Artxiboa

‘Antzerkia’rekin etiketatutako sarrerak

Amorebieta, errefuxiatuen kontzentrazio esparruak irekitzen lehena

2011(e)ko Apirilak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Euskadiko lehena izan da Amorebieta, errefuxiatuen kontzentrazio esparruak ireki ditu eta ikusteko moduan daude.

Bestelako gaiak jaso ditugu aste honetan Amorebieta-Etxanoko orrialdean baina nagusia, aipaturikoa izan da. Errefuxiatuen kontzentrazio esparruak erakusten Euskadiko lehena izan baita gure herria. Sergi Cámara argazkilaria Ruandan izan zenean, hango esparruei ateratako argazkiak dira, eta ‘Refugiados. Vidas en tránsito’ izenarekin bataiatu du aipaturiko erakusketa, Zelaietan bertan daukazue ikusgai. Hemen uzten dizuegu albistearen esteka.

Orain, Zelaieta zentrotik atera eta kalera aterako gara eguzki izpietaz gozatzera…Aste honetako emarien artean Ane Goikoetxearen hau dugu: ‘eguraldi onarekin mendi osteratxoak egiten badituzu…hemen duzu eskaintza zabala…Gorbeialdea benetan ederra da… ‘ Ez da txantxa inolaz ere, gainera sasoi honetan asko gozatzen da aire garbia dagoen txokoak bisitatzen. Plana egiten joateko hemen duzu lotura.

Gaurko plana ere badugu, gure orrialdean bertan jasotakoa jakina, Joseba Uriartek horrela idatzi du: ‘ostiralean (gaur, hilak 1), antzerkia joateko prest? ‘Ecografías’ gaueko 21:00etan.’ Egunez, kalean eta iluntzerako antzerkia, inolaz ere ez da batere plan txarra. Bertan duzue esteka.

Akaso, asteburu honetan taldean egiten duzun tertulia horietako batean Joseba Uriartek gurean aipatutakoa jorratuko duzu:zure apellidua abizendu gura dozu? Ametxek kanpaina du martxan orain… ‘ Seguru zure inguruan inkesta eginez gero, sorpresa bat baino gehiago hartuko duzula, frogatu eta ia zer topatzen duzun bidean…jakina, gero gurekin partitu ezazu arren….hemen eskaera egiteko gomendatzen duten lotura.

Bukatzeko Imanol Aragonek iragan asteburuan Udaberriko Klasikari egindako argazkia gorde dugu, kadeteak izan ziren lehian.

Amorebieta. Udaberriko klasika. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta. Udaberriko klasika. Argazkia: Imanol Aragon

Gogoan izan, oraindik ez dugula Amorebieta-Etxanoko blogerako irudi berririk aukeratu, beraz, zure herriari ateratako argazkia gurean jarri eta ‘me gusta’ boto gehien lortzen dituena izango da aukeratua. Asteburu ona igaro eta eguraldi ona aprobetxatu.

Larreako igerilekua Zornotzan eta Mikel Urdangarin

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa eta martxoaren 12an Zornotza Aretoan izango den antzerki-lana izan dira orrialdean partekatu diren gaiak. Baina hori ez da dena! Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestia ere utzi diguzue Zornotzak Facebooken duen orrialdean.

Zornotzako Larrea kiroldegiko igerilekuaren Inaugurazio Txapelketa ospatu zen igandean. Erabiltzaile batek emaitzak partekatu zituen gurekin egun horretan bertan: gure herriko emakumezkoen taldeak C.N. Cuatro Caminosen kontra irabazi zuen (13-8), eta baita gure kadeteak ere haurren Euskal Selekzioaren kontra.

Kulturarekin jarraituko dugu, zehazki, antzerkiarekin. “Tengamos el Sexo en Paz” antzerki-lana izango dugu martxoaren 12an, Zornotza Aretoan. “Itxura ona dauko, ez?“, galdetu zuen astelehenean Eider Garaikoetxeak. Informazio gehiago nahi baduzu, ikus esteka honetan.

