Artxiboa

‘AED’rekin etiketatutako sarrerak

Mondrako neskak txapeldun, bigarren mailara

2011(e)ko Maiatzak 27 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Mondrako neskak izan dira Gipuzkoako onenak eta jada, bigarren mailara igo dira. Hauxe dugu aste honetako gai nagusia horman, beste kontu batzuekin batera.

Albiste ona Ane Goikoetxearen eskutik iritsi zen gure hormara: ‘gure neskak Gipuzkoako txapeldunak!!!! Aupa! Zorionak!!!! Hemen argazkiak.‘ Oso albiste pozgarria da eta ospatzeko modukoa.

Ospatzea aipatu dugunez, akaso, Maite Bazterretxeak proposatzen digun ondorengo hitzorduan ere ondo pasatuko dute baita hauek ere; ‘Ostiraletik, gaurtik, aurrera…GARAGARDO AZOKA!!!!’ Antolatzaileak Arrasate Errugbi Taldekoak dira (ART) eta gainera aurten, jaia bi asteburuz luzatuko dutela aurreratu dute. Hemen duzu albistea.

Ospakizunekin eta agendako ekitaldiekin jarraituko dugu eta orain Eutsi Mondraren berbak dakargu: ‘herrixan kultura sustatzeko ekimen paregabia Txondorra Sagardotegi Erretegiak proposatutakoa. Maiatzaren 28an, 14:00tan Bertso Bazkaria, bazkari ezin hobea egundoko giruan. Animo ta segi horrela!!!’ Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dago esteka.

Eutsi Mondrak asko ematen dio komunitateari eta oso kontu interesgarriak ekartzen digu beti, esate baterako: Lezetxikiri buruzko orrialdeko azken berria oso interesgarria da. Aztarnategiari buruzko monografia bat botako dute Teknopolis saiokoek EITB-ko hainbat kateetan.Hemen duzu Eutsi Mondrak utzitako esteka. Hala ere, guk horrela erantzun dugu, akaso zuretzat ere interesgarria izan daiteke hemendik egun gutxira:  Aupa! Ia berriz ere ematen duten edo orain…telebista nahieran erronka berriarekin nahi dugunean ikusteko aukera izango dugu….’ Hemen duzu laster denon eskura egongo denaren aurrerapena.  Gainera Eutsi Mondra berak…dioenez; Aranzadik jakinarazi duenez, Lezetxikiri buruzko dokumentala, ekainaren 5ean emango da.’ Honatx, esteka interesgarria.

Gure berri emaile nagusi eta garrantzitsuenarekin aurrera jarraituko dugu Eutsi Mondrarekin jakina: ‘Euskal literatura hizpide. AED-k antolatutako literaturjauziak programari esker ezagutuko ditugu euskal literaturaren berriak. Segi horrela Maite eta Itxaro, lan earra itxen dozue!!! ‘ Gure aldetik ere animuak bidali nahi dizkiegu eta baina egiten duten lan handiagatik zoriondu ere.

Orain, gizarte gai interesgarria ekarri digu Eutsi Mondrak, Xabier Euzkitzek idatzitakoa da eta gure baduzue, hemen duzue testu osoa irakurtzeko aukera. Gure aldetik…bakarrik esan, Erik haurra, hezur-muinaren auto transplante bat eginda duela eta orain, larri dago. Gaitza berritu baitzaio eta hezur-muin transplantea ahalik eta lasterren behar du, 5-6 hilabeteko epea du horretarako. Emaile izateko zer egin behar den informatzeko honako telefono zenbakia ere baduzu eskura 943 00 70 00, hala ere, Erik haurraren aitari mezu pribatua bidali nahi izanez gero…hemen duzu esteka.

Gure aldetik, Arrasateko Toponimia liburutik ateratako azken oharra ere jarri dugu asteon horman, horregatik hemen duzu, aste honetako errepasoan. Ba al zenekien…Angelen etxea edota Salinas etxea deiturikoa, Gazteluondon zegoela? 64.zenbakian eta ortua 164.nean. Ekialdetik Nicolas Altunaren etxea eta Jose de Solaren ortua zituen. Erdi inguruan, Ynchaurondo etxea eta ipar aldetik Gazteluondo kale publikoa. Hauxe, 1864ko informazioa. (Jose Luis Ormaetxea Lasaga)

Beste kontu zahar eta era berean berria dena, Eutsi Mondrari esker: ‘herritar gutxik dakite baina Azkoagatarren etxeak Mondragoeko harresiaren zatirik garrantzitsuenak gordetzen ditu bere baitan. Badakigu jabetza pribatua duela, baina herriko ondare zati garrantzitsu hori gordeta, eraberritu beharko litzateke eraikin hau.’ Honatx gehiago jakiteko lotura.

