Artxiboa

‘jaiak’ atalaren artxiboa

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du 2011ko Euskararen Eguna

2011(e)ko Azaroak 30 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna; egun horretarako aurreikusita dauden ekitaldiak eta Esne Beltza taldeak prestatutako abestia errepasatuko ditugu, hemendik aurrera, Arrasatek Facebooken duen orrialdearen hesiari begirada bat bota ostean.

Euskararen Eguna, goian gogoratu dugunez, larunbatean ospatuko dugu, abenduaren 3an. Arrasateko Euskalgintzak, hementxe irakurri ahal dugunez, geure hizkuntzaren aldeko festa antolatu du, egun horretarako, “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean. Hain zuzen ere, bihar bertan hasiko dira ekitaldi bereziak herrian, larunbateko jaia behar bezala ospatu ahal izateko. Lipdub bat grabatuko da egun horretan, 12:00etatik aurrera, herriko balkoiak eta leihoak euskararen aldeko oihalez jantziko dira, herri bazkaria izango dugu… Primerako eguna izango da! Aldarrikapena, festa eta euskara ahoan!

Arrasateko orrian atzo aipatu genuen moduan, Esne Beltza taldeak abesti bat prestatu du Euskaraz bizi nahi dut kanpaina osorako. Bere titulua, nola ez, “Euskaraz bizi nahi dut” da… Benetan ederra da! Aizue, hau bera izango al da larunbatean grabatuko den lipdubeko kantua?

Gaur arratsaldeko ekitaldi baten berri eman nahi dizuegu jarraian; Maialen Lujanbio bertsolaria elkarrizketatuko du Uxue Alberdik, Kultur Ateko Areto Nagusian, “Emakumeak protagonista” programaren barnean. 19:00etan dugu hitzordua, eta ondorengo hauxe da, orrialdean partekatu dugun bezala, plan eder hau iragartzen duen kartela:

Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Arrasate | Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Bukatu baino lehen, gogorarazi nahi dizuegu Arrasateko blog honetan biltzen ditugun testu guztiak zuen posta elektronikoan jasotzeko aukera duzuela, Arrasateko blogerako harpidetza eginez gero. Oso erraza da, eta, jakina, herrian gertatzen denaren berri izateko modurik onena da, animatzea espero dugu ;-) .

Horrexekin amaituko dugu gaurkoz; eskerrik asko, beti bezala eta egun gutxi barru izango dugu elkarren berri, berriro, blog honetan. Agur bero bat, eta ondo izan!

Arrasate prest: 3,2,1… Maritxu Kajoi 2011

2011(e)ko Urriak 6 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Arrasateko Maritxu Kajoi 2011 jaia bihar da! Egitaraua, kartela eta kantua prest daude urriaren 7rako. Maritxu Kajoi batzordeko kideek elegante joateko eguna antolatu dute aurten ere eta egun baten faltan… arropak ere zain dauzkagu, bai ezta?

maritxu_kajoi_2011

maritxu_kajoi_2011

Egun hauetan zehar, Arrasateko orrialdean ere Maritxu Kajoi izan da protagonista. Beste behin iristear da egun handia eta arrasatearrak prest gaude biharko jai eleganterako. Aurten erregutu egin behar izan diogu piskat baina heldu da azkenean, zazpi urte dira ez zela horren berandu heltzen.

Atzo orrialdean partekatu bezala, eguraldi iragarpenak giro kaskarra aurreikusi du. Zeruan hodeiak nagusituko omen dira eta euria ere egin dezake hala ere, jaia izango da nagusi. Ana Martinek hala dio: ‘Arrautzak zeini bidali behar dira??? euririk ez!!!!‘ Guk ere horixe nahi genuke, baina arrasatearrok ez gara beldur, berokiak jantzi eta festara batuko gara. Hementxe uzten dizkizuegu iazko irudi batzuk, eta bihar ere, Luciak Arrasateko hesian esan bezala, dotore jantzita elkartuko gara, bai horixe!