Amaitzeko, abesti erromantiko bat. Itxaso Apraizek Mikel Urdangarinen “Zurekin” abestiaren bideo bat utzi digu. Eskerrik asko! :)

Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Eskerrik asko hesian partekatu duzuen informazioarengatik, eta laster egongo gara berriro hemen, zuekin. Agur bero bat!

Amorebieta Cup, Eubako Zentro Zibikoa eta antzerkia

2010(e)ko Abenduak 10 Kaitin Allende Iruzkin 1

Amorebieta Cup lehiatu da, Zentro Zibikoa Euban 2012tik, eta antzerkia gaur bertan, hauek dira Amorebietako gai nagusiak.

Asteko errepasoa egiterako orduan, beti bezala, atzera jotzen dugu gero aurrera egiteko indarrak hartzeko. Kirolariak bezala, beroketak, entrenamendua eta gero aurrera. Jarraian kirol kronikari dagokion tartea zabalduko dugu Amaia Fernándezekin: Amorebieta Cup-a Athletic-ek eraman du. Zorionak!” Azkenaldian, bai herriko taldea eta baita inguruko talde bizkaitarrak ere primeran doaz ia hurrengo urtean ere horrela jarraitzen duten. Hemen informazio gehiago duzu.

Bestalde, eta aurrera begira jarri garen honetan, Maite Bazterretxearen emariari kasu egingo diogu: “2012tik aurrera Eubak Zentro Zibikoa izango du.” Frontoiaren teilatua ondo konponduko dute, datorren urteko irailean hasiko dira lanak eta 2012an amaituko dira. Eubak izango duen Zentro Zibikoan aiton amonak eta baita txikiak ere elkartuko dira ludoteka zerbitzua ere bertan izango baita. Albistea hemen zabalago.

Amorebieta-Etxanoko orrialdearen jardueraren labur bildumarekin bukatzeko Beñat Mendietak utzitako oharra ekarri nahi izan dugu: “Asteburuan….antzerkira.’Del maravilloso mundo de los animales: los corderos‘ antzezlana gaur bertan gaueko bederatzietan Zornotza aretoan.” Ia joateko aukerarik daukazuen eta horrela zer nolakoa den kontatzen diguzuen. Hemen antzezlanaren inguruko azken berria.

Bizkaia Kirolak Saria Amorebietako udalera, Lipdub lehiaketa

2010(e)ko Azaroak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bizkaia Kirolak Saria Amorebietako udalarentzat izan da, Zornotzak egindako lilpdub-a hizpide hartu dugu eta orain zuk botoa emaiozu arren.

Albiste onak ematea nahi izaten dugu beti, baina jakina, hori ez da beti gure eskutan egoten, hala gaurko lehen albiste pozgarria, Amorebieta-Etxanoren bloga berriz ere aktibo dagoela da, beraz…zorionak guztioi, hori dena zuek lortu duzuelako, zuen parte hartzea izan da blogari bizitza eman diona.

Berri on batetik, beste batera goaz, aste honetan bertan, Beñat Mendietak horrela idatzi baitzuen gure hesian: “Zorionak!!! gure udalak, Bizkaia Kirolak Saria eraman du toki administrazioko entitaterentzako kategorian. Zorionak! bideoa uzten dut, zuek ere ikus dezazuen…seguru bat baino gehiago ezagutuko duzuela.” Honen inguruko informazio gehiago jasotzeko hemen duzu esteka.

