Artxiboa

‘Zornotza Aretoa’rekin etiketatutako sarrerak

Amorebieta-Etxanon, Zornotza aretoko antzerkirako sarreren zozketa!

2011(e)ko Abenduak 16 Amorebieta-Etxano Iruzkinik ez

Zornotzan Gabonak heltzear daudela eta… Olentzeroren bisita izango dugu! Abenduaren 29an, Zornotza Aretoan, glu-glu antzerki taldeak eskainiko duen ‘La Lechuga’ antzezlana debalde gozatzeko… bi sarrera bikoitz ditugu!!! Asteartean esan genizuen bezala, parte hartzeko Zornotzako blogera harpidetu behar zarete, hemen klik eginda eta abenduaren 27an egingo dugu zozketa harpidedun guztien artean. Zeren zain zaude???

Amorebieta-Etxano | La lechuga antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Amorebieta-Etxano | La lechuga antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Gabon atari honetan Eider Garaikoetxeak Zornotzan burutuko diren ekimenen berri eman digu esteka honetan. Ohiko Olentzeroren harreraz gain, Zelaieta frontoian Gabonetan Jai umeentzako parkea irekiko da abenduaren 30erarte eta Eiderrek dioenez, ‘Zornotzako PINa 26an zabalduko dute… me da que me va a tocar! :-( ‘ Ziur bat baino gehiago zaudetela egoera berean… aupa zuek!

Gabon egunak ederrak izan ohi dira eta badirudi, eguraldi txarraren etorrerak emango diola ongietorria aurten eguberriari. Aurreko zubirako ere iragarpen makala egin zuten eta Eiderrek ume zein familia osoarentzako joku egunen berri eman zigun. Asteburu honetan ere ez dirudi eguzki asko ikusteko aukera izango dugunik beraz… egiten duzuena egiten duzuela, aprobetxa ezazue eta gozatu!

Agurtzeko, Hodei Zambranok elkarbanatutako bideoa dakarkizuegu. Hona hemen, Gaueroko gazteekin gaueko aisialdi programan egindako Seiren taldearen bideoklip berria, ederra!

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zuen zain gaude!

Zornotzako PINa 26an zabalduko dute… me da que me va a tocar! :-(

Zornotza: San Martin eguneko ilargi betea eta egunsentia argazkitan

2011(e)ko Azaroak 11 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Zornotzako orrian San Martin bezperako ilargi betearen eta gaur goizeko egunsentiaren argazkiak jaso ditugu. Eskerrik asko Imanol Aragon, ederrak dira benetan! Ikusi egingo ditugu ezer baino lehen ;-)

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Agur bero bat bidali digu Imanol Aragonek; eta guk berriz ere diogu, ederra izan zen bart gaueko ilargi betea eta onak dira bai argazkiak. Gaur goizeko egunsentiaren kolorea ere ikaragarria izan da, Karmele Aurtenetxek esan bezala, ‘Bai, gaurkoa goiz gorri-gorria izan dogu! Eta ederra argazkia‘.

Aurreko astebukaerarako berriz, proposamen hauxe egin genizuen: ‘Espero ez denaren zain al zaude? Horixe da datorren larunbatean Zornotza Aretoan taularatuko duten antzezlanaren izenburua, ‘En attendant l’inattendu’. Ustegabeko bat edo beste jasotzeko egun aproposa izan daiteke’. Karmele Aurtenetxeri izenburua gustatu zitzaion eta Eider Garaikoetxeari berriz, argazkia. Bertaratu al zineten?

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Lip dub-a grabatzen ari dira herrian? Atzo musika eta jende pilo ikusi neban Udaletxe plazan… Baten batek badaki zerbait???‘ Eiderrek egin zuen galdera, ba al dakizue zertaz ari den? Egin al da bideoren bat? Hala bada, elkarbanatu ezazue Zornotzako Facebookeko orrian, guk ere ikusi nahi dugu!

Besterik ez gaurkoz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela blog honetan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua, laster arte!