Arrasateko Maritxu Kajoi 2011ko egitaraua bete-bete dago, ohi bezala ez dago etxetik ez urtetzeko aitzakiarik. Goizeko zortzietan hasiko da eguna etxafleruekaz eta goizaldeko ordu txikitararte izango da non gozatu. Oraindik zer eta non dagoen ez baldin badakizu, hementxe daukazu Maritxu Kajoi 2011ko egitaraua oso-osorik.

Aurten data borobila da, 35 urte beteko ditu jaiak, horregatik abesti berria egin diote arrasatearrek Maritxuri. Betiko Maritxu nora zoaz? kantu tradizionalaz gain, aurten Maritxu Kajoi kantue ere abestuko da biharko egunez. Horrexekin agurtuko dugu gaurko laburpena, zuek, atera argazki kamarak eta bidali Maritxu Kajoi 2011ko argazkiak eta oroz gain, ikaragarri ondo pasa biharko eguna. Gora Maritxu kajoi 2011! Gora Arrasate!!!

Arrasateko Maritxu Kajoi 2011ko egitaraua

2011(e)ko Irailak 29 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Kontsulta ezazu Arrasateko Maritxu Kajoi jaiaren 2011ko egitaraua eta kartela. Urriaren 7an izango da elegante joateko eguna eta honakoak antolatu dituzte Maritxu Kajoiko batzordeko kideek:

2011ko Maritxu Kajoiren kartela

2011ko Maritxu Kajoiren kartela

Egaukotxa 30, Nobenaixue (Maritxupeien 18:30etik aurrera)

Arrimetan zarien danondako primerako ardaue ta gaztaie. Bertan Maritxu Kajoin abesti barrixa aukeztukou, porronponpero!

Eguakotxa 7, Maritxu kajoi Eguna

08:00: Eguna ondo hasteko etxafleruek. Donostiakuek baño hobiek.

10:00: Parrokixan JMkJ jardunaldixen hasierie, Benetinto XVIII.a eta Rocco Varela porno-star-aren eskutik. Kondoiek ta botillak (botelloille eitteko badie bakarrik) bedeinkatuko dittue. Laikuendako, barrez, ostixak.

15:00: Mondraberri Vs Goiena, kazetarixen lehiaketa bukaerie ta sari banaketie. Akats ortografiko gutxien, guzur sinesgarrixena, photoshop muntaiaik hobiena ta igotako argazki kopurue ta abixerie izengo die irizpidiek.

17:30: Kale animaziñue. Herriko plazatik Seber Altube plazara txiki ta ez hain txikixendako. “Irrien lagunekin kanta eta dantza ikuskizuna”. (Eurixe bada Biteri plazan bukatuko da).

18:30: Konpartsa txikixek lora eskaintza egingo dutzo Maritxuri ta kalejiran abiatuko da kaliek animetako.

19:30: Oria Txarangak Arrasateko kaliek alaittuko dittue urtero letxe.

20:30: Mondraueko koadrilek Maritxuri einddako lora sorta eskaintza.

00:00: Dantzaldia herriko plazan Luhartz taldien eskutik.

01:00: Atxabaltako peaje barrixen inauguraziñue. Jaixetako kontzertuek ordainketako Atxabaltara doiezen kanpotarrek bidesarixe ordainddu biheko daue. 8,91 € ta eskapularixuaz erdi preziuen.

Abixuek:

Eskapulaixue txintxilik ta dotore jantzitte urten deigun danok. Maritxu ez da Cibeles.

Maritxuk asko eskerketan dittu lorak, danok moduen. Animau kuadrilla danok Maritxupeien lorak jarten!

Zorionak oñatiarrei, hango jabie Cayetana Fitz-James Stuart, Alba-ko dukesa ezkonketan da-ta.

Goguen hartu Mondrauen EZ dogula onartuko JARRERA SEXISTAIK.