Horrenbeste entzuten eta hobe esateko ikusten ari garen lipdub-en txanda iritsi da, eta jakina gure herriak ere bere egin du eta Euskadi Gaztera bidali du. Gure hesian Hodei Zambrano Troncosok utzi du eta berari ere eskerrak eman behar dizkiogu, horrela posteatu zuren berak: “ALARMA GORRIAAA!!!!!! LIPDUB!!!! GURE MARKAGAILUA EZ DA MOGITZEN!!! %3an gauz!!! bozkatu egunero mesedez ahal dozuezan leku guztietatik,HAU AL DA ZORNOTZAK DEKON INDARRAA??? POS VAYA!…ALE ANIMO DANORI!!! TA SARTU  EMON ZURE BOTOA ” JAI HO!” LIPDUB-ARI YA HAREMOS UN LUNTX (con patatas de bolsa o algo) jejeje!!! ANIMOOOO!!!!”

Orain aurrera egingo dugu, eta asteburuari begira jarriko gara, izan ere Eider Garaikoetxeak honako gonbitea luzatu digu: “Dantza eta antzerkia umeentzat: Elirale konpainia zapatu honetan Zornotza Aretoan. Zertan datzan ikus dezazuen…. ” Pantxika Telleria koreografo handia gurean izatea benetan atsegina dela, eta guretzat baino gure txikientzat izango da gehiago, bestela, honen bideoa ere ikusi dezakezue.

Musika, bideo eta dantzatik orain antzerkira egingo dugu saltoa, izan ere, zuon artean banatzeko sarrerak ditugula esatera gatoz. Badakizue, ‘Vaya Semanita’ saioak orain antzezlana duela eta Zornotzara ere etorriko dela. 2010eko abenduaren 18an hemen herrian bertan egongo da eta Amorebieta-Etxanoko orrialdeak (http://www.facebook.com/amorebieta.etxano) han egoteko bi sarrera bikoitz ditu (4, guztira), eta orrialdeko jendearen artean zozkatuko ditu. Parte hartzeko, Zornotzako 10 lagun gonbidatu behar dituzu orrialdera; gero, 10 pertsona horien izenak amorebieta.facebook@gmail.com helbidera bidali, eta abenduaren 14an maila bidali dutenen artean egingo dugu zozketa. Zozketa eguna, abenduaren 14an egingo dugu, beraz animatu eta parte hartu. Eskerrik asko, eta gora Zornotza!

Karmengo jaiak, Bizkaiko Klopak, Athletic-eko gazteak, Uda Kalean Bizi…

2010(e)ko Uztailak 2 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Beste aste batez hemen gaituzue Amorebieta Etxanoko orrialdearen hesian jasotakoan laburpenarekin.

Jaietarako motorrak berotzen ari garen honetan nola ez Karmen jaiei aipamenarekin ekingo diogu.

Juantxu eta ‘Farutxi’k zaporea jarriko diete Karmen jaiei. Jubilatutako sukaldariek piztuko dute jaietako txupina. Zornotzak, bere aurrekontua aurten %15 jaitsi du.

Eguzki-plakez estali du Amorebieta-Etxanoko Udalak Zelaieta zentroaUdal pilotalekuaren goiko aldea estaliko dute 120 modulu fotovoltaikoek. Sortzen duten energiaren arabera, diru-kopuru aldagarria jasoko du Udalak. Ekimen honen bidez, beste urrats bat eman du Udalak udalerriaren garapen jasangarriarekiko konpromezuan.

Athletic-ek harrobi ezinhobea du

Athletic-ek harrobi ezinhobea du

Athleticeko gazteei harrera, Udaletxean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Bilboko Udalak, eta ondoren Bizkaiko Foru Aldundiak, harrera egin diete Athleticeko jokalari gazteei. Bingen Arostegi entrenatzailea eta Fernando Garcia Macua presidentea izan dira ere, besteak-beste.

Uda kalean Biziren luxuzko estreinaldia The Graffiti Classics laukote britainiarrarekin. Kaleko arte eszenikoen egitarauaren estreinaldia ezin hasiera hobeagorik izan. Londoneko The Gaffiti Classics taldea-«harri bitxi bat da », San Agustín kultur guneko arduraduna den Arantza Arrazolaren hitzetan.

