Artxiboa

‘japoniar kultura’rekin etiketatutako sarrerak

Mangamore 2011 Zornotzan eta Amorebieta-Alaves Mendizorrotzan

2011(e)ko Urriak 14 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebietak Real Unionen aurka lortutako garaipenak, Bigarren B Mailako II. multzoaren gailurrean kokatu du Zornotzako taldea. Eta futbolzaleez gain, komiki zaleak ere pozik daude asteburu honen atarian, gaur bertan irekiko baititu ateak Mangamore 2011k. Honexek aste honetan zehar, Amorebieta-Etxanoko orrian jaso ditugunak, has dezagun gaurko laburpena!

Amorebieta futbol taldea bigarren postuan kokatu da sailkapen nagusian, zortzigarren jardunaldian Real Unioni irabazi eta gero. Amorebietak Real Union 4-1 garaituta,  gol festa ikaragarria utzi zigun pasadan asteburuan eta oraindik ere sailkapeneko liderra Mirandes den arren, puntu bakarrera daukagu zornotzarrok lidergoa! Ikusi egin behar igandean zer gertatzen den euskal zelaietan, Amorebietako mutilek Mendizorrotzan daukate zita arratsaldeko bostetan Alavesen aurka indarrak neurtzeko. Zornotzarrok, iragarpenik bai?

Futbolzaleek umoretsu ekingo diote jardunaldiari eta komiki zaleak ere gustora ibiliko dira Zornotzan egun hauetan zehar. Badator auten ere, Mangamore 2011. Manganime eta japoniar kultura ardatz hartuta antolatzen diren jardunaldiak dira Mangamore, aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta gaurtik hasita astelehenera bitartean burutuko da Zelaieta Zentroan. Eider Garaikoetexeak eman digu jardunaldi hauen berri eta egitarau osoaren lotura jarri digu eskuragarri. Hauxe da bertaratuz gero aurkituko duguna:

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 14 ostirala

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 14 ostirala

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 15 larunbata

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 15 larunbata

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 16 igandea

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 16 igandea

Egiten duzuena egiten duzuela ahal bezain beste gozatu asteburua eta badakizue, esateko daukazuen hori, Zornotzako orrian edo gure herriko blogean ongi etorria izango da. Eskerrik asko eta ongi izan!