Artxiboa

‘Kultura’ atalaren artxiboa

Gose musika talde arrasatearrak lan berria kaleratu du

2011(e)ko Abenduak 12 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Gose talde arrasatearrak lan berria kaleratu du eta baita, kantuarekin bat, bideoklip berria ere. Abesti berriaren erritmora, lortuko al dugu Arrasateko orriko erronka betetzea?

Facebookeko Arrasateko orrian 500 lagun batzeko erronka bota genizuen uda garaian. Muga lez, Maritxu Kajoi 2011 ezarri genuen eta gertu-gertu ibili arren, azkenean ez ginen heldu. Orain egun gutxi, berriz ere ekin diogu! Burugogorrak gara eta urtea amaitu baino lehen lortuko dugu! Gaur, 414 lagunek ‘Atsegin dut‘e Arrasateko orria, zer dira ba 86 gehiago? Igarri dadila…

Arrasate-Mondragon | Gose taldearen Des-piezak lan berria

Arrasate-Mondragon | Gose taldearen Des-piezak lan berria

Bestalde, aurreko astean, Durangoko azokarekin bat ezagutu genuen albistea; Gose musika talde arrasatearrak lan berria kaleratu du: Gose Des-piezak. Orain arte kaleratutako diskoetan sartu gabe gelditu zaizkien kantuez osatu du lan berria eta aurkezpen kanta bideoz ere lagundu dute. Hona hemen, Goseren bideoklipa. Naizena izateko bidean, inor ez da axolgabe geratuko…

Gaurkoz besterik ez, jakizue datorren astean berriz ere bilduko ditugula Arrasateko Facebookeko orrian esandako guztiak. Orain, zuena da hitza! Elkarbanatu albisteak, argazkiak, kexak, iradokizunak… nahi duzuena. Parte hartu! Bitartean, ongi hasi eta ongi pasa astea ;-) Laster arte!

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du 2011ko Euskararen Eguna

2011(e)ko Azaroak 30 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna; egun horretarako aurreikusita dauden ekitaldiak eta Esne Beltza taldeak prestatutako abestia errepasatuko ditugu, hemendik aurrera, Arrasatek Facebooken duen orrialdearen hesiari begirada bat bota ostean.

Euskararen Eguna, goian gogoratu dugunez, larunbatean ospatuko dugu, abenduaren 3an. Arrasateko Euskalgintzak, hementxe irakurri ahal dugunez, geure hizkuntzaren aldeko festa antolatu du, egun horretarako, “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean. Hain zuzen ere, bihar bertan hasiko dira ekitaldi bereziak herrian, larunbateko jaia behar bezala ospatu ahal izateko. Lipdub bat grabatuko da egun horretan, 12:00etatik aurrera, herriko balkoiak eta leihoak euskararen aldeko oihalez jantziko dira, herri bazkaria izango dugu… Primerako eguna izango da! Aldarrikapena, festa eta euskara ahoan!

Arrasateko orrian atzo aipatu genuen moduan, Esne Beltza taldeak abesti bat prestatu du Euskaraz bizi nahi dut kanpaina osorako. Bere titulua, nola ez, “Euskaraz bizi nahi dut” da… Benetan ederra da! Aizue, hau bera izango al da larunbatean grabatuko den lipdubeko kantua?

Gaur arratsaldeko ekitaldi baten berri eman nahi dizuegu jarraian; Maialen Lujanbio bertsolaria elkarrizketatuko du Uxue Alberdik, Kultur Ateko Areto Nagusian, “Emakumeak protagonista” programaren barnean. 19:00etan dugu hitzordua, eta ondorengo hauxe da, orrialdean partekatu dugun bezala, plan eder hau iragartzen duen kartela:

Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Arrasate | Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Bukatu baino lehen, gogorarazi nahi dizuegu Arrasateko blog honetan biltzen ditugun testu guztiak zuen posta elektronikoan jasotzeko aukera duzuela, Arrasateko blogerako harpidetza eginez gero. Oso erraza da, eta, jakina, herrian gertatzen denaren berri izateko modurik onena da, animatzea espero dugu ;-) .

