Artxiboa

Martxoa, 2010 (r)entzako artxiboa

Joxe Angel Arregi, Gose, Bitter Honey, Bideoklip irabazleak eta abar

2010(e)ko Martxoak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Astelehen on denori!

Asteburuaren ondoren opor eder batzuen atarian kokatzen garenean dena beste kolore batez ikusten dugu, eta bestela, txikitxoei esaten zaien moduan, “bi lo eta oporrak”. Hori bai, akaso egongo da jada oporretan dagoenik ere, guztioi, astelehen on!

Jada 600 lagun izatera iritsi gara Facebook-eko taldean, denon artean ahalik eta hesi edo horma koloretsuena lortu nahi dugu. Berdin da zein auzotakoa zaren, izan ere, Arrasaten oro har gertatzen denaren berri jakiteko erakusleiho izatea da gure helburua. Bakoitzak bere arloan maneiatzen duen informazioarekin, eta kaletarrak berak bere inguruan entzun ikusi eta usaindu duenarekin aurrera egingo du.

Besteak beste hauek dira Arrasateko Horman jasotako emarien laburpenean topatuko dituzuenak.

Jose Angel Arregi erlijiosoari 817 eguneko kartzela zigorra ezarri diotela jakin dugu asteon. Eta kontu baltz eta triste batetik orain erritmo musikal apur batera:

Jose Mari Baños Maraverrek ere gure horman bere emaria utzi digu aurrekotan moduan herriko musikariek gurean, euskal herrian duten oihartzunaren isla erakutsi digu, kasu honetan BITTER HONEY taldea.

gose

Gose "Lokartu Arte" bideoklip berria

Orain erritmoa hartu dugula, musika talde batetik beste batera egingo dugu salto, eta GOSE taldearen bideoa ikusteko parada eskainiko dizuegu. Lokartu Arte izenburupean bideoklipa ikusgai.

Eta opor giroa igartzen hasteko, kalera aterako gara eta hara “Garagardoa eta cava euro 1ean Aste Santu osteko ostegunetan ere“.

Aurreko mezuetan ere iragarri genuen Arizmendik bideo lehiaketa martxan zuela, eta oraingo honetan bertan irabazleen berri ematera gatoz. ‘Pokerface’ eta BH-mank’ izan dira Arizmendiko bideo lehiaketaren lan irabazleak.

Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta laster arte agurtzen gara.

Huhezinema arrakastatsua, Arregi kasua, Emakume taldea…

2010(e)ko Martxoak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Epa danori!

Hementxe gara beste behin ere, Arrasateko taldeak bere Horman jasotakoen emariekin laburpen mezuarekin.

Asko eskertzen dugu zuok guztion partehartzea, horrela, herrian eta baita inguruan gertatzen denaren berri jasotzen dugu.

Oraindik zure post hori jarri ez baduzu, badakizu itxaroten gaudela eta gainera eskuak zabalik hartuko dugula.

Arrasate herria betidanik egon da komunikazioarekin hartu eman zuzenarekin, eta baita komunikatzaile eta era berean errealizadore, kameralari eta abarrak egunero sortzen eta saritzen. Horregatik izango da? Auskalo, baina inoiz baino filme labur gehiagok parte hartu dute Huhezineman.

Orain, denon ahotan dabilen albiste triste eta gogorrarekin jarraituko dugu San Viatorreko nagusiak dio Arregirena kasu bakarra dela.

Bestalde, gaur, eguaztena, hilak 24, deialdi interesgarria luzatu dute gure Horman bertan: Emakumeen taldea sortzeko batzarra egingo dutelako gaur bertan.

Emakumearen arlotik, orain ikasleen mundura egingo dugu salto. Lanbide heziketaren astea antolatu dute apirilerako ‘Formazioa lanerako zure aukera!’ lelopean.

Honenbestez eskerrak emanez eta zuen partehartzea eskertuz agurtuko gara. Ondo izan.