Espero dou jaixe gure herriko preso ta iheslarixekin laster zelebretie. Ez gaz danok.

Aurten, abestia ere prestatu dute. Goienaren eskutik, hemen duzue entzungai.

Arrasateko 2011ko San Juan jaiak gori-gori

2011(e)ko Ekainak 24 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Arrasaten San Juan jaietan murgilduta gaude bete-betean eta Arrasateko horma ere horrexen islada izan da egunotan. Giroan soma zitekeen aldartea bero-bero zegoela iada, atzokorako prest. Ikaragarria izan zen atzokoa, a ze jendetsa eta giro paregabea!

Laburpena hasteko Beñat Mendietak Arrasateko horman partekatu zuen albistea ekarri behar dugu lerrootara. Aste bukarean motorrak berotzen hasteko egindako hainbat ekintzetako batean izan zen Beñat, hain zuzen ere, haur dantzarien egunean. 300 ume inguru bildu ziren plazan egun hartan, hona hemen albistea eta bertan dantzaldiko argazkiak.

Asteartean berriz, umeen txanda heldu zen, beno eta ez hain umeena baita ere. Izan ere, ehunka umek eta guraso zein aiton amonek primeran pasa baitzuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin Monterron parkean. ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna eskani zuten, hona hemen Olatz Gartziak mondraberri web gunean aurkitutako argazkietako bi, gainontzeko argazkiak ikusteko edota albiste osoa irakurtzeko hemen.

arrasate-pirritx porrotx-1

arrasate-pirritx porrotx-1

arrasate-pirritx porrotx-2

arrasate-pirritx porrotx-2

Ba al dakizue Arrasateko San Juan jaietan abesten dugun ereserkia 1930 ingurukoa dela? Urte hura baino lehen, jarraian datorren bideoan ikus-entzun dezakezuena abesten zuten gure arbasoek, baina berau, berriaren eraginez baztertua izan zen azkenean. Ane Zabalak ekarri digu historiako pasartetxoa Arrasateko orrira. Zuek ba al zenuten kantu honen berri?

Badakizue onena hasi besterik ez dela egin, Arrasateko San Juan jaietako egitaraua begiratzea nahikoa da, aurretik, ekintzaz betetako hiru egun dauzkagula ohartzeko. Baina egunotan indarrak biltzen aritu gara eta eguraldia ere lagun izango dugu… mundiala izango da! Joseba Uriartek proposamen musikala utzi digu gaurko Arrasateko orrian: Golden Apple Quartet. Eta ez doa bide txarretik, izan ere, herriko plazan Dragoi Jana egiteko elkartu eta gero musika izango da nagusi. Monterronen Golden Apple Quartet-ekoak arituko dira, plazan Ohian Vega-ren diskofesta, txosnagunean Skati, Disorders eta Kantuki arituko dira eta gaztetxean aldiz, Revolutionary Brothers. Eta bihar gehiago! Goza dezazuela! Gora Arrasate! Gora San Juan!

Arrasateko 2011ko San Juan jaiak gaur bertan hasiko dira

2011(e)ko Ekainak 17 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Badatoz Arrasateko 2011ko San Juan jaiak, ostiral honetantxe hasiko dira eta Arrasateko horman daukazue egitarau ofiziala. Atera argazki batzuk eta bidalizkiguzue, gustora asko jarriko ditugu orrian denokin partekatzeko!

arrasate_san_juan

arrasate_san_juan

Egubakoitz honetan hasten dira Arrasateko San Juan jaiak. Gaur bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Kulturateko Klaustroan Julio Galartaren omenez antolatutako erakusketa inauguratuko dute. Amaia Antzokian berriz, Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako kontzertua izango da eta 19:00etan Debagoieneko VIII. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena egingo dute Sebero Altube plazan.