Eutsi Mondraren emariekin bukatzeko…: ‘Udalak San Andres auzoko harraska edo labaderua berreskuratuko du udalak.’ Beti esan dugu gure ondarea zaindu behar dugula eta interesgarria iruditzen zaigu bide horretatik jarraitzea. Hemen duzu albistearen esteka.

Datorren barikuan laburpen berri bat ekarriko dugu, baina horretarako zure laguntza ezinbestekoa izango da, zure emariak dira errepasoaren oinarri. Asteburu ona opa dizugu, badakizu, Arrasateko horman edota gure herriko blogean elkartuko garela.

Itxungi Irratixa, euskalkia, Tu Lankideren 50.urteurrena ….

2010(e)ko Urriak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo:

Maritxu Kajoiko aje guztiak pasatuta, oraingo honetan, asteko laburpena besapean dakargu. Arrasateko Orrialdeko Hesian jasotakoak bildu eta hemen jarraian herritarrek asteon ahoan izan dituztenak hartuko dituzu.

Ane Zabala:Rock musika Australiatik, barikuan bertan…Amaia Antzokian.

Ainere Agirre: “Arrasateko euskalkia ikasteko edo hobetzeko ikastaroa antolatu du AEDk.”

Maite Bazterretxea:TU Lankide aldizkaria: 50 urte, eta aurrera.”

Beñat Mendieta: “Zelan ikusten dituzu Arrasate inguruko errepideak?” Ane Goikoetxea: “Errepideak oso ondo ez, baina…zer deritzozue Altamirako kasuarekin?”

Ane Goikoetxea:Pasabidea egingo ote da? “

Itxaso Apraiz: Euskal Herritik zehar dantzan, bideo ederra benetan. Udalaitz eta Besaide ere ageri dira.”

Maite Bazterretxea: “Hau da marka!!! Mondragon Unibertsitateko ikasleak 2010eko Valentziako Hábitat Azokan erakutsi dituzte euren proiektuak.”.

Maria Abadiño: “Aupa Mikel!!! Gora ITXUNGI IRRATIXA!!!”

Honenbestez, irrati berri honen sintonia onarekin utziko zaituztegu, hori bai, Arrasateko Orrialdean edo hemen, blogean bertan topatuko gara. Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta ondo izan.

Zuhaitz Ezpeleta, Ekokaleak, ospakizun eta sari banaketak…

2010(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Zuhaitz Ezpeleta

Zuhaitz Ezpeleta

Kaixo guztioi!

Orain, tril egiteko beste toki bat, dugunez, Arrasateko Taldean kontatutakoaren zati handi bat Blog-ean sartzeko ahalegina egiten jarraituko dugu.

Maritxu kajoi egunerako 2010 lagun batu nahi ditugu eta bide onetik bagoaz ere lagun gehiago behar ditugu eta denak ongietorri izango dira.

Hasteko sari eta ospakizunekin ekingo diogu laburpenari.

Jon de AndresOh Happy Day’ saioko irabazle  Jon de Andres arrasatearrak ETB1 telebista kateko ‘Oh Happy Day’ saioa irabazi du, Astigarragako abesbatzarekin. Zapatuko finalean Astigarragako, Eibarko eta Mallabiako abesbatzak lehiatu ziren, baina epaileek Astigarragari eman zioten saria, eta tartean zen Jon de Andres.

AEDk literatura lanik onenak saritu ditu Egubakoitz arratsaldean banatu zituzten Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak. Kulturaten zuten hitzordua, 18:00etan, eta areto nagusia guztiz bete ez bazen ere, eserleku gutxi batzuk baino ez ziren geratu hutsik.

100 urte bete ditu Alejandra Zaldunbide Mallabiak, Mikel Zulueta zenaren ama da eta benetan oso andra bitxia, bere jubilazioan yoga, eta bestelakoak praktikatzen eman du, bestela nola iritsi liteke 100urte betetzera? Zorionak benetan! Besarkada bero beroa.