Zornotzako argazkiak jaso ditugu Amorebieta-Etxanoko komunitatean

2011(e)ko Urriak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko argazkiak jaso ditugu Zornotzako orrian azken egun hauetan. Amorebieta-Etxanoko horman udako lozorrotik esnatu garela nabari da iada, hasi da kurtso berria eta bueltatu gara denok ohiko egin beharretara. Eguraldia bera ere udazkenera moldatu da dagoeneko eta gu ere hementxe gaude berriz ere, astero-astero Zornotzako orrian elkarbanatzen duzuen ororen berri emateko prest, ez dezazuen ezer galdu.

Imanol Aragonek bi argazki eder bidali dizkigu. Lehenengoan udako azken egun eguzkitsuen kolore bizia ikus dezakegu, argi gorridun egunsenti gogoangarria atzeman zuen etxeko leihotik. Antonio, Savela, David, Karmele eta Eider bat etorri dira epaian: zirraragarria izan zen benetan irailaren 28ko egunsentia. Hona hemen:

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Bigarrenean aldiz, uda garaiko nostalgia guztiak poltsikoan sartzeko irudi borobila utzi digu: goizeko behelainoak laztandutako Amorebieta-Etxano. Atzokoa da irudia eta Delirium Tremens, 80. hamarkadako talde gipuzkoarraren Laino ilunak abesti mitikoaren letra zati batez lagunduta partekatu zuen atzo. Hona hemen: ‘Laino ilunak ikusten, goizean goizez zeruan, leihoak bustirik daude…

Amorebieta-Etxano, atzo goizeko lainoa ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko urriaren 6ko goiz lainotsua ARGAZKIA: Imanol Aragon

Aldaketaren testigu izan gara dagoenezko beraz, utz ditzagun eguraldi kontuak alde batera eta hel diezaiogun kurtso berriko lehen kultur proposamenari. Atzo Amorebieta-Etxanoko orrian elkarbanatu genuen albisteak dioen bezala, gaur da zita Zornotza Aretoan. Mikel Urdangarin zornotzarrak eta Traspasos dantza konpainia gasteiztarrak elkarlanean sortutako ‘Nora’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidea atsegin baduzu, badakizu! Garaiz zabiltza oraindik ;-)

Honela emango diogu amaiera gaurko laburpenari; beti bezala, eskerrik asko guztioi, Zornotzan gertatzen denaz hitz egiteagatik, eta laster hementxe elkartuko garelakoan agurtzen zaituztegu. Gaurtik aurrera, zaudeten lekuan zaudetela, astero etorriko gara blog honetara Amorebieta-Etxanoko orrian gertatzen den guztia kontatzera. Besarkada bat eta ondo izan!

Gemma Mengual eta taldea Zornotzako kiroldegiaren inaugurazioan

2011(e)ko Otsailak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Gemma Mengual bere igeriketa sinkronizatuko taldearekin Zornotzako kiroldegiaren inaugurazioan, hau da,  Facebooken hormako gai nagusia.

Otsailaren 18an izango da egun handia, orduan inauguratuko baita Amorebieta-Etxanoko kiroldegia eta ekitaldi berezia prestatu dute horretarako, Beñat Mendietak gogoratu digu, Gemma Mengual eta igeriketa sinkronizatuko taldea, gurean izango direla. Maila handia, gure herrian, ez dugu gutxiago merezi, estreinaldi mundiala benetan luxuzkoa izango da. Bertan uzten dugu albistearen berri jasotzeko esteka.

Amorebieta SD Futbol taldea

Amorebieta SD Futbol taldea

Argazki honekin ia dena esanda dago, baina gure aldetik aste honetan SD Amorebieta futbol taldeko argazkiak ikusi ahal izateko lotura oparitu nahi izan dizuegu hesian bertan eta hemen duzu horiek ikusteko aukera, ondorengo esteka honetan, alegia.

Amorebieta. Santa Ageda. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta. Santa Ageda. Argazkia: Imanol Aragon

Irudiak ikusten jarraituko dugu eta ondorengoa Imanol Aragonek Zornotzan ospatutako Santa Ageda egunekoa, horman ipini baitu guztion gozamenerako. Eskerrik asko Imanol!, argazkia hemen bertan duzu.

Iraia Martínez Mezok ere argazkia utzi dugu Amorebieta-Etxanoko horman, ikusi nahi izanez gero, lotura uzten dizugu.

