Artxiboa

‘Amorebieta’rekin etiketatutako sarrerak

Zornotza, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontra

2011(e)ko Azaroak 29 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Zornotza emakumeen indarkeriaren aurka azaldu da azken egunotan, ez dago umeen bahiketaren gaiarekin larritzeko arrazoirik, pare bat lehiaketa proposatu dizkigute… horiek dira pasadan astetik hona Amorebieta-Etxanoko orrian berbagai izan direnak, ekin diezaiogun laburpenari!

Emakumeen kontrako Indarkeriaren eguna izan zen ostiralean eta, nola bestela, Amorebieta-Etxano ere indarkeriaren aurka agertu zen beste urte batez. Gure Facebooeko orrialdean ere, Hodei Zambranok utzi zigun mezua, hala zioen: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!!! eta bideo hauxe elkarbanatu zuen. Ahal bezain laister egun honek bere zentzua galtzea litzateke onena, ea hala den…

Imanol Aragonek Bizkaie kazetari taldeak abiatutako lehiaketa baten berri eman zigun pasadan astean. ‘Zornotzako Jauregibarria jatetxean bi lagunentzako dastaketa-menua irabazi nahi??? Bialdu zure argazkiak Bizkaie! 2011ko argazki lehiaketara‘. Eider Garaikoetxearen esanetan, ‘Joe ba saria ez da txarra! Baina nire argazkiak bai! :-( eta geuk, Amorebieta-Etxanoko orritik Imanoli galdetu genion ea bere argazkiak aurkezteko asmorik ba ote duen. Ezetz dio berak, anima zaitez gizona!

Azaroaren 20an hauteskunde orokorren nondik norakoak kontatu genizkizuen eta badakizuenez, hauteskundeen emaitzak Zornotzan ez zuten ezusteko handirik utzi; EAJk irabazi zituen hauteskunde orokorrak Amorebietan. Eta Amaiur izan zen bigarren indar bozkatuena, PSOE eta PPren aurretik. Zer deritzozue?

Bestalde, gaiz aldatuz, Athleticen Europa Leagueko partida doan ikusi nahi? Abenduaren 1ean San Mamesen jokatuko den Athletic-Slovan Bratislava partidarako sarrera bat zozkatzen du EITB Kirolak orriak. Abenduaren 1eko 12:00ak arte EITB Kirolak orri honen zale egiten diren guztien artean zozkatuko dugu sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan (futbolzelai ondoan) jaso ahal izango da! Zorte on!!

Amaitzeko, azken egunotan bolo-bolo ibili den gaia dakarkigu lerrootara: umeen bahiketak. Hodei Zambranoren bidez sareratu dugun albiste honetan irakur dezakegunez ez dago arduratzeko arrazoirik, ez dago umeak bahitzeko boladarik Zornotzan. Lasai hartu orduan, baina beti bezala ez begirik kendu etxeko txikiei badaezpada…

Agur bat Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko! Egun gutxi barru elkartuko gara berriz ere, bitartean ongi segi eta ondo bizi!

Mikel Urdangarin zornotzarrak disko berria aurkeztu du

2011(e)ko Azaroak 18 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanon Mikel Urdangarin zornotzarraren disko berria izan dugu mintzagai. Mikel Urdangarin musikariak zuzeneko disko bikoitza kaleratu du, bertan, iaz Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertua jasotzen du lan berriak, eta guztira ibilbide osoko 28 abesti ditu. Gaurtik aurrera, eszenatokiz eszenatoki ibiliko da zuzenekoz zuzeneko. Atzo, Zornotzako Facebookeko orrian esan genuen bezala… entzuteko gogoz gaude Mikel!

Zornotza | Mikel Urdangarinek lan berria aurkeztu du

Zornotza | Mikel Urdangarinek lan berria aurkeztu du

Karmele Aurtenetxeri gustatu zaio berria, zuk zer diozu? Atsegin al duzu Mikelek sortzen duen musika? Mikel Urdangarin zuzenean ikusi nahi baldin baduzu gaur bertan daukazu horretarako aukera Balmasedan, bitartean, aurkezpen bideoaz gozatuko dugu:

Bestalde, gaur goizean herrian bolo-bolo dabilen gaia aipatu du Eider Garaikoetxeak: ‘KONTUZ MESEDEZ: Asteon bi ume bahituten saiatu dire herrien: bata Larrako aparkalekuan eta bestea, txinoan… nik behintzet ez dotset alabari begirik kentzen, badaezpada!‘. Zaindu itzazue etxeko txikiak… Norbaitek ba al daki zerbait gehiago? Izan al zarete gertatutakoaren testigu?

