Artxiboa

‘Arizmendi’rekin etiketatutako sarrerak

Arrasaten ez Gabonetako argirik ezta, Museorik ere, baina Reala badator

2010(e)ko Abenduak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Gabonetako argiak, Museo falta, eta Reala Arrasaten entrenatuko duela dira aste honetako gai nagusiak beste askoren artean Arrasateko Orrialdeko hesian.

Krisia dela eta neurriak hartu behar diren sasoi honetan, gastuak nonbaitetik gutxitu behar eta gabonetako argietatik ere zerbait aurreztuko da. Beñat Mendieta: “Aurten gabonetako argirik ez! Ibai Artek jarritakoarekin aurrera. Krisiari aurre egiteko erabakiak. Ondo deritzot. Ondo iruditzen zait” Eskerrak zerbait egiten den, eta gainera herria ez da inolaz ere ilunpetan egongo, gainera Ibai Artekoek ere jarriko dituzte eta gabon giroa egon, egongo da. Gehiago jakiteko hemen albistea.

Bestelako gabeziak ere badira, baina kasu honetan herriaren eta herritarren kaltetan, Arrasate Mondragonek horrela parte hartu zuen gurean: “10.000 biztaletik gorako herriek museo bat izateko eskubidea dute. Mondragoek 22.000 ditu eta ez du museorik. Arrasaten, eta Leintz Bailaran, Euskal Herriko historiaren aro guztiak biltzen dira. Zergaitik ez du Foru Aldundiak bertan inbertitzen eta behar dan moduko Interpretazio Zentro bat eraikitzen. Donostitik hain h …urrin gaude? Zer egin behar da bertako aurkikuntzak merezi duten bezala musealizatzeko?” Horri Beñat Mendietak horrela erantzun zion: “Ia, ia, Herrian Museoa jartzen duten…etzan batere txarto egongo” eta Arrasate-Mondragonek bere azalpena ere utzi zigun bertan: “Hori da neuk uste dotena. Mondragoen topau eta sortu dien gauza guztixak herriko jendiai eta bisitariei erakusteko. Lezetxikiko Homo Heidelbergensis-aren humeroa.Lezetxikiko Homo Neanderthalensis-en hagin eta zintzilikarixak. Lezetxikiko hartzak eta leize lehoiak. Labeko Kobako Homo Sapiens-ak zizelkatutako harriak (Euskal Herrian aurkitu den arte adierazpen zaharrena dela uste dot). Larragaingo aizkora, brontze arokoa berau. Murugaingo esparru gotortua. Burdin Aroko herrixka. Garagartzako erromatar garaiko meategia. Goi Erdi Aroko Arrasate herrixkaren gaztelua.Behe Erdi Aroko Mondragón hiribildua. Meatzaritza, burdina, olak…Olen desagerpena. Guerrateak. Gerra Diputazioa Mondragoen.XIX. mendeko industria-iraultza. Zerrajera. Viteri Eskolak. XX.mendeko industri iraultza.Gerra Zibila. Kooperatibismoa. Arizmendiarrieta. Mondragon Unibertsitatea….Guzti hori eta askoz ere gauza gehiago konta daitezke museo baten eta garai guzti horietan Mondragoe adibide ezin hobea da Euskal Herriko historia guzti-guztia laburbiltzen duelako. Baina noski, Donostiatik urruti egoteak suposatzen dau bertan ibertsio gutxiago ikustea. Nazkatuta nau Foru Aldundikoekin, eurentzat mundua Donostian hasi eta Zarautzen bukatzen baita, baina gero, gure dirua bildu gustora itxen dabe.” Museoaren kontuarekin gora eta behera gabiltzan honetan, Amaia Fernandezen emaria ekarri nahi izan dugu: ” Arrasatek asko dauka erakusteko eta Museoa ez legoke batere txarto egongo. Ia Mondragoe kontutan hartzen dabien…..”Museoaren eta historiaren gainekoen berri izateko.

Kultura kontuak alde batera utziko ditugu, une batez, eta kirola aipatuko dugu. Amaia Fernández: Reala ikustera joan eta partida galdu arren, lagun artean ondo pasatzeko aukera egon da asteburu honetan. Zuk ere Reala jarraitzen duzu? Toki guztietara joaten zara?” Gure taldea bada, beraiekin egon behar dugu garai on eta baita txarretan ere bestela ze jarraitzaile mota izango ginateke… Hemen albistea.