Olioa birziklatzeko makina bi jarri dituzte. Zaldibarko udalak makina bi jarri ditu etxean erabilitako olioa birziklatzeko, Olazar kalean eta Zaldua plazan egongo dira. Herritarren artean jada, 1.000 plastikozko pote banatu dira, eta makina berriek behin erabilitakoa sartutakoan berri bat emango diote erabiltzaileari.

Renfek Creditrans txartela onartuko du gaurtik Renfeko bidaiariek Creditrans txartela erabili ahal izango dute gaurtik.Enpresak 5,5 milioi euro inbertitu ditu makina berriak erosi eta martxan jartzeko.

Bilbok hirien nobel saria jaso du Singapurren Izar moduan jaso du Azkuna alkateak Lee Kuan Yew World City Prize saria,hau da, hirien nobel saria. Beste 78 hirirekin lehiatu da, baina epaimahaiak Bilbo hautatu du.

Bizkaiko Klopak

Bizkaiko Klopak

Bizkaiko kopla zaharrak, Kepa Junkeraren eta Xabier Amurizaren eskutik Euskal kultura, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa uztatzen ditu ‘Beti Bizi’ diskoak. 12 kantu bildu dituzte bertan.

Irakurketa maratoian parte hartzeko izen ematea zabaldu dute Amorebieta eta Iurretak, herri horietako liburutegiek parte hartzen dute, eta hauetan bertan eman beharko da izena. Helburua, bizi-taxian egiten den ibilbidearen bitarte horretan etenik gabe altuan irakurtzea izango da. «Ahalik eta kilometro gehiago lortu, puntu gehiago emango dizkigute eta gure erronka besteak baino gehiago lortzea izango da” horrela azaldu zuen Iurretako liburutegiko arduraduna den Ziortza Onaindiak.

Markeliñe Londoneko Jaialdira itzuli da. Zornotzako antzerki taldeak bigarren urtez lortu du Ingalaterran egotea, kaleko “Carbón Club” lanarekin joan da aurten eta uztailaren 6tik 10era bitartean eskainiko dute. Zornotzak espektakulu berria larunbatean erakutsiko du gaueko 10etan, estreinatu berri den herriko plazan.

Bestelakoak ere izan ditugu Amorebieta-Etxanoko orrialdeko Hesian, baina hauek guztiak laburtu behar ditugunez, hemen utziko dugu aste honetako bilduma.

Ondo izan eta gozatu ezazue asteburua.

Jaiak, aktore aukeraketa, eta Amorebietako fatxada ederrak

2010(e)ko Apirilak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Asteazkenean, San Prudentzio eta Estibalitz-en egunean bertan, hasi zen Amorebieta-Etxanoko gazteei zuzendutakok III. Antzerki Jaialdia.  Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra bitartean, 60 gaztek hartuko dute parte Zugan Ni ekimenaren barruan, tartean Markeliñe antzerki taldea egongo da lanean.

Sanprudentzioak hasi dira horrela esaten dute Anboto aldizkariek hurrengo albistean, beraz, danok ospatzera San Prudentzioak horretarako dira eta festak!

Antzerkitik, Telebista edo eta Zinemara egingo dugu saltoa orain. Askotan, burutik pasa zaizu, zure inguruko lagun honek edo lehengusu edo dena delako horrek kamara aurrean ederto emango lukeela eta gainera aktore sena daukala…Orduan, adi entzun ondoren datorrena. Aktore aukeraketa Bilbon, Borja Cobeagaren bigarren filmerako.19 eta 90 urte bitarteko pertsonak bilatzen dituzte. Maiatzaren 5ean egingo dute castinga, Deustuko Bidarte Kultur Etxean.

