Artxiboa

‘Euskara’ atalaren artxiboa

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du 2011ko Euskararen Eguna

2011(e)ko Azaroak 30 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Arrasatek festa handi batekin ospatuko du larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna; egun horretarako aurreikusita dauden ekitaldiak eta Esne Beltza taldeak prestatutako abestia errepasatuko ditugu, hemendik aurrera, Arrasatek Facebooken duen orrialdearen hesiari begirada bat bota ostean.

Euskararen Eguna, goian gogoratu dugunez, larunbatean ospatuko dugu, abenduaren 3an. Arrasateko Euskalgintzak, hementxe irakurri ahal dugunez, geure hizkuntzaren aldeko festa antolatu du, egun horretarako, “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean. Hain zuzen ere, bihar bertan hasiko dira ekitaldi bereziak herrian, larunbateko jaia behar bezala ospatu ahal izateko. Lipdub bat grabatuko da egun horretan, 12:00etatik aurrera, herriko balkoiak eta leihoak euskararen aldeko oihalez jantziko dira, herri bazkaria izango dugu… Primerako eguna izango da! Aldarrikapena, festa eta euskara ahoan!

Arrasateko orrian atzo aipatu genuen moduan, Esne Beltza taldeak abesti bat prestatu du Euskaraz bizi nahi dut kanpaina osorako. Bere titulua, nola ez, “Euskaraz bizi nahi dut” da… Benetan ederra da! Aizue, hau bera izango al da larunbatean grabatuko den lipdubeko kantua?

Gaur arratsaldeko ekitaldi baten berri eman nahi dizuegu jarraian; Maialen Lujanbio bertsolaria elkarrizketatuko du Uxue Alberdik, Kultur Ateko Areto Nagusian, “Emakumeak protagonista” programaren barnean. 19:00etan dugu hitzordua, eta ondorengo hauxe da, orrialdean partekatu dugun bezala, plan eder hau iragartzen duen kartela:

Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Arrasate | Maialen Lujanbio arratsalde honetan bertan egongo da gurean.

Bukatu baino lehen, gogorarazi nahi dizuegu Arrasateko blog honetan biltzen ditugun testu guztiak zuen posta elektronikoan jasotzeko aukera duzuela, Arrasateko blogerako harpidetza eginez gero. Oso erraza da, eta, jakina, herrian gertatzen denaren berri izateko modurik onena da, animatzea espero dugu ;-) .

Horrexekin amaituko dugu gaurkoz; eskerrik asko, beti bezala eta egun gutxi barru izango dugu elkarren berri, berriro, blog honetan. Agur bero bat, eta ondo izan!

Mondrako neskak txapeldun, bigarren mailara

2011(e)ko Maiatzak 27 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Mondrako neskak izan dira Gipuzkoako onenak eta jada, bigarren mailara igo dira. Hauxe dugu aste honetako gai nagusia horman, beste kontu batzuekin batera.

Albiste ona Ane Goikoetxearen eskutik iritsi zen gure hormara: ‘gure neskak Gipuzkoako txapeldunak!!!! Aupa! Zorionak!!!! Hemen argazkiak.‘ Oso albiste pozgarria da eta ospatzeko modukoa.

Ospatzea aipatu dugunez, akaso, Maite Bazterretxeak proposatzen digun ondorengo hitzorduan ere ondo pasatuko dute baita hauek ere; ‘Ostiraletik, gaurtik, aurrera…GARAGARDO AZOKA!!!!’ Antolatzaileak Arrasate Errugbi Taldekoak dira (ART) eta gainera aurten, jaia bi asteburuz luzatuko dutela aurreratu dute. Hemen duzu albistea.

Ospakizunekin eta agendako ekitaldiekin jarraituko dugu eta orain Eutsi Mondraren berbak dakargu: ‘herrixan kultura sustatzeko ekimen paregabia Txondorra Sagardotegi Erretegiak proposatutakoa. Maiatzaren 28an, 14:00tan Bertso Bazkaria, bazkari ezin hobea egundoko giruan. Animo ta segi horrela!!!’ Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dago esteka.