Kirolarekin jarraituz, gu beraiekin baina baita eurak gurekin ere. Beñat Mendieta:Realak Arrasaten entrenamendu bat egingo du. Ikustera joango zara?” Hasi zaitezke, argazki kamera eta kamiseta prestatzen, hemen izango direlako, bai bai, gure herrira datoz, Arrasatera datoz. Jarraitu lotura.

Ikastolan asko ikasten da, baina batzuk baita irakatsi ere, ikasleetaz ari gara, Amaia Fernández: “Robot onena, Arizmendiko ikasleek egin dute, orain Espainia mailan lehiatzeko prest dira…Zorionak!!!” Herri komunikabideei dagokienez aitzindaria da Arrasate, eta baita kooperatibatan ere, baina teknologia aurreratuetan ez da atzean gelditzen inolaz ere. Berria hemen.

Kalera atera eta eguraldi honekin eskertuko dugun berrikuntza orain, Maite Bazterretxea: “Arrasaten, lehen markesina inteligenteak asteburuan probatuko ditugu eta ia zelakoak diren….Aupa Arrasate modernoa!” eta horri Arrasate Mondragonek honako berbekin erantzun zion: “Berri hori nahiko zaharra da. Arrasate Kristaldegikoek uztailean jarri zuten ospitale inguruan mota horretako lehen markesina. Nik dakidala orduan Mondraberrik eta DV-k informazio hori argitaratu zuten. Suposatzen dot Goienkarian be agertuko zala. Aspaldi ez zarete Nafarroa etorbidetik pasa, ezta?” eta Beñat Mendietak ere bere emaria utzi zuen: ” Bai, egia da, baina, aurretik ere hemen irakurtzeko aukera izan nuen, orrialde honetan ikusi nuen, horren jarraipena izango da. Bai bai…ni bebai, ez naz aspaldi Nafarroa Etorbidetik pasatu….Zuek probatu duzue? Zelan doa dana?” Hemen dakargu gaiaren inguruko esteka.

Arrasateko orrialdearen hesian dena sartzen da eta Arrasate Mondragonek bere lanak ezagutzeko gonbitea luzatu digu: Euskal Herriko lehen arte adierazpena zein den ezagutu nahi duzue? Ba… sartu Lezetxiki haitzuloaren orrialdean.” Eskerrik asko eta hemen duzue lotura.

Bukatzeko, gure orrialdeak, Zorionak eman nahi dizkio saria jasi berri duen enpresari: “Zorionak Egokisport’s! kalitatearen aldeko apustua egiteagatik diploma jaso du eta! Zorionak!” Gehiago ezagutzeko albistea ekarri dugu.

Ez dakigu gabon gauaren egunean zuekin egoteko betarik izango ote dugun beraz, badaezpadan, zorionak eta eguberri on esan nahi dizuegu.

Iñurrategi, Joxepa Arregi, Garagardo, gazta, ardo azoka, Ekonomia Topaketa, Kontzertuak…

2010(e)ko Maiatzak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Barikua iritsi da eta horrekin batera Arrasateko Hesietan jasotakoen bilduma prestatu dugu.

Eguraldiari dagokionez, udaberriko egunak izango ditugu asteburu honetan, beraz lasai asko joan zaitezke egun pasa egitera.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Albiste pozgarriak dira asteon jaso ditugun gehienak, tartean Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi dituela urtebetean Debagoienean. Zorionak!

Eguraldia ziurtatuta dagoela eta, orain krisiari aurre egiteko bidea jarriko dugu, horrela asteburuan etxean ez egoteko aitzakiarik ez duzu izango. Ibai-Artek hartzen duzuna ordaintzeko aukera jarriko du zozketan Garagardo azokan eta baita gazta eta ardo azokan ere.

Edurne Pasabanek bere ametsa errealitate bilakatu duen astean bertan, Aretxabaletako gaztea tontorrera begira jarri da; erronka berria Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat.

Aramaioko Gazte Asanbladak ere egitaraua mardula prestatu du asteburu honetarako, bihar, zapatua egun pasa egiteko beste plan bat. Eguzkierripa Rock jaia zapatuan.