Aste honetako laburpena amaitzeko, Imanol Aragon, gure argazkilariak ;-) bidali digun grafikoa dakarkizuegu lerrootara. Bertan, bere webguneak izan dituen bisiten jatorria ageri da eta begi bistakoa denez… nazioartean ere ezaguna da Imanol! ‘Del mundo mundial, eh? ;) ‘ Ez diogu guk, Karmelerena da iruzkina. Konproba ezazue:

Amorebieta-Etxano | Gráfico de visitas de la página web de Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | Gráfico de visitas de la página web de Imanol Aragon

Gaurkoz besterik ez, eskerrik asko Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua guztiok, eta iganderarte! Ezagutu bezain pronto, hauteskunde emaitzen berri izango duzue, ordura arte!

Mikel Urdangarin zornotzarrak disko barria aurkeztu dau gaur. Zuzeneko lan honetan, 15 urtetako ibilbidea 28 kantutan batu du eta gaurtik aurrera, eszenatokiz eszenatoki ibiliko da lan berriarekin. Entzuteko gogoz gaude Mikel!

Zornotza: San Martin eguneko ilargi betea eta egunsentia argazkitan

2011(e)ko Azaroak 11 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Zornotzako orrian San Martin bezperako ilargi betearen eta gaur goizeko egunsentiaren argazkiak jaso ditugu. Eskerrik asko Imanol Aragon, ederrak dira benetan! Ikusi egingo ditugu ezer baino lehen ;-)

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin gaueko ilargi betea ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano | San Martin eguneko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Agur bero bat bidali digu Imanol Aragonek; eta guk berriz ere diogu, ederra izan zen bart gaueko ilargi betea eta onak dira bai argazkiak. Gaur goizeko egunsentiaren kolorea ere ikaragarria izan da, Karmele Aurtenetxek esan bezala, ‘Bai, gaurkoa goiz gorri-gorria izan dogu! Eta ederra argazkia‘.

Aurreko astebukaerarako berriz, proposamen hauxe egin genizuen: ‘Espero ez denaren zain al zaude? Horixe da datorren larunbatean Zornotza Aretoan taularatuko duten antzezlanaren izenburua, ‘En attendant l’inattendu’. Ustegabeko bat edo beste jasotzeko egun aproposa izan daiteke’. Karmele Aurtenetxeri izenburua gustatu zitzaion eta Eider Garaikoetxeari berriz, argazkia. Bertaratu al zineten?

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Amorebieta-Etxano | En Attendant L´inattendu antzezlana Zornotza aretoan

Lip dub-a grabatzen ari dira herrian? Atzo musika eta jende pilo ikusi neban Udaletxe plazan… Baten batek badaki zerbait???‘ Eiderrek egin zuen galdera, ba al dakizue zertaz ari den? Egin al da bideoren bat? Hala bada, elkarbanatu ezazue Zornotzako Facebookeko orrian, guk ere ikusi nahi dugu!

Besterik ez gaurkoz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela blog honetan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Ongi pasa asteburua, laster arte!

Zornotzak Kaitanako anbulatoriorako lurrak utzi dizkio Jaurlaritzari

2011(e)ko Urriak 28 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanok Kaitanako Osasun Zentro edo anbulatorio berria egin ahal izateko lursailak laga dizkio Eusko Jaurlaritzari. Eider Garaikoetxeak eman digu albistearen berri lotura honetan eta irakur dezakegunez, bertan, Kaitanako Osasun Zentroa eraikitzekotan dira etorkizun hurbilean. Lanak urte honen azken hiruhilekoan hastea aurreikusi zuten, denborak esango du noizko izango dugun zornotzarrok anbulatorio berria prest. Bitartean Eiderrek arrazoi, gero eta gutxiago falta da.

Imanol Aragonek berriz, atzoko hodeien argazkia partekatu zuen Zornotzako Facebookeko orrian. Frutas Francisco Salado-k ‘Fantastic, parece un ovni, muy bueno‘ aipatu zuen jarraian eta Eider ere bat etorri zen. Bitxia bada konposizioa baina, zuek zer diozue, ovnia dela dirudi bai ala ez?

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

2011ko urriaren 27ko hodeiak Zornotzan ARGAZKIA: Imanol Aragon

Hodei Zambranok berriz, ETB-ko Lokaleroak saioaren berri eman zigun pasadan astean. Honela zioen: ‘Aste honetan ez dira agertuko zornotzarrak baina adi egon ze hurrengo asteetan zornotzako lokalen bat ikusiko dozue. Saio kañeroa izango da, disfrutatu!’ Adi egon beharko dugu beraz, gure herriko gazteen lokalak kuxkuxeatzeko eta baita, lokaleroen egunerokoa zein den ezagutu ahal izateko ere. Eiderrek halaxe komentatu zuen: ‘Nire etxe azpian badago gazteen lokal bat, ea horiek diren!!!!’ Ez dakigu ba zure etxe azpikoak izango ote diren, Zornotzan badago non aukeratu eta! Zein izango ote da? Edo hobeto, zein lokal gustatuko litzaizueke zueri bertan ikustea?

