Artxiboa

‘Gaztetxea’rekin etiketatutako sarrerak

San Joanak, gimnastak, atletak, Asier Altuna, udal zerbitzuak, Udaixe…

2010(e)ko Ekainak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!!!

Bihar jada, San Joan bezpera ospatuko dugu eta horrekin batera, iazko urte osoan zehar kezkatu gaituztenak atzean utziko ditugu.

Papertxo batean idatzi eta sutara!!!!

Hemen dugu, jaietan buru belarri sartu aurretiko laburpena, Arrasateko Orrialdeak daukan hesian jasotakoen bilduma prest dago beraz.

San Joanak 2010 kartela

San Joanak 2010 kartela

Haur dantzarien egunean, 400 ume izan ziren dantzan. Iparraldekoak izan ezik, gainerako herrialdetatik etorritako dantza taldeen ordezkariak elkartu ziren Arrasaten; Otsagabia, Aramaio, Durango, Legazpi, Pasaia, Soraluze, Oñati, Aretxabaleta eta Antzuolako gaztetxoak izan ziren zehazki. Gehienak, beraz, gipuzkoarrak.

Urte guztian ikasitakoak praktikan jarri zituzten Dragoi gimnasia taldeko neskek egubakoitzean. Lagunen eta gurasoen aurrean ibili ziren; erakustaldia amaitzeko gutxi falta zela euria hasi zen eta uste baino lehenago bukatu behar izan zuten.

Hiru urre ekarri dituzte arrasatearrek Espainiako atletismo txapelketatik. Maialen Axpek pertika saltoan urrea irabazi zuen, 3,65 metroko saltoa eginda. Iñigo Uribarrenek ere urrea salto hirukoitzean, 14,60 metroko saltoa eginda. Salto hori haizea aldeko zuela egin zuen, bere marka onena 14,26an dago. Azkenik, Euskadiko 4×100 errelebo lasterketan urrea lortu zuen Eukene Dorronsorok parte hartu zuen laukoteak.

Badatoz  San Joanak: koadrilen bazkarian lepo beteko da gaztetxea, eta ez dago guztiendako txartelik. Heltzear dira San Joan jaiak eta gogor hasiko diren itxura dute. Izan ere, koadrilen bazkarirako txartelak salgai jarri bezain pronto agortu ziren eta askok ezin izan dute txartelik lortu. Txartela lortu ez dutenen artean, gazte batzuek kexa azaldu dute, diotenez, txartel asko “erreserbatuta” zeudelako. Kontuak kontu, eguaztenean, hau da, San Joan bezperan, giro paregabea ziurtatuta dago, egun osoan.

"Mondra"ko diseinua ikuzkizun. Argazkia: Goiena

"Mondra"ko diseinua ikuzkizun. Argazkia: Goiena

‘Mondrako’ diseinuak ikuskizun bilakatuta. 3 aretoa beteta, Amaia Albes eta Ane Garaik egindako lana txalo artean hartu zuten. Arrasateko moda urbanoa eta rockeroa ekarri zuten ibiltokira gazte arrasatearrek. Guztira, 13 jantzi eta sorpresa bat: ‘body painting’-a zeraman kutsu mitologikodun modelo bat…

Pilota San Joanetan herrian bertan. Irujok Barañainen, Sopelanan, Arrasaten eta Mungian jokatuko du ostegunetik asteartera bitarte.


Bergarako zinegile ospetsua lanean ari da beste behin ere, atsedenik hartu barik dabil “Kixi”. Asier Altuna ‘Artalde’ film laburra Bilbon filmatzen hasi da.  ‘Artalde’ pelikularen filmaketa hasi da. Protagonista Pako Sagarzazu aktorea da. Donostiarrak artaldea galdu duen artzainaren rola beteko du eta inguruan dituen herritarrak deituko ditu pertsonez osaturiko artaldea osatzeko.

Herritik hirira egun pasa joaten direnentzat ere proposamen interesgarria topatu dugu: Iñigo Arregi eskultorearen lanak Donostian daude ikusgai.