Bukatzeko agendan apuntatzeko hitzordu bat dakargu, Ane Goikoetxearen eskutik dator, berak, hesian, otsailaren 18an, MANIÁTIC@S Zornotza Aretoan. Egongo zirela aipatzen baitzigun, baita hau galdetu ere: ‘Zu ere maniatikoa al zara?’ Webgune honetan informazio gehiago jasoko duzu; organik.com.es. edo bestela ondorengo estekan.

Bertan utziko dugu aste honetako laburpena, eta badakizu, hurrengo astekoa iritsi bitartean, hemen gure blogean edota Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrialdean zure emariak utzi ditzakezula.

Ondo izan eta asteburu on!

Santa Ageda, sagardotegia eta Alos Quartet taldearen kontzertua

2011(e)ko Otsailak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Santa Ageda bezpera, Txotx! eginez sagardotegi sasoia irekita eta, Alos Quartet taldearen kontzertua dira, Amorebieta-Etxanon, aste honetako gai nagusiak.

Egun polita atera da gaur, San Ageda bezpera, egunean zehar santa eskean ateratzeko, baina ez bakarrik goizean, Ana Esther Furundarenak Armendola Kultur Elkartearen ekintza berri eta politaren oharra utzi digu, eta gainera ez dira goizean aterako baizik eta gaur gauean. Eztarriz sano gabiltza eta kantu nahi dugu gogoz dio abestiak eta hori opa dizuegu guztioi.

Amorebieta. Agate Deuna.

Amorebieta. Agate Deuna.

Orain, makilak bazterrean utzi, eta txapelarekin edo gabe Maria Abadiñok tragoxka bat hartzera eramango gaitu: ‘Sagardotegi sasoia inauguratuta!! Txotx!!!’ Montorra auzora joan behar da horretarako baina bertan giro ezin hobea topatu daiteke, José Antonio Zamalloa ‘Txanpi’ bera ere bertan izan baitzen beste 100 gonbidaturekin batera. Tartean, horrelako albiste pozgarriak izaten direlako ere, hemen duzu azken honen esteka.

Gaur ostirala oso kontzertu gomendagarria dugula gogoratu digu Olatz Gartziak, izan ere, Alos Quartetekoak egongo dira gaur bertan Zornotza Aretoan. Gehiago jakiteko eta informazioa zabaltzeko….bertan lotura.

Asteko laburpena bukatzeko atzoko egun handia ekarri genuen hesira, izan ere San Blas egunean Abadiñora joateko ohiturari tinko jarraitu diogu, Abadiño San Blasetan, neska zaharrak bentanetan… Jaiaren ingurukoak hemen.

Eskerrik asko beste aste batez Amorebieta-Etxanoko komunitateko kide aktibo izateagatik, horrela denon artean inguruan gertatzen den guztiaren berri emango dugu eta gero gure blog honetan lau haizetara zabalduko dugu.

Amorebieta Cup, Eubako Zentro Zibikoa eta antzerkia

2010(e)ko Abenduak 10 Kaitin Allende Iruzkin 1

Amorebieta Cup lehiatu da, Zentro Zibikoa Euban 2012tik, eta antzerkia gaur bertan, hauek dira Amorebietako gai nagusiak.

Asteko errepasoa egiterako orduan, beti bezala, atzera jotzen dugu gero aurrera egiteko indarrak hartzeko. Kirolariak bezala, beroketak, entrenamendua eta gero aurrera. Jarraian kirol kronikari dagokion tartea zabalduko dugu Amaia Fernándezekin: Amorebieta Cup-a Athletic-ek eraman du. Zorionak!” Azkenaldian, bai herriko taldea eta baita inguruko talde bizkaitarrak ere primeran doaz ia hurrengo urtean ere horrela jarraitzen duten. Hemen informazio gehiago duzu.

Bestalde, eta aurrera begira jarri garen honetan, Maite Bazterretxearen emariari kasu egingo diogu: “2012tik aurrera Eubak Zentro Zibikoa izango du.” Frontoiaren teilatua ondo konponduko dute, datorren urteko irailean hasiko dira lanak eta 2012an amaituko dira. Eubak izango duen Zentro Zibikoan aiton amonak eta baita txikiak ere elkartuko dira ludoteka zerbitzua ere bertan izango baita. Albistea hemen zabalago.

