Artxiboa

‘disko berria’rekin etiketatutako sarrerak

Elurra, Goseren kontzertua eta etorkizuneko elektratresnak

2010(e)ko Abenduak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Elurrak, x espedientea deritzon irudia utzi du, Goseren lan berria eta Fagorren etorkizuneko elektratresnak, hauek dira aste honetako gai nagusiak.

Arrasateko orrialdeko hesiak utzitako emariak asteroko labur bildumara ekarriko ditugu, eta ohi legez, freskoenetik ekingo diogu errepasoari, Freskoena esatean argi dago, gaurko elurteaz ari garela. Gaur goizean,Beñat Mendietak unean uneko informazioa utzi ditu:Deskargatik elurra kentzeko makina pasatu da. Eskerrak….zuek nola daramazue goiza elurra dela eta?” Berria zabalago irakurtzeko.

Botak kendu barik jarraitua, argazkilariei egindako deia ere jaso dugu, honatx Amaia Fernándezek esandakoa: “Ei!!! Arrasate elurtuta ikusi gure dot…inork ez al dauko argazkirik? eskegi, eskegi hemen ia zelan dauen herria.” Seguru gaude askok asteburua horretarako probestuko dutela eta orduan datorren astean hemen ikusiko ditugu, gu behintzat itxaropen horrekin geratuko gara.

Elur denboralea dela eta Beñat Mendietak lehen orduan egin duen bezala informazio zehatza ematen jarraitu du: “Trafikoko webgunea erori da, hemen dago emergentzietarako erabili ahal dena…zelan daramazu goiza?” Benetan, oso ondo datorkigula horrelako laguntza jasotzea, hurrengo baterako lehen lotura.  Honen harira, Itxaso Apraizek zioen:“Orain trafikoko webgunea ondo dagoela dirudi.” Beraz, trafikoaren gaineko dena jasotzeko bidea irekita.

Oraingo honetan, elurrak utzitako irudi ikusgarria utzi ditu Itxaso Apraizek: “Hau zer da? EXTRA-elurtarrak iritsi ote dira Arrasatera? “ Inoiz horrelakorik ikusi al duzue? Hemen uzten dizuegu esteka.

Durangoko Liburu eta Disko azoka, euskaldunon Meka denez, aspaldikoekin Landako erakustazokan egingo dugu topo eta gainera, Arrasatearrek ere berrikuntzak eramango dituzte. Maite Bazterretxeak bere emaria ekarri digu: “Astelehenean GOSEren azken lanaren aurkezpena, eta kontzertua Durangon bertan. Bideoa ikusi ahal duzue.”

Bukatzeko, sukaldatzea maite duten modernoenei zuzenduko gara Amaia Fernándezek ere horren berri eman baitigu: Fagor Hometek aurrerakuntza zentroan Sukaldatzen. Hozkailu, labadora, mikro-uhin eta indukzio elektratresna berriak jorratzen. Nola sukaldatuko dugu etorkizunean? zuk zer eskatuko zenioke zure sukaldeari?” Pentsatu ia zer nolakoak nahi dituzuen eta gero prestatzen ari direnekin bat zatozen jakiteko hemen duzu jarraitu beharreko lotura.

Besterik ez momentuz, beraz, asteburu ona igaro eta zoriontsuak izan. Datorren astean ere hemen topatuko gara.

Indigenekin truke programa eta Goseren disko berria

2010(e)ko Azaroak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Indigenen truke programa, eta Gose musika taldearen disko berria eta kafe tertulia izan dira aste honetan Arrasateko Orrialdeko hesian jasotako gaiak.

Labur bildumari ekiteko, datozen asteotan aurrera eramango den ekimena ekarri digu Itxaso Apraizek: ” Truke programa martxan da. Garabide elkarteak antolatzen duen Herri eta Hizkuntzen esperientzien IV Truke Programa datozen hiru asteetan gauzatuko da. Indigenek kontatu digute, eurentzako oso garrantzitsua dela truke programa hau.” Benetan interesgarria aipatu berri duguna, orokorrean besteek kontatzeko duten entzuten ere oso kontu interesgarriak ikasten dira eta baita barneratu ere. Informazio zabalagoa izateko jarraitu ondorengo esteka.

Udazkenean, kultur uztak jasotzeko sasoia izaten da, eta gero guzti horiek euskaldunon Mekan ikusiko ditugu, Durangoko azokan, jakina, non bestela. Gure taldeak azken nobedadeak eta herrian bertan egindakoak utzi ditu murruan:Gosek diskoa eta bideoa kaleratuko ditu. Osinagaren taldea ez dator bakarrik, oso kolaborazio garrantzitsuak izango dituzte bertan, tartean: Oskorri, Gari, Pirritx eta Porrotx, Fermin Muguruza, Petti, Makala,Kutxi Romero.” Gosek beti harritzen gaitu eta azken lan honetan are gehiago, izan ere musika eta bideoa ere ekartzen baititu eta horiek denak aipatu bezala, Durangoko Landako gunean topatuko ditugu. Hemen albistea musikalaren lotura.

Aurrera egingo dugu eta Beñat Mendietak gaurko utzitako oharra ere jaso dugu gure errepasoan. “Ostiralean, kafe tertulia egongo da Arteaga jatetxean. Eider Zumalde egongo da bertan. ‘Enpresa lankidetza Industria Politikan’ EKAI Center-ek antolatzen du, eta ostiralean arratsaldeko 15:00tan izango da. Aupa Eider! Primeran egingo duzu.” Animoak ere ematen dizkio kafe tertulia egingo duen emakumearentzat, beraz, guk ere horrela egingo dugu. Honetaz gehiago jakiteko ondorengo loturan sakatu.

Bukatzeko beste ohartxo bat gorde dugu, aste honetan bertan Ane Zabalak kontzertura joateko gonbidapena luzatu baitugu, atzo bertan izan zen kontzertua eta berak horrela idatzi zuen Arrasateko hesian: “AEBetatik egon ostean, Capsulak kontzertua eskainiko du ostiral honetan!!!!! Animatzen?”. Zuk ere interesgarriak ikusten dituzun deialdiak bertan jarrita guztiok e eskertuko dugu eta horrela denon artean are eta koloretsuagoa den hesi eta agenda izatea lortuko dugu. Informazio gehiago hemen.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte, ondo pasatu asteburua.