Artxiboa

‘Joxe Angel Arregi’rekin etiketatutako sarrerak

Joxe Angel Arregi, Gose, Bitter Honey, Bideoklip irabazleak eta abar

2010(e)ko Martxoak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Astelehen on denori!

Asteburuaren ondoren opor eder batzuen atarian kokatzen garenean dena beste kolore batez ikusten dugu, eta bestela, txikitxoei esaten zaien moduan, “bi lo eta oporrak”. Hori bai, akaso egongo da jada oporretan dagoenik ere, guztioi, astelehen on!

Jada 600 lagun izatera iritsi gara Facebook-eko taldean, denon artean ahalik eta hesi edo horma koloretsuena lortu nahi dugu. Berdin da zein auzotakoa zaren, izan ere, Arrasaten oro har gertatzen denaren berri jakiteko erakusleiho izatea da gure helburua. Bakoitzak bere arloan maneiatzen duen informazioarekin, eta kaletarrak berak bere inguruan entzun ikusi eta usaindu duenarekin aurrera egingo du.

Besteak beste hauek dira Arrasateko Horman jasotako emarien laburpenean topatuko dituzuenak.

Jose Angel Arregi erlijiosoari 817 eguneko kartzela zigorra ezarri diotela jakin dugu asteon. Eta kontu baltz eta triste batetik orain erritmo musikal apur batera:

Jose Mari Baños Maraverrek ere gure horman bere emaria utzi digu aurrekotan moduan herriko musikariek gurean, euskal herrian duten oihartzunaren isla erakutsi digu, kasu honetan BITTER HONEY taldea.

gose

Gose "Lokartu Arte" bideoklip berria

Orain erritmoa hartu dugula, musika talde batetik beste batera egingo dugu salto, eta GOSE taldearen bideoa ikusteko parada eskainiko dizuegu. Lokartu Arte izenburupean bideoklipa ikusgai.

Eta opor giroa igartzen hasteko, kalera aterako gara eta hara “Garagardoa eta cava euro 1ean Aste Santu osteko ostegunetan ere“.

Aurreko mezuetan ere iragarri genuen Arizmendik bideo lehiaketa martxan zuela, eta oraingo honetan bertan irabazleen berri ematera gatoz. ‘Pokerface’ eta BH-mank’ izan dira Arizmendiko bideo lehiaketaren lan irabazleak.

Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta laster arte agurtzen gara.

Huhezinema arrakastatsua, Arregi kasua, Emakume taldea…

2010(e)ko Martxoak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Epa danori!

Hementxe gara beste behin ere, Arrasateko taldeak bere Horman jasotakoen emariekin laburpen mezuarekin.

Asko eskertzen dugu zuok guztion partehartzea, horrela, herrian eta baita inguruan gertatzen denaren berri jasotzen dugu.

Oraindik zure post hori jarri ez baduzu, badakizu itxaroten gaudela eta gainera eskuak zabalik hartuko dugula.

Arrasate herria betidanik egon da komunikazioarekin hartu eman zuzenarekin, eta baita komunikatzaile eta era berean errealizadore, kameralari eta abarrak egunero sortzen eta saritzen. Horregatik izango da? Auskalo, baina inoiz baino filme labur gehiagok parte hartu dute Huhezineman.

Orain, denon ahotan dabilen albiste triste eta gogorrarekin jarraituko dugu San Viatorreko nagusiak dio Arregirena kasu bakarra dela.

Bestalde, gaur, eguaztena, hilak 24, deialdi interesgarria luzatu dute gure Horman bertan: Emakumeen taldea sortzeko batzarra egingo dutelako gaur bertan.

Emakumearen arlotik, orain ikasleen mundura egingo dugu salto. Lanbide heziketaren astea antolatu dute apirilerako ‘Formazioa lanerako zure aukera!’ lelopean.

Honenbestez eskerrak emanez eta zuen partehartzea eskertuz agurtuko gara. Ondo izan.

“Bertsolari” dokumentala, Joxe Angel Arregi, Governors eta gehiago

2010(e)ko Martxoak 18 Kaitin Allende Iruzkin 1

Epa lagunok!

Jada barikua dela esan dezakegu, bai, ostirala! Nahiz eta osteguna izan, bihar, jai eguna dugu eta horregatik, hemen gara Arrasateko Taldeko Horman jaso diren emarien laburpena egiteko prest.

Egunetik egunera, lagun gehiago gara, eskerrik asko bat egin eta baita partehartzeagatik ere! Zure inguruan zerbaitek kezkatzen bazaitu edota, ekitaldiren baten berri eman nahi baduzu, hauxe duzu aukera bikaina.

Hasteko, kirolaren errepasoa egiterako orduan, Lore Marre eta Nerea Mata aipatu behar ditugu nahi eta nahi ez. Pertika saltoko Euskadiko marka ondu du Lore Marrek.

Zorionak Nerea!Donostiako Aerobitoiko irabazlea izan da.

Bestalde pantaila handira bidean dagoen lanarekin egin dugu topo, Bergarakoa da, alboko herrikoa, horregatik egin diogu Asier Altunari bere txokoa hemen gure herriko Blog-ean. “Bertsolari” dokumental pilotua ikusteko moduan dago. “Kixi” Bergararraren azken proiektua.

Gaiaz erabat aldatuko dugu orain eta asteon jasotako albiste harrigarri eta gogorrari zabalduko diogu leihoa. Izan ere San Viator ikastetxean izandako Joxe Angel Arregi irakaslea Txilen atxilotu dute pederastia dela eta. Viatoristen komunitatea ikerketan laguntzen ari da.

Horrelakoak entzunda, eta aste labur bezain intentsuari agur esateko zubiko eskaintza turistikoa dakargu.

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Zubia ganoraz eta behar moduan hasteko, herritik atera gabe, gaur bertan, MUSIKA ZUZENEAN eta bertan egindakoa bertakoentzat: “Frenetikodrome” disko berria kaleratu du Governors taldeak.

Ederto pasatu.