Artxiboa

‘Zelaieta zentroa’rekin etiketatutako sarrerak

Amorebieta-Etxanon, Zornotza aretoko antzerkirako sarreren zozketa!

2011(e)ko Abenduak 16 Amorebieta-Etxano Iruzkinik ez

Zornotzan Gabonak heltzear daudela eta… Olentzeroren bisita izango dugu! Abenduaren 29an, Zornotza Aretoan, glu-glu antzerki taldeak eskainiko duen ‘La Lechuga’ antzezlana debalde gozatzeko… bi sarrera bikoitz ditugu!!! Asteartean esan genizuen bezala, parte hartzeko Zornotzako blogera harpidetu behar zarete, hemen klik eginda eta abenduaren 27an egingo dugu zozketa harpidedun guztien artean. Zeren zain zaude???

Amorebieta-Etxano | La lechuga antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Amorebieta-Etxano | La lechuga antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Gabon atari honetan Eider Garaikoetxeak Zornotzan burutuko diren ekimenen berri eman digu esteka honetan. Ohiko Olentzeroren harreraz gain, Zelaieta frontoian Gabonetan Jai umeentzako parkea irekiko da abenduaren 30erarte eta Eiderrek dioenez, ‘Zornotzako PINa 26an zabalduko dute… me da que me va a tocar! :-( ‘ Ziur bat baino gehiago zaudetela egoera berean… aupa zuek!

Gabon egunak ederrak izan ohi dira eta badirudi, eguraldi txarraren etorrerak emango diola ongietorria aurten eguberriari. Aurreko zubirako ere iragarpen makala egin zuten eta Eiderrek ume zein familia osoarentzako joku egunen berri eman zigun. Asteburu honetan ere ez dirudi eguzki asko ikusteko aukera izango dugunik beraz… egiten duzuena egiten duzuela, aprobetxa ezazue eta gozatu!

Agurtzeko, Hodei Zambranok elkarbanatutako bideoa dakarkizuegu. Hona hemen, Gaueroko gazteekin gaueko aisialdi programan egindako Seiren taldearen bideoklip berria, ederra!

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zuen zain gaude!

Zornotzako PINa 26an zabalduko dute… me da que me va a tocar! :-(

Amorebietako bide gorria eta Gazte Txokoa

2011(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Amorebietako bide gorri sare handiagoa izango dugula eta Gazte Txokoa dira aste honetan orrialdeko hormako gai nagusiak.

Aste honetako laburpenari ekiteko, Zornotzan bide gorri sarea handituko dela esatea otu zaigu. Albiste ona da, benetan, izan ere, txirrindola edota patinak hartuta familian egiteko plan polita aurkezten delako gure aurrean. Herri erdian dagoen Gudari kalera arte zabaldu nahi da bide gorria Zornotzan. Udan ekingo diete hori posible egingo duten lanei, eta Amorebietako udalak, Tejeran hasi eta Gudari arte luzatuko den bide gorria egingo da. Zubikurtxe auzoan, eskailerak kendu eta arrapalak jarriko dira, hala ere hemen duzu informazio gehiago.

Bagoaz, bestelako kontuekin orain, Ane Goikoetxeak ekarritako gaia da eta zera dio bere komentarioan: ‘Gazte Txokoak bisita gehiago ditu, bertan egon zara?’ zuk esan beharko diguzu ia bertan egoterik izan duzuen eta jakina, zer iruditu zaizun jakin nahi dugu baita guk ere. Zelaieta zentroko beheko aldean kokatzen da Gazte Txokoa eta obrak egin zirenetik bisitak areagotu egin dira. 11 urtetik gorakoak parte hartzen dute bertan eta gainera alboan, kontzertuak eskaintzeko aretoa ere badute. Hemen duzu albistea.

Aste honetako laburpenarekin bukatzeko Beñat Mendietak astelehenean oparitutako irudi batekin egingo dugu. Amorebieta-Etxanotik Jon Imanol Aragonek argazki hau eitb.com-ek argazkiak igotzeko duen plataforma berrira bidali baitzuen. Ekaitzak jo zuen, azken orduetan, Zornotzan, eta irudi honekin hasi nahi zuten astea eguraldikoek.

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta laster arte agurtzen gara, hala ere, badakizu gure orrialdean edota gure herriko blogean bertan topo egingo dugula.

Larreako kiroldegiaren inaugurazioa eta Zornotzako ‘Gran Hermano’

2011(e)ko Otsailak 18 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Zornotzako kiroldegiaren inaugurazioa eta gazteei zuzendutako ‘Gran Hermano’ berezia dira Facebookeko hesiko gai nagusiak.

Larrea kiroldegi berria estreinatzeko irrikaz dago herritarra, egun handia iritsi da eta gaur bertan, inauguratuko dute eta bertan, iragan astean aipatu legez, Gemma Mengual bera eta igeriketa sinkronizatuko taldea izango dira. Bizkaian dauden maila altuko kiroldegien artean kokatuko da gure herrikoa. Hori dela eta, asteazkenean, Eider Garaikoetxeak horrela idatzi zuen gurean: ‘El viernes nos abren el poli…. habrá que probarlo!!!!!! ;-) ¡ baina gaur bertan, egun handian Beñat Mendietak hau gaineratu du: ‘Ya ha llegado el día! hoy se inaugura y por todo lo alto! Aupa Zornotza!‘. Jarraian uzten dugun albistean esaten den moduan, merezi izan du itxaroten egon izan izana. Hemen duzu esteka.

Larreako kiroldegiaren irekiera ekitaldia Joxe Etxebarriak saskibaloi taldearen ikuspuntutik ere ospatu nahi du. Izan ere, Zornotzak zelai berria estreinatzen duela ere gogoratu digu hesian bertan. Zelai zaharra agurtu eta orain, Espainiar Saskibaloi Federakuntzak EBA mailan jokatzeko eskatzen zuena betetzeko moduan dira. Hemen Zornotza Saskibaloi Taldearen oharra.

Aste honetako laburpena bukatzeko, zapatutan, Amorebieta-Etxanon gazteei zuzendutako ‘Gran hermano’ berezia ekarri nahi izan dugu, gure taldeak ere horrela ekarri baitzuen hesira. Zelaieta zentrora, 10-17 urte bitarteko 200 gazte inguru joaten dira, eta horietatik dozena batek, hiru ordu igarotzen ditu kamara duen gelan, bertan duzu informazio gehiago jasotzeko lotura.

Bada bi gaiokin bukatutzat emango dugu aste honetako Amorebieta-Etxanoko laburpena. Hori bai, gure inguruko edozein kontu (albisteak, argazkiak, bideoak, hitzorduak…) Amorebieta-Etxanoko orrialdean partekatu ahal duzula, gainera, hortik, gure blog honetara ekarriko dugu guztiok informazio aberasgarriagoa izan dezagun.