Artxiboa

‘turismoa’ atalaren artxiboa

Maialen Ruiz de Azua, bus urbanoa, Bedoña eta animalia basatiak

2011(e)ko Martxoak 18 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maialen Ruiz de Azua, Arrasateko autobus urbanoa, Bedoñako Santa Eulalia eliza eta herrian dauden animalia basatiak dira aste honetako kontu nagusiak.

Egubakoitza eta astero moduan, Arrasateko orrialdeko hesian jasotako emarien laburpena egiteko prest gara. Hasteko, kirol tartea zabalduko dugu, eta txalo zaparrada eskatuko dugu hemendik Maialen Ruiz de Azua pertika jauzilariarirentzat. Zera idatzi zuen Joseba Uriartek gurean: ‘Maialen Ruiz de Azuak zilarrezko domina lortu zuen aurreko asteburuan pertika jauzian; 3,65 metroko saltoa egin zuen. Lan bikaina, ezta?‘ Jakina lan bikaina izan zela, eta etzi, domeka, Atletida txapelketa jokatuko da Anoetan; Aretxabaleta eta Arrasateko 40 atletatik gora bertan izango da. Hemen duzu informazioa.

Gure kirolari onenak sasoian daudela erakusten duten bitartean, bada, Arrasaten gehiengo handi bat, oinez baino, autobusa nahiago duela. Gero eta gutxiago hartzen da autobusa, akaso, igogailuak jarri direlako edota, krisiak ere gogor eragin duelako, eta autobus urbanoaren azken geltokia merkatal zentro handikkoa izaki, iazko datuen arabera, gutxiago kontsumitu bada, baita autobusa gutxiago hartu ere. Arrasateko hesian Maite Bazterretxeak honakoa utzi du: Bus urbanoa askotan erabiltzen al duzu?’ Zure erantzuna, hementxe bertan edota gure blogean usteko aukera izango duzu. Bertan topatuko duzu informazioa.

Bestalde, herriko irudi eta toki ederrak asko badira ere, aste honetan Begoñari egokitu zaio. Osteratxoa egin, eta honako galdera bota genuen: ‘Bedoñako Santa Eulalia eliza. Noiz egin diozu azken bisita Bedoña auzoari?

Arrasate. Begoña. Santa Eulalia eliza. Argazkia:Ikusteka.com

Arrasate. Begoña. Santa Eulalia eliza. Argazkia: Ikusteka.com

Galderak, erantzunak izan zituen eta tartean, Ekain Velez de Mendizabalek esandakoa: ‘izango dira hamar bat urte ….. jeeeesus !’ baita Eutsi Mondrarena ere: ‘Ba Bedoñan elizako erliebiak bisitatu behar diez. Aspaldi irakurri nauen Euskonews-en eskultura horei buruzko artikulu bat. Mondragoeko historialari batek idatzi zauela uste dot. Vestigios del románico’ izenburua du eta hau da esteka‘. Ane Goikoetxea ere bere erantzuna utzi du: ‘Aupa Bedoña….hor inguruan txakolina ere egiten zan edo?’ Jakina egiten zela bere garaian, ia orain ere horrela egiten jarraitzen duten….

Bukatzeko Eutsi Mondraren beste emari bat ekarri nahi izan dugu, bere iritzian, Arrasaten bertan, animalia basatiak dabiltza eta berak guztiok animatzen gaitu, horrelako bat ikusi eta argazkia egitera gero hementxe bertan partekatzeko. San Andres auzoko larreetan azeria, edo orain amuarrainak..bestela ere horrela dio: ‘katamixarrak ibiltzen diez gure herriko zuhaitzetan, tximeleta koloretsuak be badaz… Animatu eta erretratua atera geure bizilagun basatiei.’ Ane Goikoetxeari oso ideia ona irudi zaio, eta baita guri ere, beraz, ia apurka apurka animali basatiei ateratako argazkiak gure hesian agertzen hasten diren. Eskerrik asko benetan, guztion artean hemen, Arrasateko hesian jartzen duzuen informazioagatik, horrela, gure herriko blogak ere zuek ekarritakoari bozgorailua jarriko baitio.

Kutsadura gutxitzeko bideak, Arrasateko artea eta promozioa

2011(e)ko Otsailak 18 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aire garbiaren aldeko apustua, Arrasateko artea, eta herriaren promozioa dira besteak beste aste honetan Arrasateko hesiko gai nagusiak.

Aste honetako errepasoari ekiteko, aurrera begira jarriko gaituen asmo batekin egingo dugu. Arrasate Mondragonen emaria da eta berak dionez, gure herriko kutsadura maila altuaren aurrean, airea garbitzen duten eraikinak jarri beharko genituzke, esate baterako Donostiako Larogei enpresaren adibidea jarraitzera gonbidatzen gaitu. Ideia gustuko izanez gero, hemen duzu informazio gehiago eskuratzeko esteka.

Bestalde, Arrasate Mondragonen emari berria dugu, honako galdera utzi zigun: ‘Euskal Herriko, eta batez ere Arrasateko ondare artistikoa ezagutzen duzu? Arte-munduan sortzen diren diru-laguntzak eta bekak interesatzen zaizkizu? Orduan bat egin “Artearen historia” komunitatearekin.’

