Artxiboa

‘Imanol Aragon’rekin etiketatutako sarrerak

Zornotza, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontra

2011(e)ko Azaroak 29 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Zornotza emakumeen indarkeriaren aurka azaldu da azken egunotan, ez dago umeen bahiketaren gaiarekin larritzeko arrazoirik, pare bat lehiaketa proposatu dizkigute… horiek dira pasadan astetik hona Amorebieta-Etxanoko orrian berbagai izan direnak, ekin diezaiogun laburpenari!

Emakumeen kontrako Indarkeriaren eguna izan zen ostiralean eta, nola bestela, Amorebieta-Etxano ere indarkeriaren aurka agertu zen beste urte batez. Gure Facebooeko orrialdean ere, Hodei Zambranok utzi zigun mezua, hala zioen: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!!! eta bideo hauxe elkarbanatu zuen. Ahal bezain laister egun honek bere zentzua galtzea litzateke onena, ea hala den…

Imanol Aragonek Bizkaie kazetari taldeak abiatutako lehiaketa baten berri eman zigun pasadan astean. ‘Zornotzako Jauregibarria jatetxean bi lagunentzako dastaketa-menua irabazi nahi??? Bialdu zure argazkiak Bizkaie! 2011ko argazki lehiaketara‘. Eider Garaikoetxearen esanetan, ‘Joe ba saria ez da txarra! Baina nire argazkiak bai! :-( eta geuk, Amorebieta-Etxanoko orritik Imanoli galdetu genion ea bere argazkiak aurkezteko asmorik ba ote duen. Ezetz dio berak, anima zaitez gizona!

Azaroaren 20an hauteskunde orokorren nondik norakoak kontatu genizkizuen eta badakizuenez, hauteskundeen emaitzak Zornotzan ez zuten ezusteko handirik utzi; EAJk irabazi zituen hauteskunde orokorrak Amorebietan. Eta Amaiur izan zen bigarren indar bozkatuena, PSOE eta PPren aurretik. Zer deritzozue?

Bestalde, gaiz aldatuz, Athleticen Europa Leagueko partida doan ikusi nahi? Abenduaren 1ean San Mamesen jokatuko den Athletic-Slovan Bratislava partidarako sarrera bat zozkatzen du EITB Kirolak orriak. Abenduaren 1eko 12:00ak arte EITB Kirolak orri honen zale egiten diren guztien artean zozkatuko dugu sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan (futbolzelai ondoan) jaso ahal izango da! Zorte on!!

Amaitzeko, azken egunotan bolo-bolo ibili den gaia dakarkigu lerrootara: umeen bahiketak. Hodei Zambranoren bidez sareratu dugun albiste honetan irakur dezakegunez ez dago arduratzeko arrazoirik, ez dago umeak bahitzeko boladarik Zornotzan. Lasai hartu orduan, baina beti bezala ez begirik kendu etxeko txikiei badaezpada…

Agur bat Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko! Egun gutxi barru elkartuko gara berriz ere, bitartean ongi segi eta ondo bizi!

Mikel Urdangarin zornotzarrak disko berria aurkeztu du

2011(e)ko Azaroak 18 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanon Mikel Urdangarin zornotzarraren disko berria izan dugu mintzagai. Mikel Urdangarin musikariak zuzeneko disko bikoitza kaleratu du, bertan, iaz Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertua jasotzen du lan berriak, eta guztira ibilbide osoko 28 abesti ditu. Gaurtik aurrera, eszenatokiz eszenatoki ibiliko da zuzenekoz zuzeneko. Atzo, Zornotzako Facebookeko orrian esan genuen bezala… entzuteko gogoz gaude Mikel!

Zornotza | Mikel Urdangarinek lan berria aurkeztu du

Zornotza | Mikel Urdangarinek lan berria aurkeztu du

Karmele Aurtenetxeri gustatu zaio berria, zuk zer diozu? Atsegin al duzu Mikelek sortzen duen musika? Mikel Urdangarin zuzenean ikusi nahi baldin baduzu gaur bertan daukazu horretarako aukera Balmasedan, bitartean, aurkezpen bideoaz gozatuko dugu:

Bestalde, gaur goizean herrian bolo-bolo dabilen gaia aipatu du Eider Garaikoetxeak: ‘KONTUZ MESEDEZ: Asteon bi ume bahituten saiatu dire herrien: bata Larrako aparkalekuan eta bestea, txinoan… nik behintzet ez dotset alabari begirik kentzen, badaezpada!‘. Zaindu itzazue etxeko txikiak… Norbaitek ba al daki zerbait gehiago? Izan al zarete gertatutakoaren testigu?

