Artxiboa

‘San Prudentzio jaiak’rekin etiketatutako sarrerak

Herri Lasterketa, semaforo barik, Kirol esparru barriak, Errugbia…

2010(e)ko Maiatzak 13 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on danori beste behin ere!

Amorebieta-Etxano. Kirol esparru berria

Amorebieta-Etxano. Kirol esparru berria

Asteak joan eta asteak etorri, Amorebieta-Etxanoko Blog-ean Taldetik pasatutako albiste eta bestelakoak jasoko ditugu. Aste honetako mezuaren txanda iritsi da eta horretara goaz.

Abadiñoko, Matiena auzoko jaietan egon bazara, akaso horren berri ere izango duzu. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte Matienako jaietan. Zu ere lapurtu zaituzte!  Karteristek abuztua egin dute, bukatu berri diren jaietan. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte, salaketak, Durangoko, Udaltzaingo eta Ertzantzaren komisaldegitara iritsi dira.

Bukatu berri diren jaietatik, laster hasiko diren beste batzutara egingo dugu orain saltoa.Ruper Ordorika, Su Ta Gar, Reincidentes eta Zea Mays San Trokazetan  San Trokaz jaietako egitarauaren berri eman dute, eta bertan talde musikal esanguratsuak azaltzen dira. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.

Semafororik gabe

Semafororik gabe

Nahiz eta aurrekoan honetaz ere zerbait aurreratu, oraingo honetan bideoa ere ekarri dugu. Herrian ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Bideoa: Zornotzan semafororik gabe. Bideoa Zornotzan ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Tamaina horretako herri bakarra da Euskadin, semafororik gabe. Duela 10 urte hasi zen kentzen udala, oraintsu semaforoak guztiak kendu arte.

Amorebieta-Etxanok kirol esparru berria izateko lanak egiteari ekin diote .  Udalak %80 urtarrilerako eginda egotea espero du, Jauregibarriako 5.000 metro koadro hartuko dituela aurreratu dute.

Adi Zaldibarkoa bazara! Udako jaietarako kartel lehiaketa dago. Zaldibarko jaiak iragarriko duten kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea datorren maiatzaren 21ean bukatuko da. 19.edizio honetan, irabazleak 250 euro eramango ditu eta bigarren postuan geratzen dena 150 euro eskuratuko ditu. Hauetaz gainera, 14 urtetik beherakoenen artean, irabazleak 100 euroko txekea lortuko du. Irabazlearen izena datorren maiatzaren 25ean jakitera emango da.

Asteburuari begira jarriko gara orain, izan ere, emakumeen Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean. 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago eta DRTra jokalariak erakartzeaz gainera, errugbia ezagutarazi nahi dute eskualdean. Durango Rugby Taldeak eta Sukia Rugby Eskolak emakumeei zuzendutako Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean, 16:30etik aurrera, Ezkurdin. Helburua errugbia eskualdean ezagutaraztea eta modu ludikoan gazte zein helduei errugbiaz gozatu dezaten aukera eskaintzea da, bideoa ikusteko aukera duzue.

Orain atzera egingo dugu iragan astekoak ere aipatu nahi ditugulako, gurean egin aurretik iragarri genuen eta orain zertan bukatu zen ere cari dugu gurera. Barikuan egin zuten ‘Zugan ni’ antzerki lehiaketaren sari-banaketa. Joan zen barikuan, Igorreko Lasarte Aretoan egin zuten ‘Zugan ni’ gazteen antzerki lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Jaialdia antolatzen duen Markeliñe Antzerki taldeak jakinarazi duenez, “bere lanaren armoniagatik” irabazi du Igorreko taldeak lehenengo saria.

Amorebieta-Etxanok Herri-kirolerako propio izango den eraikuntza egiteari ekin dio.

Bukatzeko, korrika-korrika goaz, betiko legez, beraz, bitartean, beroketa ariketak egiten hasi eta datorren astean zertan bukatu zen jakingo dugu. 2010 Zornotzako VII.Herri Lasterketa.