Zapatua hainbat arte adierazpideren eguna izango da: pintura, arte martzialak, urban skate festa eta bertso jaialdia izango baitira. Bazkal osteko mus txapelketa ere ez da faltako, eta nola ez, arratsaldeko 19:00etan abiatuko den haurren danborrada. Domeka berriz, haur dantzarien eguna izango da eta ohi bezala, hainbat dantza erakustaldi egingo dituzte egun osoan zehar. Eguena da txupinazoaren egun handia eta orduantxe hasiko da onena, badakizue, gainontzeko ekintzak kontsultatu nahi baldin badituzue, esteka honetan duzue Arrasateko San Juan Jaien egitaraua.

Aurtengo jaietan Arrasatek alkate berria izango du, izan ere, honez gero jakingo duzuen bezala, Bildu koalizioko Inazio Azkarraga-Urizar da herriko alkate berria. Lehen bozketan, Bilduren 11 zinegotzien eta Aralarreko Joxe Etxeberriaren botoarekin gehiengo osoa lortu zuen. Herritarrez lepo beteta burutu zen Osoko Bilkuran jasotako lehen adierazpenetan pozik eta gogotsu agertu zen: ‘Agintzeko ez daukagu formula magikorik, baina lan egiteko gogoa eta indarra izugarriak dira’.

Iragarpenak dioenez eguraldi ezegonkorra izango dugu astebukaeran baina jakizue, Musakolako igerilekuak larunbatean zabalduko dituztela. Itxaso Apraizek jakinarazi digunez gainera, Aukeak Udako Kanpaina hasiko du eta ekintza mordo bat antolatu dituzte heldu zein umeentzako. Udan ere ez dugu aitzakiarik izango kirolik ez egiteko!

Bestalde, Itxasok baita, Arrasateko komertzioetan egingo duten auditoria baten berri eman digu. Dioenez, kontsumitzen den energiaren %20, aurreztu omen daitekeen xahuketa besterik ez da. Esteka honetan uzten dizuegu jaso dugun informazio osoa.

Eta amaitzeko, Beñat Mendietak Arrasateko orrian partekatu duen albistea ekarri behar dugu hona. Etxean gaztetxoak baldin badituzue, agian zuen interesekoa izango da ekimena. Basque Culinary Centerrek udako kanpaldi gastronomikoa abiatuko baitu gastronomia interesatzen zaien 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Uztailaren 1etik 10era egingo da Beizamako aterpetxe-udalekuan, hementxe dituzue jakin beharrekoak.

Badakizue, bestelako edozer esatea nahi baduzu, jakitun zara, Arrasateko orrialdean edota gure herriko blogean bertan egin dezakezu. Asteburu ona igaro!

Badatoz Arrasateko 2011ko San Juan jaiak, ostiral honetantxe hasiko dira eta Arrasateko horman daukazue egitarau ofiziala.

http://www.blogseitb.net/arrasate/

http://www.facebook.com/arrasate.mondragon

Egubakoitz honetan hasten dira Arrasateko San Juan jaiak. Gaur bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Kulturateko Klaustroan Julio Galartaren omenez antolatutako erakusketa inauguratuko dute. Amaia Antzokian berriz, Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako kontzertua izango da eta 19:00etan Debagoieneko VIII. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena egingo dute Sebero Altube plazan.

Zapatua hainbat arte adierazpideren eguna izango da: pintura, arte martzialak, urban skate festa eta bertso jaialdia izango baitira. Bazkal osteko mus txapelketa ere ez da faltako, eta nola ez, arratsaldeko 19:00etan abiatuko den haurren danborrada. Domeka berriz, haur dantzarien eguna izango da eta ohi bezala, hainbat dantza erakustaldi egingo dituzte egun osoan zehar. Eguena da txupinazoaren egun handia eta orduantxe hasiko da onena, badakizue, gainontzeko ekintzak kontsultatu nahi baldin badituzue, esteka honetan duzue Arrasateko San Juan Jaien egitaraua.

http://www.blogseitb.net/arrasate/2011/06/14/arrasateko-2011ko-san-juan-jaien-egitaraua/

