Mondrako neskak txapeldun, bigarren mailara
Mondrako neskak izan dira Gipuzkoako onenak eta jada, bigarren mailara igo dira. Hauxe dugu aste honetako gai nagusia horman, beste kontu batzuekin batera.
Albiste ona Ane Goikoetxearen eskutik iritsi zen gure hormara: ‘gure neskak Gipuzkoako txapeldunak!!!! Aupa! Zorionak!!!! Hemen argazkiak.‘ Oso albiste pozgarria da eta ospatzeko modukoa.
Ospatzea aipatu dugunez, akaso, Maite Bazterretxeak proposatzen digun ondorengo hitzorduan ere ondo pasatuko dute baita hauek ere; ‘Ostiraletik, gaurtik, aurrera…GARAGARDO AZOKA!!!!’ Antolatzaileak Arrasate Errugbi Taldekoak dira (ART) eta gainera aurten, jaia bi asteburuz luzatuko dutela aurreratu dute. Hemen duzu albistea.
Ospakizunekin eta agendako ekitaldiekin jarraituko dugu eta orain Eutsi Mondraren berbak dakargu: ‘herrixan kultura sustatzeko ekimen paregabia Txondorra Sagardotegi Erretegiak proposatutakoa. Maiatzaren 28an, 14:00tan Bertso Bazkaria, bazkari ezin hobea egundoko giruan. Animo ta segi horrela!!!’ Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dago esteka.
Eutsi Mondrak asko ematen dio komunitateari eta oso kontu interesgarriak ekartzen digu beti, esate baterako: ‘Lezetxikiri buruzko orrialdeko azken berria oso interesgarria da. Aztarnategiari buruzko monografia bat botako dute Teknopolis saiokoek EITB-ko hainbat kateetan.‘ Hemen duzu Eutsi Mondrak utzitako esteka. Hala ere, guk horrela erantzun dugu, akaso zuretzat ere interesgarria izan daiteke hemendik egun gutxira: Aupa! Ia berriz ere ematen duten edo orain…telebista nahieran erronka berriarekin nahi dugunean ikusteko aukera izango dugu….’ Hemen duzu laster denon eskura egongo denaren aurrerapena. Gainera Eutsi Mondra berak…dioenez; ‘Aranzadik jakinarazi duenez, Lezetxikiri buruzko dokumentala, ekainaren 5ean emango da.’ Honatx, esteka interesgarria.
Gure berri emaile nagusi eta garrantzitsuenarekin aurrera jarraituko dugu Eutsi Mondrarekin jakina: ‘Euskal literatura hizpide. AED-k antolatutako literaturjauziak programari esker ezagutuko ditugu euskal literaturaren berriak. Segi horrela Maite eta Itxaro, lan earra itxen dozue!!! ‘ Gure aldetik ere animuak bidali nahi dizkiegu eta baina egiten duten lan handiagatik zoriondu ere.
Orain, gizarte gai interesgarria ekarri digu Eutsi Mondrak, Xabier Euzkitzek idatzitakoa da eta gure baduzue, hemen duzue testu osoa irakurtzeko aukera. Gure aldetik…bakarrik esan, Erik haurra, hezur-muinaren auto transplante bat eginda duela eta orain, larri dago. Gaitza berritu baitzaio eta hezur-muin transplantea ahalik eta lasterren behar du, 5-6 hilabeteko epea du horretarako. Emaile izateko zer egin behar den informatzeko honako telefono zenbakia ere baduzu eskura 943 00 70 00, hala ere, Erik haurraren aitari mezu pribatua bidali nahi izanez gero…hemen duzu esteka.
Gure aldetik, Arrasateko Toponimia liburutik ateratako azken oharra ere jarri dugu asteon horman, horregatik hemen duzu, aste honetako errepasoan. Ba al zenekien…Angelen etxea edota Salinas etxea deiturikoa, Gazteluondon zegoela? 64.zenbakian eta ortua 164.nean. Ekialdetik Nicolas Altunaren etxea eta Jose de Solaren ortua zituen. Erdi inguruan, Ynchaurondo etxea eta ipar aldetik Gazteluondo kale publikoa. Hauxe, 1864ko informazioa. (Jose Luis Ormaetxea Lasaga)
Beste kontu zahar eta era berean berria dena, Eutsi Mondrari esker: ‘herritar gutxik dakite baina Azkoagatarren etxeak Mondragoeko harresiaren zatirik garrantzitsuenak gordetzen ditu bere baitan. Badakigu jabetza pribatua duela, baina herriko ondare zati garrantzitsu hori gordeta, eraberritu beharko litzateke eraikin hau.’ Honatx gehiago jakiteko lotura.
Eutsi Mondraren emariekin bukatzeko…: ‘Udalak San Andres auzoko harraska edo labaderua berreskuratuko du udalak.’ Beti esan dugu gure ondarea zaindu behar dugula eta interesgarria iruditzen zaigu bide horretatik jarraitzea. Hemen duzu albistearen esteka.
Datorren barikuan laburpen berri bat ekarriko dugu, baina horretarako zure laguntza ezinbestekoa izango da, zure emariak dira errepasoaren oinarri. Asteburu ona opa dizugu, badakizu, Arrasateko horman edota gure herriko blogean elkartuko garela.

Zure iritzia