Herri Lasterketa, semaforo barik, Kirol esparru barriak, Errugbia…
Eguerdi on danori beste behin ere!

Amorebieta-Etxano. Kirol esparru berria
Asteak joan eta asteak etorri, Amorebieta-Etxanoko Blog-ean Taldetik pasatutako albiste eta bestelakoak jasoko ditugu. Aste honetako mezuaren txanda iritsi da eta horretara goaz.
Abadiñoko, Matiena auzoko jaietan egon bazara, akaso horren berri ere izango duzu. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte Matienako jaietan. Zu ere lapurtu zaituzte! Karteristek abuztua egin dute, bukatu berri diren jaietan. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte, salaketak, Durangoko, Udaltzaingo eta Ertzantzaren komisaldegitara iritsi dira.
Bukatu berri diren jaietatik, laster hasiko diren beste batzutara egingo dugu orain saltoa.Ruper Ordorika, Su Ta Gar, Reincidentes eta Zea Mays San Trokazetan San Trokaz jaietako egitarauaren berri eman dute, eta bertan talde musikal esanguratsuak azaltzen dira. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.

Semafororik gabe
Nahiz eta aurrekoan honetaz ere zerbait aurreratu, oraingo honetan bideoa ere ekarri dugu. Herrian ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Bideoa: Zornotzan semafororik gabe. Bideoa Zornotzan ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Tamaina horretako herri bakarra da Euskadin, semafororik gabe. Duela 10 urte hasi zen kentzen udala, oraintsu semaforoak guztiak kendu arte.
Amorebieta-Etxanok kirol esparru berria izateko lanak egiteari ekin diote . Udalak %80 urtarrilerako eginda egotea espero du, Jauregibarriako 5.000 metro koadro hartuko dituela aurreratu dute.
Adi Zaldibarkoa bazara! Udako jaietarako kartel lehiaketa dago. Zaldibarko jaiak iragarriko duten kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea datorren maiatzaren 21ean bukatuko da. 19.edizio honetan, irabazleak 250 euro eramango ditu eta bigarren postuan geratzen dena 150 euro eskuratuko ditu. Hauetaz gainera, 14 urtetik beherakoenen artean, irabazleak 100 euroko txekea lortuko du. Irabazlearen izena datorren maiatzaren 25ean jakitera emango da.
Asteburuari begira jarriko gara orain, izan ere, emakumeen Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean. 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago eta DRTra jokalariak erakartzeaz gainera, errugbia ezagutarazi nahi dute eskualdean. Durango Rugby Taldeak eta Sukia Rugby Eskolak emakumeei zuzendutako Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean, 16:30etik aurrera, Ezkurdin. Helburua errugbia eskualdean ezagutaraztea eta modu ludikoan gazte zein helduei errugbiaz gozatu dezaten aukera eskaintzea da, bideoa ikusteko aukera duzue.
Orain atzera egingo dugu iragan astekoak ere aipatu nahi ditugulako, gurean egin aurretik iragarri genuen eta orain zertan bukatu zen ere cari dugu gurera. Barikuan egin zuten ‘Zugan ni’ antzerki lehiaketaren sari-banaketa. Joan zen barikuan, Igorreko Lasarte Aretoan egin zuten ‘Zugan ni’ gazteen antzerki lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Jaialdia antolatzen duen Markeliñe Antzerki taldeak jakinarazi duenez, “bere lanaren armoniagatik” irabazi du Igorreko taldeak lehenengo saria.
Amorebieta-Etxanok Herri-kirolerako propio izango den eraikuntza egiteari ekin dio.
Bukatzeko, korrika-korrika goaz, betiko legez, beraz, bitartean, beroketa ariketak egiten hasi eta datorren astean zertan bukatu zen jakingo dugu. 2010 Zornotzako VII.Herri Lasterketa.

Zornotzako VII. Herri Lasterketa (runners99)


Zure iritzia