Aste honetako laburpena amaitzeko, Imanol Aragon, gure argazkilariak ;-) bidali digun grafikoa dakarkizuegu lerrootara. Bertan, bere webguneak izan dituen bisiten jatorria ageri da eta begi bistakoa denez… nazioartean ere ezaguna da Imanol! ‘Del mundo mundial, eh? ;) ‘ Ez diogu guk, Karmelerena da iruzkina. Konproba ezazue:

Amorebieta-Etxano | Gráfico de visitas de la página web de Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | Gráfico de visitas de la página web de Imanol Aragon

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua guztiok, eta iganderarte! Ezagutu bezain pronto, hauteskunde emaitzen berri izango duzue, ordura arte!

Mikel Urdangarin zornotzarrak disko barria aurkeztu dau gaur. Zuzeneko lan honetan, 15 urtetako ibilbidea 28 kantutan batu du eta gaurtik aurrera, eszenatokiz eszenatoki ibiliko da lan berriarekin. Entzuteko gogoz gaude Mikel!

Zornotza: San Martin eguneko ilargi betea eta egunsentia argazkitan

2011(e)ko Azaroak 11 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Zornotzako orrian San Martin bezperako ilargi betearen eta gaur goizeko egunsentiaren argazkiak jaso ditugu. Eskerrik asko Imanol Aragon, ederrak dira benetan! Ikusi egingo ditugu ezer baino lehen ;-)

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Agur bero bat bidali digu Imanol Aragonek; eta guk berriz ere diogu, ederra izan zen bart gaueko ilargi betea eta onak dira bai argazkiak. Gaur goizeko egunsentiaren kolorea ere ikaragarria izan da, Karmele Aurtenetxek esan bezala, ‘Bai, gaurkoa goiz gorri-gorria izan dogu! Eta ederra argazkia‘.

Aurreko astebukaerarako berriz, proposamen hauxe egin genizuen: ‘Espero ez denaren zain al zaude? Horixe da datorren larunbatean Zornotza Aretoan taularatuko duten antzezlanaren izenburua, ‘En attendant l’inattendu’. Ustegabeko bat edo beste jasotzeko egun aproposa izan daiteke’. Karmele Aurtenetxeri izenburua gustatu zitzaion eta Eider Garaikoetxeari berriz, argazkia. Bertaratu al zineten?

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Lip dub-a grabatzen ari dira herrian? Atzo musika eta jende pilo ikusi neban Udaletxe plazan… Baten batek badaki zerbait???‘ Eiderrek egin zuen galdera, ba al dakizue zertaz ari den? Egin al da bideoren bat? Hala bada, elkarbanatu ezazue Zornotzako Facebookeko orrian, guk ere ikusi nahi dugu!

Besterik ez gaurkoz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela blog honetan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua, laster arte!

Zornotzak Kaitanako anbulatoriorako lurrak utzi dizkio Jaurlaritzari

2011(e)ko Urriak 28 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanok Kaitanako Osasun Zentro edo anbulatorio berria egin ahal izateko lursailak laga dizkio Eusko Jaurlaritzari. Eider Garaikoetxeak eman digu albistearen berri lotura honetan eta irakur dezakegunez, bertan, Kaitanako Osasun Zentroa eraikitzekotan dira etorkizun hurbilean. Lanak urte honen azken hiruhilekoan hastea aurreikusi zuten, denborak esango du noizko izango dugun zornotzarrok anbulatorio berria prest. Bitartean Eiderrek arrazoi, gero eta gutxiago falta da.

Imanol Aragonek berriz, atzoko hodeien argazkia partekatu zuen Zornotzako Facebookeko orrian. Frutas Francisco Salado-k ‘Fantastic, parece un ovni, muy bueno‘ aipatu zuen jarraian eta Eider ere bat etorri zen. Bitxia bada konposizioa baina, zuek zer diozue, ovnia dela dirudi bai ala ez?

