Artxiboa

‘huhezi’ atalaren artxiboa

Arrasateko Otamendi harategiko buzkantzak onenak San Martin egunerako

2011(e)ko Azaroak 11 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Arrasateko Otamendi harategiak irabazi du Zumarragako buzkantza lehiaketa. San Martin eguna data aproposa da ba horrelako berriak biltzeko ;-) Ummm… esaten duten bezain gozuak al dira buzkantza horiek? Baina horrez gain, beste hainbat gai ere izan dira berbagai Arrasateko Facebookeko orrian, hauxe da azken asteko gertakarien bilduma, hor doa!

Arrasateko Otamendi harategia buzkantza lehiaketako irabazle ARGAZKIA: Goierriko Hitza

Arrasateko Otamendi harategia buzkantza lehiaketako irabazle ARGAZKIA: Goierriko Hitza

Otamendi harro eta pozik ikus dezakegu argazkian eta ez da gutxiagorako, sorpresaz jaso baitzuen saria! Seigarrenean lortu du garaikurra, azken orduan izena emanda. Jose Ramon Otamendik, Iker Agirreurreta harakinarekin batera, urtero 250 bat kilo buzkantza prestatzen dituzte Garagartzako San Migel jaietarako, hona hemen albiste osoa. Hori bai parea!

Gaur ere, San Martin egunean, egingo al dute txarri-hiltea? Gaur da eguna, azaroaren 11a, herri egutegian txarria hilteko sasoiaren hasiera, gaurtik gabon bueltara arte. San Martin egunaren ganean badago makina bat esaera; batzuk eguraldiagaz lotuta daude, badago Egiazko negua San Martinetan hasten dala dioen bat eta baita, Negu ona izateko, San Martinetarako hiru biderrez edurra egin behar dauela dioen beste bat. Bata edo beste… hotza datorrela seguru! Eta San Martin aipatzeaz bat denori burura etorri zaizuen hori ere gogoan hartu… Txarri guztiei heltzen jake San Martin eguna. Bitartean, gaur egun aproposa da txorizo, odoloste edota buzkantza afaltzeko!

Bestalde, azken egun hauetan, Gurasolandia 2011 ekimenaren inguruan ere aritu izan gara. Umeak al dituzu? Eta euskaraz aritzen zara haiekin? Hala bada, interesgarria izango zen zuretzat Gurasolandia. Hirugarren edizioa izan zen azaroaren 2koa, izan al zinen bertan? Zer moduzkoa izan zen esperientzia? Kontaiguzu, baliteke zure kontakizunarekin bat baino gehiago animatzea hurrengorako! Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko telebista ere ezagutu dugu asteon, MU telebista ezagutzen al duzu? Ea bertako kazetari eta teknikariak zer diozkuen Sut&Blai saioko bideo honetan:

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Arrasateko Facebookeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua guztiok, laster arte!

Zuhaitz Ezpeleta, Ekokaleak, ospakizun eta sari banaketak…

2010(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Zuhaitz Ezpeleta

Zuhaitz Ezpeleta

Kaixo guztioi!

Orain, tril egiteko beste toki bat, dugunez, Arrasateko Taldean kontatutakoaren zati handi bat Blog-ean sartzeko ahalegina egiten jarraituko dugu.

Maritxu kajoi egunerako 2010 lagun batu nahi ditugu eta bide onetik bagoaz ere lagun gehiago behar ditugu eta denak ongietorri izango dira.

Hasteko sari eta ospakizunekin ekingo diogu laburpenari.

Jon de AndresOh Happy Day’ saioko irabazle  Jon de Andres arrasatearrak ETB1 telebista kateko ‘Oh Happy Day’ saioa irabazi du, Astigarragako abesbatzarekin. Zapatuko finalean Astigarragako, Eibarko eta Mallabiako abesbatzak lehiatu ziren, baina epaileek Astigarragari eman zioten saria, eta tartean zen Jon de Andres.

AEDk literatura lanik onenak saritu ditu Egubakoitz arratsaldean banatu zituzten Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak. Kulturaten zuten hitzordua, 18:00etan, eta areto nagusia guztiz bete ez bazen ere, eserleku gutxi batzuk baino ez ziren geratu hutsik.

100 urte bete ditu Alejandra Zaldunbide Mallabiak, Mikel Zulueta zenaren ama da eta benetan oso andra bitxia, bere jubilazioan yoga, eta bestelakoak praktikatzen eman du, bestela nola iritsi liteke 100urte betetzera? Zorionak benetan! Besarkada bero beroa.

