Artxiboa

‘lokaleroak’rekin etiketatutako sarrerak

Zornotzak Kaitanako anbulatoriorako lurrak utzi dizkio Jaurlaritzari

2011(e)ko Urriak 28 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanok Kaitanako Osasun Zentro edo anbulatorio berria egin ahal izateko lursailak laga dizkio Eusko Jaurlaritzari. Eider Garaikoetxeak eman digu albistearen berri lotura honetan eta irakur dezakegunez, bertan, Kaitanako Osasun Zentroa eraikitzekotan dira etorkizun hurbilean. Lanak urte honen azken hiruhilekoan hastea aurreikusi zuten, denborak esango du noizko izango dugun zornotzarrok anbulatorio berria prest. Bitartean Eiderrek arrazoi, gero eta gutxiago falta da.

Imanol Aragonek berriz, atzoko hodeien argazkia partekatu zuen Zornotzako Facebookeko orrian. Frutas Francisco Salado-k ‘Fantastic, parece un ovni, muy bueno‘ aipatu zuen jarraian eta Eider ere bat etorri zen. Bitxia bada konposizioa baina, zuek zer diozue, ovnia dela dirudi bai ala ez?

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

Hodei Zambranok berriz, ETB-ko Lokaleroak saioaren berri eman zigun pasadan astean. Honela zioen: ‘Aste honetan ez dira agertuko zornotzarrak baina adi egon ze hurrengo asteetan zornotzako lokalen bat ikusiko dozue. Saio kañeroa izango da, disfrutatu!’ Adi egon beharko dugu beraz, gure herriko gazteen lokalak kuxkuxeatzeko eta baita, lokaleroen egunerokoa zein den ezagutu ahal izateko ere. Eiderrek halaxe komentatu zuen: ‘Nire etxe azpian badago gazteen lokal bat, ea horiek diren!!!!’ Ez dakigu ba zure etxe azpikoak izango ote diren, Zornotzan badago non aukeratu eta! Zein izango ote da? Edo hobeto, zein lokal gustatuko litzaizueke zueri bertan ikustea?

Besterik ez gaurkoz, datorren astean berriz ere Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrian esandako guztia bilduko dugu asteko laburpenean. Orain, zuena da hitza! Elkarbanatu albisteak, argazkiak, kexak, iradokizunak… nahi duzuena. Parte hartu! Bitartean, ongi pasa asteburua zornotzarrok, batzuentzat luzea izango da gainera ;-) Ongi izan eta laster arte!

2011ko Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien azken traka hastear

2011(e)ko Uztailak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko biztanleak asteburuari begira daude. Biharko eguna argitzearekin batera hasiko baita herriko jaien azken traka eta aste guztian zehar egin duen ‘negu’ giroa ikusita, eguraldia hobetzearekin batera norbera ere jai giroan murgiltzeko gogoa nabari da. Eta aldatzen ez bada… ba esan ohi den bezala, ‘gustoko lekuan aldaparik ez!‘.

Egun hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebook-eko orrian ez da parte hartze handirik egon. Badirudi zornotzarrak indarrak biltzen aritu direla lan egun hauetan zehar, hortaz, energia topera dutela heduko dira astebukaerara. ;-)

Ane Goikoetxeak atzo piragua jeitsierako argazkiren bat partekatzeko eskatzen zuen eta David Rodriguezek berriz, 2011ko Karmengo jaien txupinazoaren uneko argazki hauxe utzi digu gaur:

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Oraindik asko dago gozatzeko eta horren lekuko da Amorebieta-Etxanoko karmengo jaietako egitaraua. Bete-bete dago azken trakarako prest, goza ezazue! Gora Zornotzako jaixak eta zornotzarrak!!!

Eta jaiez gain, Hodei Zambranok ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saio berriko promoa utzi du Amorebieta-Etxanoko horman. Esteka honetan duzue bideoa ikusgai. Gaurkoz besterik ez, ongi pasa jaietan eta egun gutxi barru izango duzue gure berri. Bitartean, zuen argazki, bideo, iritzi edota bestelako kontuen zain geratuko gara eta horiek denak, badakizue, taldeko orrialdean bertan uzteko aukera duzuela, edota, gure herriko blogean bertan. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.