Datu demografiko gaurkotuak ere jaso ditugu hileon, eta hemen dituzue: Arrasatek 22.011 biztanle ditu.

Esther Martinek horrela idatzi du Arrasateko Orrialdeko Hesian: “Laster San JuanaK! Ondo pasau…..”

Carlos Fernandez Secok ere parte hartu du eta zera dio berak: “my village”

Udal zerbitzu batzuk itxi egingo dituzte datozen egunotan, jaiengatik. Datozen jaiegunei begira Udalak gogora ekarri gura du udal zerbitzu batzuek ordutegi bereziak izango dituztela.

Uztailean herrian geratuko diren gaztetxoek ez dute aspertzeko aitzakiarik: Udaixe dator, bosgarrenez. Txatxilipurdik prestatutako planekin etxeko handiek lana egiten duten bitartean, gaztetxoek ere elegante!

Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta laster arte agurtzen gara.

Ondo pasatu San Joanak eta laster laburpen berezi gehiago izatea espero dugu.

Iñurrategi, Joxepa Arregi, Garagardo, gazta, ardo azoka, Ekonomia Topaketa, Kontzertuak…

2010(e)ko Maiatzak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Barikua iritsi da eta horrekin batera Arrasateko Hesietan jasotakoen bilduma prestatu dugu.

Eguraldiari dagokionez, udaberriko egunak izango ditugu asteburu honetan, beraz lasai asko joan zaitezke egun pasa egitera.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Albiste pozgarriak dira asteon jaso ditugun gehienak, tartean Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi dituela urtebetean Debagoienean. Zorionak!

Eguraldia ziurtatuta dagoela eta, orain krisiari aurre egiteko bidea jarriko dugu, horrela asteburuan etxean ez egoteko aitzakiarik ez duzu izango. Ibai-Artek hartzen duzuna ordaintzeko aukera jarriko du zozketan Garagardo azokan eta baita gazta eta ardo azokan ere.

Edurne Pasabanek bere ametsa errealitate bilakatu duen astean bertan, Aretxabaletako gaztea tontorrera begira jarri da; erronka berria Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat.

Aramaioko Gazte Asanbladak ere egitaraua mardula prestatu du asteburu honetarako, bihar, zapatua egun pasa egiteko beste plan bat. Eguzkierripa Rock jaia zapatuan.

Kontu tristeagoak ere izan dira herrian, eta hauen artean, agur berezi eta hunkigarria. Besarkada beroa familiarentzat!! Joxepa Arregi Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria hil da. Astelehen iluntzean hil zen Joxepa Arregi Egidazu, Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoaren ama eta Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria. Eguaztenean egin zuten hileta elizkizuna. Ekitaldi jendetsua Joxepa Arregiri azken agurra emateko.

Gure ohiturari tinko eutsiz, astebururako planak egiten jarraituko dugu, eta horretarako beste proposamen bat, GOSE Kontzertuak / ConciertosMaiatzak 28 Mayo. EIBAR . Pza Unzaga. 22,30h Euskal JaiaMaiatzak 29 Mayo. ANTZUOLA. 21h. Mundumira …2010, esate baterako Jurgen Barrionuevok, gustatu zaiola esan du.

Musika eta kirola uztartzeko aitzakia berria. Ekainaren 3tik 5era Herriko musikariak deitu ditu rugbi taldeak 12. Garagardo jaian parte har dezaten.  12 urte beteko ditu Arrasateko Rugbi taldearen Garagardo jaiak, eta honezkero arrasatearrek ez dute ekaineko lehen aste bukaera ospakizun hori barik ulertzen. Aurten karpa ekainaren 3tik 5era egongo da zabalik.

Bihar bertan egun pasa politerako aukera, Arizmendi Ikastolako udaberri jaia larunbatean. Bihar udaberri jaia Basabeazpi eta Almeneko gurasoek antolatuta ospatuko da. Ekintza asko daude: Goizean, Iturrigorrira irteera, denentzako jolasak, sagardo eta talo dastaketa eta talo tailerra. Eguerdian herri bazkaria eta arratsaldean tailerrak eta jolasak. Bosgarren urtez udaberriari ongi etorria egiteko sortu zenez, kukua agertu ohi da eta berari lagunduz hain ezaguna duten Agitxo ere ibiliko da.

