Amorebieta-Etxanon, Zornotza aretoko antzerkirako sarreren zozketa!
Zornotzan Gabonak heltzear daudela eta… Olentzeroren bisita izango dugu! Abenduaren 29an, Zornotza Aretoan, glu-glu antzerki taldeak eskainiko duen ‘La Lechuga’ antzezlana debalde gozatzeko… bi sarrera bikoitz ditugu!!! Asteartean esan genizuen bezala, parte hartzeko Zornotzako blogera harpidetu behar zarete, hemen klik eginda eta abenduaren 27an egingo dugu zozketa harpidedun guztien artean. Zeren zain zaude???

Amorebieta-Etxano | La lechuga antzezlana ikusteko sarreren zozketa
Gabon atari honetan Eider Garaikoetxeak Zornotzan burutuko diren ekimenen berri eman digu esteka honetan. Ohiko Olentzeroren harreraz gain, Zelaieta frontoian Gabonetan Jai umeentzako parkea irekiko da abenduaren 30erarte eta Eiderrek dioenez, ‘Zornotzako PINa 26an zabalduko dute… me da que me va a tocar!
‘ Ziur bat baino gehiago zaudetela egoera berean… aupa zuek!
Gabon egunak ederrak izan ohi dira eta badirudi, eguraldi txarraren etorrerak emango diola ongietorria aurten eguberriari. Aurreko zubirako ere iragarpen makala egin zuten eta Eiderrek ume zein familia osoarentzako joku egunen berri eman zigun. Asteburu honetan ere ez dirudi eguzki asko ikusteko aukera izango dugunik beraz… egiten duzuena egiten duzuela, aprobetxa ezazue eta gozatu!
Agurtzeko, Hodei Zambranok elkarbanatutako bideoa dakarkizuegu. Hona hemen, Gaueroko gazteekin gaueko aisialdi programan egindako Seiren taldearen bideoklip berria, ederra!
Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zuen zain gaude!










Zure iritzia