Eutsi Mondrak asko ematen dio komunitateari eta oso kontu interesgarriak ekartzen digu beti, esate baterako: Lezetxikiri buruzko orrialdeko azken berria oso interesgarria da. Aztarnategiari buruzko monografia bat botako dute Teknopolis saiokoek EITB-ko hainbat kateetan.Hemen duzu Eutsi Mondrak utzitako esteka. Hala ere, guk horrela erantzun dugu, akaso zuretzat ere interesgarria izan daiteke hemendik egun gutxira:  Aupa! Ia berriz ere ematen duten edo orain…telebista nahieran erronka berriarekin nahi dugunean ikusteko aukera izango dugu….’ Hemen duzu laster denon eskura egongo denaren aurrerapena.  Gainera Eutsi Mondra berak…dioenez; Aranzadik jakinarazi duenez, Lezetxikiri buruzko dokumentala, ekainaren 5ean emango da.’ Honatx, esteka interesgarria.

Gure berri emaile nagusi eta garrantzitsuenarekin aurrera jarraituko dugu Eutsi Mondrarekin jakina: ‘Euskal literatura hizpide. AED-k antolatutako literaturjauziak programari esker ezagutuko ditugu euskal literaturaren berriak. Segi horrela Maite eta Itxaro, lan earra itxen dozue!!! ‘ Gure aldetik ere animuak bidali nahi dizkiegu eta baina egiten duten lan handiagatik zoriondu ere.

Orain, gizarte gai interesgarria ekarri digu Eutsi Mondrak, Xabier Euzkitzek idatzitakoa da eta gure baduzue, hemen duzue testu osoa irakurtzeko aukera. Gure aldetik…bakarrik esan, Erik haurra, hezur-muinaren auto transplante bat eginda duela eta orain, larri dago. Gaitza berritu baitzaio eta hezur-muin transplantea ahalik eta lasterren behar du, 5-6 hilabeteko epea du horretarako. Emaile izateko zer egin behar den informatzeko honako telefono zenbakia ere baduzu eskura 943 00 70 00, hala ere, Erik haurraren aitari mezu pribatua bidali nahi izanez gero…hemen duzu esteka.

Gure aldetik, Arrasateko Toponimia liburutik ateratako azken oharra ere jarri dugu asteon horman, horregatik hemen duzu, aste honetako errepasoan. Ba al zenekien…Angelen etxea edota Salinas etxea deiturikoa, Gazteluondon zegoela? 64.zenbakian eta ortua 164.nean. Ekialdetik Nicolas Altunaren etxea eta Jose de Solaren ortua zituen. Erdi inguruan, Ynchaurondo etxea eta ipar aldetik Gazteluondo kale publikoa. Hauxe, 1864ko informazioa. (Jose Luis Ormaetxea Lasaga)

Beste kontu zahar eta era berean berria dena, Eutsi Mondrari esker: ‘herritar gutxik dakite baina Azkoagatarren etxeak Mondragoeko harresiaren zatirik garrantzitsuenak gordetzen ditu bere baitan. Badakigu jabetza pribatua duela, baina herriko ondare zati garrantzitsu hori gordeta, eraberritu beharko litzateke eraikin hau.’ Honatx gehiago jakiteko lotura.

Eutsi Mondraren emariekin bukatzeko…: ‘Udalak San Andres auzoko harraska edo labaderua berreskuratuko du udalak.’ Beti esan dugu gure ondarea zaindu behar dugula eta interesgarria iruditzen zaigu bide horretatik jarraitzea. Hemen duzu albistearen esteka.

Datorren barikuan laburpen berri bat ekarriko dugu, baina horretarako zure laguntza ezinbestekoa izango da, zure emariak dira errepasoaren oinarri. Asteburu ona opa dizugu, badakizu, Arrasateko horman edota gure herriko blogean elkartuko garela.

