Artxiboa

‘aretoa’rekin etiketatutako sarrerak

‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’, zinema eta ‘Emakumea lanean’

2011(e)ko Martxoak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’ argazki lehiaketa, ‘También la lluvia’ filma Zornotzan eta ‘Emakumea lanean’ erakusketa Zelaieta aretoan. Gai hauek nagusitu dira aste honetan Facebookeko orrialdean.

Argazkigintzaz hitz egiten hasiko gara aste honetako laburpenean. Gaur amaitzen da ‘Amorebieta-Etxano Eraikitzen’ argazki lehiaketarako erretratuak aurkezteko epea. Joseba Uriartek utzi zigun astelehenean informazioa eta esteka, datu gehiago begiratu ahal izateko. Aurkeztu dituzue zuen argazkiak? ;)

Itxaso Apraizek ‘También la lluvia’ filmaren trailerra utzi zigun asteazkenean. Eskerrik asko! :) . Eta horrekin batera, Zornotza aretoan ikusgai izango dugula esan zigun. Igandean eta astelehenean izango da, arratsaldeko 20:00etan. Ikustera joango zarete?

Eta amaitzeko, erakusketa bat. Asteartean eman genizuen abisua; ‘Emakumea lanean’ erakusketa Zelaieta aretoan egongo da martxoaren 17ra arte. Informazio gehiago nahi baduzue, utzitako estekan, hauxe, begiratu ahal duzue. Joango zarete? Ikusi baduzue, zer iruditu zaizue?

Honenbestez, amaitu dugu gaurko laburpena. Kultura nagusitu da aste honetan; zein gai izango da protagonista hurrengo asteko laburpenean? Zuen esku dago! Eskerrik asko hor egoteagatik. Agur bero bat eta ondo izan!

Seiren Zornotzan, artisau kontserbak eta anbulatorio berria

2011(e)ko Martxoak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Seiren taldearen kontzertua Zornotzan, artisau kontserbak eta mermeladak egiteko ikastaro bat eta Kaitanan eraikiko duten anbulatorioa. Hauek dira aste honetan Facebookeko orrialdean gurekin partekatu dituzuen gaiak.

Musikarekin hasiko gara. Seiren taldeak kontzertua emango du ostiralean, Zornotza aretoan, 21:00etan. Beñat Mendietak emanaldi “intimo eta berezi” hau partekatu zuen gurekin esteka honetan. Galdera bat bota zigun, “kontzertu bat asteburua hasteko ez dago gaizki, ezta?“. :)

Janaria mintzagai. Etxean egindako janaria nahiago duzuenok artisau kontserbak eta mermeladak egiteko ikastaro bat izango duzue. Hurrengo ostegunean hasiko da eta martxoaren 10, 17, 24 eta 31an izango da. Informazio gehiago nahi baduzue, deitu esteka honetan agertzen den telefono zenbakira. Mmmm… ahoa ur bihurtzen zaigu! :P

Amaitzeko, anbulatorio berria izango dugu! Badirudi Kaitanan eraikiko dutela. Amaia Fernandezek partekatu zuen astelehenean albiste hau hurrengo estekan, hauxe.

Beno, gaurkoz amaitutzat emango dugu laburpena. Baina ez ahaztu! Hurrengo astean gai berriak ekarriko dizkizuegu. Gogoratu blogean eta Facebookeko orrialdean parte hartu dezakezuela. Asteburu ona izan eta laster arte!

Larreako igerilekua Zornotzan eta Mikel Urdangarin

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa eta martxoaren 12an Zornotza Aretoan izango den antzerki-lana izan dira orrialdean partekatu diren gaiak. Baina hori ez da dena! Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestia ere utzi diguzue Zornotzak Facebooken duen orrialdean.

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa ospatu zen igandean. Erabiltzaile batek emaitzak partekatu zituen gurekin egun horretan bertan: gure herriko emakumezkoen taldeak C.N. Cuatro Caminosen kontra irabazi zuen (13-8), eta baita gure kadeteak ere haurren Euskal Selekzioaren kontra.

Kulturarekin jarraituko dugu, zehazki, antzerkiarekin. “Tengamos el Sexo en Paz” antzerki-lana izango dugu martxoaren 12an, Zornotza Aretoan. “Itxura ona dauko, ez?“, galdetu zuen astelehenean Eider Garaikoetxeak. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus esteka honetan.

Amaitzeko, abesti erromantiko bat. Itxaso Apraizek Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestiaren bideo bat utzi digu. Eskerrik asko! :)

Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Eskerrik asko hesian partekatu duzuen informazioarengatik, eta laster egongo gara berriro hemen, zuekin. Agur bero bat!