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

Hodei Zambranok berriz, ETB-ko Lokaleroak saioaren berri eman zigun pasadan astean. Honela zioen: ‘Aste honetan ez dira agertuko zornotzarrak baina adi egon ze hurrengo asteetan zornotzako lokalen bat ikusiko dozue. Saio kañeroa izango da, disfrutatu!’ Adi egon beharko dugu beraz, gure herriko gazteen lokalak kuxkuxeatzeko eta baita, lokaleroen egunerokoa zein den ezagutu ahal izateko ere. Eiderrek halaxe komentatu zuen: ‘Nire etxe azpian badago gazteen lokal bat, ea horiek diren!!!!’ Ez dakigu ba zure etxe azpikoak izango ote diren, Zornotzan badago non aukeratu eta! Zein izango ote da? Edo hobeto, zein lokal gustatuko litzaizueke zueri bertan ikustea?

Besterik ez gaurkoz, datorren astean berriz ere Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrian esandako guztia bilduko dugu asteko laburpenean. Orain, zuena da hitza! Elkarbanatu albisteak, argazkiak, kexak, iradokizunak… nahi duzuena. Parte hartu! Bitartean, ongi pasa asteburua zornotzarrok, batzuentzat luzea izango da gainera ;-) Ongi izan eta laster arte!

Zornotzako argazkiak jaso ditugu Amorebieta-Etxanoko komunitatean

2011(e)ko Urriak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko argazkiak jaso ditugu Zornotzako orrian azken egun hauetan. Amorebieta-Etxanoko horman udako lozorrotik esnatu garela nabari da iada, hasi da kurtso berria eta bueltatu gara denok ohiko egin beharretara. Eguraldia bera ere udazkenera moldatu da dagoeneko eta gu ere hementxe gaude berriz ere, astero-astero Zornotzako orrian elkarbanatzen duzuen ororen berri emateko prest, ez dezazuen ezer galdu.

Imanol Aragonek bi argazki eder bidali dizkigu. Lehenengoan udako azken egun eguzkitsuen kolore bizia ikus dezakegu, argi gorridun egunsenti gogoangarria atzeman zuen etxeko leihotik. Antonio, Savela, David, Karmele eta Eider bat etorri dira epaian: zirraragarria izan zen benetan irailaren 28ko egunsentia. Hona hemen:

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Bigarrenean aldiz, uda garaiko nostalgia guztiak poltsikoan sartzeko irudi borobila utzi digu: goizeko behelainoak laztandutako Amorebieta-Etxano. Atzokoa da irudia eta Delirium Tremens, 80. hamarkadako talde gipuzkoarraren Laino ilunak abesti mitikoaren letra zati batez lagunduta partekatu zuen atzo. Hona hemen: ‘Laino ilunak ikusten, goizean goizez zeruan, leihoak bustirik daude…

Amorebieta-Etxano, atzo goizeko lainoa ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko urriaren 6ko goiz lainotsua ARGAZKIA: Imanol Aragon

Aldaketaren testigu izan gara dagoenezko beraz, utz ditzagun eguraldi kontuak alde batera eta hel diezaiogun kurtso berriko lehen kultur proposamenari. Atzo Amorebieta-Etxanoko orrian elkarbanatu genuen albisteak dioen bezala, gaur da zita Zornotza Aretoan. Mikel Urdangarin zornotzarrak eta Traspasos dantza konpainia gasteiztarrak elkarlanean sortutako ‘Nora’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidea atsegin baduzu, badakizu! Garaiz zabiltza oraindik ;-)

Honela emango diogu amaiera gaurko laburpenari; beti bezala, eskerrik asko guztioi, Zornotzan gertatzen denaz hitz egiteagatik, eta laster hementxe elkartuko garelakoan agurtzen zaituztegu. Gaurtik aurrera, zaudeten lekuan zaudetela, astero etorriko gara blog honetara Amorebieta-Etxanoko orrian gertatzen den guztia kontatzera. Besarkada bat eta ondo izan!

‘Haizetara’k musikaz beteko du Amorebieta-Etxano asteburuan

2011(e)ko Ekainak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxano ostiralean abiatuko den ‘Haizetara’ jaialdiaren zain dago; argazki eta poesia eder batzuekin, David Latxagak herriko alkatetzan jarraituko duelako albistearekin eta SD Amorebietaren entrenatzaile berriarekin batera (Asier Intxaurragak ordezkatuko du Alfono Barasoain), Amorebieta-Etxanok Facebook-en duen orrialdean hizpide izan dugu aipatutako jaialdia, oraintxe ikusiko dugunez. Orrialdearen jardueraren berri emango dizuegu jarraian.