Korrika 17 Arrasatetik jende andanarekin igaro da

2011(e)ko Apirilak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Korrika 17 jada gure herritik pasatu da, arrakasta itzelarekin gainera. Euskalakari andana batu zen bertan eta Arrasaten arrakasta errepikatu da.

Aste honetako laburpenean Korrika 17 dugu gai nagusitzat, izan ere Arrasaten euskalakari andana egon zen korrika bultzatzen. Arrasaten ere euskararen alde! Hori berori, irakurri dugu Arrasateko horman bertan, eta gainera, baita bideoa ikusi ere. Oraindik zabaldu ez baduzu ere, klik egin eta bizi ezazu berriz ere une historikoa, izan ere, orain bi 2013 urtera arte itxaron beharko dugu eta.

Bideoa ikusi eta gero, orain Maite Bazterretxeak ekartzen digun planari erreparatuko diogu: ‘barikuan herritik atera barik barre egiteko primerako aukera. Gainera ez dira horrelako askorik gelditzen.’ Hemen duzu Iamai Kafean emango denaren berri jakiteko lotura, bakarrizketak bukatzen ari dira, beraz, aprobetxatu.

Maite Bazterretxea berak ere biharko egunari begira jarriko gaitu: ‘bihar….Dantzari eguna!!! Ikusi egitaraua!!!’ Ez da txantxa, Arrasate erritmoz eta kolorez jantziko eta edonon egonda ere Dantza arnastuko da. Gehiago ezagutzeko bertan duzu lotura.

Korrika eta dantza tartean dela, aste interesgarria Arrasaterentzat, zure bideo eta argazkiak edota bestelakoak gure horman itxaroten ditugu, bestela, zure iritzia emateko gure herriko bloga ere baduzu. Eskerrik asko eta asteburuan…dantzara!

Film Laburren VIII.Zirkuitua,Laburbira, Arrasatera badator

2011(e)ko Apirilak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Topagunearen ekimenez aurten ere laburmetraiei pantaila handia jarriko diegu Arrasaten, Film Laburren VIII.Zirkuitua Arrasatetik pasatuko baita.

Bergararra dela esaten badugu eta ‘Aupa Etxebeste’ film luzearen egilea dela esatean, argi dago, ‘Kixi’taz hitz egiten ari garela, bere laburmetraia ere Arrasaten ikusteko aukera izango dugu, ‘Artaldea’. Asteon, Beñat Mendietak honako oharra utzi digu Arrasateko horman: ‘laburmetraiak gustuko dituzu? herrian bertan aukera paregabea duzu!!! Laburbira Arrasatera iritsi da!!!!’ Albiste pozgarri honetaz gehiago jakiteko, Asier Altunabertan utziko dugu esteka.

Bestelakoak ere izan dira gurean, eta tartean Eutsi Mondrak utzitako hausnarketa: ‘maiatzeko hauteskundeen harira, blog ugari hasi dira sortzen herritarren partehartzea bultzatzeko. Momentuz honako hauek aurkitu ditut; Mondraberrik sortutakoaAritz Arrieta PSOE-ko hautagaiarena. Beste batzuk izango direlakoan nago. Ezagutzen al dituzue zuek?’ Eutsi Mondrak airean utzitako galderaren erantzunik baduzu, badakizu gurean ongi etorri izango zarela. Bitartean, hemen jarraitu dezakezu, 2011ko udal eta foru hauteskundeen albiste eta bideoak.

Gaurko beste hitzordu bat ere badago gurean, herritik atera gabe eta gainera aurpegian irribarrea izateko oparia barne. Maite Bazterretxeak gaurko plan ona eta barre egitekoa gomendatu digunez, guk zuentzat ekarri dugu proposamena bertan duzue. Bakarrizketak nagusituko dira goizaldeko 01:00-ak bitartean Fredy & Carola Maldonado herrian izango baitira.