Aurtengo jaietan Arrasatek alkate berria izango du, izan ere, honez gero jakingo duzuen bezala, Bildu koalizioko Inazio Azkarraga-Urizar da herriko alkate berria. Lehen bozketan, Bilduren 11 zinegotzien eta Aralarreko Joxe Etxeberriaren botoarekin gehiengo osoa lortu zuen. Herritarrez lepo beteta burutu zen Osoko Bilkuran jasotako lehen adierazpenetan pozik eta gogotsu agertu zen: ‘Agintzeko ez daukagu formula magikorik, baina lan egiteko gogoa eta indarra izugarriak dira’.

<object id=”flowplayer” width=”400″ height=”320″ bgcolor=”#000000″

data=”http://goiena.net/site_media/flowplayer-3.1.5.swf”

type=”application/x-shockwave-flash”><param name=”movie” value=”http://goiena.net/site_media/flowplayer-3.1.5.swf” /><param name=”allowfullscreen” value=”true” /><param name=”flashvars” value=”config={

‘play’:{’replayLabel’:'Ikusi berriz’},

‘playlist’:['http://goiena.net/site_media/photologue/photos/cache/inazioazkarraga_display.jpg',{'url':'http://www.biltegia.net/img/net/ekaina2011/arrasate.flv','autoPlay':false}]}” /></object>

http://www.eitb.com/eguraldia/

Iragarpenak dioenez eguraldi ezegonkorra izango dugu astebukaeran baina jakizue, Musakolako igerilekuak larunbatean zabalduko dituztela. Itxaso Apraizek jakinarazi digunez gainera, Aukeak Udako Kanpaina hasiko du eta ekintza mordo bat antolatu dituzte heldu zein umeentzako. Udan ere ez dugu aitzakiarik izango kirolik ez egiteko!

Bestalde, Itxasok baita, Arrasateko komertzioetan egingo duten auditoria baten berri eman digu. Diotenez, kontsumitzen den energiaren %20, aurreztu omen daitekeen xahuketa besterik ez da. Esteka honetan uzten dizuegu jaso dugun informazio osoa.

http://www.europapress.es/euskadi/noticia-total-176-comercios-bizkaia-gipuzkoa-seran-auditados-favorecer-ahorro-consumo-energia-20110607175330.html

Eta amaitzeko, Beñat Mendietak Arrasateko orrian partekatu duen albistea ekarri behar dugu hona. Etxean gaztetxoak baldin badituzue, agian zuen interesekoa izango da ekimena. Basque Culinary Centerrek udako kanpaldi gastronomikoa abiatuko baitu

gastronomia interesatzen zaien 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Uztailaren 1etik 10era egingo da Beizamako aterpetxe-udalekuan, hementxe dituzue jakin beharrekoak.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6063321&menuId=3023725&onlypath=true

http://www.blogseitb.com/recetasdecocina/

Zuk badakizu, bestelako edozer esatea nahi baduzu, jakitun zara, Arrasateko orrialdean edota gure herriko blogean bertan egin dezakezu. Asteburu ona igaro dezazula.

http://www.facebook.com/arrasate.mondragon

http://www.eitb.com/herriak-hiriak/

Arrasateko 2011ko San Juan jaien egitaraua

2011(e)ko Ekainak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Arrasateko 2001ko San Juan jaiek badute euren egitarau ofiziala. Aurtengo San Juan jaien ezer galdu ez dezazuen, hemen duzue egitarau osoa, baita San Juan jaiak 2001ko kartela ere:

Arrasateko San Juan jaien kartela.

Arrasateko San Juan jaien kartela.

EKAINAREN 17AN, EGUBAKOITZA

18:30 Kulturateko Klaustroan JULIO GALARTAren omenez antolatutako erakusketaren inaugurazioa. Uztailak 17ra arte egongo da zabalik ohiko ordutegian.