‘Haizetara’ jaialdiarekin, Leire Bazkezen esanetan, “musikaz beteko zaizkigu herriko kaleak“. Leirek atzo partekatu zuen esteka bat, hauxe, asteburu honetan bertan bizi izango dugun ekitaldi horren ingurukoa. Seigarren aldiz dago antolatuta ‘Haizetara’.

Imanol Aragonek argazki ikaragarri bat partekatu zuen hesian, ekainaren 12an, eta, gainera, hitz eder batzuk gehitu zizkion irudiari. Antonio Ortegak, David Avilesek eta Eider Garaikoetxeak Imanolen eskainitakoa eskertu zuten. Hementxe duzue dena, argazkia eta poesia:

Argazkia: Imanol Aragon

Argazkia: Imanol Aragon

Maite ditut

maite

geure bazterrak

lanbroak

izkutatzen dizkidanean

zer izkutatzen duen

ez didanean ikusten uzten

orduan hasten bainaiz

izkutukoa…

nere barruan bizten diren

bazter miresgarriak

ikusten.

Mertxe Larruzeak oso argi zuen, eta Amorebieta-Etxano bihotzaren zati txikia dela esan zuen hesian. Hitz politak, zalantzarik gabe… eta guztiok sinatuko genituzkeenak ;-) . Patricia Alejandra Martinek ere, Buenos Airesetik, txakoli bat eta pintxo batzuk gurean dastatzeko aukera izatea espero duela iragarri zuen. Guk ere nahi dugu egitea, Patricia!!

Eider Garaikoetxeak joan den asteko astelehenean esan zuenez, ezusterik ez zen egon Amorebieta-Etxanoko Udala osatzeko egunean; David Latxagak alkatetzan jarraituko du, eta, hortaz, hirugarren aldiz egongo da postuan. Gogoratuko duzuenez, EAJko hautagaitzak zortzi zinegotzi lortu zituen maiatzaren 22ko hauteskundeetan, beste inork baino gehiago. Hauxe da Eiderrek hesian utzi zuen esteka, eta bertan aurkituko dituzue datu guztiak.

Asier Intxaurraga izango da, esteka honetan Beñat Mendietak esan zuenez, SD Amorebietaren entrenatzaile berria; berriztarra Alfonso Barasoainen ordez egongo da taldea zuzentzeko betebeharrean, azken honek Bigarren B Mailarako igoera lortu ostean. Jakina, zorterik handiena opa nahi diogu Asierri eta jokalari guztiei… eta espero dugu laster berriro zerbait ospatzeko izatea!! Aupa Amorebieta!!!

Azken hori esan zuen, gutxi gorabehera, Marta Lobatok hilaren 7an; “¡Aupa azules, esos ahí!” bota zien Amorebietaren jokalariei, ondorengo bideo hau ikusita: igoeraren ospakizunak, eta horren inguruko adierazpenak. Gozatu!!

Ane Goikoetxeak hilaren 1ean azpimarratu zuenez, erabat ezinbestekoa da pottokak zaintzea, “desagertzeko zorian baitaude“. Ekainaren lehen asteburuan protagonistak izan ziren animalia hauek gurean; Anek partekatutako albiste honetan datu guztiak eskaini zituzten.

Gogoratu nahi dizuegu, laburpen honekin amaitu aurretik, erronka bat jarri diogula geure buruari aurtengo Karmengo jaietarako; izan ere, 600 zornotzar bildu nahi ditugu, hesiaren inguruan, uztailaren 15erako… eta zuen laguntza behar dugu, jakina!! Une honetan, 90 bat lagun aurkitu behar ditugu (Amorebieta-Etxanokoak, jakina) geure helburua betetzeko. Anima zaitezte, eta gomendatu orrialdea Facebooken dauden zornotzar guztiei!! Denbora dago oraindik, eta lortuko dugu seguru ;-) . Hementxe dago erronka honen inguruko informazio zabalagoa.

