Turistak Debagoienean, Ferrerias, Mery May, Bertsolari eta gehiago
Kaixo guztioi!
Aste Santua pasatu da, baina orain pazko astean gauden honetan, gure ohiko lantxoari ekingo diogu. Izan ere, Arrasateko Taldeak Facebook-en duen jarioaren laburpena topatuko duzue hementxe bertan, Blog honetan alegia.
Gero eta lagun gehiago gara taldean eta hemendik aurrera parean duzun Blog-arekin Arrasate zein bere inguruan gertatzen denaren berri zuzena eta unean unekoa jasotzeko aukera izango dugu.
Hasteko, paperak eta dokumentuak gaurkotuak izateko une honetan, laster udako oporrak iritsiko dira eta oraindik nortasun agiria gaurkotu barik izango duzu. Adi ondoren datorren informazioari: Maiatzaren 26tik ez dute Nortasun Agiririk egingo Eibarren.
Bestalde, Opor egunetarako proposamena bidali digu Aranek….: Aran Zarautz Arrasate-Mondragón Gipuzkoako museoak Aste Santuan plana ez dutenentzat” Gipuzkoako museoak – Museos de Gipuzkoa “Portal de museos de Gipuzkoa donde puedes encontrar las actividades, talleres y exposiciones de los museos y centros de interpretación de toda Guipúzcoa a través de búsquedas, mapas de localización o rutas“.
Arrasate, are dotoreago jartzeko, gaur bertan hasiko dira Ferreriasko plazako obrak.
Gure Bergarako auzokoa den “Kixi” Asier Altunak, bere azken lanarekin, dokumentalarekin alegia, aurrera doa. Grabaketak aurten amaitzeko desioz, aurrera doa ‘Bertsolari’
Aste Santuko turistak Debagoienean izan dira, gu ere bisitatu gaituzte.
Eguraldi ona datorrela eta, udaberrian gauden honetan kaletik ibiltzeko beste modu batzuk aukeratzen dira, bizikletan ibiltzea esate baterako, eta jakina, bizikletak aparkatzeko tokiak behar dira.
Oraingo honetan ere, herriko artistei jarriko diegu mikrofonoa eta lau haizetara zabalduko dugu, Arrasateko Mery May, abeslaria GAZTEAko maketa lehiaketako finalista izan da. Zorionak!!
Eskerrik asko guztioi zuon kolaborazioagatik eta laster arte.

Zure iritzia