Artxiboa

Iraila, 2010 (r)entzako artxiboa

Maritxu Kajoi, Motor istripua eta Mondra taldearen taberna berria

2010(e)ko Irailak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo danori:

Udazkena heldu da, txoriak kantari…eta baita gainerakoak ere, eztarriak berotzen egongo dira, izan ere laster Maritxu Kajoiri abestu beharko diogu.

Hemen gaituzu, beste aste batez, Arrasateko orrialdeko hesian jasotakoen laburpenarekin.

Lehenik eta behin, hasteko, Maritxu Kajoi bera hartuko dugu hizpide.

Rud Beckia: “Nobenarixue hasten da gaur bertan!!! dena prest?”

Maite Bazterretxea:Maritxu Kajoik web gune berria dauka!!! Gora Maritxu!”

Ainere Agirre: “Gaur barra librea, Mondra Taberna inauguratzeko. Gaur, eguena, 19:00etan zabalduko ditu ateak Mondra Tabernak herritar guztiendako; eta indartsu zabaldu ere, izan ere, 21:00ak bitartean, kontsumizioak doan emango dituzte. Pintxo-pote eguna ere badela kontuan hartuta, herritar ugari espero dituzte inaugurazio ekitaldian.Beñat Mendieta: “mondra taberna gaur zabaltzen daue ero??ze ordutan??gaur pintxopote + barra libre!!!que buena” Maria Abadiño: “atzo egon nitzen ta mutil guapuek daz…”

Amaia Fernández: “Nola daramazu ama eta langile izatea?” Asteon, nazioarteko albiste bat ere heldu da gurera, Emakumeek familia eta lana bateratzeko dituzten oztopoak salatu nahi izan du honela Licia Ronzulli eurodiputatu italiarrak. Ainere Agirre: “Horrela ibili behar ere! egia esan ez da batere erreza izaten biak ondo eramatea, ama zarenean lanean beste bat bezala hartzen zaituzte eta.”

Leslie Adams:“Albiste latza benetan. Asko asko sentitzen dot benetan. Motor-gidaria hil egin da, auto batekin istripua izan eta gero.” Arrasate eta Aretxabaleta arteko saihesbidean (GI-627) gertatu da istripua. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera auto batek eta motorrak elkar jo dute eta autoa bidegorrira erori da. Motor-gidaria, 38 urteko gizonezko arrasatearra (A.D.S inizialduna), istripua gertatu den lekuan bertan hil da.” Leslie Adams: “argazkiak benetan beldurgarriak dira.Ainere Agirre: “Asko sentitzen dot”

Beñat Mendieta: “Aski da!!!! Elkarretaratzea eguenean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. 76 urteko gizonezko batek emazte ohia hil zuen Miarritzen. Hori dela eta Arrasateko Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Plataformak deia luzatu die herritarrei emakumeen aurkako biolentzia salatzeko.” Ainere Agirre: “Egia da! Aski da! noiz arte horrela?”

Beñat Mendieta: Eneko Abasolo: “Iurretarrok ez dugu sekula aukerarik izan Maritxu Kajoira joateko eta pentsatu dugu guk egitea Maritxuren lehengusuaren eguna: Migeltxu Kajoi” Beñat Mendieta: “Halaxe azaldu du Eneko Abasolok, Iurretako jai batzordeko arduradunak euren ideiaren jatorria. Iurretako Sanmigelak izan ohi dira Maritxu Kajoi egunean eta horregatik ezin izaten dute Arrasatera etorri. Beti etortzeko harra izan dute eta horregatik sortu dute Migeltxu Kajoi. “Baina inork ez dezala pentsatu konpetentzia denik, ezta gutxiago ere, ez dadila inork txartzat hartu; beste jai osagarri bat da”, hori ere gehitu gura izan du iurretarrak.” Mark Burns: “Bueno baina, Maritxu Kajoi Arrasateko egun dotorea da benetan…., gainera, Laudion ere Urkixo Kajoi ospatzen dute baina ez da egun berean egiten…..hau da hau…” Ainere Agirre: “Maritxu kajoi arrasatekua da, eta hori ez dau inork aldatuko…eta zer abestuko dotsie?”

Momentuz hemen utziko dugu aste honetako laburpena baina, laster Maritxu Kajoiko prestaketak eta baita egun eta gaua bera zelan igarotzen diren jasoko dugu gurean, jakina, hori dena zure parte hartzeari esker izango da. Ondo izan.

Maritxu Kajoi, Markesina berria, Maider Unda, Pintxo-Poteoa…

2010(e)ko Irailak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Seguru gaude, Maritxu Kajoi egun handirako dena prestatzen ari zaretela, bazkaria dela, afaria, poteoa, jantziari hautsa kendu, ilea nola eraman pentsatu, zapata beltz horiek ere topatu eta betun apur bat eman…Aste honetan jasotako albiste bat ere jaso da eta gaurko laburpenaren bukaeran topatuko duzue, zuen iritziak jaso nahi ditugu.

Bestelakoak ere badira gure herrian eta horiek denak Arrasateko Orrialdetik igaro dira, hemen irakurtzeko aukera izango dituzu guztiak.

