Artxiboa

‘Santamasak’ atalaren artxiboa

Santamasak 2010, Gabonetako loteria eta herritarren antzerkia

2010(e)ko Abenduak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Santamasak 2010, Gabonetako loteria eta herritarrentzat eta herrikoek egindako antzerkia izan dira aste honetan Arrasateko gai nagusiak.

Arrasate.Santamasak 2010

Arrasate.Santamasak 2010

Atzekoz aurrera egiten ohi dugunez, gaur ere Arrasateko orrialdeko hesian jasotakoen errepasoa modu horretan egingo dugu. Guk zera utzi genuen murruan: “Gaur gauean(21ean, asteartean) parranda handia!!! baina bihar denak dotore jantzita eta azokara! Txarrixen dantzarako prest eh!!! Ondo ondo pasau. Santamas Txarrixe komisiñuari ere zorionak aurten egindako lanarengatik. Aurten ere Perurena gurean! Ieup!!!” Gainera, Arrasateko Zaldibar pilotalekuan betidanik ikusi izan dugu Iñaki Perurera eta baita Arrasateko harri borobil berezia. Hemen duzu Iñaki Perurenari egindako elkarrizketa.

Santamasak egun handiarekin jarraituz, gure taldeak hesian motorrak berotu zituen: Motxoren egun handia bihar!! Santamasak bertan daude. Santamas Txarrixe hau bai komisiño fiñe! Ondo pasau! Hemen daukazu egitaraua.” Orain ia dena zuen gustukoa izan zen edo ez jakitea falta da, baina, egitaraua, gabonetarako ere bada, beraz, planak egiten jarraitzeko egunak datoz, jarraian informazio gehiago.

Santamas azokarekin jarraituz, Maite Bazterretxea: “Santamasetako orri ofiziala….loteria ez baina gure ohiturak tinko!” Atzoko azoka handiko txartelak salduta, orain zenbaki irabazlea lau haizetara zabalduko dugu, 1213 izan baita, ondorengo estekan azken berriak zabalago.

Azokaren ondoren loteria eguna etorri da, eta horretan ere, pentsatu nahi dugu, Eibarrekin gertu izaki, baten batek zenbaki sariduna izango duela, baina auskalo. Gure orriak atzo idatzitakoa: Zorionak eibartarrei! Sari potoloa Eibarren egokitu da. 79.250 zenbakia. Zorionak!!”.

Atzoko loteria egun handiari agur esateko, gureak zera utzi zuen: “Bueno, ez da zorte handirik egon… nolanahi ere, agian sari txikiren bat atera zaizue, eta pena ez da hain handia… Hemen zenbaki saritu guztiak ikusteko aukera.”

Herrian bestelakoak ere izan dira eta Amaia Fernándezek gure hesian utzitako emariak argi uzten du herritarren eta herriaren indarra: Doke antzerki taldearen emankizunean izan zinen? zelan egon zan? Seguru pasada bat izan zala ezta?” jarraian esteka uzten dizuegu. Ideia eta desio baikor honekin laster arte esango dugu eta jakina….Zorionak eta Eguberri on!