Kontu tristeagoak ere izan dira herrian, eta hauen artean, agur berezi eta hunkigarria. Besarkada beroa familiarentzat!! Joxepa Arregi Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria hil da. Astelehen iluntzean hil zen Joxepa Arregi Egidazu, Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoaren ama eta Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria. Eguaztenean egin zuten hileta elizkizuna. Ekitaldi jendetsua Joxepa Arregiri azken agurra emateko.

Gure ohiturari tinko eutsiz, astebururako planak egiten jarraituko dugu, eta horretarako beste proposamen bat, GOSE Kontzertuak / ConciertosMaiatzak 28 Mayo. EIBAR . Pza Unzaga. 22,30h Euskal JaiaMaiatzak 29 Mayo. ANTZUOLA. 21h. Mundumira …2010, esate baterako Jurgen Barrionuevok, gustatu zaiola esan du.

Musika eta kirola uztartzeko aitzakia berria. Ekainaren 3tik 5era Herriko musikariak deitu ditu rugbi taldeak 12. Garagardo jaian parte har dezaten.  12 urte beteko ditu Arrasateko Rugbi taldearen Garagardo jaiak, eta honezkero arrasatearrek ez dute ekaineko lehen aste bukaera ospakizun hori barik ulertzen. Aurten karpa ekainaren 3tik 5era egongo da zabalik.

Bihar bertan egun pasa politerako aukera, Arizmendi Ikastolako udaberri jaia larunbatean. Bihar udaberri jaia Basabeazpi eta Almeneko gurasoek antolatuta ospatuko da. Ekintza asko daude: Goizean, Iturrigorrira irteera, denentzako jolasak, sagardo eta talo dastaketa eta talo tailerra. Eguerdian herri bazkaria eta arratsaldean tailerrak eta jolasak. Bosgarren urtez udaberriari ongi etorria egiteko sortu zenez, kukua agertu ohi da eta berari lagunduz hain ezaguna duten Agitxo ere ibiliko da.

Gai serioagoak jorratzekoak ere badira herrian bertan, bihar, zapatua hilak 29, Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala.

Ikasturte berrira begira daudenentzat, Mondragon Unibertsitatearen master berriak daudela jakitera eman dira. Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executive masterra eskainiko dute.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.

Asteburu on!

Zuhaitz Ezpeleta, Ekokaleak, ospakizun eta sari banaketak…

2010(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Zuhaitz Ezpeleta

Zuhaitz Ezpeleta

Kaixo guztioi!

Orain, tril egiteko beste toki bat, dugunez, Arrasateko Taldean kontatutakoaren zati handi bat Blog-ean sartzeko ahalegina egiten jarraituko dugu.

Maritxu kajoi egunerako 2010 lagun batu nahi ditugu eta bide onetik bagoaz ere lagun gehiago behar ditugu eta denak ongietorri izango dira.

Hasteko sari eta ospakizunekin ekingo diogu laburpenari.

Jon de AndresOh Happy Day’ saioko irabazle  Jon de Andres arrasatearrak ETB1 telebista kateko ‘Oh Happy Day’ saioa irabazi du, Astigarragako abesbatzarekin. Zapatuko finalean Astigarragako, Eibarko eta Mallabiako abesbatzak lehiatu ziren, baina epaileek Astigarragari eman zioten saria, eta tartean zen Jon de Andres.

AEDk literatura lanik onenak saritu ditu Egubakoitz arratsaldean banatu zituzten Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak. Kulturaten zuten hitzordua, 18:00etan, eta areto nagusia guztiz bete ez bazen ere, eserleku gutxi batzuk baino ez ziren geratu hutsik.

100 urte bete ditu Alejandra Zaldunbide Mallabiak, Mikel Zulueta zenaren ama da eta benetan oso andra bitxia, bere jubilazioan yoga, eta bestelakoak praktikatzen eman du, bestela nola iritsi liteke 100urte betetzera? Zorionak benetan! Besarkada bero beroa.