Arrasaten dugu, beste inon ez dagoen markesina. Hau da marka hau! ‘Euskadi Directo fin de semana’: gure herria hainbat kontutan da aitzindari, eta aste honetan bertan beste arrazoi bat gehiago eman digute. Autobusa itxaroteko egin duten markesina berria benetan berezia eta bitxia da, beraz…ia zer iruditzen zaizuen.

Zorionak Maider! Maider Unda bosgarren izan da Moskuko munduko txapelketan. Maider Undak bosgarren amaitu du Moskun jokatu den borroka libreko munduko txapelketa. Lehenengo kanporaketan Puerto Ricoko Dayanara Rivera kanporatzea lortu zuen (2-1, 0-8). Ondoren, final zortzirenetan ezin izan zuen Ohenewa Akuffo (zilarrezko domina irabaziko zuen kanadarra) gainditu eta urrezko eta zilarrezko dominaren lehiatik kanporatua geratu zen.

Pintxo poteoa, nork du gustuko?Pintxo poteoa astero bete beharreko ohitura bilakatu da askorendako.

Leslie Adams: Eta hauxe zertara dator? Urriaren lehendabiziko ostirala beti orain dela 25 urte baino gehiagotik MARITXU KAJOI ospatu dugu Arrasaten eta orain Iurretan zer? Iurretako festek, Migeltxu Kajoi antolatu dute urriko lehendabiziko ostiralerako. “

IV Danbaka Musika Lehiaketan parte hartzeko izena eman!!!

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte.

Lagunilla taberna, Aste Berdea, Maider Unda Moskun eta Mariasun Pagoagak egindako filma Londonen

2010(e)ko Irailak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Barikua!!! Ez da gutxi. Hori dela eta asteko laburpena egiteko prest gara, horrela, Arrasateko orrialdeko hesian izandako jarioaren nondik norakoak bertan izango dituzu.

Ikasturte berriari ekiteko eta baita krisiari aurre egiteko ere, Ibai-Artek irailaren 30 arte, elkarteko kide diren tabernatan gastatzeko 500 txartel zozkatuko ditu.

Arantzazura erromes, irailaren 12an. Arrasatetik Arantzazurako erromesaldian parte hartzeko deialdia egin dute. Ama Birjinaren egunaren osteko domekan, irailaren 12an da hitzordua. Oinez joan gura duten erromesak 06:30ean abiatuko dira Kontzezinotik; autobusez joan gura dutenak, berriz, Garibaitik aterako dira, 09:00etan. Ecuador Bidaiak agentziak daude txartelak salgai.

Mariasun Pagoaga, Arrasatetik pantaila handira eta hortik mundu osora! Zorionak! Londresko film jaialdian emango dute ‘80 egunean’ filma. Mariasun Pagoaga arrasatearra protagonista duen filma London Film Festival jaialdi ezagunean emango dute irailaren 17an eta 18an. ‘80 egunean’, London Film Festivalen ikusgai. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma Montrealeko Nazioarteko Zinemaldian eta Karlovy Vary Jaialdian (Txekiar Errepublika) izan da ikusgai azkenaldian.

Barrurago sartuko gara eta….Induspeko tunela zulatu dute jada. Antonio Gonzalez ADIFeko presidentea eta Iñaki Arriola Garraio sailburua izan dira bertan.

Birzikleta bigarren eskuko azokarako material bilketa datorren zapatuan hasiko da. Urtero bezala irailaren 16tik 22ra Europa mailan ospatzen den Mugikortasun Iraunkorraren astea ospatuko da Arrasaten. Horren barruan ohiko bigarren eskuko bizikleta merkatua antolatuko dute, eta bertarako materiala jasotzen hasiko dira datorren larunbatean, irailak 11an.

Hau da hau! Taberna berria baina ez zaharra, eta maitea era berean… Ze ondo! Mondrak berriz ere inauguratuko du antzinako Lagunilla taberna. Datozen 5 urtetarako hartu du futbol taldeak eta bertan, jantoki txiki batean bazkaltzen emango da, plater txikiak zein bokatak.

Ate irekiak gimnasioan. Pilates, spinning eta total fitness ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute ate irekien egunetan. Hain zuzen ere, gaurtik egubakoitzera arte, eta hilaren 13an eta 14an.

Bestalde Carlos Fernandez Secok hesian parte hartu du, eta deialdia egiten du: “Erguineko guztientzat Erguin Arfegan hasten da, otutzen zaizuen guztia komentatzeko aukera duzue. “

Aste berdea dirauen bitartean kontsumo baxuko 5.000 bonbilla banatuko dira. Ibai-arteko dendek hilaren 20tik aurrera bere bezeroei emango dizkie.

Bestalde, liburuak eta koaderno berriak hartuta….Hasi dira klaseak Mondragon Unibertsitatean. Mondragon Unibertsitateak energiarako eta garraiorako sistema adimendunetan puntako zentroa inaguratu du Arrasateko Campusean.