Horrexekin amaituko dugu gaurkoz; eskerrik asko, beti bezala eta egun gutxi barru izango dugu elkarren berri, berriro, blog honetan. Agur bero bat, eta ondo izan!

Amaiurren garaipena eta Pedro de Viteriren bizitza, hizpide Arrasaten

2011(e)ko Azaroak 23 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amaiurren garaipena Arrasaten, A20ko hauteskundeetan, eta Pedro de Viteri filantropo arrasatearraren bizitza kontatzen duen liburuaren aurkezpena, horiexek izan dira gai nagusi asteon Arrasate-Mondragoneko orrialdean. Xehetasunak jakin nahi? Segidan….

2011ko hauteskunde orokorrak zuzenean jarraituko genituela iragarri genizuen joan den astean eta halaxe egin genuen A20an. Arrasateko emaitzak nahiko arin jakin genituen: Amaiurrek jaso zituen boto gehien, 4.800 pasatxo zehazki. PSOE izan zen bigarren indar, eta EAJ, hirugarren. Espero zitekeen emaitza, ezta? Zer balorazio egiten duzue?

Gaiz erabat aldatuz, Eutsi Mondrak partekatutako hitzordu bat hartu behar dugu ahotan. Pedro de Viteri filantropo arrasatearraren bizitzaren nondik norakoak liburu batean bildu dituzte. Arrasatear baten ibilerak, arrasatear batzuek kontatuta. Izan ere, Ana Isabel Ugalde, Arantza Otaduy, Juan Ramon Garai eta Javier Balanzategi herriko historialariek egindako ikerketa batean du oinarri. Datorren asteartean, hilaren 29an, aurkeztuko dute Donostian eta Arrasaten bertan. Hemen dituzue hitzorduaren inguruko xehetasunak. Guk gertutik jarraituko dugu gaia, ea aleren bat eskuratzerik dugun!

Bada bi gaiok aztertuta, gaurkoz bukatu dugu laburpena. Datorren astean itzuliko gara herriko gai gehiagorekin. Ordura arte, ondo segi eta partekatu zuen edukiak Arrasateko orrialdean eta blog honetan bertan. Aupa Arrasate!

Arrasateko Otamendi harategiko buzkantzak onenak San Martin egunerako

2011(e)ko Azaroak 11 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Arrasateko Otamendi harategiak irabazi du Zumarragako buzkantza lehiaketa. San Martin eguna data aproposa da ba horrelako berriak biltzeko ;-) Ummm… esaten duten bezain gozuak al dira buzkantza horiek? Baina horrez gain, beste hainbat gai ere izan dira berbagai Arrasateko Facebookeko orrian, hauxe da azken asteko gertakarien bilduma, hor doa!

Arrasateko Otamendi harategia buzkantza lehiaketako irabazle ARGAZKIA: Goierriko Hitza

Arrasateko Otamendi harategia buzkantza lehiaketako irabazle ARGAZKIA: Goierriko Hitza

Otamendi harro eta pozik ikus dezakegu argazkian eta ez da gutxiagorako, sorpresaz jaso baitzuen saria! Seigarrenean lortu du garaikurra, azken orduan izena emanda. Jose Ramon Otamendik, Iker Agirreurreta harakinarekin batera, urtero 250 bat kilo buzkantza prestatzen dituzte Garagartzako San Migel jaietarako, hona hemen albiste osoa. Hori bai parea!

Gaur ere, San Martin egunean, egingo al dute txarri-hiltea? Gaur da eguna, azaroaren 11a, herri egutegian txarria hilteko sasoiaren hasiera, gaurtik gabon bueltara arte. San Martin egunaren ganean badago makina bat esaera; batzuk eguraldiagaz lotuta daude, badago Egiazko negua San Martinetan hasten dala dioen bat eta baita, Negu ona izateko, San Martinetarako hiru biderrez edurra egin behar dauela dioen beste bat. Bata edo beste… hotza datorrela seguru! Eta San Martin aipatzeaz bat denori burura etorri zaizuen hori ere gogoan hartu… Txarri guztiei heltzen jake San Martin eguna. Bitartean, gaur egun aproposa da txorizo, odoloste edota buzkantza afaltzeko!

