Zuhaitz Ezpeleta, Ekokaleak, ospakizun eta sari banaketak…

Zuhaitz Ezpeleta
Kaixo guztioi!
Orain, tril egiteko beste toki bat, dugunez, Arrasateko Taldean kontatutakoaren zati handi bat Blog-ean sartzeko ahalegina egiten jarraituko dugu.
Maritxu kajoi egunerako 2010 lagun batu nahi ditugu eta bide onetik bagoaz ere lagun gehiago behar ditugu eta denak ongietorri izango dira.
Hasteko sari eta ospakizunekin ekingo diogu laburpenari.
Jon de Andres ‘Oh Happy Day’ saioko irabazle Jon de Andres arrasatearrak ETB1 telebista kateko ‘Oh Happy Day’ saioa irabazi du, Astigarragako abesbatzarekin. Zapatuko finalean Astigarragako, Eibarko eta Mallabiako abesbatzak lehiatu ziren, baina epaileek Astigarragari eman zioten saria, eta tartean zen Jon de Andres.
AEDk literatura lanik onenak saritu ditu Egubakoitz arratsaldean banatu zituzten Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak. Kulturaten zuten hitzordua, 18:00etan, eta areto nagusia guztiz bete ez bazen ere, eserleku gutxi batzuk baino ez ziren geratu hutsik.
100 urte bete ditu Alejandra Zaldunbide Mallabiak, Mikel Zulueta zenaren ama da eta benetan oso andra bitxia, bere jubilazioan yoga, eta bestelakoak praktikatzen eman du, bestela nola iritsi liteke 100urte betetzera? Zorionak benetan! Besarkada bero beroa.

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu
Aurrerago ere izango ditugu beste ospakizun eta urteurren batzuk baina orain pantaila handirako egindako lanik onenak ezagutuko ditugu. Huhezinema 2010: ‘Bizitzako Kopa’ lanak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria Pasa den ostiralean egin zuten Huhezinemako sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupen. Enara Goikoetxearen ‘Bizitzako Kopa’ laburrak irabazi zuen Goiena Saria euskarazko lan onenari. Istorio berezia kontatzen digu zuzendariak: Alargun baten bizitza monotonoan gertatzen den ezusteko batek familia osoa batzen du eta monotoniatik aterako du emakumea. Finalista izateagatik irabazitako 400 euroez gain, beste horrenbeste irabazi zuen Goikoetxeak sari honi esker.
Sari gehiago jasotzeko ere badira, eta horretarako herriko jaietarako kartel lehiaketan parte hartu besterik ez duzu. Zabalik dago sanjuanetarako kartel lehiaketarako izenematea. Bi hilabete eskas falta dira san joanetarako, eta urtero legez, Udalak lehiaketa abiarazi zuen joan den astean etxez etxe bidaliko den egitarauaren azalaren eta jaietako kartelaren irudia aukeratzeko. Kartelak honako testua jaso behar du derrigorrez: ‘2010 San Joan jaiak Arrasate‘.
“750. urteurrenak guretzat ez du ospakizun zentzurik; garai hartan konkistatuak izan ginen” ‘Karta Pueblak 750 urte, ospatu ala ez ospatu?’ izenburupean, hitzaldia eman zuten joan den eguaztenean Beñi Agirre, Mirari Bereziartua eta Angel Rekaldek. Interes handia piztu zuen hitzaldiak; bilkuren aretoa lepo bete zen. Idatzita ez dagoen Arrasateko historia ezagutzeko balio izan zuen saioak. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) soziologoarekin egon gara hitzaldian ateratako ondorioez berbetan.
Beste ospakizun handi bat, bi urtetik behin egiten dena. 300 Arantza, Arantzazuko amaren ‘magalean’.
Gure ondorengoei planeta garbiago bat uzteko egiten ditugun urrats guztiak gutxi izango direnez…bestelakoak antolatu behar dira, esate baterako: ‘Ekokaleak’ lehiaketak arrakasta izan du. Arrakasta handia izan du Arizmendi ikastolak aurten bigarren aldiz antolatu duen ‘Ekokaleak’ izeneko lehiaketak. Espainiako hainbat tokitako ikastetxeek eta ikasleek hartu dute parte, eta zakarrontzi baten diseinua egin behar izan dute bigarren aldi honetan, beti ere iraunkortasun irizpideak kontuan izanda. Lehiaketako sariak apirilaren 30an egingo duten eraikuntzari buruzko jardunaldian banatuko dituzte.
Natura asko maite dutenen artean mendizaleak ere badira eta herrian badugu benetan matxinsaltoa ematen duen bat. Zuhaitz Ezpeleta: Arrasate erditik Udalatx puntaraino 37 minututan.
Aipatu berri dugun tontorrak bere tokia hartu nahian dabil. Udalatx Biotopo Babestua izendatu guran.
Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen Aurrekoan Des kontrol taldearekin Barakaldon gertatu zena or ain Arabako hiriburuan herriko beste talde batekin. Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk eraso egin zituzten.
Aurrera begira jarriko gara eta Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina abian dela jakinaraztera gatoz.
Animuak denok ondo hartzen ditugulako: Realearekin bat!!! Primeran!!!
Arrasaten, emakumeak benetan ondo ari diren isla. Ekitaldi hunkigarri eta jendetsua, Ekin-en 15. urteurrenean.
Andre ezagunenen bizitzak eta datuak hartuta jolasa egin dute. Trivial feminista bat aurkeztu dute, emakumea protagonista duen jokoa, ikusi bideoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz) Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa, Zierbena eta Uribe Kostako mankomuniateak dira izan dira trivial feminista honen sustatzaileak.
Kontu eta kantu asko izan dira asteon Arrasateko Horman baina guk hauek batu ditugu azken laburpen honetan.
Hurrengoan ere Taldeko Horman edota Blog-ean elkartuko garen esperantzaz agurtzen gara.

Zure iritzia