Irudi ederrak, gabonak, Andres Espinosa, eta Gure Kirola
Amorebietako irudi ederrak, gabonak eta ekitaldi bereziak, baita Andres Espinosa eta udaberrian zabalduko den Gure Kirola gai nagusiak izan dira.
Askok gabonetako postalak etxean egiten dituzte, eta beste askok, internet bidez zoriontzeko orduan bere argazki gustukoak hartzen ditu. Urtea ondo zabaltzeko eta estreinaldi polita izateko Eider Garaikoetxeak irudi ederrak ikusteko leihoa zabaldu digu: “Imanol Aragon gure lagunak bere argazkiekin webgunea egin du. Ikusi ze polita! Ziur herriko ehunka argazki polit topatuko dituzuela!
” Zuk webgunea bisitatu eta ia zer iruditzen zaizun. Hurrengo loturan ikusiko duzu dena.
Irudi ederrak ikusten ari garen honetan, Beñat Mendietak utzitakoak ere gehitu nahi ditugu. “Herriko irudi ederrak, eta musika polita. Asko gustatu zait bideo hau! Hementxe duzue”.
Gabonetan, edo hobe esateko abenduaren erdira aldetik aurrera gure agendak zeharo aldatzen dira, eta bestela entzun gure taldeak idatzitakoa : “Gabonetako egitaraua bertan duzue! Ondo pasatu! San Tomas egunari ere zukua atera…aterkia esku batean eta Taloa bestean.” Atzean utzi dugu egun handi eta azoka handiagoa baina orain indartsu gaude urte berriari ekiteko. Hemen informazio gehiago.
Agenda aipatu dugun honetan, Maite Bazterretxeak gabonetako kontzertura joateko gonbitea luzatu zigun, horretan ari garela, zer moduz egon zen kontzertua? gustuko izan zenuen? Agendaren inguruko informazioa bertan.
Opor egun berezi hauetarako Itxaso Apraizek urteko azken eguna heltzear zegoela gogorarazi zigun, eta beti izan dugunez mendira igotzeko ohitura, abenduaren 31n; zeregin horretan, benetako maisua izan zen Andres Espinosa ekarri zigun Amorebietako hesira. Informazio gehiagorako ondorengo esteka.
2011rako seguru gaude, gogo berriak ekarri dituzula, eta horietako batzuk asetzera Amaia Fernández dator: “Kirol Gune zentro berria udaberrirako! Urte berria eta proiektu berriak! Urte berri on! “ Kirola praktikatzea oso osasuntsua da eta gainera guztiok egin beharrekoa beraz, hemendik aurrera ez dago aitzakiarik eta sasoian jartzera. Gehiago jakiteko hemen duzu lotura.
Beroketa ariketak egiten hasi garenez, taldeak ekarritako beste honekin zelaira aterako gara:“Gure futbol taldea aurten ere ederto, herrikoak 3.postuan daude. Aupa Amorebieta!” Jarraian topatuko duzu informazio gehiago jasotzeko esteka.
Langabezia tasak gora egin du eta gure inguruan edota familian bertan langabe dagoenik ere izango du batek baino gehiagok. Kontu gris honi kolore baikorragoak jartzeko asmoz, gure taldeak honako emaria utzi du: “Urte berria eta lanpostu berria! hori bai oparia ezta? bitartean, eskaintzen berri hemen duzue. Urte berri on!” Behintzat, abisua eman dizugu eta gero, zer gertatzen den gure esku ez dagonez, zortea opa dizugu. Honen inguruko deialdia estekan duzu.
Guk ere, asmo on hauekin agurtu nahi dugu aste honetako laburpena, eta datorren astean opor egunak amaituta, zintzo-zintzo informatzen jarraituko dugu.

Zure iritzia