Artxiboa

‘zornotza kontzertuak’rekin etiketatutako sarrerak

2011ko Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien azken traka hastear

2011(e)ko Uztailak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko biztanleak asteburuari begira daude. Biharko eguna argitzearekin batera hasiko baita herriko jaien azken traka eta aste guztian zehar egin duen ‘negu’ giroa ikusita, eguraldia hobetzearekin batera norbera ere jai giroan murgiltzeko gogoa nabari da. Eta aldatzen ez bada… ba esan ohi den bezala, ‘gustoko lekuan aldaparik ez!‘.

Egun hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebook-eko orrian ez da parte hartze handirik egon. Badirudi zornotzarrak indarrak biltzen aritu direla lan egun hauetan zehar, hortaz, energia topera dutela heduko dira astebukaerara. ;-)

Ane Goikoetxeak atzo piragua jeitsierako argazkiren bat partekatzeko eskatzen zuen eta David Rodriguezek berriz, 2011ko Karmengo jaien txupinazoaren uneko argazki hauxe utzi digu gaur:

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Oraindik asko dago gozatzeko eta horren lekuko da Amorebieta-Etxanoko karmengo jaietako egitaraua. Bete-bete dago azken trakarako prest, goza ezazue! Gora Zornotzako jaixak eta zornotzarrak!!!

Eta jaiez gain, Hodei Zambranok ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saio berriko promoa utzi du Amorebieta-Etxanoko horman. Esteka honetan duzue bideoa ikusgai. Gaurkoz besterik ez, ongi pasa jaietan eta egun gutxi barru izango duzue gure berri. Bitartean, zuen argazki, bideo, iritzi edota bestelako kontuen zain geratuko gara eta horiek denak, badakizue, taldeko orrialdean bertan uzteko aukera duzuela, edota, gure herriko blogean bertan. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Amorebieta-Etxanoko jaiak jendez lepo abiatu dira. Gora karmenak 2011!

2011(e)ko Uztailak 19 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Pasadan ostiraleko txupinazoarekin hasi ziren Zornotzako jaiak. Aurtengo Karmenetako lehen asteburuan jendez lepo bete da herria eta Aitor Aranak lehen eguneko argazki hauek utzi ditu Amorebieta-Etxanoko horman, eta gainera, bere esanak ere geure egiten ditugu: ‘Aupa zornotzarrak oraindik egun pila ditugu aurretik!’.

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Ane Zabala ere jaien hasieraz aritu da: ‘Lehen astebukaera ikaragarria izan da eta datorrena… hobea! Gora Zornotzako jaiak!’. Gurekin partekatu duen albistean, Udaleko arduradunak ere pozik agertu dira lehen egunetako balantzearekin. Kultur zinegotziaren hitzetan, ‘aurtengo jaien hasiera inoizko jendetsuena izan da’. Ekitaldi jendetsuenak txupinazioa eta Ken Zazpi taldearen kontzertua izan dira momentuaz eta bertaratzeaz gain, ‘giro ona’ ere nabarmendu nahi izan dute.

Denak pozik eta jaiak hasi besterik ez dira egin oraindik. Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaien egitaraua bete-bete dago oraindik, gaur bertan esaterako, arratsaldeko zortzietan Sokamuturra izango da eta bihar berriz, Ibaizabal errekan koadrilen arteko piragua jeitsiera. Goza itzazue jaiak eta bidalizkiguzue argazki batzuk! Amorebieta-Etxanoren orrialdeko hurrengo laburpenean zure argazkiak argitaratuko ditugu!

Eta jaiak hasi baino lehen eskakizun bat ere egin dute Zornotzako horman. David Rodriguezek honela zioen: ‘Entre todos podemos intentar que los carteles presentados a concurso sean expuestos en el Zelaieta , no encontramos la manera de que nos escuchen y se pasan la pelota unos a otros’. Eta berak aurkeztutako kartela utzi digu ikusgai, hona hemen:

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Besterik ez gaurkoz, jarrai ezazue jaietaz gozatzen eta egun gutxi barru etorriko gara bueltan jaien inguruan gertatzen den oro kontatzeko. Goza itzazue Zornotzako jaiak! ;-) Gora Karmenak eta gora zornotzarrak!!!

Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaien egitaraua

2011(e)ko Ekainak 30 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaiek badute euren egitarau ofiziala. Aurtengo jaietan ezertxo ere galdu ez dezazun, hementxe duzu egitarau osoa, baita Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien 2011ko kartela ere:

Amorebieta-Etxanoko 2011ko jaietako kartela

Amorebieta-Etxanoko 2011ko jaietako kartela

Uztailak 15 ostirala-viernes

20.00 Herriko plazan – Pregoia, txupinazoa eta kalejira, Zornotza, Arrasate eta Larrabetzuko erraldoi eta buruhandi konpartsak, batukada eta Bilbo eta Zornotzako gaitero eta txistulariak. Pregon, chupinazo y posterior kalejira de comparsas de gigantes de Zornotza, Arrasate y Larrabetzu, batukada y txistularisy gaiteros de Bilbao y Amorebieta..