Asteburua pasatuko da, eta egunak joan eta etorri honetan, oporretara begira jartzeko unea ere iritsi denez, oso ondo datorkigu, Joseba Uriartek zabaltzen digun leihoa: ‘ardoa maite baduzu eta aste santurako planik ez baduzu….Arrasatetik enobusa aterako da. Errioxatik bira egiteko aukera paregabea. Topa!’ Asmoa gustuko baduzu, ez duzu oporren zain egon beharrik, bestelako datak ere eskaintzen baitira, hemen duzu lotura.

Bukatzeko guk topatutako ekitaldia utzi dugu, apirilaren 13an Erizaintza Laguntzailea protagonista izango baita, hori dena Arizmendi Ikastolaren ekimenez, eta parte hartu edo bertaratu nahi izanez gero, Arrasateko Kulturaten topo egingo dugu.

Honenbestez, laster arte esango dugu, eta badakizu Arrasateko horman edota gure herriko blogean topo egingo dugula.

Ken Zazpi Arrasaten, Takarraran eta palindromo lehiaketa

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Ken Zazpik kontzertua emango du Arrasaten, Takarraran emakumeen herri-lasterketaren III. edizioa eta palindromo lehiaketa izan dira protagonistak herriak Facebooken duen orrialdean.

Kontzertu batera joateko gogoa? Ez galdu Ken Zazpik Arrasaten eskainiko duena. Olatz Gartziak honen datuak partekatu ditu gurekin. “Maiatzaren 20an izango da, 22:00etan, Amaia Antzokian“, esan du. Sarrera erosi nahi baduzu, azkar! Dagoeneko salgai daude. Joaten bazara, ez ahaztu gurekin partekatzeaz! ;)

Kirolarekin jarraituko dugu. Emakumearen Nazioarteko Egunaren programazioan sartu du gure udalak Takarraran emakumeen herri-lasterketaren III. edizioa. Itxaso Apraizek jakinarazi digunez, martxoaren 12an ospatuko da, 12:30etatik aurrera. Parte hartu nahi duzu? Ba 12 urtetik gorako emakumea bazara, izena emateko epea martxoak 10era arte izango duzu irekita. Anima zaitez!

Amaitzeko, palindromo lehiaketa irabazi duen esaldia utzi zigun astelehenean Maite Bazterretxeak: ‘Utzi penak Ane, piztu’. “Zer iruditzen palindromo lehiaketaren irabazleari?“, galdetu zuen. Eta badakizue zein den Arrasateko palindromorik onena? Aitor Bengoa Maldabirena, ‘Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta’.

Hauxe da gaurkoz guztia. Hurrengo astean gai berri gehiagorekin bueltatuko gara. Eskerrik asko zure laguntzagatik. Agur bero bat eta ondo izan!

Gose eta Korrika 17, Arrasateko ondarea, Karlos Argiñano…

2011(e)ko Urtarrilak 21 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Korrika 17ko abestia Gose taldearen eskutik, Lezetxiki eta Arrasateko bestelako ondarea eta Karlos Argiñano izan dira aste honetako gai nagusiak.

“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean ospatuko da aurtengo korrika, 17.era iritsi gara eta ez da txantxa, aste honetan bertan Beñat Mendietak utzitakoa ekarri nahi dugu: ‘Korrika aurten ospatuko dugula eta abestia……….Arrasateko labela dauko….ia zer iruditzen zaizuen…Aupa Ines!!! Aupa Gose! EUSKALAKARI!!! hasi entzuten prest egon behar dugu eta….pausoz pauso…’. Hemendik eskerrak emateaz gainera utzitakoa bideoa ere ekarri dizuegu.

Orain garena ulertzeko izan ginena ere ezagutu beharko genuke, hemen duzu Arrasate Mondragonek utzitako emaria: Labeko koba aztarnategiari buruzko berriak daude irakurgai Lezetxiki orrialdean.’