18:30 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako KONTZERTUA

19:00 Debagoieneko VIII. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena. Pintxo banaketa Sebero Altube plazan.

EKAINAREN 18AN, ZAPATUA

Goiz osoan Alde Zaharrean “7. Herensugea” PINTURA LEHIAKETA. Arrasate Margo Taldeak antolatuta.

10:00 Uarkapen ARTE MARTZIALEN ERAKUSTALDIA Arrasate Aikido Taldearen eskutik.

14:30 Harresi aretoan PINTURA lehiaketaren SARI BANAKETA. Aurkeztutako lanen erakusketa egongo da bertan.

16:30 Aldepe tabernan 15. MUS TXAPELKETA.

17:00 URBAN FESTA Nafarroa etorbideko skate pistan.

19:00 HAURREN TANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta.

22:30 BERTSO JAIALDIA Monterron parkean Jokin Labayen, Manex Agirre, Unai Iturriaga eta Amaia Agirre bertsolariekin. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. AED-k antolatuta.

EKAINAREN 19AN, DOMEKA, HAUR DANTZARIEN EGUNA

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak.

11:15 Herriko kaleetan zehar DANTZA ERAKUSTALDIA.

13:30 Talde guztiak plazan elkartuko dira.

17:15 Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeek antolatuta, Herriko plazan dantza talde guztien JARDUNA eta AGURRA. Gero, DANTZALDIA.

EKAINAREN 21AN, MARTIZENA

18:30 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS Monterron parkean “Ongi etorri Pupu eta Lore” ikuskizunarekin.

EKAINAREN 23AN, EGUENA. SAN JUAN BEZPERA

12:00 TXUPINAZOA, PREGOIA eta TXOSNEN IREKIERA. Ondoren, 12:30etan, TRIKIPOTEOA txosnetatik hasita.

14:30 Koadrilen arteko BAZKARIA Uarkapen.

16:00 Arrasateko TXISTULARIEKIN DIANA.

16:30 Herriko plazan ETXAFLEROAK eta GRANADA JAPONIARRAK.

17:00 Seber Altube plazan “Zirika Zirkaos” ikuskizuna ZIRIKA ZIRKUS taldearen eskutik.

17:00 Makalakin PASIO TXIKITERUA plazaraino.

18:30 Herriko plazan MAKALA jasotzea.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.

20:00 BATUKADA BERIBA SAMBA ESKOLA taldearekin.

20:30 Uarkapen HERRI AFARIA. Tanborradaren 50. urteurrena dela eta.

21:00 ERREMENTARI DANTZA; Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.

23:00 Herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.

Horren ostean, Herriko plazan, GAUBELA taldearekin DANTZALDIA.

EKAINAREN 24AN, EGUBAKOITZA, SAN JUAN EGUNA

8:00 TXOKOLATADA Arbolapetan.

8:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta Laubide. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDA eta ARRASATEKO GAITEROekin KALEJIRA. 11:30an Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa, Musika banda eta Gaiteroak.

12:00 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa dantzatuko da.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA EGITEA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.

13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDAREN eskutik.

EGITARAUA

AMPARITO ROCA JAIME TEXIDOR

LA ITALIANA EN ARGEL GIOACHINO ROSSINI

WEST SIDE STORY LEONARD BERNSTEIN

RIVIEREN-CYCLUS ARIE MAASLAND

ARROUND THE WORLD IN 80 DAYS OTTO M.SCHWARZ

ZUZENDARIA :MIKEL MARKIEGI

18:00 Txosna gunean JOKU ERRALDOIAK txikienentzako (partxis, twister…)

18:30 ”JIM, ALTXOR UHARTEAN” antzezlana Seber Altube plazan Gorakada taldearen eskutik.

19:30 Zezen plazan EUSKADIKO ERREKORTADOREEN ikuskizuna.

20:00 Txosnetan DRAGOITXOAK PARRILAN dastatzeko aukera.

20:00 Mexikotik GARIBALDI mariatxiaren KALEJIRA.