Aste honetan jasotako ekarpenen artean, Arrasate Mondragon dugu nagusi, berak ekarri baitizkigu kontu eta albiste interesgarri asko. Oraingo honetan, gure herria promozionatzeko, Oñatiarrei begira jarri beharko ginatekeela dio, herrian, turismo, hizkuntzak, edota bestelako ikasketak duten herriko gazteei, beraien arloan lana eskaini ahal izateko. Besteak beste, gureak direnak kontutan hartzeko deia ere egin du Arrasate Mondragonek eta baita beste eskaera hau ere: ‘Mondragoek turismo bulegua bidau, museua bidau, ostalaritza sustatzeko ajentzia bidau, natur baliabideak ustiatzeko ekipamendua bidau.’ Asmo horrekin taldeak herrian diru sarrera gehiago izateko itxaropena ere badu eta horren harira, Beñat Mendietak zera gaineratu du: ‘Asmo berriak eta lanpostu berriak…ia eskutik helduta datozen… ‘ Bertan utzi du Oñatitik ikasten joateko esteka

Ni Neuk lagunak, bere aldetik, herria promozionatzeko elementu berriak utzi dizkigu, izan ere zera dio berak hesian: Iñigo Arregi eskultore mondragoetarraren erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztet. Erakusketa martxoaren 12a arte egongo da ikusgai Bilboko Krisis Factory aretoan. Lan bikaina Iñigo, segi horrela!!!’

Bukatzeko, eta aurrekoarekin lotura estua duena dakar oraingo honetan, Ni Neuk lagunak : ‘beste erakusketa bat. Oraingoan Mondragoen bizi den Juan Ayesta beasaindarrarena. Bergarako AROZTEGI aretoan izango duzue ikusgai otsailaren 20a arte. ‘ Egun gutxi geratzen dira beraz, asteburua aprobetxatu beharko duzue horretarako. Hemen duzu erakusketaren inguruko informazioa.

Honenbestez, aste honetako errepasoa agurtuko dugu, eta datorren asteko kontu berriak badituzu, badakizu, hemen bertan, edota komunitateko orrialdean utzi dezakezula zure emaria. Eskerrik asko eta asteburu ona izan.

Aitaren eguneko bisitariak, Danok Bat, Surfa eta irristatze kirolak

2010(e)ko Martxoak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara, asteburu luzearen ondoren, indar berrituta eta udaberriak oparitutako kolore eta argiarekin aurrera egiteko prest.

Ohi legez, Arrasateko Horman jasotako emarien laburpena egiteko gertu gara eta hementxe jarraian, partehartzearen errepasoa jasoko duzu.

Barikutik aurrera udaberriaren ongi etorriarekin batera egun pasa politak egiteko aukerak biderkatu dira eta turismorako leiho desberdinak zabaldu dira. Hiru egunetako aste bukaeran, Euskal Herriko jendea etorri da bisitan kanpokoa baino gehiago.

Ospakizunetarako beta ere izango dugu asteon, izan ere, Danok Bat enpresak 75 urte betetzen ditu. “Danok Bat ya es de diamante”.

Bestalde eta eguraldi onarekin praktikatu daitezkeen kirolak hizpide hartuta, Surfa eta irristatze kirolak, negozio borobila bilakatu dira azkenaldian. Mondragon unibertsitatearen Bidasoako Kanpusean, arlo horretako enpresak, kudeatzen irakasten dute graduondo baten bidez.

Honenbestez, eskainitako arretagatik eta baita zuen partehartzeagatik ere eskerrak emanez agurtuko gara, Arrasateko Horman topatuko gara, bertan tril egiteko proposamena zabaltzen dugu beste behin ere.

Eitb.com

“Bertsolari” dokumentala, Joxe Angel Arregi, Governors eta gehiago

2010(e)ko Martxoak 18 Kaitin Allende Iruzkin 1

Epa lagunok!

Jada barikua dela esan dezakegu, bai, ostirala! Nahiz eta osteguna izan, bihar, jai eguna dugu eta horregatik, hemen gara Arrasateko Taldeko Horman jaso diren emarien laburpena egiteko prest.

Egunetik egunera, lagun gehiago gara, eskerrik asko bat egin eta baita partehartzeagatik ere! Zure inguruan zerbaitek kezkatzen bazaitu edota, ekitaldiren baten berri eman nahi baduzu, hauxe duzu aukera bikaina.

Hasteko, kirolaren errepasoa egiterako orduan, Lore Marre eta Nerea Mata aipatu behar ditugu nahi eta nahi ez. Pertika saltoko Euskadiko marka ondu du Lore Marrek.

Zorionak Nerea!Donostiako Aerobitoiko irabazlea izan da.

Bestalde pantaila handira bidean dagoen lanarekin egin dugu topo, Bergarakoa da, alboko herrikoa, horregatik egin diogu Asier Altunari bere txokoa hemen gure herriko Blog-ean. “Bertsolari” dokumental pilotua ikusteko moduan dago. “Kixi” Bergararraren azken proiektua.

Gaiaz erabat aldatuko dugu orain eta asteon jasotako albiste harrigarri eta gogorrari zabalduko diogu leihoa. Izan ere San Viator ikastetxean izandako Joxe Angel Arregi irakaslea Txilen atxilotu dute pederastia dela eta. Viatoristen komunitatea ikerketan laguntzen ari da.

Horrelakoak entzunda, eta aste labur bezain intentsuari agur esateko zubiko eskaintza turistikoa dakargu.

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Zubia ganoraz eta behar moduan hasteko, herritik atera gabe, gaur bertan, MUSIKA ZUZENEAN eta bertan egindakoa bertakoentzat: “Frenetikodrome” disko berria kaleratu du Governors taldeak.

Ederto pasatu.