Arrasate Mondragon taldeak orain beste galdera bat luzatzen digu eta azken honetan ‘Zer dakitzu Lezetxikiri buruz?’ Dio, bestela, hemen sakatu eta zure erantzuna eman. Animatu eta eztabaidan parte hartu.

Arrasate Mondragonk kontu honen inguruko galdera luzatzen digu horrela dio taldeak: ‘Animatu eta parte hartu eztabaidan.’ Erantzuna emateko hemen duzu esteka.

Orain, gure euskalkian Arrasate Mondragon taldearen emari abesgarriekin jarraituko dugu: ‘Mondrautar gehixenok igo gara noizbehin Udalatxera eta han ikusi dou eraikin baten hondakinak, baina gutako gutxik dakigu hondakin horien historixa eta gure herrixakin eta herritarrekin mende luzeetan izan daben lotura. Geure herrixa hobeto ezauketako animau dokumentu interesgarri hau irakurtzera eta zaindu dezagun geure ondarea!!! ‘ Gure ondarea gehiago ezagutzeko hemen duzu lotura.

Arrasate Mondragonek asteon ekarpen asko egin ditu eta beste honetan sukaldari mediatikoena aipatzen du: ‘Argiñanok ez ditu FAGOR-eko elektratresnak gehiago promozionatuko. BOSCH-era pasa da.’ Albiste honi Maria Abadiñok zera gehitu dio: ‘Hau da hau!!! baina negozioa negozioa da, horregatik ere beste telebista kate batean dago eta… honekin lotuta ‘. Informazio gehiago jasotzeko hemen duzu esteka.

Bestalde, ikusmena alaitzeko eta gure herriko argazki politak ikusteko Arrasate Mondragonek zera utzi digu: Mondragoeko irudirik ederrenak FLICKR-en.’ Hementxe irudiak ikusteko esteka.

Gure komunitatearen ekarpenak ere oso bestelako kontua ekarri du:MUko ingeniari batek, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetako elikadura ikertzen ari da.’ Honen gaineko iritzia Carlos Fernandez Secoren eskutik etorri da: ‘ez dago horren urruti joan beharrik, txinora edota Boliñetera bazoaz leku guztietatik zaporeak topatzen baitituzu’ Hemen duzu albiste honen inguruko lotura.

Bukatzeko, Itxaso Apraizek utzitako proposamena dakargu:Ostegunean kontutan hartzeko ekitaldia!!! ‘ Aste honetakoa galdu baduzu, hurrengoetan izateko aukera duzu, bestela hemen informatu.

Hementxe utziko dugu aste honetako laburpena eta datorren astean berriz ere hemen topatuko gara, bitartean, Arrasateko orrialdeko hesia zabaldik izango duzu.

Categories: Euskara, Kultura, Ondarea, agenda, albistea, argazkiak Tags:

Arrasateko zubi berria, Palindromo lehiaketa eta igogailuak

2011(e)ko Urtarrilak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Etxebizitza berriek behar duten zubia, Palindromo lehiaketa euskaraz eta igogailuak dira Arrasaten aste honetako gai nagusiak.

Arrasate eten barik aldatzen ari da eta eraikitako etxebizitza berrien auzo ‘berrian’ moldaketak egin behar izaten direnez, horiek ere apurka-apurka badoaz. Amaia Fernándezek horrela esan digu hesian: ‘Gelma eta Zaldispe lotuko dituen zubia gaur jarriko dute.’ Zubi handia eta errekaren bi aldeak lotuko dituena, hemendik aurrera oinezko gehiago izango diren esperantza dugu. Hemen duzu zubiaren inguruko esteka.