Bestalde, azken egun hauetan, Gurasolandia 2011 ekimenaren inguruan ere aritu izan gara. Umeak al dituzu? Eta euskaraz aritzen zara haiekin? Hala bada, interesgarria izango zen zuretzat Gurasolandia. Hirugarren edizioa izan zen azaroaren 2koa, izan al zinen bertan? Zer moduzkoa izan zen esperientzia? Kontaiguzu, baliteke zure kontakizunarekin bat baino gehiago animatzea hurrengorako! Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko telebista ere ezagutu dugu asteon, MU telebista ezagutzen al duzu? Ea bertako kazetari eta teknikariak zer diozkuen Sut&Blai saioko bideo honetan:

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Arrasateko Facebookeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua guztiok, laster arte!

Arrasateko Josu Letona da Estatuko Kenpo txapelduna

2011(e)ko Ekainak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aurtengo Arrasateko kirol ikasturtea primerako izaten ari da, Arrasateko horman txapeldunak besterik ez ditugu.

Aste honetako errepasoari ekiteko, Ane Goikoetxearen komentario ekarri dugu: ‘Zorionak Josu! Estatuko Kenpo txapelketako irabazlea. Zorionak!!!’ gure aldetik ere zorionak eman nahi dizkiogu, eta bide batez, baita Anek utzitako informazioa uzten dizugu hemen.

Txapeldunen artean mugitzen jarraituko dugu, Beñat Mendietak gurean utzitakoa ere garaileen artean uzten baikaitu: ‘Gimnasia Erritmikoko gure neskatoak Gasteizen txapeldunak izan dira…Zorionak!!!!’ Arestian esan bezala, zorionak baita gure aldetik ere eta hemen duzu esteka interesgarria.

ETB-1eko ‘Finlandia’ saioan aste honetan Arrasate eta Aretxabaletaren arteko lehia iragarri dute eta guk ere gure komunitatera ekarri dugu asteon. Hemen duzu aurrerapen bideoa.

Aste honetako errepasoa amaitzeko, Toponimiaren asteroko txanda iritsi da, izan ere, Jose Luis Ormaetxea Lasagak idatzitako Arrasateko Toponimia liburua hizpide hartuta, honako harri bitxia ekarri dugu asteon. BA AL ZENEKIEN: Zerkosteta, Cercostetas, Serkaosteta, Serkostieta, Serkosteata…deitutako hesiak direla, Cecorroste, edota Cerca-osteta ere esaten zela? ‘extramuros’ berbatik dator. Antzinako kalea da eta ‘paso público’ bezala ere ezagutzen zen.

Zuk bestelakorik esateko edota komentatzeko badituzu, jakitun zara, Arrasateko orrialdean edota gure herriko blogean bertan egin dezakezula. Asteburu ona igaro dezazula.

Mondrako neskak txapeldun, bigarren mailara

2011(e)ko Maiatzak 27 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Mondrako neskak izan dira Gipuzkoako onenak eta jada, bigarren mailara igo dira. Hauxe dugu aste honetako gai nagusia horman, beste kontu batzuekin batera.

Albiste ona Ane Goikoetxearen eskutik iritsi zen gure hormara: ‘gure neskak Gipuzkoako txapeldunak!!!! Aupa! Zorionak!!!! Hemen argazkiak.‘ Oso albiste pozgarria da eta ospatzeko modukoa.

Ospatzea aipatu dugunez, akaso, Maite Bazterretxeak proposatzen digun ondorengo hitzorduan ere ondo pasatuko dute baita hauek ere; ‘Ostiraletik, gaurtik, aurrera…GARAGARDO AZOKA!!!!’ Antolatzaileak Arrasate Errugbi Taldekoak dira (ART) eta gainera aurten, jaia bi asteburuz luzatuko dutela aurreratu dute. Hemen duzu albistea.

Ospakizunekin eta agendako ekitaldiekin jarraituko dugu eta orain Eutsi Mondraren berbak dakargu: ‘herrixan kultura sustatzeko ekimen paregabia Txondorra Sagardotegi Erretegiak proposatutakoa. Maiatzaren 28an, 14:00tan Bertso Bazkaria, bazkari ezin hobea egundoko giruan. Animo ta segi horrela!!!’ Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dago esteka.