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Aurrerago ere izango ditugu beste ospakizun eta urteurren batzuk baina orain pantaila handirako egindako lanik onenak ezagutuko ditugu. Huhezinema 2010: ‘Bizitzako Kopa’ lanak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria  Pasa den ostiralean egin zuten Huhezinemako sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupen. Enara Goikoetxearen ‘Bizitzako Kopa’ laburrak irabazi zuen Goiena Saria euskarazko lan onenari. Istorio berezia kontatzen digu zuzendariak: Alargun baten bizitza monotonoan gertatzen den ezusteko batek familia osoa batzen du eta monotoniatik aterako du emakumea. Finalista izateagatik irabazitako 400 euroez gain, beste horrenbeste irabazi zuen Goikoetxeak sari honi esker.

Sari gehiago jasotzeko ere badira, eta horretarako herriko jaietarako kartel lehiaketan parte hartu besterik ez duzu. Zabalik dago sanjuanetarako kartel lehiaketarako izenematea. Bi hilabete eskas falta dira san joanetarako, eta urtero legez, Udalak lehiaketa abiarazi zuen joan den astean etxez etxe bidaliko den egitarauaren azalaren eta jaietako kartelaren irudia aukeratzeko. Kartelak honako testua jaso behar du derrigorrez: ‘2010 San Joan jaiak Arrasate‘.

750. urteurrenak guretzat ez du ospakizun zentzurik; garai hartan konkistatuak izan ginen”  ‘Karta Pueblak 750 urte, ospatu ala ez ospatu?’ izenburupean, hitzaldia eman zuten joan den eguaztenean Beñi Agirre, Mirari Bereziartua eta Angel Rekaldek. Interes handia piztu zuen hitzaldiak; bilkuren aretoa lepo bete zen. Idatzita ez dagoen Arrasateko historia ezagutzeko balio izan zuen saioak. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) soziologoarekin egon gara hitzaldian ateratako ondorioez berbetan.

Beste ospakizun handi bat, bi urtetik behin egiten dena. 300 Arantza, Arantzazuko amaren ‘magalean’.

Gure ondorengoei planeta garbiago bat uzteko egiten ditugun urrats guztiak gutxi izango direnez…bestelakoak antolatu behar dira, esate baterako: ‘Ekokaleak’ lehiaketak arrakasta izan du. Arrakasta handia izan du Arizmendi ikastolak aurten bigarren aldiz antolatu duen ‘Ekokaleak’ izeneko lehiaketak. Espainiako hainbat tokitako ikastetxeek eta ikasleek hartu dute parte, eta zakarrontzi baten diseinua egin behar izan dute bigarren aldi honetan, beti ere iraunkortasun irizpideak kontuan izanda. Lehiaketako sariak apirilaren 30an egingo duten eraikuntzari buruzko jardunaldian banatuko dituzte.

Natura asko maite dutenen artean mendizaleak ere badira eta herrian badugu benetan matxinsaltoa ematen duen bat. Zuhaitz Ezpeleta: Arrasate erditik Udalatx puntaraino 37 minututan.

Aipatu berri dugun tontorrak bere tokia hartu nahian dabil. Udalatx Biotopo Babestua izendatu guran.

Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen Aurrekoan Des kontrol taldearekin Barakaldon gertatu zena or ain Arabako hiriburuan herriko beste talde batekin. Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk eraso egin zituzten.

Aurrera begira jarriko gara eta Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina abian dela jakinaraztera gatoz.

Animuak denok ondo hartzen ditugulako: Realearekin bat!!! Primeran!!!

Arrasaten, emakumeak benetan ondo ari diren isla. Ekitaldi hunkigarri eta jendetsua, Ekin-en 15. urteurrenean.

Andre ezagunenen bizitzak eta datuak hartuta jolasa egin dute. Trivial feminista bat aurkeztu dute, emakumea protagonista duen jokoa, ikusi bideoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz) Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa, Zierbena eta Uribe Kostako mankomuniateak dira izan dira trivial feminista honen sustatzaileak.

Kontu eta kantu asko izan dira asteon Arrasateko Horman baina guk hauek batu ditugu azken laburpen honetan.

Hurrengoan ere Taldeko Horman edota Blog-ean elkartuko garen esperantzaz agurtzen gara.

Joxe Angel Arregi, Gose, Bitter Honey, Bideoklip irabazleak eta abar

2010(e)ko Martxoak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Astelehen on denori!

Asteburuaren ondoren opor eder batzuen atarian kokatzen garenean dena beste kolore batez ikusten dugu, eta bestela, txikitxoei esaten zaien moduan, “bi lo eta oporrak”. Hori bai, akaso egongo da jada oporretan dagoenik ere, guztioi, astelehen on!

