Artxiboa

‘zornotzako anbulatorioa’rekin etiketatutako sarrerak

Zornotzak Kaitanako anbulatoriorako lurrak utzi dizkio Jaurlaritzari

2011(e)ko Urriak 28 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanok Kaitanako Osasun Zentro edo anbulatorio berria egin ahal izateko lursailak laga dizkio Eusko Jaurlaritzari. Eider Garaikoetxeak eman digu albistearen berri lotura honetan eta irakur dezakegunez, bertan, Kaitanako Osasun Zentroa eraikitzekotan dira etorkizun hurbilean. Lanak urte honen azken hiruhilekoan hastea aurreikusi zuten, denborak esango du noizko izango dugun zornotzarrok anbulatorio berria prest. Bitartean Eiderrek arrazoi, gero eta gutxiago falta da.

Imanol Aragonek berriz, atzoko hodeien argazkia partekatu zuen Zornotzako Facebookeko orrian. Frutas Francisco Salado-k ‘Fantastic, parece un ovni, muy bueno‘ aipatu zuen jarraian eta Eider ere bat etorri zen. Bitxia bada konposizioa baina, zuek zer diozue, ovnia dela dirudi bai ala ez?

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

Hodei Zambranok berriz, ETB-ko Lokaleroak saioaren berri eman zigun pasadan astean. Honela zioen: ‘Aste honetan ez dira agertuko zornotzarrak baina adi egon ze hurrengo asteetan zornotzako lokalen bat ikusiko dozue. Saio kañeroa izango da, disfrutatu!’ Adi egon beharko dugu beraz, gure herriko gazteen lokalak kuxkuxeatzeko eta baita, lokaleroen egunerokoa zein den ezagutu ahal izateko ere. Eiderrek halaxe komentatu zuen: ‘Nire etxe azpian badago gazteen lokal bat, ea horiek diren!!!!’ Ez dakigu ba zure etxe azpikoak izango ote diren, Zornotzan badago non aukeratu eta! Zein izango ote da? Edo hobeto, zein lokal gustatuko litzaizueke zueri bertan ikustea?

Besterik ez gaurkoz, datorren astean berriz ere Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrian esandako guztia bilduko dugu asteko laburpenean. Orain, zuena da hitza! Elkarbanatu albisteak, argazkiak, kexak, iradokizunak… nahi duzuena. Parte hartu! Bitartean, ongi pasa asteburua zornotzarrok, batzuentzat luzea izango da gainera ;-) Ongi izan eta laster arte!