Honenbestez emango diogu amaiera gaurko laburpenari; beti bezala, eskerrik asko, guztioi, gure herrian gertatzen denaz hitz egiteagatik, eta laster hementxe elkartuko garelakoan agurtzen zaituztegu. Besarkada bat!! Ondo izan!!

S.D Amorebieta Bigarren B mailan dago. Zorionak!

2011(e)ko Maiatzak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

S.D. Amorebieta futbol taldeak asteburu honetan lortu du Bigarren B mailara igotzea, hemendik eta gure orrialdetik ere Zorionak eman nahi dizkiogu.

Manacorren kontrako partida jokatu zuen eta gure orrialdeko kirol kronikari partikularrak ere izan ditugu partida garrantzitsu honen jarraipena behar bezala egiteko. Ibai Abendañok partidaren 60 minutuan Manacor 0 eta S.D. Amorebieta 1 zegoela aipatzen zuen, eta Alex Gonzalez Rosak gustuko zuela aipatu zuen.

Igandean jokatu eta gero…amaieran, Ibai Abendaño berak, emaitzaren berri ematen zuen Zornotzako orrialdean, Manacor 0 eta Amorebietak 1, beraz, berak esaten zuen moduan, urdintxoak 2. B mailara!!!! S.D Amorebieta taldearen garaipenaren berri jaso bezain pronto, David Avilésk zera idatzi zuen gurean: ‘Oeoeoeoeoeeeeeeeeeeeee!!!!!!!! ZORIONAK Zornotza………Zorionak IKER BILBAO ‘Judas’,que no ha podido disputar el play off por lesión…’

Albiste pozgarriaren aurreran, ospakizunen txanda iritsi zen eta atzo, astelehena Beñat Mendietak zera aipatzen zigun: ‘aupa Zornotza!!!! Gaur, arratsaldean festa!!!!’ Hemen duzu albistea zabalago jasotzeko aukera.

Bestalde, IMANOL ARAGON-ek ere bere aldetik lan polita egin du, eta atzo, maiatzaren 30, astelehena herrian futbol taldeari festa antolatu zitzaionean, jokalariak autobus gorrian harrapatu zituen bere kameraren objektiboarekin.

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon

S.D Amorebieta igoera ospatzen. Argazkia: Imanol Aragon

Orain, behar bezalako ospakizunak igarota, atzoko festaren ondoren, azken partidako irudiak errepasatzeko beta izango dugu. Orain Bigarren B mailan dago eta hemendik Zorionak eman nahi dizkiogu gure taldeari eta bide batez, baita partida garrantzitsu honen irudiak ekarri ditugu guztion oroimenean jarraitu ahal izateko.

Hemen dago S.D Amorebieta taldearen azken partidako bideoa.

Honenbestez, bertan behera utziko dugu aste honetako errepaso berezia, izan ere, egunez aldatu dugu, albiste pozgarri honen aurrean S.D Amorebietak horrela merezi baitzuen, jakina, baita zuek ere. Honen inguruan, edota bestelako kontuen inguruan berba egiteko gure orrialdean edota gure herriko blogean egin dezakezu.

Amorebietako bide gorria eta Gazte Txokoa

2011(e)ko Maiatzak 6 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Amorebietako bide gorri sare handiagoa izango dugula eta Gazte Txokoa dira aste honetan orrialdeko hormako gai nagusiak.

Aste honetako laburpenari ekiteko, Zornotzan bide gorri sarea handituko dela esatea otu zaigu. Albiste ona da, benetan, izan ere, txirrindola edota patinak hartuta familian egiteko plan polita aurkezten delako gure aurrean. Herri erdian dagoen Gudari kalera arte zabaldu nahi da bide gorria Zornotzan. Udan ekingo diete hori posible egingo duten lanei, eta Amorebietako udalak, Tejeran hasi eta Gudari arte luzatuko den bide gorria egingo da. Zubikurtxe auzoan, eskailerak kendu eta arrapalak jarriko dira, hala ere hemen duzu informazio gehiago.

Bagoaz, bestelako kontuekin orain, Ane Goikoetxeak ekarritako gaia da eta zera dio bere komentarioan: ‘Gazte Txokoak bisita gehiago ditu, bertan egon zara?’ zuk esan beharko diguzu ia bertan egoterik izan duzuen eta jakina, zer iruditu zaizun jakin nahi dugu baita guk ere. Zelaieta zentroko beheko aldean kokatzen da Gazte Txokoa eta obrak egin zirenetik bisitak areagotu egin dira. 11 urtetik gorakoak parte hartzen dute bertan eta gainera alboan, kontzertuak eskaintzeko aretoa ere badute. Hemen duzu albistea.