Jada 600 lagun izatera iritsi gara Facebook-eko taldean, denon artean ahalik eta hesi edo horma koloretsuena lortu nahi dugu. Berdin da zein auzotakoa zaren, izan ere, Arrasaten oro har gertatzen denaren berri jakiteko erakusleiho izatea da gure helburua. Bakoitzak bere arloan maneiatzen duen informazioarekin, eta kaletarrak berak bere inguruan entzun ikusi eta usaindu duenarekin aurrera egingo du.

Besteak beste hauek dira Arrasateko Horman jasotako emarien laburpenean topatuko dituzuenak.

Jose Angel Arregi erlijiosoari 817 eguneko kartzela zigorra ezarri diotela jakin dugu asteon. Eta kontu baltz eta triste batetik orain erritmo musikal apur batera:

Jose Mari Baños Maraverrek ere gure horman bere emaria utzi digu aurrekotan moduan herriko musikariek gurean, euskal herrian duten oihartzunaren isla erakutsi digu, kasu honetan BITTER HONEY taldea.

gose

Gose "Lokartu Arte" bideoklip berria

Orain erritmoa hartu dugula, musika talde batetik beste batera egingo dugu salto, eta GOSE taldearen bideoa ikusteko parada eskainiko dizuegu. Lokartu Arte izenburupean bideoklipa ikusgai.

Eta opor giroa igartzen hasteko, kalera aterako gara eta hara “Garagardoa eta cava euro 1ean Aste Santu osteko ostegunetan ere“.

Aurreko mezuetan ere iragarri genuen Arizmendik bideo lehiaketa martxan zuela, eta oraingo honetan bertan irabazleen berri ematera gatoz. ‘Pokerface’ eta BH-mank’ izan dira Arizmendiko bideo lehiaketaren lan irabazleak.

Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta laster arte agurtzen gara.

“Bagara”, KonponBIT, BHKlip bideo lehiaketa eta Pintxopoteoa

2010(e)ko Martxoak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Agur bero bat danori!

Hemen gara, Arrasateko Blog-ari bizitza emateko gogoz, eta horretarako Facebook-eko lagunak ere daude, zuok guztiok bakoitzak bere aldetik, inguruan gertatutakoak eta ospatuko direnen berri emateko prest. Lehenik eta behin eskerrik asko guztioi.

592 lagunez osatutako taldea da, eta jakina, Maritxu Kajoi egunerako 2010 lagun lortu nahi ditugu, ez dugu erronka bazterrean utziko, ezta gutxiago ere.

Jakitun zaretenez, orain arte, Horman azaldutako posten laburpena egin izan dugu eta baita kide guztiei bidali ere, baina azkenaldian Arrasateko Bloga dugunez bertan topatuko dituzue Arrasateko Horman jarritako post denak, bata, bestearen atzetik.

Aukeraketa egiten jarrita, lehiaketa baten berri emango dugu, izan ere, gure bailaran, kalitatezko artista handiak ditugu, bai bideo edota film egileen artean. Datozen belaunaldietan ere horrelako harri bitxiak egongo direlako, zeragatik ez bidea prest utzi? Arizmendik bigarren aldiz deitu du BHKlip bideo lehiaketa.

Bestalde, pantaila txiki batetik, beste batera igaroko dugu, izan ere, telebistarena (bideoarena alde batera utzita) ordenagailuaren monitorea hartuko dugu, baina zer egingo dugu berarekin? Egia esan gutariko askok ezer gutxi egingo genuke, pantailak edota konputadoraren bestelakoek kale egingo balute, beraz, horretarako profesionalak eskura edukitzea izaten da onena. KonponBIT, informatikako konponketak egiteko zerbitzua.

“Bagara” pasa den astean aurkeztu zen Amaia Antzokian, aurpegi ezagunak tartean eta prozesu bat gure gizartean. Ekitaldi jendetsu eta emotiboa, “Bagara” aurkezteko.

Aste gogorra izan dutenentzat, edota horrelakoa izango dela ikusten dutenentzat, Lontzo Sainz-ek plan ederra utzi digu Horman. Arrasateko ostegunetako Pintxo-Pote-a, eredu ;-) ).

Honenbestez, eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte.

Eitb.com