Artxiboa

‘etxanoko argazkiak’rekin etiketatutako sarrerak

Zornotzako argazkiak jaso ditugu Amorebieta-Etxanoko komunitatean

2011(e)ko Urriak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko argazkiak jaso ditugu Zornotzako orrian azken egun hauetan. Amorebieta-Etxanoko horman udako lozorrotik esnatu garela nabari da iada, hasi da kurtso berria eta bueltatu gara denok ohiko egin beharretara. Eguraldia bera ere udazkenera moldatu da dagoeneko eta gu ere hementxe gaude berriz ere, astero-astero Zornotzako orrian elkarbanatzen duzuen ororen berri emateko prest, ez dezazuen ezer galdu.

Imanol Aragonek bi argazki eder bidali dizkigu. Lehenengoan udako azken egun eguzkitsuen kolore bizia ikus dezakegu, argi gorridun egunsenti gogoangarria atzeman zuen etxeko leihotik. Antonio, Savela, David, Karmele eta Eider bat etorri dira epaian: zirraragarria izan zen benetan irailaren 28ko egunsentia. Hona hemen:

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Bigarrenean aldiz, uda garaiko nostalgia guztiak poltsikoan sartzeko irudi borobila utzi digu: goizeko behelainoak laztandutako Amorebieta-Etxano. Atzokoa da irudia eta Delirium Tremens, 80. hamarkadako talde gipuzkoarraren Laino ilunak abesti mitikoaren letra zati batez lagunduta partekatu zuen atzo. Hona hemen: ‘Laino ilunak ikusten, goizean goizez zeruan, leihoak bustirik daude…

Amorebieta-Etxano, atzo goizeko lainoa ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko urriaren 6ko goiz lainotsua ARGAZKIA: Imanol Aragon

Aldaketaren testigu izan gara dagoenezko beraz, utz ditzagun eguraldi kontuak alde batera eta hel diezaiogun kurtso berriko lehen kultur proposamenari. Atzo Amorebieta-Etxanoko orrian elkarbanatu genuen albisteak dioen bezala, gaur da zita Zornotza Aretoan. Mikel Urdangarin zornotzarrak eta Traspasos dantza konpainia gasteiztarrak elkarlanean sortutako ‘Nora’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidea atsegin baduzu, badakizu! Garaiz zabiltza oraindik ;-)

Honela emango diogu amaiera gaurko laburpenari; beti bezala, eskerrik asko guztioi, Zornotzan gertatzen denaz hitz egiteagatik, eta laster hementxe elkartuko garelakoan agurtzen zaituztegu. Gaurtik aurrera, zaudeten lekuan zaudetela, astero etorriko gara blog honetara Amorebieta-Etxanoko orrian gertatzen den guztia kontatzera. Besarkada bat eta ondo izan!