Aitaren eguneko bisitariak, Danok Bat, Surfa eta irristatze kirolak

2010(e)ko Martxoak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara, asteburu luzearen ondoren, indar berrituta eta udaberriak oparitutako kolore eta argiarekin aurrera egiteko prest.

Ohi legez, Arrasateko Horman jasotako emarien laburpena egiteko gertu gara eta hementxe jarraian, partehartzearen errepasoa jasoko duzu.

Barikutik aurrera udaberriaren ongi etorriarekin batera egun pasa politak egiteko aukerak biderkatu dira eta turismorako leiho desberdinak zabaldu dira. Hiru egunetako aste bukaeran, Euskal Herriko jendea etorri da bisitan kanpokoa baino gehiago.

Ospakizunetarako beta ere izango dugu asteon, izan ere, Danok Bat enpresak 75 urte betetzen ditu. “Danok Bat ya es de diamante”.

Bestalde eta eguraldi onarekin praktikatu daitezkeen kirolak hizpide hartuta, Surfa eta irristatze kirolak, negozio borobila bilakatu dira azkenaldian. Mondragon unibertsitatearen Bidasoako Kanpusean, arlo horretako enpresak, kudeatzen irakasten dute graduondo baten bidez.

Honenbestez, eskainitako arretagatik eta baita zuen partehartzeagatik ere eskerrak emanez agurtuko gara, Arrasateko Horman topatuko gara, bertan tril egiteko proposamena zabaltzen dugu beste behin ere.

Eitb.com

“Bertsolari” dokumentala, Joxe Angel Arregi, Governors eta gehiago

2010(e)ko Martxoak 18 Kaitin Allende Iruzkin 1

Epa lagunok!

Jada barikua dela esan dezakegu, bai, ostirala! Nahiz eta osteguna izan, bihar, jai eguna dugu eta horregatik, hemen gara Arrasateko Taldeko Horman jaso diren emarien laburpena egiteko prest.

Egunetik egunera, lagun gehiago gara, eskerrik asko bat egin eta baita partehartzeagatik ere! Zure inguruan zerbaitek kezkatzen bazaitu edota, ekitaldiren baten berri eman nahi baduzu, hauxe duzu aukera bikaina.

Hasteko, kirolaren errepasoa egiterako orduan, Lore Marre eta Nerea Mata aipatu behar ditugu nahi eta nahi ez. Pertika saltoko Euskadiko marka ondu du Lore Marrek.

Zorionak Nerea!Donostiako Aerobitoiko irabazlea izan da.

Bestalde pantaila handira bidean dagoen lanarekin egin dugu topo, Bergarakoa da, alboko herrikoa, horregatik egin diogu Asier Altunari bere txokoa hemen gure herriko Blog-ean. “Bertsolari” dokumental pilotua ikusteko moduan dago. “Kixi” Bergararraren azken proiektua.

Gaiaz erabat aldatuko dugu orain eta asteon jasotako albiste harrigarri eta gogorrari zabalduko diogu leihoa. Izan ere San Viator ikastetxean izandako Joxe Angel Arregi irakaslea Txilen atxilotu dute pederastia dela eta. Viatoristen komunitatea ikerketan laguntzen ari da.

Horrelakoak entzunda, eta aste labur bezain intentsuari agur esateko zubiko eskaintza turistikoa dakargu.

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Governors taldearen disko berria "Frenetikodrome"

Zubia ganoraz eta behar moduan hasteko, herritik atera gabe, gaur bertan, MUSIKA ZUZENEAN eta bertan egindakoa bertakoentzat: “Frenetikodrome” disko berria kaleratu du Governors taldeak.

Ederto pasatu.

“Bagara”, KonponBIT, BHKlip bideo lehiaketa eta Pintxopoteoa

2010(e)ko Martxoak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Agur bero bat danori!

Hemen gara, Arrasateko Blog-ari bizitza emateko gogoz, eta horretarako Facebook-eko lagunak ere daude, zuok guztiok bakoitzak bere aldetik, inguruan gertatutakoak eta ospatuko direnen berri emateko prest. Lehenik eta behin eskerrik asko guztioi.