Dena dela, eguneroko bizitzan, lana, autoa, kaleko lanak eta abarrak alde batera utzi eta jokatzeko aukera ere izatea ez legoke batere txarto. Amaia Fernándezek horrela dio: ‘Earra!!!’ Euskal Herri mailako lehiaketa bitxia antolatu du Arrasateko AED elkarteak: euskarazko palindromo lehiaketa. Palindromoa zer den ere jakin nahiko duzu jakina, aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza, zenbakia edo esaldia. Otsailaren 11a arte duzu parte hartzeko aukera, eta horretarako AEDra jo beharko duzu, bestela ere aipatutako jokoaren ingurukoetaz informatzeko hemen duzu lotura.

Arrasate. AED. Palindromo Lehiaketa

Arrasate. AED. Palindromo Lehiaketa

Hasieran, herriko zubi berri batetaz hitz egin badugu, orain Arrasate Mondragonek, gaur arte geratuta egon diren igogailuak aipatzen dizkigu:Ferixaleku eta Altamira arteko igogailuak itxita egongo die eguenetik eguakotxera.’ Suposatzen dugu, gaur arte izaki, laster erabiltzeko moduan egongo direla, hala ere, nola zeuden jakin nahi izan du Amaia Fernándezek: ‘Katiuskak behar dira edo….zelan dau bidea? ‘ eta horrek ere bere erantzuna izan zuen Arrasate Mondragonen ahotik: ‘Putzuez josita.’ Hemen duzue aipatutako albistearen ingurukoak.

Bukatzeko, antzerkira joateko gogoa gorde dugu, ez azkena izaten delako, baizik eta oraindik garaiz zabiltzatelako, horrela aipatu zuen taldeak:Amaia Antzokian urtarrilaren 30ean ‘La Tempestad’ azkar ibili eta sarrerak lortu.’ Amaia Antzokira aurten, oraindik joan ez bazara, urtarriletik eten gabe dagoela jakin eta eserleku erosoan jesarrita gustura asko egongo zarela kontutan hartu. Hemen duzu emankizunaren gaineko informazioa.

Hemen utziko dugu aste honetako errepasoa, agurtu aurretik, eskerrak eman nahi ditugu, zuen parte hartzea gure orrialdearentzat ezinbestekoa delako. Asteburu on-ona izan eta hurrengo laburpena iritsi bitartean Arrasateko orrialdean topo egingo dugu.

Tabakoaren kontrako legea Arrasaten eta urbanoa doan

2011(e)ko Urtarrilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Tabernetan erretzea debekatzen duen legea Arrasaten eta urbanoa doan dira Facebookeko orrialdearen lagunek jorratu dituzten gaietako bi.

Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean leku publiko eta itxietan erretzea debekatzen duen legea eta, nola bestela, gurean ere oihartzuna eduki du gaiak. Maria Abadiño izan dugu gaiarekin kezkatuen. “Nola daramazue tabakoaren aurkako legea?” galdetzen zigun. Gurekin partekatzen zuen informazioaren arabera, herrian, orokorrean, ondo hartu du jendeak eta errespetatu egin du debekua. Mariak berak erretzeari uzteko ideia batzuk uzten zizkigun beste esteka honetan.

Maite Bazterretxeak, bestalde, gai hau zerabilen: “Gutxiago kutsatu eta gainera dirua aurreztu… nola? Urbanoa erabiliz, asteon aprobetxatu!“. Izan ere, autobus urbanoa doakoa izan da aste honetan, Lurraldebus txartel bakarrera egokitzen joateko. Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Amaia Fernandezek utzi digu aste honetako azken gaia: “Euskarazko lehen palindromo lehiaketa…parte hartuko duzu?”. AED elkarteak antolatu du eta otsailaren 11era arte dago parte hartzeko aukera. Palindromoa zer den? Hementxe duzue azalpena.

Bildu ditugunak gustukoak izan dituzuelakoan, hurrengo astera arte agur esaten dizuegu. Badakizue Facebookeko orrialdean Arrasaten gertatutako edozein konturen inguruan aritu zaitezkeela eta, gero, guk dena txukun-txukun jasoko dugula.

Itxungi Irratixa, euskalkia, Tu Lankideren 50.urteurrena ….