Amorebieta-Etxanoko orrialdearen jardueraren labur bildumarekin bukatzeko Beñat Mendietak utzitako oharra ekarri nahi izan dugu: “Asteburuan….antzerkira.’Del maravilloso mundo de los animales: los corderos‘ antzezlana gaur bertan gaueko bederatzietan Zornotza aretoan.” Ia joateko aukerarik daukazuen eta horrela zer nolakoa den kontatzen diguzuen. Hemen antzezlanaren inguruko azken berria.

Gauzainak, Emakume selekzioak, AHT-ren kontrakoak Leginetxeko baserrian…

2010(e)ko Maiatzak 21 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdion danori!

Amorebieta-Etxano. Argazkia:JesusLejarza

Amorebieta-Etxano. Argazkia:Jesus Lejarza

Ostiral on! eta horretaz gainera, baita asteburu on esateko moduan gara. Eguraldiari dagokionez primerako iragarpena jaso dugu uneotan; asteartea bitartean eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izango dugu eta termometroak egunetik egunera igotzen joango da.

Amorebieta-Etxanoko horman jasotako emarien laburpena prest dugu eta hemen doa zuontzat.

Hasteko, albiste pozgarri bat ekarri nahi izan dugu, Zornotza-Aretoko erabiltzaileentzat Zelaietako parking-ean ordubete doan izateko aukera dute. Krisiari aurre egiteko oso neurri interesgarria iruditu zaigu.

Liburuaren eguna pasatu da, eta jarraian museoen nazioarteko eguna ospatuta, Zaldibarren liburuak eskuz esku pasatu zirela jakin dugu asteon. Orue eskolan ikasitakoa praktikan jarriko dute Ezkurdin.  Zornotzako Lanbide Heziketako Orue eskola ikastetxeak, domeka honetan, maiatzaren 16a, 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatuko ditu Ezkurdi plazan. Tailerrak birziklatutako materialagaz egingo dituzte, Orue eskolan Haur Hezkuntzako Goi mailako zikloa egiten dabiltzan ikasleek zuzenduta. Ez dago zertan aurrez izena eman eta hurbiltzen direnentzako doan izango dira. Euria izango balitz, Andra Mariko eleizpean antolatuko lukete tailerra.

Albiste pozgarriekin jarraituko dugu, izan ere, langabetuen ametsa lana lortzea bada, eta gautxori bazara zorionekoa zara. Zortzi langabe kontratatu ditu Udalak gauetan zaintza-lanak egiteko. Talde Independienteko Gobernu taldeak jakitera eman duenez, gaur hasiko dira herriko zortzi lagunok beharrean. Gobernuaren oharrean azpimarratzen denez, “diru-sarrerak berreskuratu ahalko dituzte langabeek, eta lapurretak gutxitu egingo dira”.

Kirol dosia ere prest dugu: Euskadi, Katalunia, Galizia eta Lituaniako emakumezkoen selekzioak elkarren kontra asteburuan.  Katalunia da faborito, baina iazko aldian Euskadik menderatu egin zituen. Aurten ere sorpresa ematen saiatuko dira.

Artista handiak egon badaudelako eta aurtengo kartela egiteko ideia zoragarria baduzu…Durangoko Liburu eta Disko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik dagoela jakinaraztera gatoz. Asteartean hasita, uztailaren 15a artekoa da 2010eko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartela hautatzeko Gerediaga elkarteak deitu duen lehiaketan parte hartzeko epea. Epaimahaiak hautatzen duen lanaren egileak, 1.300 euroko saria jasoko ditu.

Aste batek askorako ematen duenez…orain zorigaitzeko albistea: Euskal mendizale baten gorpua aurkitu dute Europako mendietan.

Athleticeko jokalariak Urkiola igo dira, ohiturari jarraituz.

AHTko kontrako plataformak Amorebieta-Etxanoko baserri bat okupatu du. AHT Gelditu! plataformak astelehenaz geroztik, Leginetxe auzoan espropiatutako baserri batean daude, Abiadura Handiko Trenaren lanen kontrako ekintzetako bat da azken hau. Baserri honetako bizilagunak etxetik atera zituzten igarotako apirilean eta laster baserria botako dute biaduktu bat egiteko

Gaiaz erabat aldatuko dugu eta Jauregiberrian burutuko den Klimaren gaineko tailerraren iragarkia ekarri dizuegu.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte.

Asteburu on-ona pasa dezazuela.