Artxiboa

‘Matienako jaiak’rekin etiketatutako sarrerak

Herri Lasterketa, semaforo barik, Kirol esparru barriak, Errugbia…

2010(e)ko Maiatzak 13 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on danori beste behin ere!

Amorebieta-Etxano. Kirol esparru berria

Amorebieta-Etxano. Kirol esparru berria

Asteak joan eta asteak etorri, Amorebieta-Etxanoko Blog-ean Taldetik pasatutako albiste eta bestelakoak jasoko ditugu. Aste honetako mezuaren txanda iritsi da eta horretara goaz.

Abadiñoko, Matiena auzoko jaietan egon bazara, akaso horren berri ere izango duzu. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte Matienako jaietan. Zu ere lapurtu zaituzte!  Karteristek abuztua egin dute, bukatu berri diren jaietan. 50 kartera baino gehiago lapurtu dituzte, salaketak, Durangoko, Udaltzaingo eta Ertzantzaren komisaldegitara iritsi dira.

Bukatu berri diren jaietatik, laster hasiko diren beste batzutara egingo dugu orain saltoa.Ruper Ordorika, Su Ta Gar, Reincidentes eta Zea Mays San Trokazetan  San Trokaz jaietako egitarauaren berri eman dute, eta bertan talde musikal esanguratsuak azaltzen dira. Joseba Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa.

Semafororik gabe

Semafororik gabe

Nahiz eta aurrekoan honetaz ere zerbait aurreratu, oraingo honetan bideoa ere ekarri dugu. Herrian ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Bideoa: Zornotzan semafororik gabe. Bideoa Zornotzan ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Tamaina horretako herri bakarra da Euskadin, semafororik gabe. Duela 10 urte hasi zen kentzen udala, oraintsu semaforoak guztiak kendu arte.

Amorebieta-Etxanok kirol esparru berria izateko lanak egiteari ekin diote .  Udalak %80 urtarrilerako eginda egotea espero du, Jauregibarriako 5.000 metro koadro hartuko dituela aurreratu dute.

Adi Zaldibarkoa bazara! Udako jaietarako kartel lehiaketa dago. Zaldibarko jaiak iragarriko duten kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea datorren maiatzaren 21ean bukatuko da. 19.edizio honetan, irabazleak 250 euro eramango ditu eta bigarren postuan geratzen dena 150 euro eskuratuko ditu. Hauetaz gainera, 14 urtetik beherakoenen artean, irabazleak 100 euroko txekea lortuko du. Irabazlearen izena datorren maiatzaren 25ean jakitera emango da.

Asteburuari begira jarriko gara orain, izan ere, emakumeen Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean. 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago eta DRTra jokalariak erakartzeaz gainera, errugbia ezagutarazi nahi dute eskualdean. Durango Rugby Taldeak eta Sukia Rugby Eskolak emakumeei zuzendutako Errugbi Tag Topaketa antolatu dute larunbatean, 16:30etik aurrera, Ezkurdin. Helburua errugbia eskualdean ezagutaraztea eta modu ludikoan gazte zein helduei errugbiaz gozatu dezaten aukera eskaintzea da, bideoa ikusteko aukera duzue.

Orain atzera egingo dugu iragan astekoak ere aipatu nahi ditugulako, gurean egin aurretik iragarri genuen eta orain zertan bukatu zen ere cari dugu gurera. Barikuan egin zuten ‘Zugan ni’ antzerki lehiaketaren sari-banaketa. Joan zen barikuan, Igorreko Lasarte Aretoan egin zuten ‘Zugan ni’ gazteen antzerki lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Jaialdia antolatzen duen Markeliñe Antzerki taldeak jakinarazi duenez, “bere lanaren armoniagatik” irabazi du Igorreko taldeak lehenengo saria.

Amorebieta-Etxanok Herri-kirolerako propio izango den eraikuntza egiteari ekin dio.

Bukatzeko, korrika-korrika goaz, betiko legez, beraz, bitartean, beroketa ariketak egiten hasi eta datorren astean zertan bukatu zen jakingo dugu. 2010 Zornotzako VII.Herri Lasterketa.

Zornotzako VII. Herri Lasterketa (runners99)

Zornotzako VII. Herri Lasterketa (runners99)

Ibilbide Literarioa, Bertsolari Txapelketa, Elizetan…

2010(e)ko Maiatzak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on denori!

Ostirala, bai, barikua eta oso egun pozgarria asteburuaren atarian gaudelako. Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko horman jasotako emarien laburpena prestatu dugu gure herriko Blog-an irakurri ahal izateko.

Nonbaitetik hasteko, saria irabazi duen musika talde batetik egingo dugu. Zain berriztarrak garaile Gaztea lehiaketan.

Bestelako gertakizunak ere izan dira, eta hauek kolore baltza daramate soinean. Gidari bat hil da Igorren, auto istripuan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lehen aldiz, zortzi zonaldetan banatu da.

Igandean hasiko den Eleizetan ekimenaren XI. edizioan ganbera-musikaren bost kontzertu izango dira.  Urdaibai boskoteak emango dio hasiera jaialdiari igandean 12:00etan Bernagoitiko San Migel baselizan • Hurrengo kontzertua Saraband Consort-en eskutik etorriko da maiatzaren 16an, igandea, eguerdiko 12:00etan Etxanoko Andra Mari elizan.

Amorebieta-Etxano.Argazkia:I.Gorriti

Amorebieta-Etxano.Argazkia:I.Gorriti

Zorrontza, semaforo bako herri lasaia, zuk ere horrela uste duzu? Hiritargoa eta gainerako gidariak ohartu ez diren arren, Amorebieta-Etxanok kalean inolako semafororik ez duela irakurri dugu asteon.

Gaur amaituko den arren. Asia eta Africa dira IV. Bidaia Jardunaldien izarrak.

“Ibilbide Literarioa” ere hartu dezakezu eta seguru oso helmuga onera iritsiko zarela.  “Nora ez dakizun hori” Irati Jimenezen liburuan oinarrituta, Liburutegiak antolatuta, “Ibilbide Literarioa” egingo dugu, 28-32 urte bitartekoentzat. Euskaraz, eta estreinakoz egingo da horrelako ekimen bat Bizkaian, etorri liburutegira izena ematera, dohain da. Maiatzak 29 arratsaldean, prestaketa saioa, ekainak 5ean, larunbata, ibilbidea, egun pasa Zornotzatik abiatuta… Peru Madalena izango da gidari…Izena emateko epea: Maiatzaren 5etik 21era, Kultur Etxean, edo Liburutegian.

Zu ere bertan izan zara? Zelako casting-a!! Seguru ezagunen bat agertzen dela bertan.

Matienako jaietan, Koreografia Jaialdia eskainiko da. Abadiñoko Matiena auzoan, gaur bertan, arratsaldeko zortzietan izango duzue Traña plazan, dantzak ikusteko aukera bikaina.

Ondo pasatu asteburua eta ahal duzuen guztia egin, bestela astelehena iristerakoan damutu zaitezke.