Artxiboa

‘hautagai’rekin etiketatutako sarrerak

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Amorebieta-Etxanon

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aurreko urteetan bezala, David Latxaga Amorebieta-Etxano Udalerako EAJren hautagaiak eskuratu ditu boto gehien 2011ko udal hauteskundeetan (8 zinegotzi). Aldaketa, bigarren postuan jazo da: Bilduk bozen ia % 35 erdietsi du eta 7 zinegotzi. Hori horrela, PSE-EE da orain hirugarren indar, 1.059 boto lortuta eta 2 zinegotzi. Segidan, PP, EB-Berdeak eta Aralar, 454, 389 eta 280 boto eskuratuta, baina ordezkaririk gabe.  Gauzak horrela, litekeena da David Latxaga izatea Amorebieta-Etxanoko alkatea; hori bai, udal-gobernuaren erabakiak aurrera ateratzeko beste alderdien babesa lortu beharko du.

14.068 lagunek dute botoa emateko eskubidea Amorebieta-Etxanon. Horietatik, %58 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, XXX izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Amorebieta-Etxanon udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Bizkaiko herrian:

EAJ: 8 zinegotzi, 3.910 boto.

Bildu: 7 zinegotzi, 3.282 boto.

PSE-EE: 2 zinegotzi, 1.059 boto.

PP: 0 zinegotzi, 454 boto.

EB-Berdeak: 0 zinegotzi, 389 boto.

Aralar: 0 zinegotzi, 280 boto.

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Amorebieta-Etxanon 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitakoak.

Emaitzak mahai gainean daude. Honen kontura, berririk edo aldaketarik egongo balitz, guk, adi-adi jarraitu eta dena kontatuko dizuegu, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Amorebietako hauteskunde emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Amorebietan 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Amorebietako hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. (Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu). Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Amorebietako blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… Amorebietako udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Amorebietako 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Amorebietako alkatea nor izango den eta herriko/hiriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Udal hauteskundeak Amorebietan

2011(e)ko Maiatzak 13 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Amorebietan. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Amorebietak Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Amorebietan’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Amorebietako Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Amorebietako alkatea nor izango den jakin Ignacio David Latxaga Ugartemendia (E.A.J-P.N.V), Carmen Juana Achutegi Basagoiti (PSE-EE/PSOE), Vicente Julian Silva Gonzalez (EB-B), Urko Lopez Odriozola (Bildu-Eusko Alkartasuna/Alternatiba Eraikitzen) Beatriz Calvo Fernandez (PP), Gaizka Gonzalez Brazalez (ARALAR).

Blog honetan edota Amorebietako orrialdean ikusiko dugu elkar!