21.00 Herrian zehar – Kaleko musika.

22.00 Zubiondo parkean – Kontzertua KENZAZPI

23.30 Txosnetan – Herriko taldeen kontzertua Concierto de grupos locales

GALBIDEAN

IN THE ARMS OF PERDITION

BULLETS OF MISERY

Uztailak 16 larunbata-sabado

09.00 Ibaizabal errekan – UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA

09:00 Jauregibarrian – 40 eta 80 km.tako ZALDI LASTERKETA Raid hípico de 40 y 80 km.

11.00 Herrian zehar – UDAZKEN taldearen kalejira Pasacalles de los txistularis de UDAZKEN

Goizean Larrean Por la mañana KARMENGO JAIA. Meza, bertsolariak, UDABARRI dantza taldea, eta Euskal erromeria TRIKI PIU taldeagaz

Fiesta del Carmen. Misa, bertsolaris, Udabarri y romeria con Triki Piu..

Ostean Larreako landetan Después HERRI KIROLAK

“Urrezko aizkolari” Txapeldunen liga / Competición de aizkolaris. Liga de Campeones

J.J LOPEZ AZPILIKUETA (2011ko txapelduna) vs O. LARRETXEA + Iparraldeko jokoak

11.30 Gane - TENIS LEHIAKETAKO HAUR ETA ALEBINEN FINALAK

Finales infantiles y alevines del torneo de tenis

17.30 Amorebieta IV Frontoia - PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK Partidos de pelota profesionales

Urrutikoetxea – Iza

Arretxe II – Untoria

eta

Olaizola II – Beroiz

Berasaluze VIII – Begino

20.00 Zezen plaza/plaza de toros - SOKAMUTURRA

21.00 Zelaieta parkean – BERTSOLARIAK

22.30 Txosnetan - Kontzertua

LARREGI

MEMORIA DE PEZ

23.00 Zubiondo plazan – Kanpo berbena

PENTAGRAMA ORKESTRA

24.00 Txosnetan – Alkoholemia karpa

Uztailak 17 igandea-domingo

Goizean Zelaieta parkean Por la mañana

“ARTEA KALEAN” UMEENTZAKO JOLAS PARKEA

Parque de juegos infantil “Calles de arte”

11.00 Herrian zehar – UDAZKEN taldearen kalejira

Pasacalles de los txistularis de UDAZKEN

11:00 Jauregibarrian – ARKU TIROKETA

Tiro con arco y stand participativo al público

18.00 Zezen plazan – UMEENTZAKO SOKAMUTURRA

20.00 Larreako San Juan Bautista eleiza / Iglesia San Juan Bautista “ELEIZETAN”

Kontzertua - Trio AERODYNAMIC hirukotea

STEPHANIE BRAND, flauta eztia

MARIA MARTINEZ AYERZA, mokoflauta

HARMA EVERTS, sopranoa

19.30 Herriko plazan – Kale Antzerkia “ MEDIOPELO” Ganso&Cia

20.30 Zezen plazan – SOKAMUTURRA

22.00 Zubiondo plazan – Kontzertua

Uztailak 18 astelehena-lunes

17.00 Jauregibarrian – GURE KIROLAK

Koadrilen arteko bolo, eskupilota eta frontenis txapelketak.

Campeonatos de bolos, pelota mano y frontenis entre cuadrillas.

Uztailak 19 asteartea-martes

20.00 Zezen plaza/plaza de toros SOKAMUTURRA


Uztailak 20 asteazkena-miercoles

18.30 Ibaizabal erreka - KOADRILEN ARTEKO PIRAGUA JEITSIERA

Bajada de piraguas entre cuadrillas


Uztailak 22 ostirala-viernes

Egun osoan Zubiondo parkean Todo el dia KOADRILEN EGUNA

Koadrilen bazkari herrikoia, eta ekintza desberdinak.

Actividades diversas y comida popular de cuadrillas

11.00 Zelaieta parkean – LA BOMBONERA. Futbol 3×3

17.00 Zelaieta parkean – 50 XAKE PARTIDA Nuria Corral Euskadiko txapeldunaren kontra

50 partidas simultaneas de ajedrez contra la campeona Nuria Corral

19.00 UMEEN TANBORRADA Tamborrada infantil

19:30 Amorebieta IV Frontoia - PALA PARTIDAK Herriko Txapelketaren finalak

Finales del campeonato local

21.00 Zelaieta parkean - XII. TXISTULARIEN KONTZERTUA

XII. Gran concierto de txistularis. Abeslari gonbidatua/ Artista invitado: UNAI ORMAETXEA bertsolaria

22.00 Herriko plazan – Kale antzerkia “ANOMALIA MAGNETICA” Markeliñe

23.00 Txosnetan - Kontzertua

CIRUJANOS

COOKIN BANANAS (Mucho Muchacho+ Cookin sould)