2010(e)ko Urriak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo:

Maritxu Kajoiko aje guztiak pasatuta, oraingo honetan, asteko laburpena besapean dakargu. Arrasateko Orrialdeko Hesian jasotakoak bildu eta hemen jarraian herritarrek asteon ahoan izan dituztenak hartuko dituzu.

Ane Zabala:Rock musika Australiatik, barikuan bertan…Amaia Antzokian.

Ainere Agirre: “Arrasateko euskalkia ikasteko edo hobetzeko ikastaroa antolatu du AEDk.”

Maite Bazterretxea:TU Lankide aldizkaria: 50 urte, eta aurrera.”

Beñat Mendieta: “Zelan ikusten dituzu Arrasate inguruko errepideak?” Ane Goikoetxea: “Errepideak oso ondo ez, baina…zer deritzozue Altamirako kasuarekin?”

Ane Goikoetxea:Pasabidea egingo ote da? “

Itxaso Apraiz: Euskal Herritik zehar dantzan, bideo ederra benetan. Udalaitz eta Besaide ere ageri dira.”

Maite Bazterretxea: “Hau da marka!!! Mondragon Unibertsitateko ikasleak 2010eko Valentziako Hábitat Azokan erakutsi dituzte euren proiektuak.”.

Maria Abadiño: “Aupa Mikel!!! Gora ITXUNGI IRRATIXA!!!”

Honenbestez, irrati berri honen sintonia onarekin utziko zaituztegu, hori bai, Arrasateko Orrialdean edo hemen, blogean bertan topatuko gara. Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta ondo izan.

Mintza Eguna, Al-Andalus, Alfredo Villar, Filme laburrak, Mariasun Pagoaga…

2010(e)ko Maiatzak 21 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on danori!

Astea bukatzen denez, Arrasateko Horman izandako emarien laburpena prestatu dugu.

Mintza Eguna

Mintza Eguna

Gure ohiturari jarraituz, ospakizunekin emango diegu hasiera. Al-Andalus elkartea 21. Aste Kulturalean murgilduta dago eta Andalusen Kultura Astea agurtzeko: Azken txanpan sartuko da Al-Andalus elkartearen Kultura Astea. Ardo dastatzea egiten ari dira orain bertan eta 60 lagunentzat lekua egin zuten, asmoa ez zen-eta jendea modu masiboan erakartzea. Bada, erabat bete da zerrenda, aste osoan zehar egin diren ekitaldiek izaten ari diren arrakastaren adierazle. Eta oraindik ez da bukatu, aste bukaera osoa falta da.

Bestelakoen artean, beti izaten dugulako zer ikasi, Mendi meteorologiari buruzko ikastaroaren berri eman nahi dizuegu, Besaiderekin egingo denez, jarraian duzue informazio gehiago. Besaide Mendizale Elkarteak Mendi Meteorologoari buruzko ikastaroa antolatu du. Gloria Latasa izango da irakaslea, klimatologian eta meteorologian espezializatua dagoena. Ikastaroa ekainaren 1, 8 eta 17an burutuko da arratsaldeko 18:30 etatik 21:00 etara, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Prezioa: 40 euro bazkideak eta 45 euro ez bazkideak. Izen emateak: gaur eta bihar, Besaide Mendi Elkartearen egoitzan (Garibai 3, 943 77 30 66), 19:30etatik 20:30etara.

Alfredo Villar aurkitu dute, Tolosako (Frantzia) ospitale batean dago.  San Juan de dios ospitale psikiatrikoko Alfredo Villar gaixo arrasatearra aurkitu dute. Senitartekoen bozeramaile Andoni de Bedialaunetak jakinarazi duenez, Frantziako Tolosa hirian dago, bertako ospitale psikiatriko batean. Familiak oraindik ez daki zein den ospitalearen izena.