Eutsi Mondrak asko ematen dio komunitateari eta oso kontu interesgarriak ekartzen digu beti, esate baterako: Lezetxikiri buruzko orrialdeko azken berria oso interesgarria da. Aztarnategiari buruzko monografia bat botako dute Teknopolis saiokoek EITB-ko hainbat kateetan.Hemen duzu Eutsi Mondrak utzitako esteka. Hala ere, guk horrela erantzun dugu, akaso zuretzat ere interesgarria izan daiteke hemendik egun gutxira:  Aupa! Ia berriz ere ematen duten edo orain…telebista nahieran erronka berriarekin nahi dugunean ikusteko aukera izango dugu….’ Hemen duzu laster denon eskura egongo denaren aurrerapena.  Gainera Eutsi Mondra berak…dioenez; Aranzadik jakinarazi duenez, Lezetxikiri buruzko dokumentala, ekainaren 5ean emango da.’ Honatx, esteka interesgarria.

Gure berri emaile nagusi eta garrantzitsuenarekin aurrera jarraituko dugu Eutsi Mondrarekin jakina: ‘Euskal literatura hizpide. AED-k antolatutako literaturjauziak programari esker ezagutuko ditugu euskal literaturaren berriak. Segi horrela Maite eta Itxaro, lan earra itxen dozue!!! ‘ Gure aldetik ere animuak bidali nahi dizkiegu eta baina egiten duten lan handiagatik zoriondu ere.

Orain, gizarte gai interesgarria ekarri digu Eutsi Mondrak, Xabier Euzkitzek idatzitakoa da eta gure baduzue, hemen duzue testu osoa irakurtzeko aukera. Gure aldetik…bakarrik esan, Erik haurra, hezur-muinaren auto transplante bat eginda duela eta orain, larri dago. Gaitza berritu baitzaio eta hezur-muin transplantea ahalik eta lasterren behar du, 5-6 hilabeteko epea du horretarako. Emaile izateko zer egin behar den informatzeko honako telefono zenbakia ere baduzu eskura 943 00 70 00, hala ere, Erik haurraren aitari mezu pribatua bidali nahi izanez gero…hemen duzu esteka.

Gure aldetik, Arrasateko Toponimia liburutik ateratako azken oharra ere jarri dugu asteon horman, horregatik hemen duzu, aste honetako errepasoan. Ba al zenekien…Angelen etxea edota Salinas etxea deiturikoa, Gazteluondon zegoela? 64.zenbakian eta ortua 164.nean. Ekialdetik Nicolas Altunaren etxea eta Jose de Solaren ortua zituen. Erdi inguruan, Ynchaurondo etxea eta ipar aldetik Gazteluondo kale publikoa. Hauxe, 1864ko informazioa. (Jose Luis Ormaetxea Lasaga)

Beste kontu zahar eta era berean berria dena, Eutsi Mondrari esker: ‘herritar gutxik dakite baina Azkoagatarren etxeak Mondragoeko harresiaren zatirik garrantzitsuenak gordetzen ditu bere baitan. Badakigu jabetza pribatua duela, baina herriko ondare zati garrantzitsu hori gordeta, eraberritu beharko litzateke eraikin hau.’ Honatx gehiago jakiteko lotura.

Eutsi Mondraren emariekin bukatzeko…: ‘Udalak San Andres auzoko harraska edo labaderua berreskuratuko du udalak.’ Beti esan dugu gure ondarea zaindu behar dugula eta interesgarria iruditzen zaigu bide horretatik jarraitzea. Hemen duzu albistearen esteka.

Datorren barikuan laburpen berri bat ekarriko dugu, baina horretarako zure laguntza ezinbestekoa izango da, zure emariak dira errepasoaren oinarri. Asteburu ona opa dizugu, badakizu, Arrasateko horman edota gure herriko blogean elkartuko garela.

