Kutsadura gutxitzeko bideak, Arrasateko artea eta promozioa
Aire garbiaren aldeko apustua, Arrasateko artea, eta herriaren promozioa dira besteak beste aste honetan Arrasateko hesiko gai nagusiak.
Aste honetako errepasoari ekiteko, aurrera begira jarriko gaituen asmo batekin egingo dugu. Arrasate Mondragonen emaria da eta berak dionez, gure herriko kutsadura maila altuaren aurrean, airea garbitzen duten eraikinak jarri beharko genituzke, esate baterako Donostiako Larogei enpresaren adibidea jarraitzera gonbidatzen gaitu. Ideia gustuko izanez gero, hemen duzu informazio gehiago eskuratzeko esteka.
Bestalde, Arrasate Mondragonen emari berria dugu, honako galdera utzi zigun: ‘Euskal Herriko, eta batez ere Arrasateko ondare artistikoa ezagutzen duzu? Arte-munduan sortzen diren diru-laguntzak eta bekak interesatzen zaizkizu? Orduan bat egin “Artearen historia” komunitatearekin.’
Aste honetan jasotako ekarpenen artean, Arrasate Mondragon dugu nagusi, berak ekarri baitizkigu kontu eta albiste interesgarri asko. Oraingo honetan, gure herria promozionatzeko, Oñatiarrei begira jarri beharko ginatekeela dio, herrian, turismo, hizkuntzak, edota bestelako ikasketak duten herriko gazteei, beraien arloan lana eskaini ahal izateko. Besteak beste, gureak direnak kontutan hartzeko deia ere egin du Arrasate Mondragonek eta baita beste eskaera hau ere: ‘Mondragoek turismo bulegua bidau, museua bidau, ostalaritza sustatzeko ajentzia bidau, natur baliabideak ustiatzeko ekipamendua bidau.’ Asmo horrekin taldeak herrian diru sarrera gehiago izateko itxaropena ere badu eta horren harira, Beñat Mendietak zera gaineratu du: ‘Asmo berriak eta lanpostu berriak…ia eskutik helduta datozen… ‘ Bertan utzi du Oñatitik ikasten joateko esteka…
Ni Neuk lagunak, bere aldetik, herria promozionatzeko elementu berriak utzi dizkigu, izan ere zera dio berak hesian: ‘Iñigo Arregi eskultore mondragoetarraren erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztet. Erakusketa martxoaren 12a arte egongo da ikusgai Bilboko Krisis Factory aretoan. Lan bikaina Iñigo, segi horrela!!!’
Bukatzeko, eta aurrekoarekin lotura estua duena dakar oraingo honetan, Ni Neuk lagunak : ‘beste erakusketa bat. Oraingoan Mondragoen bizi den Juan Ayesta beasaindarrarena. Bergarako AROZTEGI aretoan izango duzue ikusgai otsailaren 20a arte. ‘ Egun gutxi geratzen dira beraz, asteburua aprobetxatu beharko duzue horretarako. Hemen duzu erakusketaren inguruko informazioa.
Honenbestez, aste honetako errepasoa agurtuko dugu, eta datorren asteko kontu berriak badituzu, badakizu, hemen bertan, edota komunitateko orrialdean utzi dezakezula zure emaria. Eskerrik asko eta asteburu ona izan.

Zure iritzia