean, ostera, 2.877. Hortaz, % 0,28 jaitsi da langabezia tasa gurean. Herriz herri begiratuta, langabeziak behera egin du herri denetan, Elgetan izan ezik.
‘Non gogoa, han zangoa’ argazkilaritza lehiaketa antolatu du Ternuak. Ternuak antolatutako lehenengo argazkilaritza lehiaketa izango da. Berezitasuna da, sare sozialen bitartez parte hartu ahalko dela lehiaketan. Publikoarekin harremanak estutzea da Ternuaren helburua; eta, baita, natura, elkartasuna edo ingurugiroarekiko begirunea bezalako marka-balioen bidez parte-hartzea sustatzea. Argazkiek “non gogoa, han zangoa” espiritua islatu behar dute.
Arrasateko Gose musika taldeak gaur, Gasteizko jaietan dohako kontzertua emango du. Rock-tecno-triki musika egiten duen taldeak beraz, Arabako hiriburuan jarriko du bere erritmoa. Vitoria.
Alberto Iñurrategi: «Ideien errealizazioa, ahal izanez gero, bukaera arte aurrera eramaten ditut». «Mendizaletasun ahalik eta garbienarekin daukadan konpromisoarekiko fidela izaten ahalegintzen naiz » .
Monteko porra irabazi du ‘Martina Drullard’ zerrendak. ‘Martina Drullard’ izeneko zerrendak irabazi du Monte tabernako aurtengo Tourreko porra. 12.120 euroko saria jasoko dute.
Lanpostu publikoetarako probak, irailean eta urrian. INEMen bitartez Arrasateko Udalean bete behar dituzten lanpostuen probak abuztuko oporren ostean egingo dituztela jakinarazi dute Udal Enplegu Sailetik. Aldi baterako bost lanpostu dira lehiaketara atera dituztenak: peoi, delineatzailea, delineatzaile-argiketaria, basolanetako arduraduna eta gizarte hezitzailea. Peoi lanposturako 200 lagun pasak eman du izena.
Mariasun Pagoaga arrasatearra ‘Bi anai’ filmaren errodajean. Euskaraz egiten ari diren ‘Bi anai’ filmean, Klara Badiola edota Kandido Uranga aktore ezagunak ere badaude. Pelikulan parte-hartzea, “Zorte bat” izan dela kontatu digu Mariasun Pagoaga arrasatearrak. Errodajea bihar bukatuko dute eta 2011n estreinatuko da filma. Jarraian dituzue Mariasun Pagoagaren hitzak.
Arrasate. Aitor Fernandez
Aitor Fernandez Europako txapeldunorde geratu da 19 urtez azpikoen futbol txapelketan. Arrasatearrak Espainiako selekzioarekin jokatu du Europako txapelketa; hala, atzo Frantziaren aurka jokatutako finala 1-2 galdu eta txapeldunorde geratu da Fernandez. Luis Millak deituta jokatu du 19 urtez azpikoen futbol txapelketa Fernandezek. Gaur egun Athleticeko atezaina da Fernandez. Athleticeko harrobian hasitako jokalaria da; eta, 2009-2010 denboraldiaz geroztik talde nagusiko laugarren atezaina da.
Asteburuaren ondoren opor eder batzuen atarian kokatzen garenean dena beste kolore batez ikusten dugu, eta bestela, txikitxoei esaten zaien moduan, “bi lo eta oporrak”. Hori bai, akaso egongo da jada oporretan dagoenik ere, guztioi, astelehen on!
Jada 600 lagun izatera iritsi gara Facebook-eko taldean, denon artean ahalik eta hesi edo horma koloretsuena lortu nahi dugu. Berdin da zein auzotakoa zaren, izan ere, Arrasaten oro har gertatzen denaren berri jakiteko erakusleiho izatea da gure helburua. Bakoitzak bere arloan maneiatzen duen informazioarekin, eta kaletarrak berak bere inguruan entzun ikusi eta usaindu duenarekin aurrera egingo du.
Besteak beste hauek dira Arrasateko Horman jasotako emarien laburpenean topatuko dituzuenak.
Jose Angel Arregi erlijiosoari 817 eguneko kartzela zigorra ezarri diotela jakin dugu asteon. Eta kontu baltz eta triste batetik orain erritmo musikal apur batera:
Jose Mari Baños Maraverrek ere gure horman bere emaria utzi digu aurrekotan moduan herriko musikariek gurean, euskal herrian duten oihartzunaren isla erakutsi digu, kasu honetan BITTER HONEY taldea.