Uztailak 23 larunbata-sabado

Goizean Zubiondo parkea Por la mañana MARMITAKO LEHIAKETA Concurso de marmitako

Egun osoan Todo el dia Kaleko musika TRIKI PIU

Egun osoan Jauregibarria Todo el dia TXAKURREN TOPAKETA 2011

Encuentro canino 2011

09:00 Boroa poligonoan LXXXVII. USAKUME TIROKETA Ofiziala

LXXXVII. Tirada oficial de pichón

10:00 Ogenbarrenan – BASKET 3X3

11.30 Gane – TENIS LEHIAKETAKO FINALAK

Finales del torneo de tenis

12.00 Zubiondo parkea - MR. SILHOUETTES

12.30 Zelaieta parkea - BIZIKLETA FESTA

Kontzentrazioa eta ondoren martxa herrian zehar

Concentración de bicis y marcha por el pueblo

17.00 Amorebieta IV Frontoia - KARMENETAKO ESKUPILOTA TXAPELKETA

Torneo local de Pelota mano Federatuen finalak. Final de federados.

17.00 Urbano Larruzea kalea – XXX. XAKE TXAPELKETA XXX. Torneo de ajedrez

Agustín Zamakona Memoriala-Memorial Agustín Zamakona

21.00 Gure Kirolak bolatokian – KARMENETAKO I. BOLO TXAPELKETA I.torneo de bolos de fiestas.

21.30 Euskal dantzak – ARGIA dantza taldea: “AXERI BODA”

22.30 Txosnetan - Kontzertua KOP

23.00 Zubiondo plaza - Kanpo berbena VARADERO ORKESTRA

Uztailak 24 igandea-domingo

Goizean Jauregibarria Por la mañana TXAKURREN TOPAKETA 2011 Encuentro canino 2011

09:00 Boroa poligonoan - LXXXVII. Herriko USAKUME TIROKETA Soziala LXXXVII. Tirada social de pichón

11.00 Herrian zehar – UDAZKEN taldearen kalejira

Pasacalles de los txistularis de UDAZKEN

11.00 Jauregibarria – ITSAS MODELISMO ERAKUSTALDIA

Exhibición de modelismo naval

20.30 Herrian zehar – Kaleko musika. GRANUJAS A TODO RITMO

21.30 Herriko plaza - Nazioarteko dantzak ORKESEOS compañía de danza. Colombia.

22.30 Txosnetan - Erromeria ZIRKINIK BEZ

22.30 Zelaieta parkea - Kontzertua “BETI BIZI”

KEPA JUNKERA

XABIER AMURIZA

LEIOA KANTIKA KORALA

Uztailak 25 astelehena-lunes

Egun osoan Todo el dia AITITE AMAMEN JAIA: meza , aurreskua, erromeria…

Fiesta de la 3ª edad: misa, aurresku, bailables…

Izena emateko/Inscripciones: Nafarroa zentroa

Goizean Zubiondo parkea Por la mañana X. BASERRITARREN AZOKA / X. Feria de productos de caserio

Kaleetatik Por las calles TRIKI PIU trikitilariak

17.00 Amorebieta IV frontoia – KARMENETAKO ESKUPILOTA TXAPELKETA Torneo local de pelota mano

Eskolarren finalak. Final escolares

18.30 Zelaieta parkea – KOADRILEN ARTEKO HERRI KIROLAK Deporte rural entre cuadrillas

19.00 Zubiondo plaza – EUSKAL ULTRASTAR Karaokea

20.00 Zubiondo plaza – GO!AZEN DANTZATZERA

21.30 Zubiondo plaza -ZU ZEU ARTISTA!!!!

II. Herriko gazteen proposamen eszenikoen lehiaketa(11-18 urte)

II. Concurso local de propuestas escenicas de jóvenes(11-18 urte)

22.30 Jauregibarria – SU ARTIFIZIALAK Zaragozana piroteknia

23.00 Zubiondo plaza – Kontzertua NIRI BOST

Uztailak 26 asteartea-martes

Goizean Zelaieta parkea Por la mañana

“MUNSTRO KOLOREAK” UMEENTZAKO JOLAS PARKEA

Parque de juegos infantil “Colores monstruos”

18.00 Urritxe Futbol Zelaia S.D.A. 2. MAILAKO TALDEAREN AURKEZPEN PARTIDA

Partido de presentación del equipo S.D.A. de 2ª división

19.00 Zubiondo plaza – Umeentzako antzerkia / Teatro infantil

“JIM ALTXOR UHARTEA” Gorakada teatro

20.30 Zelaieta parkea - JURAVCA

ALAIAK Abesbatzaren 25 urteurrena

25 aniversario del coro ALAIAK

22.30 TANBORRADA

Uztailak 27 asteazkena-miércoles

19.30 XII. KOADRILEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETA eta LA BALDUFA antzerki taldearen “DRAGO”

XII. Desfile concurso de disfraces de cuadrillas y el grupo de teatro LA BALDUFA con “DRAGO”

20.30 Herriko plaza – MOZORRO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Entrega de premios del concurso de disfraces

21.00 Herritik zehar por las calles – Kaleko musika

SUGARRI FANFARRIA

SAMENAKOA

Haizetara 2010 aipamen berezia- mención especial

24.00 Zubiondo plaza – Disko festa

OIHAN VEGA