Artxiboa

‘Garraioa’ atalaren artxiboa

Maialen Ruiz de Azua, bus urbanoa, Bedoña eta animalia basatiak

2011(e)ko Martxoak 18 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maialen Ruiz de Azua, Arrasateko autobus urbanoa, Bedoñako Santa Eulalia eliza eta herrian dauden animalia basatiak dira aste honetako kontu nagusiak.

Egubakoitza eta astero moduan, Arrasateko orrialdeko hesian jasotako emarien laburpena egiteko prest gara. Hasteko, kirol tartea zabalduko dugu, eta txalo zaparrada eskatuko dugu hemendik Maialen Ruiz de Azua pertika jauzilariarirentzat. Zera idatzi zuen Joseba Uriartek gurean: ‘Maialen Ruiz de Azuak zilarrezko domina lortu zuen aurreko asteburuan pertika jauzian; 3,65 metroko saltoa egin zuen. Lan bikaina, ezta?‘ Jakina lan bikaina izan zela, eta etzi, domeka, Atletida txapelketa jokatuko da Anoetan; Aretxabaleta eta Arrasateko 40 atletatik gora bertan izango da. Hemen duzu informazioa.

Gure kirolari onenak sasoian daudela erakusten duten bitartean, bada, Arrasaten gehiengo handi bat, oinez baino, autobusa nahiago duela. Gero eta gutxiago hartzen da autobusa, akaso, igogailuak jarri direlako edota, krisiak ere gogor eragin duelako, eta autobus urbanoaren azken geltokia merkatal zentro handikkoa izaki, iazko datuen arabera, gutxiago kontsumitu bada, baita autobusa gutxiago hartu ere. Arrasateko hesian Maite Bazterretxeak honakoa utzi du: Bus urbanoa askotan erabiltzen al duzu?’ Zure erantzuna, hementxe bertan edota gure blogean usteko aukera izango duzu. Bertan topatuko duzu informazioa.

Bestalde, herriko irudi eta toki ederrak asko badira ere, aste honetan Begoñari egokitu zaio. Osteratxoa egin, eta honako galdera bota genuen: ‘Bedoñako Santa Eulalia eliza. Noiz egin diozu azken bisita Bedoña auzoari?

Arrasate. Begoña. Santa Eulalia eliza. Argazkia:Ikusteka.com

Arrasate. Begoña. Santa Eulalia eliza. Argazkia: Ikusteka.com

Galderak, erantzunak izan zituen eta tartean, Ekain Velez de Mendizabalek esandakoa: ‘izango dira hamar bat urte ….. jeeeesus !’ baita Eutsi Mondrarena ere: ‘Ba Bedoñan elizako erliebiak bisitatu behar diez. Aspaldi irakurri nauen Euskonews-en eskultura horei buruzko artikulu bat. Mondragoeko historialari batek idatzi zauela uste dot. Vestigios del románico’ izenburua du eta hau da esteka‘. Ane Goikoetxea ere bere erantzuna utzi du: ‘Aupa Bedoña….hor inguruan txakolina ere egiten zan edo?’ Jakina egiten zela bere garaian, ia orain ere horrela egiten jarraitzen duten….

Bukatzeko Eutsi Mondraren beste emari bat ekarri nahi izan dugu, bere iritzian, Arrasaten bertan, animalia basatiak dabiltza eta berak guztiok animatzen gaitu, horrelako bat ikusi eta argazkia egitera gero hementxe bertan partekatzeko. San Andres auzoko larreetan azeria, edo orain amuarrainak..bestela ere horrela dio: ‘katamixarrak ibiltzen diez gure herriko zuhaitzetan, tximeleta koloretsuak be badaz… Animatu eta erretratua atera geure bizilagun basatiei.’ Ane Goikoetxeari oso ideia ona irudi zaio, eta baita guri ere, beraz, ia apurka apurka animali basatiei ateratako argazkiak gure hesian agertzen hasten diren. Eskerrik asko benetan, guztion artean hemen, Arrasateko hesian jartzen duzuen informazioagatik, horrela, gure herriko blogak ere zuek ekarritakoari bozgorailua jarriko baitio.