21:00 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

22:30 Monterron parkean GOLDEN APPLE QUARTET taldea “Los Golden en serio” ikuskizunarekin.

23:30 Herriko plazan OIHAN VEGA-rekin, DISKOFESTA.

00:00 TLF (Txosna Life Festival) SKATI, DISORDERS eta KANTUKI taldeekin txosnetan.

00:00 Gaztetxean REVOLUTIONARY BROTHERS

EKAINAREN 25EAN, ZAPATUA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA.

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

9:30 Haurrak eta gaztetxoak iratzartzeko, herrian zehar Diana izango da.

10:30 Biteri plazan haurrek eta gaztetxoek, herriko trikitilariekin batera, ongi etorria egingo diote EGUZKI LARUri. Ondoren Biterin Haurgunea eta Zaldibarren Gaztegunea jarriko dira martxan 13:30 arte.

12:30 TROVAHABANA talde kubatarrarekin KALEJIRA eta ondoren Herriko plazan KONTZERTUA.

13:30 APAR JOLASA Biteri plazan. Bainu jantziak ekarri eta igerilekura,…apar artean jolastera.

16:30 – 18:15 Zaldibarren eta Biterin Eguzki Laruren jolas parkeak eta eskulan txokoak martxan jarriko dira berriro.

17:00 ESKALADA TXAPELKETA txosnetan hasita. Herriko kaleetan zehar Street Boulder.

18:15 Txikienak kalejiran joango dira Zaldibar eta Biteritik Herriko plazaraino.

18:30 ERREKORTADOREEN ESKOLA gaztetxoentzat zezen plazan.

18:45 KANPANOLUE haur berbena Herriko plazan. Gero, Eguzki Laruri agurra.

19:00 Txosnetatik hasita elektronikoa den ORKESTRA = kaleetan festa!

20:00 Seber Altube plazan “JIRA & BIRA” ikuskizuna TRAPU ZAHARRA taldearekin.

22:30 ARF (Arrasate Rock Festival) KAÑERIA 13, MOTOCICLON eta LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldeekin txosna gunean.

22:30 Herriko plazan DANTZALDIA, LAIOTZ taldearekin.

23:30 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

EKAINAREN 26AN, DOMEKA

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.

12:00 Arrasateko trikitilarien eskutik, kalejira.

12:00 “Segway” eta txikinentzat “Ezy Roller” ibilgailu dibertigarria erabiltzeko aukera Biteri plazan.

12:00 – 14:30 Herriko plazan eta Eusko Labelen eskutik OILASKOA dastatzea GOIKOBALU abesbatzaren laguntzarekin.

12:00 “INCANSABLES” txaranga egongo da goiza girotzen alde zaharretik.

17:00 Uarkape pilotalekuan, profesionalen arteko PILOTA PARTIDAK.

Ongay – Merino // Gorka – Cecilio

Partida nagusia: Mtz de Irujo – Zabaleta // Aritz Lasa – Laskurain

17:00 Txosna gunean HERRI KIROL PARTEHARTZAILEAK (6-12 urte bitartekoentzat)

18:30 Panta Rhei taldearen eskutik “MONSTERS SHOW” antzezlana Seber Altube plazan.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN ERAKUSTALDIA zezen plazan.

19:00 Txosna gunean BINOLOGOA (Monologoa X 2) eta aldi berean… DOSPORRUNOTAHOLAKUAK…

19:00 “INCANSABLES” txaranga egongo da arratsaldea girotzen alde zaharretik.

19:30 Herriko plazan SOKA DANTZA.

20:00 ERDIZKA LAUETAN taldearen laguntzarekin dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

20:30 Txosnetan Urrezko Dragoian BANAKETA.

21:00 Gaztetxean, Albiña Rock: GAZTE IRAULTZA, AMD eta Talde Sorpresa.

“Bixamonia mozkorrandako

ez Amalurrandako

erabili baso berrerabilgarrixak!!”