Artxiboa

‘argazkigintza’rekin etiketatutako sarrerak

‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’, zinema eta ‘Emakumea lanean’

2011(e)ko Martxoak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’ argazki lehiaketa, ‘También la lluvia’ filma Zornotzan eta ‘Emakumea lanean’ erakusketa Zelaieta aretoan. Gai hauek nagusitu dira aste honetan Facebookeko orrialdean.

Argazkigintzaz hitz egiten hasiko gara aste honetako laburpenean. Gaur amaitzen da ‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’ argazki lehiaketarako erretratuak aurkezteko epea. Joseba Uriartek utzi zigun astelehenean informazioa eta esteka, datu gehiago begiratu ahal izateko. Aurkeztu dituzue zuen argazkiak? ;)

Itxaso Apraizek ‘También la lluvia’ filmaren trailerra utzi zigun asteazkenean. Eskerrik asko! :) . Eta horrekin batera, Zornotza aretoan ikusgai izango dugula esan zigun. Igandean eta astelehenean izango da, arratsaldeko 20:00etan. Ikustera joango zarete?

Eta amaitzeko, erakusketa bat. Asteartean eman genizuen abisua; ‘Emakumea lanean’ erakusketa Zelaieta aretoan egongo da martxoaren 17ra arte. Informazio gehiago nahi baduzue, utzitako estekan, hauxe, begiratu ahal duzue. Joango zarete? Ikusi baduzue, zer iruditu zaizue?

Honenbestez, amaitu dugu gaurko laburpena. Kultura nagusitu da aste honetan; zein gai izango da protagonista hurrengo asteko laburpenean? Zuen esku dago! Eskerrik asko hor egoteagatik. Agur bero bat eta ondo izan!