Arrasaten Europako azken tximinoen arrastoak aurkitu dituzte

2011(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Arrasateko Leze Txiki koban egin dute aurkikuntza, Europan bizi ziren azken tximinoen arrastoak dira aste honetako gure orriko kontu nagusia.

Europan bizi ziren azken tximinoen arrastoak topatu dituzte Arrasateko Leze-Txiki koban eta gainera, izan daiteke, Neanderthalak baino aurretiko garaikoak izatea, ehun mila urte beranduago arkeologo euskaldunek beraien arrastoak aurkitu dituzte eta baliteke, garai hartako hegazti harrapakeri batek hauekin bukatu izana. Albiste interesgarria hau Ane Goikoetxeak utzi zuen gurean: ‘Pleistozeno garaiko tximino baten arrastoak aurkitu dituzte Arrasaten.’ Albistean, gure klima sasoi hartan epelagoa zela ere esaten da, horrela, janaria eta bizitzeko baldintza hobeak izanik. Bertan duzu esteka.

Aurkitutako tximinoaren arrastoak askorako ematen du, oso albiste garrantzitsua izan da, eta Eutsi Mondrak ere parte hartu du zera komentatuz: ‘Lezetxikiri buruzko orrixan agertu dan azken berrixa oso kuriosue da: Tximinuak ba euzen Garagartza aldian Neanderthalak bertan kazara juten zienian.’ Izan daiteke, aipatu legez, europan eta gainera hain iparraldean bizi ziren azken tximinoak izatea eta horretaz gainera, ‘homo heidelbergensis’ ekoak izatea. Gehiago jakiteko bertan duzu lotura.

Bagoaz orain bestelako kontuak jorratzera, orain Arrasate eta Bilbo autobusez egoteko aukerak areagotu baitira eta hau ere txalotzeko modukoa da. Ane Goikoetxeak ekarri du asteon gure orrialdeko hormara honakoa: ‘badakizu Bizkaibusa hartuta orain Bilbaora joateko aukera zabalagoa dugu…hori bai astelehenetik aurrera!’ Askotan erabiltzaileek, ibilbide alternatiboak topatu behar izaten zituzten aurrera egin ahal izateko, eta gainera unibertsitarioak dira erabiltzaile horietariko asko eta asko eta izaki aukera berria besoak zabalik hartuko zuten albistea. Bertan duzu gehiago irakurtzeko aukera.

Bukatzen joateko Arrasateko Toponimia liburua hartu eta zera ekarri dugu orrialdera asteon: BA AL ZENEKIEN: El Trinquete edota, Okendokua edo Trinkete Arrasateko tokiak direla…1987 urtean zera idatzi zuten: Gerra aurrean sozialistek ‘trasladaron sus locales a Okendokua o el Trinkete, en el arrabal de la Magdalena’ Iturria: Arrasateko Toponimia liburua, José Luis Ormaetxea Lasaga.

Honek bere erantzuna ere izan du jakina, eta guk asko eskertzen dugu Eutsi Mondraren emaria: Trinketia Mahalako errebala eta azoka kalian artian zauen pilotaleku zan. Herriko plano zaharretan agerketan da, eta Mondragoeko artxiboko dokumentaziñuan be sarri azaltzen da’ Oker ez bagaude, urtea asko pasatu eta gero zinema ere bertan jarri zuten, ‘Gurea’ eta ondoren….Gaztetxea, gaur egun etxean daude bertan.

Orian bai, aste honetako errepasoaren bukaerara iritsi gara eta Eutsi Mondraren ekarpenarekin itxiko dugu gaurkoa: ‘Ungulatu batek istripua sortu du gaur goizean KATAIDE inguruan. ‘ Zelakoa zen ikusi nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Eskerrik asko zuon parte hartzegatik eta badakizue, gure orrialdean edota gure herriko blogean topatuko garela, asteburuon eta gozatu trikitixaz Aramaio aldean.

Korrika 17 Arrasatetik jende andanarekin igaro da

2011(e)ko Apirilak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Korrika 17 jada gure herritik pasatu da, arrakasta itzelarekin gainera. Euskalakari andana batu zen bertan eta Arrasaten arrakasta errepikatu da.