Gai serioagoak jorratzekoak ere badira herrian bertan, bihar, zapatua hilak 29, Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala.

Ikasturte berrira begira daudenentzat, Mondragon Unibertsitatearen master berriak daudela jakitera eman dira. Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executive masterra eskainiko dute.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.

Asteburu on!

Agenda, Gaztetxeak 19 urte, Energia enpresak eta gehiago

2010(e)ko Apirilak 9 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on danori!

Barikua da, eta aste labur honen ostean, ohi legez, gure taldeko horman izandako emarien entsalada prestatu dizugu baita gaur ere. Gero eta lagun gehiago gara, eskerrik asko benetan, bertan izena emateagatik eta baita parte hartzeagatik ere. Arrasaten gertatu direnak eta ospatuko direnak ezagutzen badituzu, guk eskaintzen dugun plataforma erabiltzen jarraitu dezakezu horrela albiste den oro gurean edukitzeko aukera dugu.

Lehenik eta behin, eskuzabal ekingo diogu gure errepasoari, hots, opariak ematea gustuko dugu eta jakina Arrasateko taldearen kontzertura joateko aukera eskaini nahi dizugu. Goseren Elgetako kontzertura doan joan nahi duzu?

Gaur bertan, opor egunen azken txanpa aprobetxatzeko erakusketa bat gomendatzera gatoz. “Donde viven los monstruos” apirilaren 9an, barikuan bertan, Arrasateko Kutxa Aretoan bertan.

Debagoienean Saharar Herriarekin elkartasun astean buru belarri sartuta dago. Semana a favor del pueblo saharaui en el Alto Deba.

Musikarekin ekin diogu errepasoari eta orain bestelako ekitaldi deialdiarekin jarraituko dugu. Bide batez, Zorionak!!! hemendik Arrasateko Gaztetxeari horrenbeste urtetako lanagatik. Gaztetxea 19. urteurrenean murgilduta dago, herriko bazterrak astintzen segitzeko asmoz.

Musikaren txanda beste behin ere, gazteek kontzertuetan ondo baino hobeto egiten dituelakok ospakizunak. Enpresagintza Fakultateak doako kontzertua antolatu du Oñatin.

Publiko zabalari interesatuko zaion albistea ere jaso dugu horman. Drogen kontsumoa detektatzen duen partxea diseinatu dute Garaia Berrikuntza Gunean.

Udaberrian gaudela eta ordu aldaketa jasan dugula, orain eguzki energia hobeto aprobetxatzeko sasoioan gaude, hala ere, energiaz beteriko enpresa dugu herrian bertan. Eurenerrek kontratua sinatu berri du Alemaniako enpresa batekin.

Asteburuari begira, sofan etzanda ez egoteko beste arrazoi bat topatu dugu.Apirilaren 7tik aurrera “Africa, casa de palabras” erakusketa izango da Kulturaten.

Hau dau hau, herri indartsu eta aitzindarian bizi garela jakiten ginen, baina orain, energia barra barra zabaltzeko dohaina duela eta baieztatu dugu. “Izugarrizko energia kopurua jasotzen dugu eguzkitik egunero, baina ez gara kapaz hau gure beharretara egokitzeko”.

Josu Arteaga

Josu Arteaga

Bukatzeko, Monterron, Santa Barbara edota Udalara motxilan eramateko liburuaren bila bazabiltzate, datorren astearte arte itxaron beharko duzue, Josu Arteaga arrasatearrak bere lehen eleberria kaleratuko du datorren asteazkenean, Donostiako FNAC dendan aurkeztuko du “Historia universal de los hombres gato” eta Arrasaten, hilak 17 zapatua.

Asteburu ona pasatu eta zoriontsuak izan.