Aste honetako laburpenarekin bukatzeko Beñat Mendietak astelehenean oparitutako irudi batekin egingo dugu. Amorebieta-Etxanotik Jon Imanol Aragonek argazki hau eitb.com-ek argazkiak igotzeko duen plataforma berrira bidali baitzuen. Ekaitzak jo zuen, azken orduetan, Zornotzan, eta irudi honekin hasi nahi zuten astea eguraldikoek.

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta laster arte agurtzen gara, hala ere, badakizu gure orrialdean edota gure herriko blogean bertan topo egingo dugula.

Auzolan Senior Amorebietan martxan, Bizkaian aitzindariak

2011(e)ko Apirilak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Auzolan Senior Amorebietan da, Bizkaiko lehen herria gainera, beste kontu batzuk ere badira aste honetako horman azpimarratu direnenen artean.

Orue Fundazioak hiru urtetan zehar Zornotzako baserri-auzotan esperientzia pilotu moduan jarri ondoren, orain gurera albiste handia iritsi da. Ane Goikoetxea: auzolan senior ezagutzen duzu? bakarrik dauden helduei laguntzeko sistema berria da eta gainera Bizkaian Zornotza hau erabiltzen duen lehena da.’ Bizkaiko lehenengoak izango gara Zornotzan, ez da txantxa, are gehiago, kontutan hartuta gure nagusiengatik izango ez balitz guk ez genukeela ezertxo ere izango. Albistea irakurri nahi baduzu, Anek utzitako esteka duzu hemen.

Gure herrian berrikuntzak nagusi direla ikusteko beste berri interesgarria topatu dugu. Parke Tematikoa izango du Zornotzak eta itsas mundua, Euskal Herria plazan bertan izango dugu. Hemen duzu gehiago irakurtzeko aukera.  Oharra horman jarri genuenean komentarioak jaso genituen eta esate baterako Karmele Aurtenetxek zera zioen: ‘orduan, inguruan bizi garenok dinosauruak ote gara???????? Bromak aparte utzita, ideia polita benetan’. Zuk ere zure iritzia emateko aukera duzunez, hemen gure blogean edota Zornotzako orrialdean itxaroten zaitugu.

Teknologia berrien aroan buru belarri sartuta gauden honetan, aparailuek eskaintzen dituzten aukerak ikertu eta urrats berriak ematen ari gara. Amorebieta-Etxanoko horman Itxaso Apraizek honen berri eman zigun: sakelakoa (mobila) erabilita grabatutako laburmetraien lehenengo lehiaketa….oporrak aprobetxatuko dituzue horretarako? Zugan Ni-ren ekimena zer iruditzen zaizu?’ zure iritzia falta da, baina gu zera esatera ausartuko gara, oso ekimen interesgarria da, gainera, bullyng eta abarrak egiteko erabili beharrean zerbait abesgarriagoa egiteko aproposa den erreminta bilakatzen da telefonoa. Bertan duzu Itxasok oparitutako esteka.

Gertakarien txandari paso eman aurretik, Imanol Aragon argazkilari ezagunak egindako opari batzuk ekarri nahi izan ditugu, izan ere, zure oporretako argazki eta bideorik ekarri ez duzunez, guk hauek jarriko ditugu gurean.

Amorebieta. Bernagoitia Mugarra. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta. Bernagoitia Mugarra. Argazkia: Imanol Aragon

Mugarra ikusi ondoren, zeruari begira jarriko gara eta Beñat Mendieta apirilaren 19an ekarritakoa hartuko dugu Amorebieta-Etxanotik Imanol Aragonek ilbetea ikaragarri ondo ikusteko aukera eskaini baitzigun eitb.com-era egindako bidalketa dela eta, eta, eguneko irudi bilakatu zen. Zure argazkiak ere igo nahi badituzu edota paisaia gehiago ikusi, hemen duzu aukera.