Emakumeen azoka Arrasaten, ‘Ellas bailan solas’ eta garraioa

2011(e)ko Martxoak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Emakume artisauen eta baserritarren azoka Arrasaten, ‘Ellas bailan solas‘ antzerki lana eta Bilbora joateko eta Bilbotik etortzeko autobus gehiago jarriko dituztela. Hauek izan dira aste honetako gai protagonistak Facebookeko orrialdean.

Martxoaren 8an emakumearen eguna izan zen, eta horren inguruan, emakumeen txokoak hainbat ekitaldi antolatu zituen. Horien artean, biharkoa. Zein den jakin nahi duzue? Atzo esteka honekin jakinarazi genizuenez, bihar, larunbata, emakume artisauen eta baserritarren azoka jarriko dute Seber Altube plazan, 10:00etatik aurrera. :) Joateko asmoa duzue?

Antzerkia mintzagai. Asteartean ‘Ellas bailan solas’ antzezlana ikusteko aukera izan genuen, kasu honetan ere Seber Altube plazan. Olatz Gartziak eskaini zigun informazio hau esteka honen bidez. “Giro ona egongo da egun horretan inauterien amaiera eta emakumearen nazioarteko eguna direla eta, ezta?“, galdetu zigun. Bertaratu zineten? Giro ona ikusi zenuten?

Asteko laburpena amaitzeko, garraioari buruz hitz egingo dugu. Itxaso Apraizek asteazkenean kontatu zigun arabera, Bilbora joateko eta Bilbotik etortzeko autobus gehiago izango ditugu. Badirudi apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran hasiko dela martxan. Ordutegia ikusi nahi baduzue, Itxasok utzitako esteka honetan egin dezakezue. Zer iruditzen zaizue? ;)

Gaurkoz, amaitutzat emango dugu aste honetako laburpena. Eskerrik asko gure hesian parte hartzen duzuen guztioi! Hurrengo ostiralean gai berriak ekarriko dizkizuegu. Mila esker hor egoteagatik! Agur bero bat eta ondo izan!

Tabakoaren kontrako legea Arrasaten eta urbanoa doan

2011(e)ko Urtarrilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Tabernetan erretzea debekatzen duen legea Arrasaten eta urbanoa doan dira Facebookeko orrialdearen lagunek jorratu dituzten gaietako bi.

Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean leku publiko eta itxietan erretzea debekatzen duen legea eta, nola bestela, gurean ere oihartzuna eduki du gaiak. Maria Abadiño izan dugu gaiarekin kezkatuen. “Nola daramazue tabakoaren aurkako legea?” galdetzen zigun. Gurekin partekatzen zuen informazioaren arabera, herrian, orokorrean, ondo hartu du jendeak eta errespetatu egin du debekua. Mariak berak erretzeari uzteko ideia batzuk uzten zizkigun beste esteka honetan.

Maite Bazterretxeak, bestalde, gai hau zerabilen: “Gutxiago kutsatu eta gainera dirua aurreztu… nola? Urbanoa erabiliz, asteon aprobetxatu!“. Izan ere, autobus urbanoa doakoa izan da aste honetan, Lurraldebus txartel bakarrera egokitzen joateko. Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Amaia Fernandezek utzi digu aste honetako azken gaia: “Euskarazko lehen palindromo lehiaketa…parte hartuko duzu?”. AED elkarteak antolatu du eta otsailaren 11era arte dago parte hartzeko aukera. Palindromoa zer den? Hementxe duzue azalpena.

Bildu ditugunak gustukoak izan dituzuelakoan, hurrengo astera arte agur esaten dizuegu. Badakizue Facebookeko orrialdean Arrasaten gertatutako edozein konturen inguruan aritu zaitezkeela eta, gero, guk dena txukun-txukun jasoko dugula.