592 lagunez osatutako taldea da, eta jakina, Maritxu Kajoi egunerako 2010 lagun lortu nahi ditugu, ez dugu erronka bazterrean utziko, ezta gutxiago ere.

Jakitun zaretenez, orain arte, Horman azaldutako posten laburpena egin izan dugu eta baita kide guztiei bidali ere, baina azkenaldian Arrasateko Bloga dugunez bertan topatuko dituzue Arrasateko Horman jarritako post denak, bata, bestearen atzetik.

Aukeraketa egiten jarrita, lehiaketa baten berri emango dugu, izan ere, gure bailaran, kalitatezko artista handiak ditugu, bai bideo edota film egileen artean. Datozen belaunaldietan ere horrelako harri bitxiak egongo direlako, zeragatik ez bidea prest utzi? Arizmendik bigarren aldiz deitu du BHKlip bideo lehiaketa.

Bestalde, pantaila txiki batetik, beste batera igaroko dugu, izan ere, telebistarena (bideoarena alde batera utzita) ordenagailuaren monitorea hartuko dugu, baina zer egingo dugu berarekin? Egia esan gutariko askok ezer gutxi egingo genuke, pantailak edota konputadoraren bestelakoek kale egingo balute, beraz, horretarako profesionalak eskura edukitzea izaten da onena. KonponBIT, informatikako konponketak egiteko zerbitzua.

“Bagara” pasa den astean aurkeztu zen Amaia Antzokian, aurpegi ezagunak tartean eta prozesu bat gure gizartean. Ekitaldi jendetsu eta emotiboa, “Bagara” aurkezteko.

Aste gogorra izan dutenentzat, edota horrelakoa izango dela ikusten dutenentzat, Lontzo Sainz-ek plan ederra utzi digu Horman. Arrasateko ostegunetako Pintxo-Pote-a, eredu ;-) ).

Honenbestez, eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte.

Eitb.com

Arrasateko Blog-a dugu!!

2010(e)ko Martxoak 10 Kaitin Allende Iruzkin 1

Kaixo lagunok!

Arrasateko taldea egunero hazten doa, jada 588 lagun baikara eta laster askoz ere gehiago izango gara. Gainera gaur, albiste pozgarri batekin gatoz eskuartean, izan ere, une honetatik aurrera Arrasatek blog-a izango du eta bertan partehartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

Jakitun zarenez, Arrasateko Horman izandako emarien laburpena bidaltzeko ohitura izaten dugu, eta horrela jarraituko dugu baita aurrerantzean ere, baina, hemendik aurrera, askoz ere mezu laburragoak jasoko dituzue. Horrela, informazio gehiago eskuratu ahal izateko blog-era bertara jo beharko duzu.

Musikarekin ekingo diogu gaurko errepasoari, hala ere, ez da lehen ezta azken aldia doinuekin ekiten diogula gure mezuari, Arrasate izatez musika herria ere bada, kooperatibak bai baina, baita artista handiak ere. Zuzeneko zaindu eta bortitzarekin aurkeztu zuen Never Surrenderrek disko berria.

Komunikabide garen aldetik, informazioa ematen den atarira bertara joko dugu, kasu honetan pantaila txikia. Telebista Interneten aztertzen ari da HUHEZIko Komunikaldietan.

Bihar burutuko den ekitaldiaz oroitzeko oharra ere jaso dugu horman bertan Amaia Udal Antzokiari esker. “Bagara proiektuaren aurkezpena dela eta, ostegun honetan ezingo da “Let´s Get Lost” iragarritako filmea eman Amaia Antzokian. Beste data batera eramatea da gure asmoa, baina oraindik erabaki gabe dago. Barkatu eragozpenak.”

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen film laburren lehiaketak hiru urte beteko ditu, eta aurten lehiaketarako aukeratutako 10 lanek 400 euro jasoko dituzte. Epaimahaiak euskarazko film labur onenari ere diru kopuru hori emango dio. Ostiral honetan amaitzen da lanak bidaltzeko epea.

Eskerrik asko denagatik eta laster arte

Eitb.com