Artxiboa

‘Julio Verne’rekin etiketatutako sarrerak

Anboto mendira kontuz, txirrindula garaia eta agenda

2010(e)ko Apirilak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Amorebieta-Etxano. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano. Argazkia: Imanol Aragon

Kaixo guztioi!

Astelehen on!

Bai ondo irakurri duzue, astelehena bada ere, azkenean asteburuan izandako udaberriko eguraldia gure artean jarraituko du eta eguaztenera arte behintzat horrela jarraituko dugu.

Askorentzat udaberrian sartzerakoan tristura eta alergia izaten da nagusi, hala ere, bestelakoak ere badirela gogoratzeko hemen gara beste behin ere.

Amorebieta-Etxanoko taldeko hormak izandako emariak, orain Blog honetan topatuko dituzu eta hemen sartuko dira baita zuk egindako komentario eta abarrak ere.

Amorebieta-Etxanoko Blog berri honetan, Taldearen Horman kaleratutakoa topatuko duzue.

Azken egun hauetan ez dira kontu askorik sartu baina, hurrengo baterako gehiago izateko, badakizu zure kolaborazioa ezinbestekoa izango dela. Izan ere, izan daiteke, zure auzoan gertaturiko zerbaiten berri izatea eta oraindik gainerako publikoak horretaz ezertxo ere ez jakitea. Horregatik, zu, ezinbestekoa zara gure taldean.

Xakearen erakusketa filatelikoa zapatuan itxi zituen bere ateak, hala ere aurrera begira jarri dira eta gure artean jarraitzen duela jakitera etorri zen albistea gurera. Beste erakusketa baten berri oraingo honetan “A mesa puesta” Eguaztenean estreinatuko da, San Prudentzio egunean, alegia, Apirilaren 28tik aurrera.

Etzirako beste apuntetxo bat hemen eskura. San Prudentzio egun handia ospatzen jarraitzeko beste proposamen bat duzue jarraian “Debussy, Ravel y el impresionismo “Kontzertua Improntu Taldearekin datorren apirilaren 28an. Maiatzak 15erako ere zuen agendan apuntatzeko dantza ekitaldia, “Maps” lanarekin. Abadiño Gorakadak ostiralean estreinatu zuen, Zornotza Aretoan, Jules Verneren azken abentura.

Imanol Aragon zornotzar argazkilariak, bere opariekin jarraitzen du, hemendik eskerrak emateko aprobetxatuko dugu izan ere urteak dira jada, Eguraldiblog-era bere harri bitxiak bidaltzen dituela eta baita lehiaketak irabazi izan dituena ere. Hona hemen, Amorebietako horman utzitako argazkia, gaurko mezu honetako goiko aldean topatuko duzue.

Istripua, trenbide-pasagunerik gabeko tokian gertatu zen, eta trenak hemen harrapatu zuen.

Gaia erabat aldatuko dugu eta oraingo honetan, ekonomiarekin erabat lotuta datorkigun gaia ekarriko dugu, izan ere, Alcoa enpresan jada ostiralean LABen eskutik bigarren greba egunerako deialdia egin zen.

Astegoiena pasata orain, astelehenari ondo ekiteko, ekitaldiz beteriko eguna izango dugula aurreratu dezakegu, denboran atzera egingo dugu horretarako, izan ere, 73 urte dira Gernikaren Bonbardaketa izan zenetik. Gernikaren ildo beretik jarraituz, Gernikak bonbardaketaren biktimak gaur bertan omenduko dituela jakin dugu. 73 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, hori dela eta Euskadi Irratiko “Amarauna” saioan atzo bertan saio berezia egin zuten, AUDIOA ENTZUN! Euskadi Irratian Amarauna saioan atzo, igandea, egindako elkarrizketa. Apirilaren 26an, 73 urte gaur beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Aitzakia horrekin ekitaldi ugari antolatu ditu Gernikako Bake Museoak.

Anboto, mendi ederra da benetan, hala ere Alluitz menditik Anbotora igarotzeko dagoen korridorea oso arriskutsua da eta istripua izan zuen bertan bizitza galdu zuen 58 urteko mendizaleak. Orain arreta jartzeko oharra zabaldu nahi dugu. Kontuz mendira joaten zarenean! Arretaz joan behar da. Gure erredakzioko kazetariak Mendi federazioko bi adituren laguntzaz, Anbotoko gailurrera igo da.

Mendia utzi eta orain txirrindula hartuko dugu, Amorebietak, txirrindulen mailegu zerbitzua indartzen duela jakin baitugu.

Amorebieta-Etxanon, Euskal Herri osotik errumaniar gehiago dituen herria da, bai, bai, eta jakina horrenbeste izaki, errusiar-errumaniarren Kultura erakusgai jarri dute.

Klima-aldaketa dela eta, bestea dela eta jakina, krisian gaudela ahaztu barik, Udalaren ekimenez eredu sostengarria jarri nahi izan da martxan eta horrela egin du. Eguzki energia erabiltzen den tokia, gainerakoentzat erreferentzia izan beharko luke.

Arestian aipatu legez, bestelakorik topatuz gero, gurean jarri eta ongi etorri izango da.

Laster arte eta ondo izan.

Amorebieta-Etxanok Blog berria estreinatu du!

2010(e)ko Apirilak 13 Kaitin Allende Iruzkin 1

Kaixo guztioi!

Gaur estreinatzen dugu Amorebieta-Etxanoko Blog berria. Hemendik aurrera ez ditugu laburpen mezurik bidaliko eta horman jasotzen direnak Blog-ean topatuko dituzu.

Lehenik eta behin, hasteko erakusketa baten berri eman nahi dugu, marrazki politak ikusten ikusmena ere pozten delako. “Bosteko 2010″ Zelaietara iritsi da.

Eguraldi ona dugula eta, dena martxan jarri behar da, eta bizikleta berriak jarriko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak apirilean Amorebiziz zerbitzuan.

Ekitaldi asko apiriletik aurrera izango direnak eta horietako bat aukeratzekotan zapatuan bertan egingo dena. Julio Verneren azken bidaia, apirilaren 17an Zornotza Aretoan.

Beste bat zure agendan apuntatzeko:  “Zugan ni” antzezlana, Zornotza aretoan apirilaren 30ean.

Samuel Sánchez izan da Euskaltel-Euskadi taldeari sasoi honetako bigarren garaipena eman, hemen dago lasterketaren kronika.

Eguzkilorea. Argazkia; Imanol Aragon

Eguzkilorea. Argazkia; Imanol Aragon

Eguzkilore ederra eta bide batez, Imanol Aragonek bataiatu legez, “Sentsazioak” gaur bertan estreinatzen dugun Blogean ere zuen sentsazio oro ongi etorri izangoda. Eguzkilore eder honekin Blog berriaren hasiera eta datozenak babestuta egongo dira, baita gu ere. “lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.” Hauxe da Imanol Aragonek Eguzkilorearen argazkiarekin batera oparitutako testutxo bat.

Asko izan dira jasotako post-ak eta baita argazkiak ere, baina lehen laburpenerako jasotako azkenak hartu ditugu.