Artxiboa

‘ikastola’rekin etiketatutako sarrerak

Iñurrategi, Joxepa Arregi, Garagardo, gazta, ardo azoka, Ekonomia Topaketa, Kontzertuak…

2010(e)ko Maiatzak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Barikua iritsi da eta horrekin batera Arrasateko Hesietan jasotakoen bilduma prestatu dugu.

Eguraldiari dagokionez, udaberriko egunak izango ditugu asteburu honetan, beraz lasai asko joan zaitezke egun pasa egitera.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Albiste pozgarriak dira asteon jaso ditugun gehienak, tartean Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi dituela urtebetean Debagoienean. Zorionak!

Eguraldia ziurtatuta dagoela eta, orain krisiari aurre egiteko bidea jarriko dugu, horrela asteburuan etxean ez egoteko aitzakiarik ez duzu izango. Ibai-Artek hartzen duzuna ordaintzeko aukera jarriko du zozketan Garagardo azokan eta baita gazta eta ardo azokan ere.

Edurne Pasabanek bere ametsa errealitate bilakatu duen astean bertan, Aretxabaletako gaztea tontorrera begira jarri da; erronka berria Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat.

Aramaioko Gazte Asanbladak ere egitaraua mardula prestatu du asteburu honetarako, bihar, zapatua egun pasa egiteko beste plan bat. Eguzkierripa Rock jaia zapatuan.

Kontu tristeagoak ere izan dira herrian, eta hauen artean, agur berezi eta hunkigarria. Besarkada beroa familiarentzat!! Joxepa Arregi Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria hil da. Astelehen iluntzean hil zen Joxepa Arregi Egidazu, Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoaren ama eta Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria. Eguaztenean egin zuten hileta elizkizuna. Ekitaldi jendetsua Joxepa Arregiri azken agurra emateko.

Gure ohiturari tinko eutsiz, astebururako planak egiten jarraituko dugu, eta horretarako beste proposamen bat, GOSE Kontzertuak / ConciertosMaiatzak 28 Mayo. EIBAR . Pza Unzaga. 22,30h Euskal JaiaMaiatzak 29 Mayo. ANTZUOLA. 21h. Mundumira …2010, esate baterako Jurgen Barrionuevok, gustatu zaiola esan du.

Musika eta kirola uztartzeko aitzakia berria. Ekainaren 3tik 5era Herriko musikariak deitu ditu rugbi taldeak 12. Garagardo jaian parte har dezaten.  12 urte beteko ditu Arrasateko Rugbi taldearen Garagardo jaiak, eta honezkero arrasatearrek ez dute ekaineko lehen aste bukaera ospakizun hori barik ulertzen. Aurten karpa ekainaren 3tik 5era egongo da zabalik.

Bihar bertan egun pasa politerako aukera, Arizmendi Ikastolako udaberri jaia larunbatean. Bihar udaberri jaia Basabeazpi eta Almeneko gurasoek antolatuta ospatuko da. Ekintza asko daude: Goizean, Iturrigorrira irteera, denentzako jolasak, sagardo eta talo dastaketa eta talo tailerra. Eguerdian herri bazkaria eta arratsaldean tailerrak eta jolasak. Bosgarren urtez udaberriari ongi etorria egiteko sortu zenez, kukua agertu ohi da eta berari lagunduz hain ezaguna duten Agitxo ere ibiliko da.

Gai serioagoak jorratzekoak ere badira herrian bertan, bihar, zapatua hilak 29, Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala.

Ikasturte berrira begira daudenentzat, Mondragon Unibertsitatearen master berriak daudela jakitera eman dira. Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executive masterra eskainiko dute.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.

Asteburu on!

“Bagara”, KonponBIT, BHKlip bideo lehiaketa eta Pintxopoteoa

2010(e)ko Martxoak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Agur bero bat danori!

Hemen gara, Arrasateko Blog-ari bizitza emateko gogoz, eta horretarako Facebook-eko lagunak ere daude, zuok guztiok bakoitzak bere aldetik, inguruan gertatutakoak eta ospatuko direnen berri emateko prest. Lehenik eta behin eskerrik asko guztioi.

592 lagunez osatutako taldea da, eta jakina, Maritxu Kajoi egunerako 2010 lagun lortu nahi ditugu, ez dugu erronka bazterrean utziko, ezta gutxiago ere.

Jakitun zaretenez, orain arte, Horman azaldutako posten laburpena egin izan dugu eta baita kide guztiei bidali ere, baina azkenaldian Arrasateko Bloga dugunez bertan topatuko dituzue Arrasateko Horman jarritako post denak, bata, bestearen atzetik.

Aukeraketa egiten jarrita, lehiaketa baten berri emango dugu, izan ere, gure bailaran, kalitatezko artista handiak ditugu, bai bideo edota film egileen artean. Datozen belaunaldietan ere horrelako harri bitxiak egongo direlako, zeragatik ez bidea prest utzi? Arizmendik bigarren aldiz deitu du BHKlip bideo lehiaketa.

Bestalde, pantaila txiki batetik, beste batera igaroko dugu, izan ere, telebistarena (bideoarena alde batera utzita) ordenagailuaren monitorea hartuko dugu, baina zer egingo dugu berarekin? Egia esan gutariko askok ezer gutxi egingo genuke, pantailak edota konputadoraren bestelakoek kale egingo balute, beraz, horretarako profesionalak eskura edukitzea izaten da onena. KonponBIT, informatikako konponketak egiteko zerbitzua.

“Bagara” pasa den astean aurkeztu zen Amaia Antzokian, aurpegi ezagunak tartean eta prozesu bat gure gizartean. Ekitaldi jendetsu eta emotiboa, “Bagara” aurkezteko.

Aste gogorra izan dutenentzat, edota horrelakoa izango dela ikusten dutenentzat, Lontzo Sainz-ek plan ederra utzi digu Horman. Arrasateko ostegunetako Pintxo-Pote-a, eredu ;-) ).

Honenbestez, eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte.

Eitb.com