Artxiboa

‘udal eta foru hauteskundeak 2011’ atalaren artxiboa

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Arrasatek?

2011(e)ko Maiatzak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Arrasateko jendeak, Arrasatek Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, igandean, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Ignacio Azcarraga-Urizar Larrea alkatetzan izango dugu, Bilduren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, Bilduk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Arrasaten; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Arrasaten igande, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, ‘porra’ batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu “kiniela” betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko ziren 21 zinegotzigo…Azkenean, dakizuenez, Bilduk, EAJk , PSE, Aralar, PP lortu dute ordezkaritza izatea Arrasateko Udal berrian; bakoitzak, 11, 4, 1 eta 1, zinegotzi izango dituzte.

Igandean, Arrasateko emaitzak ezagutu eta Arrasateko komunitateko horman jarri genituenean Esmeralda Go-gòk ‘atsegin dut’ ari eman zion.

Hemen amaituko dugu ‘biharamuna’k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

2011ko Udal Hauteskundeen emaitzak Arrasaten

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Ignacio Azcarraga-Urizar Larrea Arrasateko Udalerako Bilduren hautagaiak eskuratu ditu boto gehien 2011ko Udal Hauteskundeetan, alde handiarekin. 4726 boto eskuratuta, 11 zinegotzi izango ditu. EAJ da bigarren indarra, 2114 botokin (4  zinegotzi) eta PSE  da ondorengoa, 1903 botokin (4 zinegotzi). Aralarrek eta PPk ordezkari bana izango dute Arrasateko Udalean.

17.937 lagunek dute botoa emateko eskubidea Arrasaten. Horietatik, 10938  joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %38,89koa  izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Arrasaten udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Arrasaten:

Bildu: 11 zinegotzi,  4726 boto

EAJ: 4 zinegotzi, 2114 boto

PSE:  4  zinegotzi, 1903 boto

Aralar: zinegotzi 1,  771 boto

PP:  zinegotzi 1 , 748 boto

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Arrasaten 2007ko Udal Hauteskundeen emaitzek utzitako datuak.

Arrasateko hauteskunde emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Arrasaten 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Arrasateko hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. (Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu). Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Arrasateko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… Arrasateko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Arrasateko alkatea nor izango den eta herriko/hiriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Udal hauteskundeak Arrasaten

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Arrasaten. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Arrasatek Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Arrasaten’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Arrasatek Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Arrasateko alkatea nor izango den jakin Ignacio Azcarraga-Urizar Larrea (Bildu-Eusko Alkartasuna/Alternatiba Eraikitzen) Aritz Arrieta Kabiketa PSE-EE/PSOE), Juan Karlos Garitano Ezkurra (E.A.J-P.N.V), Roberto Berrio Parra (EB-B), María Iciar Lamarain Cenitagoya (PP), Jose Etxeberria Iztueta (ARALAR).

Blog honetan edota Arrasateko orrialdean ikusiko dugu elkar!