Askotan ez dugu museotara joateko aukerarik izaten, bueno ba,orain kalean bagaude ere, arteaz gozatzeko aukera izango dugu. “Artea kalean” ekimena aterako du Udalak, fatxada itsuetan udalerriko antzinako argazkiak irudikaturik

Oraingo honetan, asteburu honetarako kontzerturako gonbitea egin nahi dizugu. Maiatzaren batean bertan larunbata. Kontzertua Arrasateko Taldearekin. GOVERNORS. Idabamusik aretoan, 22:00etan.

Bukatzeko, kandela piztu eta abesten hasiko gara. Ospatzeko gehiago ere topatu dugu, kasu honetan, 100 urte betetzen dituen Ascensión Fernández. Elkarrizketa egin diote eta sasoi onean eta Saturrarango kartzelako oroimenekin topatu dute amuma.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte.

Anboto mendira kontuz, txirrindula garaia eta agenda

2010(e)ko Apirilak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Amorebieta-Etxano. Argazkia: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano. Argazkia: Imanol Aragon

Kaixo guztioi!

Astelehen on!

Bai ondo irakurri duzue, astelehena bada ere, azkenean asteburuan izandako udaberriko eguraldia gure artean jarraituko du eta eguaztenera arte behintzat horrela jarraituko dugu.

Askorentzat udaberrian sartzerakoan tristura eta alergia izaten da nagusi, hala ere, bestelakoak ere badirela gogoratzeko hemen gara beste behin ere.

Amorebieta-Etxanoko taldeko hormak izandako emariak, orain Blog honetan topatuko dituzu eta hemen sartuko dira baita zuk egindako komentario eta abarrak ere.

Amorebieta-Etxanoko Blog berri honetan, Taldearen Horman kaleratutakoa topatuko duzue.

Azken egun hauetan ez dira kontu askorik sartu baina, hurrengo baterako gehiago izateko, badakizu zure kolaborazioa ezinbestekoa izango dela. Izan ere, izan daiteke, zure auzoan gertaturiko zerbaiten berri izatea eta oraindik gainerako publikoak horretaz ezertxo ere ez jakitea. Horregatik, zu, ezinbestekoa zara gure taldean.

Xakearen erakusketa filatelikoa zapatuan itxi zituen bere ateak, hala ere aurrera begira jarri dira eta gure artean jarraitzen duela jakitera etorri zen albistea gurera. Beste erakusketa baten berri oraingo honetan “A mesa puesta” Eguaztenean estreinatuko da, San Prudentzio egunean, alegia, Apirilaren 28tik aurrera.

Etzirako beste apuntetxo bat hemen eskura. San Prudentzio egun handia ospatzen jarraitzeko beste proposamen bat duzue jarraian “Debussy, Ravel y el impresionismo “Kontzertua Improntu Taldearekin datorren apirilaren 28an. Maiatzak 15erako ere zuen agendan apuntatzeko dantza ekitaldia, “Maps” lanarekin. Abadiño Gorakadak ostiralean estreinatu zuen, Zornotza Aretoan, Jules Verneren azken abentura.

Imanol Aragon zornotzar argazkilariak, bere opariekin jarraitzen du, hemendik eskerrak emateko aprobetxatuko dugu izan ere urteak dira jada, Eguraldiblog-era bere harri bitxiak bidaltzen dituela eta baita lehiaketak irabazi izan dituena ere. Hona hemen, Amorebietako horman utzitako argazkia, gaurko mezu honetako goiko aldean topatuko duzue.

Istripua, trenbide-pasagunerik gabeko tokian gertatu zen, eta trenak hemen harrapatu zuen.

Gaia erabat aldatuko dugu eta oraingo honetan, ekonomiarekin erabat lotuta datorkigun gaia ekarriko dugu, izan ere, Alcoa enpresan jada ostiralean LABen eskutik bigarren greba egunerako deialdia egin zen.