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Alejandra Zaldunbidek 100 urte bete ditu

Aurrerago ere izango ditugu beste ospakizun eta urteurren batzuk baina orain pantaila handirako egindako lanik onenak ezagutuko ditugu. Huhezinema 2010: ‘Bizitzako Kopa’ lanak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria  Pasa den ostiralean egin zuten Huhezinemako sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupen. Enara Goikoetxearen ‘Bizitzako Kopa’ laburrak irabazi zuen Goiena Saria euskarazko lan onenari. Istorio berezia kontatzen digu zuzendariak: Alargun baten bizitza monotonoan gertatzen den ezusteko batek familia osoa batzen du eta monotoniatik aterako du emakumea. Finalista izateagatik irabazitako 400 euroez gain, beste horrenbeste irabazi zuen Goikoetxeak sari honi esker.

Sari gehiago jasotzeko ere badira, eta horretarako herriko jaietarako kartel lehiaketan parte hartu besterik ez duzu. Zabalik dago sanjuanetarako kartel lehiaketarako izenematea. Bi hilabete eskas falta dira san joanetarako, eta urtero legez, Udalak lehiaketa abiarazi zuen joan den astean etxez etxe bidaliko den egitarauaren azalaren eta jaietako kartelaren irudia aukeratzeko. Kartelak honako testua jaso behar du derrigorrez: ‘2010 San Joan jaiak Arrasate‘.

750. urteurrenak guretzat ez du ospakizun zentzurik; garai hartan konkistatuak izan ginen”  ‘Karta Pueblak 750 urte, ospatu ala ez ospatu?’ izenburupean, hitzaldia eman zuten joan den eguaztenean Beñi Agirre, Mirari Bereziartua eta Angel Rekaldek. Interes handia piztu zuen hitzaldiak; bilkuren aretoa lepo bete zen. Idatzita ez dagoen Arrasateko historia ezagutzeko balio izan zuen saioak. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) soziologoarekin egon gara hitzaldian ateratako ondorioez berbetan.

Beste ospakizun handi bat, bi urtetik behin egiten dena. 300 Arantza, Arantzazuko amaren ‘magalean’.

Gure ondorengoei planeta garbiago bat uzteko egiten ditugun urrats guztiak gutxi izango direnez…bestelakoak antolatu behar dira, esate baterako: ‘Ekokaleak’ lehiaketak arrakasta izan du. Arrakasta handia izan du Arizmendi ikastolak aurten bigarren aldiz antolatu duen ‘Ekokaleak’ izeneko lehiaketak. Espainiako hainbat tokitako ikastetxeek eta ikasleek hartu dute parte, eta zakarrontzi baten diseinua egin behar izan dute bigarren aldi honetan, beti ere iraunkortasun irizpideak kontuan izanda. Lehiaketako sariak apirilaren 30an egingo duten eraikuntzari buruzko jardunaldian banatuko dituzte.

Natura asko maite dutenen artean mendizaleak ere badira eta herrian badugu benetan matxinsaltoa ematen duen bat. Zuhaitz Ezpeleta: Arrasate erditik Udalatx puntaraino 37 minututan.

Aipatu berri dugun tontorrak bere tokia hartu nahian dabil. Udalatx Biotopo Babestua izendatu guran.

Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen Aurrekoan Des kontrol taldearekin Barakaldon gertatu zena or ain Arabako hiriburuan herriko beste talde batekin. Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk eraso egin zituzten.

Aurrera begira jarriko gara eta Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina abian dela jakinaraztera gatoz.

Animuak denok ondo hartzen ditugulako: Realearekin bat!!! Primeran!!!

Arrasaten, emakumeak benetan ondo ari diren isla. Ekitaldi hunkigarri eta jendetsua, Ekin-en 15. urteurrenean.

Andre ezagunenen bizitzak eta datuak hartuta jolasa egin dute. Trivial feminista bat aurkeztu dute, emakumea protagonista duen jokoa, ikusi bideoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz) Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa, Zierbena eta Uribe Kostako mankomuniateak dira izan dira trivial feminista honen sustatzaileak.

Kontu eta kantu asko izan dira asteon Arrasateko Horman baina guk hauek batu ditugu azken laburpen honetan.

Hurrengoan ere Taldeko Horman edota Blog-ean elkartuko garen esperantzaz agurtzen gara.