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Aurrerago ere izango ditugu beste ospakizun eta urteurren batzuk baina orain pantaila handirako egindako lanik onenak ezagutuko ditugu. Huhezinema 2010: ‘Bizitzako Kopa’ lanak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria  Pasa den ostiralean egin zuten Huhezinemako sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupen. Enara Goikoetxearen ‘Bizitzako Kopa’ laburrak irabazi zuen Goiena Saria euskarazko lan onenari. Istorio berezia kontatzen digu zuzendariak: Alargun baten bizitza monotonoan gertatzen den ezusteko batek familia osoa batzen du eta monotoniatik aterako du emakumea. Finalista izateagatik irabazitako 400 euroez gain, beste horrenbeste irabazi zuen Goikoetxeak sari honi esker.

Sari gehiago jasotzeko ere badira, eta horretarako herriko jaietarako kartel lehiaketan parte hartu besterik ez duzu. Zabalik dago sanjuanetarako kartel lehiaketarako izenematea. Bi hilabete eskas falta dira san joanetarako, eta urtero legez, Udalak lehiaketa abiarazi zuen joan den astean etxez etxe bidaliko den egitarauaren azalaren eta jaietako kartelaren irudia aukeratzeko. Kartelak honako testua jaso behar du derrigorrez: ‘2010 San Joan jaiak Arrasate‘.

750. urteurrenak guretzat ez du ospakizun zentzurik; garai hartan konkistatuak izan ginen”  ‘Karta Pueblak 750 urte, ospatu ala ez ospatu?’ izenburupean, hitzaldia eman zuten joan den eguaztenean Beñi Agirre, Mirari Bereziartua eta Angel Rekaldek. Interes handia piztu zuen hitzaldiak; bilkuren aretoa lepo bete zen. Idatzita ez dagoen Arrasateko historia ezagutzeko balio izan zuen saioak. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) soziologoarekin egon gara hitzaldian ateratako ondorioez berbetan.

Beste ospakizun handi bat, bi urtetik behin egiten dena. 300 Arantza, Arantzazuko amaren ‘magalean’.

Gure ondorengoei planeta garbiago bat uzteko egiten ditugun urrats guztiak gutxi izango direnez…bestelakoak antolatu behar dira, esate baterako: ‘Ekokaleak’ lehiaketak arrakasta izan du. Arrakasta handia izan du Arizmendi ikastolak aurten bigarren aldiz antolatu duen ‘Ekokaleak’ izeneko lehiaketak. Espainiako hainbat tokitako ikastetxeek eta ikasleek hartu dute parte, eta zakarrontzi baten diseinua egin behar izan dute bigarren aldi honetan, beti ere iraunkortasun irizpideak kontuan izanda. Lehiaketako sariak apirilaren 30an egingo duten eraikuntzari buruzko jardunaldian banatuko dituzte.

Natura asko maite dutenen artean mendizaleak ere badira eta herrian badugu benetan matxinsaltoa ematen duen bat. Zuhaitz Ezpeleta: Arrasate erditik Udalatx puntaraino 37 minututan.

Aipatu berri dugun tontorrak bere tokia hartu nahian dabil. Udalatx Biotopo Babestua izendatu guran.

Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen Aurrekoan Des kontrol taldearekin Barakaldon gertatu zena or ain Arabako hiriburuan herriko beste talde batekin. Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk eraso egin zituzten.

Aurrera begira jarriko gara eta Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina abian dela jakinaraztera gatoz.

Animuak denok ondo hartzen ditugulako: Realearekin bat!!! Primeran!!!

Arrasaten, emakumeak benetan ondo ari diren isla. Ekitaldi hunkigarri eta jendetsua, Ekin-en 15. urteurrenean.

Andre ezagunenen bizitzak eta datuak hartuta jolasa egin dute. Trivial feminista bat aurkeztu dute, emakumea protagonista duen jokoa, ikusi bideoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz) Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa, Zierbena eta Uribe Kostako mankomuniateak dira izan dira trivial feminista honen sustatzaileak.

Kontu eta kantu asko izan dira asteon Arrasateko Horman baina guk hauek batu ditugu azken laburpen honetan.

Hurrengoan ere Taldeko Horman edota Blog-ean elkartuko garen esperantzaz agurtzen gara.