Zornotzako VII. Herri Lasterketa (runners99)

Zornotzako VII. Herri Lasterketa (runners99)

Ibilbide Literarioa, Bertsolari Txapelketa, Elizetan…

2010(e)ko Maiatzak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on denori!

Ostirala, bai, barikua eta oso egun pozgarria asteburuaren atarian gaudelako. Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko horman jasotako emarien laburpena prestatu dugu gure herriko Blog-an irakurri ahal izateko.

Nonbaitetik hasteko, saria irabazi duen musika talde batetik egingo dugu. Zain berriztarrak garaile Gaztea lehiaketan.

Bestelako gertakizunak ere izan dira, eta hauek kolore baltza daramate soinean. Gidari bat hil da Igorren, auto istripuan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lehen aldiz, zortzi zonaldetan banatu da.

Igandean hasiko den Eleizetan ekimenaren XI. edizioan ganbera-musikaren bost kontzertu izango dira.  Urdaibai boskoteak emango dio hasiera jaialdiari igandean 12:00etan Bernagoitiko San Migel baselizan • Hurrengo kontzertua Saraband Consort-en eskutik etorriko da maiatzaren 16an, igandea, eguerdiko 12:00etan Etxanoko Andra Mari elizan.

Amorebieta-Etxano.Argazkia:I.Gorriti

Amorebieta-Etxano.Argazkia:I.Gorriti

Zorrontza, semaforo bako herri lasaia, zuk ere horrela uste duzu? Hiritargoa eta gainerako gidariak ohartu ez diren arren, Amorebieta-Etxanok kalean inolako semafororik ez duela irakurri dugu asteon.

Gaur amaituko den arren. Asia eta Africa dira IV. Bidaia Jardunaldien izarrak.

“Ibilbide Literarioa” ere hartu dezakezu eta seguru oso helmuga onera iritsiko zarela.  “Nora ez dakizun hori” Irati Jimenezen liburuan oinarrituta, Liburutegiak antolatuta, “Ibilbide Literarioa” egingo dugu, 28-32 urte bitartekoentzat. Euskaraz, eta estreinakoz egingo da horrelako ekimen bat Bizkaian, etorri liburutegira izena ematera, dohain da. Maiatzak 29 arratsaldean, prestaketa saioa, ekainak 5ean, larunbata, ibilbidea, egun pasa Zornotzatik abiatuta… Peru Madalena izango da gidari…Izena emateko epea: Maiatzaren 5etik 21era, Kultur Etxean, edo Liburutegian.

Zu ere bertan izan zara? Zelako casting-a!! Seguru ezagunen bat agertzen dela bertan.

Matienako jaietan, Koreografia Jaialdia eskainiko da. Abadiñoko Matiena auzoan, gaur bertan, arratsaldeko zortzietan izango duzue Traña plazan, dantzak ikusteko aukera bikaina.

Ondo pasatu asteburua eta ahal duzuen guztia egin, bestela astelehena iristerakoan damutu zaitezke.

Jaiak, aktore aukeraketa, eta Amorebietako fatxada ederrak

2010(e)ko Apirilak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Asteazkenean, San Prudentzio eta Estibalitz-en egunean bertan, hasi zen Amorebieta-Etxanoko gazteei zuzendutakok III. Antzerki Jaialdia.  Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra bitartean, 60 gaztek hartuko dute parte Zugan Ni ekimenaren barruan, tartean Markeliñe antzerki taldea egongo da lanean.

Sanprudentzioak hasi dira horrela esaten dute Anboto aldizkariek hurrengo albistean, beraz, danok ospatzera San Prudentzioak horretarako dira eta festak!