Aupa Maider!!!! Maider Undak barikuan, bai gaur bertan, hartuko du parte Moskuko Mundialean. Borrokalari aramaioarrak pisu arineneko proban hartuko du parte, 72 kilotik beherako kategorian, hain zuzen ere. Undaren helburua, 2009an Danimarkako Mundialean eskuratu zuen brontzezko medaila berdintzea da. Goya Diegok bere aldetik zera dio ¡Zorte handia Maider! Hemen Gidatu.tv-ko erreportajea duzue, bertan Maiderri egindako elkarrizketa dago.

Ikusi duzu haizeak utzitakoa? Adar handi bat erorita Arbolapetan.

Mendi aldetik itsasora….Aupa Oier! zorte on! Oier Talledo arrasatearra fitxatu du Trintxerpe arraun taldeak. ATC federazioak atzo fitxa onartu berri, dagoeneko Trintxerpe-Illunbe arraun taldeko (Pasaia, Gipuzkoa) kide da 28 urteko arrasatearra. Uztailaren 19an hasi zen taldearekin entrenatzen.

Irailaren 11n, zapatua, Eskoriatzan, Kulunka haurreskolako horma margotzen ibiliko dira egun osoan Debagoieneko zortzi graffitilari. Denen artean marrazki bat osatuko dute. Musika ere izango da eta iluntzean, Bertso Sound System emanaldia.

Larunbatean Eskoriatzan

Larunbatean Eskoriatzan

Honenbestez, hemen utziko dugu aste honetako laburpena, hori bai, aldez aurretik eskerrak emanez.

Iban Velasco, Kulturate, kirol txapelketak eta Kataluniako turistak

2010(e)ko Irailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Hilabete berria, ikasturte berria, eta jakina blog honetako post berria.

Arrasateko orrialdeko hesian jasotako emarien laburpena prestatu dugu, eta asko ez diren arren, jakitun gara datozen egunetan gehiago jasoko ditugula eta benetan erabat gaurkotuta egongo garela.

Kirol kontuekin ekingo diogu gaurko errepasoari. Iban Velasco arrasatearrak, 2011ra arte, behintzat, jarraituko du laranjaz. Aupa Iban, eta zorionak!!

Arrasateko XXVII Txapelketa irailaren 4 eta 5ean jokatuko da. Arrasateko XXVII Txapelketa, larunbata, hilak 4 eta igandea hilak 5 burutuko dira eta Iban Rodríguez entrenatzaile berriaren debuta izango da.

Elgoibarren bai baina baita Arrasaten ere. San Bartolome eguna ospatu zuten Uribarrin. Uribarriko auzotarrek San Bartolome eguna ospatu zuten atzo. Bezperan hasitako egitarauari jarraituz, auzoko baserritar eta bizilagunek meza entzunez hasi zuten eguna. San Joango parrokiko koroak abestu zuen mezetan. Ondoren, luntxa izan zen elizaurrean. Bezperan, 60 inguru uribarritar bildu ziren leku berean egindako auzo bazkarian. Atzokoan ere izan zer jan eta zertara jokatu Uribarrin. Arratsaldeko mus eta gaueko bolo txapelketez gain, patata tortilla lehiaketa berri bat ere egin zen iluntzeko 20:00etan.

Uda amaitu izanagatik gure agenda oraindik ekitaldiz bete dezakegu. Iraileko kultura gida. Udal Kultura Sailak prest du Irailerako kultura eskaintza: Udazabal programa borobiltzen duten ekitaldiak, Ingurumenarekin lotutakoak eta Kulturate Akustikoa izenaz bataiatutako musika emanaldiak dira, besteak beste, aipatzekoak.

Sustarrak Errotuz elkarteak herriko historia jasotzen duen erakusketa egin nahi du. Arrasatek Hiri Gutuna jaso zuela 750 urte bete direla-eta, gure historian arakatu asmotan batu zen herriko talde batek, Sustarrak Errotuz izena eman zioten. Apirila-maiatza bitartean hainbat hitzaldi antolatzea dute lehenengo helburua; bigarrena, berriz, San Joanetan egin zuten bertso-trama eta abuztuan Ferrerias kalean murala egin zuten. Dagoeneko hurrengoa ere bidean dute: herriko historia laburbiltzen duen erakusketa egin gura baitute bi hilabete barru, azarorako, hain zuzen ere.

Opor usaia oraindik ere, errepasoan sartu beharreko albistea. Kataluniatik etorritako turistak izan ditugu gehienbat Debagoienean

Gasteiz berdea dela esaten digute behin eta berriro, eta horren lekuko edo lagin, Garagartzen dugu. Lehenengo barazki ekologikoak batzen hasi dira Garagartzako ortuetan. Oso gustura daude Garagartzako ortu ekologikoen erabiltzaileak. Gehientsuenei udaberrian eman zizkieten euren ortuak eta dagoeneko, badabiltza beren lehen barazki ekologikoak batzen.

Momentuz eta hilabete berria estreinatzeko, hauexek izan dira Arrasateko Orrialdeko Hesitik jasotakoak. Laster arte esango dugu, baina horren aurretik eskerrak eman dizkizuegu eskainitako arreta guztiagatik.