Izozkiak Iturriotz kalean, Mariasun Pagoaga eta bestelakoak
Kaixo guztioi!
Uda on danori!
Opor usaia bai eta baita kale hutsak ere bai, baina bestelakoetan ezer gutxi gure herrian.
Hala ere Arrasateko orrialdean jasotakoekin laburpena prestatu dugu astero moduan.
Lehenik eta behin oporrak gida baimena ateratzeko aprobetxatzen dutenentzat bideo barregarria ekarri nahi izan dugu, barreterapia egitea ere oso osasuntsua baita. Sasian barrena autoeskola: martxa atrasa, “Wazenmank” saioaren eskutik. Ondo pasatu.
Pantaila txikitik, orain pantaila handira salto egingo dugu, “Bi Anai. ” Bernardo Atxagaren mundua pantaila handira bueltatu da. ‘Bi anai’ eleberriaren zinemarako adaptazioak forma hartu du Imanol Rayo zinemagile nafarrari esker, filmaren azken albisteak ere ekarri baititugu, bertan Mariasun Pagoaga arrasatearra dugu beste behin ere lanean.
Eserlekua lortu dugunez, bertan jesarrita geratuko gara. ‘80 egunean’ pelikula, 2010eko Donostiako Hiria Sarirako hautagaia. Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren luzemetraia ‘Pájaros de papel’ eta ‘La isla interior’ filmekin lehiatuko da. Irabazlearen izena Zinemaldiaren 58. edizioa bitartean ezagutzera emango dute.
Felicikas festetarako VIP gonbidapen bat nahi duzu? Abuztuaren, 20an eta 21ean Donostian (eta inguruko zenbait herritan) egingo diren ligatzeko party-etarako sarrerak, kamisetak eta txapak oparituko dizkizugu, zuretzat eta beste hiru lagunentzat!
Arrasatek baserri eta mendietarako bideetan 40 kilometro berreskuratuko ditu. Abuztuan zehar garbiketa lanak egiten arituko dira.
Gipuzkoak, bidaia txartel bakarra izango du 2.012 urterako. Herriko autobusak, herrien artekoak, eta baita Renfe eta Euskotrenen ere.
Errepasoari amaiera gozoa emateko, Iturriotz kalera joko dugu eta benetan plan ederra proposatuko dizuegu. Zapore klasikoko izozkiak saltzen dira gehienbat udan. Esnea, esne-gaina eta azukrea dira izozkien osagai nagusiak, baina Arrasateko Izozkitegi tabernako Josu Uribarrenek bestelako osagaiekin ere egiten ditu izozkien. 25 urte daramatza izozkiak egiten eta orain dela urte batzuk, esaterako, babarrunezkoak edota dilistakoak egitea iruditu zitzaion. Azaldu duenez, bere garaian ikusmin handia piztu zuen herritarren artean baina, zoritxarrez, ez zuen arrakasta handirik izan.
Honenbestez laster arte esanez eta eskainitako arreta eta laguntza guztia eskertuta, asteburu ona opa dizuegu.
Gogoan izan Elgoibarko jaiak ospatuko direla eta akaso……



Zure iritzia