Gose "Lokartu Arte" bideoklip berria
Orain erritmoa hartu dugula, musika talde batetik beste batera egingo dugu salto, eta GOSE taldearen bideoa ikusteko parada eskainiko dizuegu. Lokartu Arte izenburupean bideoklipa ikusgai.
Eta opor giroa igartzen hasteko, kalera aterako gara eta hara “Garagardoa eta cava euro 1ean Aste Santu osteko ostegunetan ere“.
Aurreko mezuetan ere iragarri genuen Arizmendikbideo lehiaketa martxan zuela, eta oraingo honetan bertan irabazleen berri ematera gatoz. ‘Pokerface’ eta BH-mank’ izan dira Arizmendiko bideo lehiaketaren lan irabazleak.
Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta laster arte agurtzen gara.
Hementxe gara beste behin ere, Arrasateko taldeak bere Horman jasotakoen emariekin laburpen mezuarekin.
Asko eskertzen dugu zuok guztion partehartzea, horrela, herrian eta baita inguruan gertatzen denaren berri jasotzen dugu.
Oraindik zure post hori jarri ez baduzu, badakizu itxaroten gaudela eta gainera eskuak zabalik hartuko dugula.
Arrasate herria betidanik egon da komunikazioarekin hartu eman zuzenarekin, eta baita komunikatzaile eta era berean errealizadore, kameralari eta abarrak egunero sortzen eta saritzen. Horregatik izango da? Auskalo, baina inoiz baino filme labur gehiagok parte hartu dute Huhezineman.
Orain, denon ahotan dabilen albiste triste eta gogorrarekin jarraituko dugu San Viatorreko nagusiak dio Arregirena kasu bakarra dela.
Bestalde, gaur, eguaztena, hilak 24, deialdi interesgarria luzatu dute gure Horman bertan: Emakumeen taldea sortzeko batzarra egingo dutelako gaur bertan.
Emakumearen arlotik, orain ikasleen mundura egingo dugu salto. Lanbide heziketaren astea antolatu dute apirilerako ‘Formazioa lanerako zure aukera!’ lelopean.
Honenbestez eskerrak emanez eta zuen partehartzea eskertuz agurtuko gara. Ondo izan.
Arrasateko taldea egunero hazten doa, jada 588 lagun baikara eta laster askoz ere gehiago izango gara. Gainera gaur, albiste pozgarri batekin gatoz eskuartean, izan ere, une honetatik aurrera Arrasatek blog-a izango du eta bertan partehartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.
Jakitun zarenez, Arrasateko Horman izandako emarien laburpena bidaltzeko ohitura izaten dugu, eta horrela jarraituko dugu baita aurrerantzean ere, baina, hemendik aurrera, askoz ere mezu laburragoak jasoko dituzue. Horrela, informazio gehiago eskuratu ahal izateko blog-era bertara jo beharko duzu.
Musikarekin ekingo diogu gaurko errepasoari, hala ere, ez da lehen ezta azken aldia doinuekin ekiten diogula gure mezuari, Arrasate izatez musika herria ere bada, kooperatibak bai baina, baita artista handiak ere. Zuzeneko zaindu eta bortitzarekin aurkeztu zuen Never Surrenderrek disko berria.
Komunikabide garen aldetik, informazioa ematen den atarira bertara joko dugu, kasu honetan pantaila txikia. Telebista Interneten aztertzen ari da HUHEZIko Komunikaldietan.
Bihar burutuko den ekitaldiaz oroitzeko oharra ere jaso dugu horman bertan Amaia Udal Antzokiari esker. “Bagara proiektuaren aurkezpena dela eta, ostegun honetan ezingo da “Let´s Get Lost” iragarritako filmea eman Amaia Antzokian. Beste data batera eramatea da gure asmoa, baina oraindik erabaki gabe dago. Barkatu eragozpenak.”
Bestalde, Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen film laburren lehiaketak hiru urte beteko ditu, eta aurten lehiaketarako aukeratutako 10 lanek 400 euro jasoko dituzte. Epaimahaiak euskarazko film labur onenari ere diru kopuru hori emango dio. Ostiral honetan amaitzen da lanak bidaltzeko epea.
Zure iritzia