Artxiboa

‘txapelketa’rekin etiketatutako sarrerak

Larreako igerilekua Zornotzan eta Mikel Urdangarin

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa eta martxoaren 12an Zornotza Aretoan izango den antzerki-lana izan dira orrialdean partekatu diren gaiak. Baina hori ez da dena! Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestia ere utzi diguzue Zornotzak Facebooken duen orrialdean.

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa ospatu zen igandean. Erabiltzaile batek emaitzak partekatu zituen gurekin egun horretan bertan: gure herriko emakumezkoen taldeak C.N. Cuatro Caminosen kontra irabazi zuen (13-8), eta baita gure kadeteak ere haurren Euskal Selekzioaren kontra.

Kulturarekin jarraituko dugu, zehazki, antzerkiarekin. “Tengamos el Sexo en Paz” antzerki-lana izango dugu martxoaren 12an, Zornotza Aretoan. “Itxura ona dauko, ez?“, galdetu zuen astelehenean Eider Garaikoetxeak. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus esteka honetan.

Amaitzeko, abesti erromantiko bat. Itxaso Apraizek Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestiaren bideo bat utzi digu. Eskerrik asko! :)

Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Eskerrik asko hesian partekatu duzuen informazioarengatik, eta laster egongo gara berriro hemen, zuekin. Agur bero bat!

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Euskaldenda eta Emakumea

2010(e)ko Azaroak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Euskaldendan botoak eman zituztenak eta Emakumearen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dira aste honetako gai nagusiak. Astero legez, Amorebieta-Etxanoko orrialdeko hesian jasotako emariak hartu eta ohiko labur bilduma ekarri dugu.

Lehenik eta behin asteburuan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala aipatu nahi dugu. Onintza Enbeitia bertsolaria finalera pasatu baita eta Zorionak eman nahi izan dizkiogu. Abenduaren 18an BECen egoteko txartela lortu du eta orain, asteburu honetan bertan bigarren finalaurrekoa igandean Amorebietako Zelaieta Zentroan ospatuko da arratsaldeko 17:30etan. Igandean, finalera joateko lehian Eneko Abasolo “Abarkas” eta Miren Amuriza berriztarra egongo dira. Informazio gehiago, hemen.

Bestalde, eta aurtengo Durangoko Azoka iritsi aurretik, ospatutako azkena ekarri digu Maite Bazterretxeak gogora: “Stand onenaren aldeko botoak eman dira eta Felisa Azagirrek parte hartzeagatik saria lortu du. Zorionak saria lortzeagatik! eta besarkada beroa artisau guztientzat. Aurten gainera berrikuntzekin etorriko da Artisau Azoka. Pasatuko zara?” Oso gutxi geratzen da Durangoko artisau azokarako eta jakina baita Euskal Dendarako ere beraz, bertan topo egingo dugu. Albistea esteka honetan duzu.

Atzoko egunez, (azaroak 25) Maite Bazterretxea berak albiste honekin aipatu zuenez, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna gertu dagoela eta, Amorebietan bertan badira ikusi, entzun eta egitekoak. Estreinatu berri den ‘Nagore’ filma ikusteko aukera izango da besteak beste.

BeƱat Mendietak hauxe esan zuen: “Zabor artean bizi zen alargunaren kasua entzun duzu? Zaborra pilatzen zuen baina asko gainera, 6 edukiontzi atera dituzte bere etxetik. Nola bizi daiteke horrela?“.

Hodei Zambrano Troncosok, bere aldetik, hau utzi zuen hesian: “GEUR LIPDUB-A BOZKATZEKO AZKEN EGUNA DA!!!! 6.postuen gauz ETA LEHENENGO 5en artean egon behar gara BERAZ….. BOZKATU BOZKATU BOZKATUUUUUUUUUU“.

Eider Garaikoetxeak, bukatzeko, hauxe partekatu zuen atzo: “Ay, me acabo de enterar… el aitite que desapareció el fin de semana ha sido hallado muerto! :-( ”.

Honenbestez, agur esango dizuegu; beti bezala, zuen laguntza eskertu nahi dizuegu, eta hesiari begira jarraituko dugu, hortxe esaten duzuena gero hona ekartzeko. Mila esker!! Hurrengora arte!!