Antzerkitik, Telebista edo eta Zinemara egingo dugu saltoa orain. Askotan, burutik pasa zaizu, zure inguruko lagun honek edo lehengusu edo dena delako horrek kamara aurrean ederto emango lukeela eta gainera aktore sena daukala…Orduan, adi entzun ondoren datorrena. Aktore aukeraketa Bilbon, Borja Cobeagaren bigarren filmerako.19 eta 90 urte bitarteko pertsonak bilatzen dituzte. Maiatzaren 5ean egingo dute castinga, Deustuko Bidarte Kultur Etxean.

Askotan ez dugu museotara joateko aukerarik izaten, bueno ba,orain kalean bagaude ere, arteaz gozatzeko aukera izango dugu. “Artea kalean” ekimena aterako du Udalak, fatxada itsuetan udalerriko antzinako argazkiak irudikaturik

Oraingo honetan, asteburu honetarako kontzerturako gonbitea egin nahi dizugu. Maiatzaren batean bertan larunbata. Kontzertua Arrasateko Taldearekin. GOVERNORS. Idabamusik aretoan, 22:00etan.

Bukatzeko, kandela piztu eta abesten hasiko gara. Ospatzeko gehiago ere topatu dugu, kasu honetan, 100 urte betetzen dituen Ascensión Fernández. Elkarrizketa egin diote eta sasoi onean eta Saturrarango kartzelako oroimenekin topatu dute amuma.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte.

Futbola, San Prudentzio jaiak eta segurtasuna gauean Amorebietan

2010(e)ko Apirilak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Amorebieta. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta. Argazkia: Imanol Aragon

Hasteko, luzamenduak egin, ondo arnastu eta kirol arropa jantzita dugun honetan zelaira aterako gara eta hara, astea zer nolako lerro buruak jaso genituen: Hirugarren Maila: Reala B, Amorebieta eta Portu, igoeraren bila.

Udaberriko egunak izan ditugu, baina dena moduan, joan eta etorri egiten da dena. Seguru gaude, mezua irakurtzen duzunerako beltzaran kolorea izango dugula eta udaberriko asteniari aurre egiteko bidean jarrita zaudela.

Lehenik eta behin, eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita zuei esker jasotzen dugun informazio guztiagatik.

Aspaldian serenoak egoten ziren gure atariaren ondoan, (nahiz eta idazten duen honek ezagutu ez, horrela zela entzun dugu askotan) gaur egun farola asko eta asko jartzen diren arren, segurtasunerako aukerak bilatzen dira egunero eta baita gauero ere. Amorebieta-Etxanok Udaltzainen gaueko txanda indartuko du, herritarren segurtasunaren aldeko urratsa emanez. Zornotzan, iazko urtean 379 lapurreta zenbatu ziren, 2008koak baino %5 gutxiago.

Herrian ondo egoten dela badakigu, baina horrela, inguruan osteratxo bat egitekotan bazara, Abadiñora, joan zaitezke jaiak ospatzera eta aspaldiko lagunak agurtzeko aprobetxatu dezakezu. Asteartean makala igoerarekin hasi dituzte “San Prudentzio” jaiak. Abadiñoko Matiena auzoko jaien hasiera izan dute asteartean, eta horrela, jai-giroan jarraituko dute, maiatzeko bigarren asteburura arte.

Jaietara joateko, buru eta gorputza ondo izan behar dira, baina, etxean gaixorik dagoen norbait denean, dena aldatzen da. Zaintzailearentzat ere bizitza gogorra izaten da eta horri aurre egiteko “zaindariaren sindromea” izenburupean hitzaldia eman zuten asteartean Zelaietan bertan.

Imanol Arangonek berak egindako argazkia oparitzeaz gain, Bidea. Izenburua daraman testua ere utzi digu horman. Izan ere, Bizitza askotan ez da guk uste duguna izaten, ezta propaganda legez saltzen diguten digutenaren modukoa ere. Bizitza, gora eta behera egiten duen bidea bezalakoa da, zuhaitzez beteriko basoak igarotzen dituena……