Astegoiena pasata orain, astelehenari ondo ekiteko, ekitaldiz beteriko eguna izango dugula aurreratu dezakegu, denboran atzera egingo dugu horretarako, izan ere, 73 urte dira Gernikaren Bonbardaketa izan zenetik. Gernikaren ildo beretik jarraituz, Gernikak bonbardaketaren biktimak gaur bertan omenduko dituela jakin dugu. 73 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, hori dela eta Euskadi Irratiko “Amarauna” saioan atzo bertan saio berezia egin zuten, AUDIOA ENTZUN! Euskadi Irratian Amarauna saioan atzo, igandea, egindako elkarrizketa. Apirilaren 26an, 73 urte gaur beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Aitzakia horrekin ekitaldi ugari antolatu ditu Gernikako Bake Museoak.

Anboto, mendi ederra da benetan, hala ere Alluitz menditik Anbotora igarotzeko dagoen korridorea oso arriskutsua da eta istripua izan zuen bertan bizitza galdu zuen 58 urteko mendizaleak. Orain arreta jartzeko oharra zabaldu nahi dugu. Kontuz mendira joaten zarenean! Arretaz joan behar da. Gure erredakzioko kazetariak Mendi federazioko bi adituren laguntzaz, Anbotoko gailurrera igo da.

Mendia utzi eta orain txirrindula hartuko dugu, Amorebietak, txirrindulen mailegu zerbitzua indartzen duela jakin baitugu.

Amorebieta-Etxanon, Euskal Herri osotik errumaniar gehiago dituen herria da, bai, bai, eta jakina horrenbeste izaki, errusiar-errumaniarren Kultura erakusgai jarri dute.

Klima-aldaketa dela eta, bestea dela eta jakina, krisian gaudela ahaztu barik, Udalaren ekimenez eredu sostengarria jarri nahi izan da martxan eta horrela egin du. Eguzki energia erabiltzen den tokia, gainerakoentzat erreferentzia izan beharko luke.

Arestian aipatu legez, bestelakorik topatuz gero, gurean jarri eta ongi etorri izango da.

Laster arte eta ondo izan.

Amorebieta-Etxanok Blog berria estreinatu du!

2010(e)ko Apirilak 13 Kaitin Allende Iruzkin 1

Kaixo guztioi!

Gaur estreinatzen dugu Amorebieta-Etxanoko Blog berria. Hemendik aurrera ez ditugu laburpen mezurik bidaliko eta horman jasotzen direnak Blog-ean topatuko dituzu.

Lehenik eta behin, hasteko erakusketa baten berri eman nahi dugu, marrazki politak ikusten ikusmena ere pozten delako. “Bosteko 2010″ Zelaietara iritsi da.

Eguraldi ona dugula eta, dena martxan jarri behar da, eta bizikleta berriak jarriko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak apirilean Amorebiziz zerbitzuan.

Ekitaldi asko apiriletik aurrera izango direnak eta horietako bat aukeratzekotan zapatuan bertan egingo dena. Julio Verneren azken bidaia, apirilaren 17an Zornotza Aretoan.

Beste bat zure agendan apuntatzeko:  “Zugan ni” antzezlana, Zornotza aretoan apirilaren 30ean.

Samuel Sánchez izan da Euskaltel-Euskadi taldeari sasoi honetako bigarren garaipena eman, hemen dago lasterketaren kronika.

Eguzkilorea. Argazkia; Imanol Aragon

Eguzkilorea. Argazkia; Imanol Aragon

Eguzkilore ederra eta bide batez, Imanol Aragonek bataiatu legez, “Sentsazioak” gaur bertan estreinatzen dugun Blogean ere zuen sentsazio oro ongi etorri izangoda. Eguzkilore eder honekin Blog berriaren hasiera eta datozenak babestuta egongo dira, baita gu ere. “lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.” Hauxe da Imanol Aragonek Eguzkilorearen argazkiarekin batera oparitutako testutxo bat.

Asko izan dira jasotako post-ak eta baita argazkiak ere, baina lehen laburpenerako jasotako azkenak hartu ditugu.