Iban del Campo, San Jordi, Gelmako etxeak eta abar

2010(e)ko Apirilak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astelehen on danori!

Udaberrian buru belarri sartuta, tenperatura gozoak eta giro ederra izango dugu baita datozen egunetan ere.

Iban del Campo zinemagilea

Iban del Campo zinemagilea

Orain hasteko, Arrasateko taldean jasotako emarien laburpena izango dugu eta eze baino lehen bazen behin…

La Cenicienta que no quería comer perdices’ ipuinaren egileen elkarrizketa, Liburua orain euskaraz ere topatuko duzu.

Liburuetatik larregi urrundu barik, Kanpazarren San Jordi eguna ospatu dute.

Liburuetatik ezin ihes egin, baina oraingo honetan, liburutegian edota Santa Barbaran ikasten, Huhezik master berria eskaintzen du.

Karta Pueblaren 750. urteurrenaren inguruko hitzaldiak. Hirigutunaren 750. urteurrenaren inguruko hitzaldia

Putusein fanzine berria aurkeztu dute Gaztetxean.’Putusein’ fanzinea eta ‘Ekintza zuzena’ aldizkariaren azken alea aurkeztu dira. Eta Rud-ek berak horrela gehitu zuen “PUTUSEIN, izen honek oso oroitzapen onak ekartzen dizkit”.

Gaur, Gernikako bonbardaketaren 73.urteurrena betetzen denean, gurean, Arrasaten, jada izan dugu, Amaia Antzokian bonbardaketa dantzaren bidez erakutsita.

Datu historikoekin jarraituko dugu eta oraingo honetan: 1934ko iraultza Arrasaten.

Lagun berriak ere izan ditugu: Euskonews Gazteak zera gehitu zuen gure Horman “Iban del Campo arrasatearrarekin hitz egin dugu Euskonews Gaztea. Iban del Campo zinemagilea “Aperitifa”n Lo bakarrik, Ice dream edota Dirty Martini bezalako film laburren zuzendaria da Iban del Campo Arrasatearra.

Juan Ramon Garairi elkarrizketa Radio Euskadin (Bideo bidezko audioa).

Iñaki Martiarena eskiatzaile itsua, sendo Espainiako txapelketan. Guztira 60 eskiatzaile aritu dira maldan behera, eta Arrasatekoek postu nabarmenak lortu dituzte: Slalom proban 10. postua eta proba erraldoian 9. postuan.

Musika, musika!!! Ekainaren 28an San Mamesen egingo dute kontzertua. AC/DC kontzerturako sarrerak salgai, oraingoan arazo barik.

Bukatzeko, krisi garai honetarako bestelakok alternatibak. Gelmako 80 pisu MCCko kooperatibisten artean saltzeko, LKSrekin kontaktatu behar da, Kooperatibistek %10-15eko deskontua izango dute.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte.

Hiri-gutunaren 750.urteurrena, Errenta aitorpena euskaraz eta abar

2010(e)ko Apirilak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo!

Zelan joan da astea opor egun piloaren osteko astea? Seguru bati baino gehiagori luze samarra egin zaiola, baina jada, eguena da eta bihar barikua, beraz, pozik egoteko arrazoi gehiago ditugu, triste egoteko baino.

Errepublika eguna pasatu dugu eta biharamonari aurre egiteko, herriko Blog-ean Hesian jasotakoen laburpetxoa prestatu dugu.

Lehenik eta behin, hasteko, Artea eta Internet-a uztartzen dituen ekitaldiaren berri emango dugu ondorengo link-ean. Arte ekitaldia egingo du Ramon Arantzabalek eta Internet erabiliko duz abaltzeko.

Dena artea ez delako, eta arte handia behar izaten delako urteko sasoi honetan, 10-T-a eta bestelako dokumentuak batu eta dena prest duzunean artista izan behar duzu benetan emaitza onak lortu ahal izateko. Horretaz gainera, euskaraz egiteko aukera egon badagoela ere jakinarazi nahi dizugu ondorengo informazioarekin. Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia.

Errenta aitorpena egiteko eta baita bestelako kontuetarako NAN dokumentua ezinbestekoa dela dakigun arren, aurten berritzekotan bazabiltza adi!!! Maiatzetik aurrera ez da Nortasun Agiria egingo Arrasaten.