Aste honetako laburpenean Korrika 17 dugu gai nagusitzat, izan ere Arrasaten euskalakari andana egon zen korrika bultzatzen. Arrasaten ere euskararen alde! Hori berori, irakurri dugu Arrasateko horman bertan, eta gainera, baita bideoa ikusi ere. Oraindik zabaldu ez baduzu ere, klik egin eta bizi ezazu berriz ere une historikoa, izan ere, orain bi 2013 urtera arte itxaron beharko dugu eta.

Bideoa ikusi eta gero, orain Maite Bazterretxeak ekartzen digun planari erreparatuko diogu: ‘barikuan herritik atera barik barre egiteko primerako aukera. Gainera ez dira horrelako askorik gelditzen.’ Hemen duzu Iamai Kafean emango denaren berri jakiteko lotura, bakarrizketak bukatzen ari dira, beraz, aprobetxatu.

Maite Bazterretxea berak ere biharko egunari begira jarriko gaitu: ‘bihar….Dantzari eguna!!! Ikusi egitaraua!!!’ Ez da txantxa, Arrasate erritmoz eta kolorez jantziko eta edonon egonda ere Dantza arnastuko da. Gehiago ezagutzeko bertan duzu lotura.

Korrika eta dantza tartean dela, aste interesgarria Arrasaterentzat, zure bideo eta argazkiak edota bestelakoak gure horman itxaroten ditugu, bestela, zure iritzia emateko gure herriko bloga ere baduzu. Eskerrik asko eta asteburuan…dantzara!

Film Laburren VIII.Zirkuitua,Laburbira, Arrasatera badator

2011(e)ko Apirilak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Topagunearen ekimenez aurten ere laburmetraiei pantaila handia jarriko diegu Arrasaten, Film Laburren VIII.Zirkuitua Arrasatetik pasatuko baita.

Bergararra dela esaten badugu eta ‘Aupa Etxebeste’ film luzearen egilea dela esatean, argi dago, ‘Kixi’taz hitz egiten ari garela, bere laburmetraia ere Arrasaten ikusteko aukera izango dugu, ‘Artaldea’. Asteon, Beñat Mendietak honako oharra utzi digu Arrasateko horman: ‘laburmetraiak gustuko dituzu? herrian bertan aukera paregabea duzu!!! Laburbira Arrasatera iritsi da!!!!’ Albiste pozgarri honetaz gehiago jakiteko, Asier Altunabertan utziko dugu esteka.

Bestelakoak ere izan dira gurean, eta tartean Eutsi Mondrak utzitako hausnarketa: ‘maiatzeko hauteskundeen harira, blog ugari hasi dira sortzen herritarren partehartzea bultzatzeko. Momentuz honako hauek aurkitu ditut; Mondraberrik sortutakoaAritz Arrieta PSOE-ko hautagaiarena. Beste batzuk izango direlakoan nago. Ezagutzen al dituzue zuek?’ Eutsi Mondrak airean utzitako galderaren erantzunik baduzu, badakizu gurean ongi etorri izango zarela. Bitartean, hemen jarraitu dezakezu, 2011ko udal eta foru hauteskundeen albiste eta bideoak.

Gaurko beste hitzordu bat ere badago gurean, herritik atera gabe eta gainera aurpegian irribarrea izateko oparia barne. Maite Bazterretxeak gaurko plan ona eta barre egitekoa gomendatu digunez, guk zuentzat ekarri dugu proposamena bertan duzue. Bakarrizketak nagusituko dira goizaldeko 01:00-ak bitartean Fredy & Carola Maldonado herrian izango baitira.

Asteburua pasatuko da, eta egunak joan eta etorri honetan, oporretara begira jartzeko unea ere iritsi denez, oso ondo datorkigu, Joseba Uriartek zabaltzen digun leihoa: ‘ardoa maite baduzu eta aste santurako planik ez baduzu….Arrasatetik enobusa aterako da. Errioxatik bira egiteko aukera paregabea. Topa!’ Asmoa gustuko baduzu, ez duzu oporren zain egon beharrik, bestelako datak ere eskaintzen baitira, hemen duzu lotura.

