Artxiboa

‘zornotzako aretoaren programazioa’rekin etiketatutako sarrerak

Markeliñeren ikuskizun berriak Zornotzako familiak liluratuko ditu

2012(e)ko Urtarrilak 18 Amorebieta-Etxano Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanok Markeliñe taldearen ikuskizun berria estreinatuko du bihar Zornotza Aretoan. Gainera, Zornotzako gazteen lokalak protagonista izan ditugu egunotan Facebookeko orrialdean, “Lokaleroak” saioaren finalean baitago gure herriko talde bat. Bultzada txiki bat emango al diegu? :-)

Zornotzako Aretoak aurkeztu du ondorengo hilabetetako programazioa . Bihar, urtarrilak 20 Markeliñe taldearen “Harezko Ipuinak” ikuskizunak alaituko ditu Amorebieta-Etxanoko familiak. Kezkak, bildurrak, barreak, samina….. gustu guztiei zuzenduriko lana da hau, eta ostiralean, urtarrilak 20, gaztelaniaz, eta larunbatean, urtarrilak 21, euskaraz ikusi ahal izango da talde honen azken lana. Baina Zornotzako Aretoaren egitarauaren baitan, azpimarragarriak dira baita ere Jabier Muguruza musikariaren “Bikote bat” bere azken lanaren aurkezpena edo 2010ean Antzerki Sari Nazionala jaso zuen La Zaranda taldeak Nadie lo quiere creer lanaren taularatzea.

Azken hilabeteotan ETB-3ko “Lokaleroak” saioak Euskal Herriko gazteen lokalak erakutsi dizkigu. Hodei Zambranok duela egun gutxi Lokaleroak saioaren laburpen bideoa partekatzen zuen horman, eta eskerrak emateaz gain, hitz hauek uzten zituen: “Zornotzako local bat dekogu finalean!”. Izan ere, azken txanpan sartu da saioa eta oraingoz Bilboko lokala badagoe ere lehen postuan ‘Lokaleroak’ saioko botazioetan, gu haren atzetik bigarren postuan gaude. Ez dago gaizki ezta! Eman botoa Zornotzako Gazteen lokalaren alde. 18-19 urte inguruko gazteak dira lokal honen protagonistak. Begira begira:

Eta irudi bikain hauekin agur esateko ordua heldu da. Jarraitu Facebookeko orrialdean eta blog honetan zuen iritziak, zalantzak… partekatzen. Bitartean izan ongi eta besarkada potolo bat! :-)