Zubiondoko gimnasioa kalean eta Amorebietako fatxaden dekorazioa
Zubiondoko gimnasioa kalean dagoela, eta Amorebietako fatxadak dekoratzen ari direla aste honetako gai nagusien artean.
Amorebieta-Etxanoko orrialdeko horman izandako jarduera laburtzeko eguna iritsi da eta tartean bertan topatutako albisteen arten, Ane Goikoetxeak ekarritako hau: ‘Zubiondon gimnasioa kalean!!! probatu duzue?’ Galdera airean dago, badakizu, orrialdeko horman edota gure herriko blogean bertan eman dezakezula erantzuna. Aitite eta amumen lokalaren parean dagoen arren, kirolak adinik ez duenez, bertatik osteratxoa egin eta praktikan jartzeko aukera izango duzu. Hemen duzu albistearen esteka.
Oso bestelako kontuarekin goaz orain, izan ere, gure gorputza sasoian mantentzeko kaleko gimnasioa aipatu dugunez, orain, herriko eraikienen egoeraz edo dekorazioaz arduratuko gara. BeƱat Mendietak horrela idatzi du asteon: ‘Santa Maria parrokiaren fatxada prest, orain, beste batzuk behar dira dekoratzen jarraitzeko….zeintzuk lirateke interesgarrienak?’ Berak ere itauna bota du, eta zuon erantzunaren zain egongo da. Momentuz hiru fatxada ‘itsu’ edo leiho gabekoetan egin da dekorazio berezia eta antzinako erretratuak erabili dira horretarako. Mural berezi horiek dauden tokietan argia mantenduko dute gau osoan zehar. Hemen gehiago irakurtzeko lotura.
Amorebietan, txirrindularien proba handia egin zen eta Imanol Aragon argazkilariak egun horretako irudia ekarri du gurera. Udaberriko Klasika da, eta hasierako unea hartu du irudian, 19/20 urteko txirrindulari gazteak denak prest.

- Udaberriko Klasika Torneo Apertura (19/20 urte) Argazkia: Imanol Aragon
Bukatzeko, biharko ekitaldi baterako gonbitea luzatu nahi du dugu, larunbat honetan antzerkira joateko aukera baitago, ‘Erraildotxo’ antzezlana eskainiko da eta bertara joateko sarrerak erosi nahi badituzu, hemen duzu aukera.
Honenbestez, hemen utziko dugu aste honetako errepasoa, eta jakin ezazu, Amorebieta-Etxanoko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko garela.

Zure iritzia