Artxiboa

‘Zornotza jaiak’rekin etiketatutako sarrerak

2011ko Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien azken traka hastear

2011(e)ko Uztailak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko biztanleak asteburuari begira daude. Biharko eguna argitzearekin batera hasiko baita herriko jaien azken traka eta aste guztian zehar egin duen ‘negu’ giroa ikusita, eguraldia hobetzearekin batera norbera ere jai giroan murgiltzeko gogoa nabari da. Eta aldatzen ez bada… ba esan ohi den bezala, ‘gustoko lekuan aldaparik ez!‘.

Egun hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebook-eko orrian ez da parte hartze handirik egon. Badirudi zornotzarrak indarrak biltzen aritu direla lan egun hauetan zehar, hortaz, energia topera dutela heduko dira astebukaerara. ;-)

Ane Goikoetxeak atzo piragua jeitsierako argazkiren bat partekatzeko eskatzen zuen eta David Rodriguezek berriz, 2011ko Karmengo jaien txupinazoaren uneko argazki hauxe utzi digu gaur:

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Oraindik asko dago gozatzeko eta horren lekuko da Amorebieta-Etxanoko karmengo jaietako egitaraua. Bete-bete dago azken trakarako prest, goza ezazue! Gora Zornotzako jaixak eta zornotzarrak!!!

Eta jaiez gain, Hodei Zambranok ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saio berriko promoa utzi du Amorebieta-Etxanoko horman. Esteka honetan duzue bideoa ikusgai. Gaurkoz besterik ez, ongi pasa jaietan eta egun gutxi barru izango duzue gure berri. Bitartean, zuen argazki, bideo, iritzi edota bestelako kontuen zain geratuko gara eta horiek denak, badakizue, taldeko orrialdean bertan uzteko aukera duzuela, edota, gure herriko blogean bertan. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Amorebieta-Etxanoko jaiak jendez lepo abiatu dira. Gora karmenak 2011!

2011(e)ko Uztailak 19 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Pasadan ostiraleko txupinazoarekin hasi ziren Zornotzako jaiak. Aurtengo Karmenetako lehen asteburuan jendez lepo bete da herria eta Aitor Aranak lehen eguneko argazki hauek utzi ditu Amorebieta-Etxanoko horman, eta gainera, bere esanak ere geure egiten ditugu: ‘Aupa zornotzarrak oraindik egun pila ditugu aurretik!’.

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Ane Zabala ere jaien hasieraz aritu da: ‘Lehen astebukaera ikaragarria izan da eta datorrena… hobea! Gora Zornotzako jaiak!’. Gurekin partekatu duen albistean, Udaleko arduradunak ere pozik agertu dira lehen egunetako balantzearekin. Kultur zinegotziaren hitzetan, ‘aurtengo jaien hasiera inoizko jendetsuena izan da’. Ekitaldi jendetsuenak txupinazioa eta Ken Zazpi taldearen kontzertua izan dira momentuaz eta bertaratzeaz gain, ‘giro ona’ ere nabarmendu nahi izan dute.

Denak pozik eta jaiak hasi besterik ez dira egin oraindik. Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaien egitaraua bete-bete dago oraindik, gaur bertan esaterako, arratsaldeko zortzietan Sokamuturra izango da eta bihar berriz, Ibaizabal errekan koadrilen arteko piragua jeitsiera. Goza itzazue jaiak eta bidalizkiguzue argazki batzuk! Amorebieta-Etxanoren orrialdeko hurrengo laburpenean zure argazkiak argitaratuko ditugu!

Eta jaiak hasi baino lehen eskakizun bat ere egin dute Zornotzako horman. David Rodriguezek honela zioen: ‘Entre todos podemos intentar que los carteles presentados a concurso sean expuestos en el Zelaieta , no encontramos la manera de que nos escuchen y se pasan la pelota unos a otros’. Eta berak aurkeztutako kartela utzi digu ikusgai, hona hemen:

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Besterik ez gaurkoz, jarrai ezazue jaietaz gozatzen eta egun gutxi barru etorriko gara bueltan jaien inguruan gertatzen den oro kontatzeko. Goza itzazue Zornotzako jaiak! ;-) Gora Karmenak eta gora zornotzarrak!!!