Etxeko txikienentzat ere bada zer apuntatu asteburu honetan. Txatxilipurdik haur eta gurasoendako jolas tradizionalak antolatu ditu. Maiatzaren 22an, zapatuan, egingo dira haur eta gurasoendako jolas tradizionalak 11:30etik 13:30era, Santamañako ludotekan. Txatxilipurdiren helburua da, familia bidezko hizkuntza transmisioa lantzea. Oraingo honetan, aspaldiko jolasekin (peontza, txapak, kanikak, txingor jolasa, kromoak…) aritzeko aukera izango dute 3-12 urte bitarteko haurrek eta hauen familiek.

Aretxabaletako Aratz elkartea txapelarekin

Aretxabaletako Aratz elkartea txapelarekin

Atzegiren filme labur lehiaketa irabazi du Aratz elkarteak. Atzegik antolatzen duen filme laburren 3. lehiaketako irabazlea izan da Aratz, Aretxabaletako Atzeratuen aldeko elkartea. ‘Are-Baleko Sekretua’ izeneko lana aurkeztu zuten aretxabaletarrek eta aurreko edizioan moduan sari nagusia irabazi dute oraingoan ere.

Autoetako lapurretek ez dute etenik.  Aparailu elektrikoak eramateko asmoz autoetan egiten diren lapurretek ez dute etenik. Kaltetuetako batek adierazi duenez, eguazten goizaldean gutxienez lau autotan sartu ziren lapurrak eta guztietan eraman zituzten musika erreproduzigailuak.

Trafikoko Lege berriak eragina izango du Arrasaten ere.

Mariasun Pagoaga aktorearen “80 egunean” filma jada izan du bere aurre estreinaldia eta asteburu honetan zinema aretotan egongo da ikusgai.

Musakolako jaiak

Musakolako jaiak

San Isidro jaiak igaro berri diren honetan, ez ditugu atzean utziko eta oroimenean gordetzeko erretratua ekarri dugu. 170 lagun bildu ziren herri bazkarian eta festak egun guztian zehar iraun zuen.

Aurrera begira jarriko gara eta ekainean ospatuko den ekitaldi berezirako prestaketak egiten jarraituko dugu. Mintza Egunerako bazkarirako txartelak salgai baitaude.

Igor Leturia: Hizkuntza Teknologiaz ari da hurrengo bideoan ETBko Nick dut nik saioan.

Igor Leturia

Igor Leturia

Asteburuan kontzertuetaz gozatzeko aukera egoten denez, Arrasateko Anger taldearen jarraitzeek Etxarrira joan beharko dira.  Arrasateko Anger taldeak kontzertua eskainiko du igandean, 19:00etan, Etxarriko plazan. Arrasateko taldeak hamar urtetik gora darama sormena landuz; hamarkada bat erritmo oldarkorrak eta melodikoak uztartuz. Metal kutsuko doinu gogorrak lantzen hasi zen eta poliki-poliki bestelako sonoritateetan murgildu da laukotea.

Musika gehiago!!! Arrasate Musikaleko biolinisten kontzertua Arrasate Musikalek hiru kontzertu antolatu ditu datozen egunetarako. Hasteko, gaur ostiralean musika eskolako biolinistek joko dute San Juan parrokian arratsaldeko zazpietako mezaren ostean. Banakako eta taldekako interpretazioak egongo dira. Maitzaren 25ean tronpa eta tronpeta ikasleek kontzertua emango dute Kulturaten (18.00). Eta 27an kitarrako ikasleak arituko dira Kulturateko areto nagusian arratsaldeko 18.30etan hasita.

Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi ditu urtebetean Debagoienean. CIES erakundeak kaleratu ditu udaberriko neurketaren emaitzak. CIESek Hego Euskal Herriko hedabideen audientziak neurtzen ditu: entzule, ikus-entzule eta irakurle kopurua. Urtean bi neurketa egiten ditu: udaberrian eta udazkenean. Goiena Telebistaren eta ‘Goienkaria’-ren ikus-entzule eta irakurle kopuruak ere neurtzen ditu.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte.