Zornotzako ospetsuak. Ezin duzu imajinatu nor aurki dezakezun bizilagun gisa!
Amorebieta-Etxano arrazoi askogatik da ezaguna mundu osoan, baina batez ere, bertan jaio diren pertsona askoren ibilbide nabarmenagatik. Hori dela eta, Zornotzako emakume eta gizon ospetsuen zerrendatxo bat egin dugu, hurrengo artikuluetan pixkanaka osatzen joango garena, nola ez, zuen laguntzarekin! Beraz, badakizue, Zornotzak Facebookean duen orrialdean zuen proposamenak bota. Gaur pertsonaia horietako batzuk errepasatuko digutu, eta laster itzuliko gara, beste askorekin.
Mikel Urdanagarin

Mikel Urdangarin, zornotzar ospetsua. Iturria: eitb.com
Nor da: 1972an Zornotzan jaio zen abeslaria
Zergatik da zornotzar ospetsua: musikaren munduan 16 urtetako ibilbide luzea duelako. Bertsolaritza maite zuen eta hortxe hasi zituen bere aurreneko pausuak, baina laster musikaren bidea hartu zuen, gitarra eta ahotsaz baliatuta, eta harrezkero, hainbat lan kaleratu ditu, guztiak ere oso entzutetsuak. Bere azken lana 2011ko Durangoko Azokarako kaleratu du eta aipatzekoa da, kanta guztiak euskaraz abesten dituela.
Bitxikeriak: Ezaguna da Mikelek Kirmen Uribe idazlearekin duen harremana eta elkarrekin lan ugari egin izan dituzte.
Jon Aurtenetxe
Nor da: 1992. urtean jaio zen Athletickeko jokalari zornotzarra.

Jon Aurtenetxe. Iturria: eitb.com
Zergatik da zornotzar ospetsua: harrobiko mutila izan da eta 17 urterekin estreinatu zen Europako Ligan Werder Bremen aurka oraindik jubenila zela. Urte horretan bertan jubenil mailako Errege Kopa irabazi zuen. 2010/2011ko Athletickekin aurre denboraldia egin eta gero, Caparrosek berarekin kontatzeko apustua egin zuen eta hala, 2010eko abuztuan Hercules aurka egin zuen debuta.
Bitxikeria: honen estreinaldia ez zen espero bezalakoa izan, 2010eko abenduan lesio handi batek eraginda, denboraldiari agur esan behar izan baitzion. 2011ko uztailean berriz ere ekin zion, eta 2011ko abenduan, lehenengo mailarekin bere lehendabiziko gola sartu zuen Racingen aurka.
Eneko Atxa Azurmendia
Nor da: 1977an Zornotzan jaio zen sukaldaria

Eneko Atxa. Iturria: eitb.com
Zergatik da zornotzar ospetsua: Eneko Atxaren errezak mundo osoan egin direlako ezagun. Txikitatik zetorkion Enekori sukaldaritzarako grina. Ondoren, Leioako Ostalaritza eskolan egin zituen ikasketak, eta jatetxe ugaritan gogor egin zuen lan: Baserri Maitean, Zaldua Erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugariz jatetxean, Axpeko Etxebarrin… pixkanaka pixkanaka handituz joan da, eta egun Larrabetzuko Azurmendi jatetxea aurreratu du.
Bitxikeriak: saldak egiten trebea da.
Gaurkoz amaiera emango diogu gure zerredatxoarekin. Laster itzuliko gara Zornotzako pertsonaia ospetsuekin. Bitartean, pozik bizi!





Zure iritzia