Ilbetea Zornotzan. Argazkia: Imanol Aragon

Ilbetea Zornotzan. Argazkia: Imanol Aragon

Gertakarien txanda iritsi da, opor sasoia bere horretan eta alai egoteko unea izaki…bukaerarako utzi ditugu, Ane Goikoetxeak apirilaren 26an hauxe zioen: ‘batzuk oporretan eta beste batzuk lapurretan…’ Betidanik aipatu da, lapurrek ez dituztela oporrik hartzen eta hemen duzue gurean egindakoaren berri jakiteko lotura.

Oporretara joan aurretik ere izan dira gertakariak gure herrian bertan eta horietako bat ere Ane Goikoetxeari esker jaso genuen: ‘Zelan dago katana batekin erasotu duten zerbitzaria?’ Ez dugu gure horman horren inguruko erantzunik jaso, hala ere kontuz ibiltzeko oharra zabaldu nahi dugu, eta baita, albistearen esteka utzi ere.

Gertakari bat gehiago, aste honetan bertan izandakoa, apirilak, 27an, asteazkenean, honetan ere batzuk oporretan eta beste batzuk….lapurtzeko egunetan….. Zaindari batek lapurra infraganti harrapatu zuen, hala ere gehiago irakurtzeko aukera ondorengo loturan uzten dugu.

Aste honetako laburpen berezia horrela bukatu nahi ez dugunez, irudi polit batekin egingo dugu, kasu honetan Imanol Aragonek utzitakoa eta apirilaren 19ko egunsentia Boroatik ikusita erakusten du.

Amorebieta. Egunsentia Boroatik. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta. Egunsentia Boroatik. Argazkia: Imanol Aragon

Zuk ere horrelakoak badituzu eta gurekin partekatu nahi badituzu, hemen gaituzu, gure orrian eta baita gure herriko blogean ere. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta asteburu ona izan.

Zubiondoko gimnasioa kalean eta Amorebietako fatxaden dekorazioa

2011(e)ko Apirilak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Zubiondoko gimnasioa kalean dagoela, eta Amorebietako fatxadak dekoratzen ari direla aste honetako gai nagusien artean.

Amorebieta-Etxanoko orrialdeko horman izandako jarduera laburtzeko eguna iritsi da eta tartean bertan topatutako albisteen arten, Ane Goikoetxeak ekarritako hau: ‘Zubiondon gimnasioa kalean!!! probatu duzue?’ Galdera airean dago, badakizu, orrialdeko horman edota gure herriko blogean bertan eman dezakezula erantzuna. Aitite eta amumen lokalaren parean dagoen arren, kirolak adinik ez duenez, bertatik osteratxoa egin eta praktikan jartzeko aukera izango duzu. Hemen duzu albistearen esteka.

Oso bestelako kontuarekin goaz orain, izan ere, gure gorputza sasoian mantentzeko kaleko gimnasioa aipatu dugunez, orain, herriko eraikienen egoeraz edo dekorazioaz arduratuko gara. Beñat Mendietak horrela idatzi du asteon:Santa Maria parrokiaren fatxada prest, orain, beste batzuk behar dira dekoratzen jarraitzeko….zeintzuk lirateke interesgarrienak?’ Berak ere itauna bota du, eta zuon erantzunaren zain egongo da. Momentuz hiru fatxada ‘itsu’ edo leiho gabekoetan egin da dekorazio berezia eta antzinako erretratuak erabili dira horretarako. Mural berezi horiek dauden tokietan argia mantenduko dute gau osoan zehar. Hemen gehiago irakurtzeko lotura.

Amorebietan, txirrindularien proba handia egin zen eta Imanol Aragon argazkilariak egun horretako irudia ekarri du gurera. Udaberriko Klasika da, eta hasierako unea hartu du irudian, 19/20 urteko txirrindulari gazteak denak prest.

 

Udaberriko Klasika Torneo Apertura (19/20 urte) Argazkia: Imanol Aragon
Udaberriko Klasika Torneo Apertura (19/20 urte) Argazkia: Imanol Aragon

Bukatzeko, biharko ekitaldi baterako gonbitea luzatu nahi du dugu, larunbat honetan antzerkira joateko aukera baitago, ‘Erraildotxo’ antzezlana eskainiko da eta bertara joateko sarrerak erosi nahi badituzu, hemen duzu aukera.

Honenbestez, hemen utziko dugu aste honetako errepasoa, eta jakin ezazu, Amorebieta-Etxanoko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko garela.