7, bai, guretzat, euskaldunontzat zenbaki magikoa denak asteon albiste ona utzi digu, nahiz eta kaltetuek erne egoteko eskaera egin duten albiste baikorrarekin geldituko gara momentuz. Absolbitu egin dituzte ‘Egunkaria auziko’ bost auzipetuak.

Hementxe duzue aurreko albisteari lotutako beste bat, orain 7 urtekoa da baina gaur ageri da toki guztietan, Fermin Muguruza abeslariak Egunkariaren alde egiteagatik Madrilen jasotako txistuak entzun ditugu.

Albiste onak jaso ditugula ospatzeko, askotan mahaiaren bueltan egiten ditugunez, sukaldera sartuko gara orain, baina amantala jantzi gabe, izan ere elkarte gastronomiko batera sartuko gara eta han gizonezkoek janzten dituzte. Beste albiste on bat kasu honetan emakumeontzat zera da: Gastronomia munduan handienak gizonezkoak diren arren gure herrian ere badugu bestelakorik. Marije Arregi elkarte gastronomiko bateko presidentea den lehenengo emakume arrasatearra da.

Elkartea utzi eta MU-ra joko dugu orain honetan, Mondragon Unibertsitateak eta Euskadi Fundazioak sare sozial bat jarri dute martxan. Bizikleta gainean jarriko gara sare sozialak erabilita azken -azkenen berri izango dugu.

Bilbon pasa den asteburuan aspaldiko autoen rallya egin bazuten, hemen, Arrasaten ez gara atzean geratuko, 1954-ko auto batek paseoa eman baitu Arrasateko kaleetatik.

Orain atseden pixka bat hartu dezakegu, eserlekuan jezarri eta pantaila handira begira jarri gaitezke, proposamen berezia ekartzen duelako ondorengo berriak. Laburbira zirkuituak bederatzi filme labur ekarriko ditu bailarara. HUHEZIko ikus-entzunezko ikasleek antolatutako Huhezinema 2010 euskal filme laburren jaialdiko iragarkia duzu hau…eta jada Huhezinema 2010: aukeratu dituzte Lehiaketa Ofizialerako 10 filme laburrak.

Orain ospakizunen, jardunaldi eta bestelakoen egutegia prestatzen joateko aukera izango duzue, ‘Baobab’ eta ahozkotasun jardunaldiak asteon, Liburuaren Eguna ospatzen hasteko. Hitzaldi zikloa Arrasateko hiri-gutunaren 750. urteurrena dela-eta. Teknologia berriak aztergai Goieskolaren jardunaldietan. Apirilaren 22 eta 23rako deitu dituzte. Gaia aldatuz baina proposamenekin jarraituz,  ‘Emakumeak Mondragoen’ hizpide Ana Isabel Ugalderekin.

Honenbestez eta hurrengo mezura arte edo zuk gurekin bat egin arte laster arte esango dizugu, aldez aurretik eskainitako laguntza guztia eskertuz jakina.

Huhezinema arrakastatsua, Arregi kasua, Emakume taldea…

2010(e)ko Martxoak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Epa danori!

Hementxe gara beste behin ere, Arrasateko taldeak bere Horman jasotakoen emariekin laburpen mezuarekin.

Asko eskertzen dugu zuok guztion partehartzea, horrela, herrian eta baita inguruan gertatzen denaren berri jasotzen dugu.

Oraindik zure post hori jarri ez baduzu, badakizu itxaroten gaudela eta gainera eskuak zabalik hartuko dugula.

Arrasate herria betidanik egon da komunikazioarekin hartu eman zuzenarekin, eta baita komunikatzaile eta era berean errealizadore, kameralari eta abarrak egunero sortzen eta saritzen. Horregatik izango da? Auskalo, baina inoiz baino filme labur gehiagok parte hartu dute Huhezineman.

Orain, denon ahotan dabilen albiste triste eta gogorrarekin jarraituko dugu San Viatorreko nagusiak dio Arregirena kasu bakarra dela.

Bestalde, gaur, eguaztena, hilak 24, deialdi interesgarria luzatu dute gure Horman bertan: Emakumeen taldea sortzeko batzarra egingo dutelako gaur bertan.

Emakumearen arlotik, orain ikasleen mundura egingo dugu salto. Lanbide heziketaren astea antolatu dute apirilerako ‘Formazioa lanerako zure aukera!’ lelopean.

Honenbestez eskerrak emanez eta zuen partehartzea eskertuz agurtuko gara. Ondo izan.