Bukatzeko guk topatutako ekitaldia utzi dugu, apirilaren 13an Erizaintza Laguntzailea protagonista izango baita, hori dena Arizmendi Ikastolaren ekimenez, eta parte hartu edo bertaratu nahi izanez gero, Arrasateko Kulturaten topo egingo dugu.

Honenbestez, laster arte esango dugu, eta badakizu Arrasateko horman edota gure herriko blogean topo egingo dugula.

Murugaineko Burdin Aroko aztarnak eta Arrasateko Eroski

2011(e)ko Martxoak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Murugain mendiko Burdin Aroko aztarnak eta Arrasateko Eroskiren handitzea dira aste honetan facebookeko orrialdeko gai nagusiak.

Kristo aurreko lehen milurteko herrixka Murugainen aurkitu zutenean 1988 urtea zen, eta orain, Aramaiok aztertuko duela jakin dugu. Burdin aroko herria Gipuzkoan dauden bederatzi herrien artean dago eta gurean dagoen herrixka ere ez dago edonon eraikita. Oso toki estrategikoak erabiltzen zituzten eta Murugainekoa ere horrela dago. Askotan lur azpian lanean hasi baino lehen, aztarnak jasotzen dituzten profesionalak behar izaten dira, eta Murugain mendian ere, telefonia mugikorrerako antenak jarri aurretik, arkeologoen presentziak oso aurkikuntza bereziak ekarri dizkigu. Ane Goikoetxeak zera utzi zigun Arrasateko horman: ‘Murugainen dago hitzordua, Aramaiok Burdin aroa ikertzeko bidea hartu du. ‘ Hemen duzu gehiago jakiteko albistea.

Bestelako gaiak eta bestelako lurrak hartuko ditugu hizpide orain. Eutsi Mondrak Eroskiren handitze proiektuarekin zer gertatzen den jakin nahi du eta galdera zabaldu du Arrasateko horman. Kontua auzitegian ote dagoen ere galdetzen du berak. Errudunetaz ere galdetzen du, izan ere, Eroski merkatal gunearen aldetik handiagoa egiteko eskaera egin omen zen eta orain erantzunaren zain daude. Arauak ere badira, metro koadroak zehazten dituztenak eta abarrak…badirudi,  Udalaren erantzunik jaso ezean, Eroskik kalte ordainak eskatuko dituela….hemen Eutsi Mondraren berbak: ‘herritarrok, udaleko arduradun horren akats barkaezinagatik, Eroskiri kalte-ordaina eman beharko diogu? Gu guztiok, miloi askotako kalte-ordain horri aurre egiteko gai izango al gara? Hor doaz neure kezkak, ia norbait erantzuteko gai dan.’ Hemen izango duzu informazio gehiago. Eutsi Mondrak utzitako emariari Carlos Fernandez Secok horrela erantzun zion: ‘Mira como amplio yo Eroski……… HEROSQUI. Ya esta mas grande ‘

Aste honetako laburpenean Beñat Mendieta ere badugu, Arrasateko komunitatean horrela parte hartu baitzuen: ‘ingeniari teknikoek diplomak jasoko dituzte, zure txanda da edo oraindik ez? ‘ Amaia Antzokian gero Mondragon Unibertsitateko ikasleak  dotore-dotore diplomak hartzera. Bertan duzu informazioaren esteka.

Atzo, eguena, Arrasateko gaztetxean, musika nagusitu zen eta herrian, Batusi taldearen fusio doinuak entzun ziren.

Bukatzeko, gure komunitateak eskertuko duen mesede txiki bat eskatu nahi dizuegu; hemen horman, astero uzten dugun laburpenarekin batera ‘automatikoki’ azaltzen den irudia aldatu nahi dugu. Zuen argazkia izatea gustatuko litzaiguke, originala behar du izan zuek aukeratutakoa. Arrasateko orrialdean zuen argazkia uzteko aukera izango duzue eta hurrengo asteartean ‘atsegin dut’ boto gehien dituena izango da aukeratutakoa. Eskerrik asko guztioi eta gora Arrasate!

Badakizue, facebookeko orrialdeko horman edota gure herriko blogean nahi duzunean topo egingo dugula. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta asteburu ona izan.