Besterik ez gaurkoz, datorren astean berriz ere Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrian esandako guztia bilduko dugu asteko laburpenean. Orain, zuena da hitza! Elkarbanatu albisteak, argazkiak, kexak, iradokizunak… nahi duzuena. Parte hartu! Bitartean, ongi pasa asteburua zornotzarrok, batzuentzat luzea izango da gainera ;-) Ongi izan eta laster arte!

Mangamore 2011 Zornotzan eta Amorebieta-Alaves Mendizorrotzan

2011(e)ko Urriak 14 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebietak Real Unionen aurka lortutako garaipenak, Bigarren B Mailako II. multzoaren gailurrean kokatu du Zornotzako taldea. Eta futbolzaleez gain, komiki zaleak ere pozik daude asteburu honen atarian, gaur bertan irekiko baititu ateak Mangamore 2011k. Honexek aste honetan zehar, Amorebieta-Etxanoko orrian jaso ditugunak, has dezagun gaurko laburpena!

Amorebieta futbol taldea bigarren postuan kokatu da sailkapen nagusian, zortzigarren jardunaldian Real Unioni irabazi eta gero. Amorebietak Real Union 4-1 garaituta,  gol festa ikaragarria utzi zigun pasadan asteburuan eta oraindik ere sailkapeneko liderra Mirandes den arren, puntu bakarrera daukagu zornotzarrok lidergoa! Ikusi egin behar igandean zer gertatzen den euskal zelaietan, Amorebietako mutilek Mendizorrotzan daukate zita arratsaldeko bostetan Alavesen aurka indarrak neurtzeko. Zornotzarrok, iragarpenik bai?

Futbolzaleek umoretsu ekingo diote jardunaldiari eta komiki zaleak ere gustora ibiliko dira Zornotzan egun hauetan zehar. Badator auten ere, Mangamore 2011. Manganime eta japoniar kultura ardatz hartuta antolatzen diren jardunaldiak dira Mangamore, aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta gaurtik hasita astelehenera bitartean burutuko da Zelaieta Zentroan. Eider Garaikoetexeak eman digu jardunaldi hauen berri eta egitarau osoaren lotura jarri digu eskuragarri. Hauxe da bertaratuz gero aurkituko duguna:

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 14 ostirala

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 14 ostirala

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 15 larunbata

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 15 larunbata

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 16 igandea

Mangamore 2011 egitaraua, urriak 16 igandea

Egiten duzuena egiten duzuela ahal bezain beste gozatu asteburua eta badakizue, esateko daukazuen hori, Zornotzako orrian edo gure herriko blogean ongi etorria izango da. Eskerrik asko eta ongi izan!

Zornotzako argazkiak jaso ditugu Amorebieta-Etxanoko komunitatean

2011(e)ko Urriak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko argazkiak jaso ditugu Zornotzako orrian azken egun hauetan. Amorebieta-Etxanoko horman udako lozorrotik esnatu garela nabari da iada, hasi da kurtso berria eta bueltatu gara denok ohiko egin beharretara. Eguraldia bera ere udazkenera moldatu da dagoeneko eta gu ere hementxe gaude berriz ere, astero-astero Zornotzako orrian elkarbanatzen duzuen ororen berri emateko prest, ez dezazuen ezer galdu.

Imanol Aragonek bi argazki eder bidali dizkigu. Lehenengoan udako azken egun eguzkitsuen kolore bizia ikus dezakegu, argi gorridun egunsenti gogoangarria atzeman zuen etxeko leihotik. Antonio, Savela, David, Karmele eta Eider bat etorri dira epaian: zirraragarria izan zen benetan irailaren 28ko egunsentia. Hona hemen:

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko irailaren 28ko egunsentia ARGAZKIA: Imanol Aragon

Bigarrenean aldiz, uda garaiko nostalgia guztiak poltsikoan sartzeko irudi borobila utzi digu: goizeko behelainoak laztandutako Amorebieta-Etxano. Atzokoa da irudia eta Delirium Tremens, 80. hamarkadako talde gipuzkoarraren Laino ilunak abesti mitikoaren letra zati batez lagunduta partekatu zuen atzo. Hona hemen: ‘Laino ilunak ikusten, goizean goizez zeruan, leihoak bustirik daude…

Amorebieta-Etxano, atzo goizeko lainoa ARGAZKIA: Imanol Aragon

Amorebieta-Etxano, 2011ko urriaren 6ko goiz lainotsua ARGAZKIA: Imanol Aragon

Aldaketaren testigu izan gara dagoenezko beraz, utz ditzagun eguraldi kontuak alde batera eta hel diezaiogun kurtso berriko lehen kultur proposamenari. Atzo Amorebieta-Etxanoko orrian elkarbanatu genuen albisteak dioen bezala, gaur da zita Zornotza Aretoan. Mikel Urdangarin zornotzarrak eta Traspasos dantza konpainia gasteiztarrak elkarlanean sortutako ‘Nora’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Dantza garaikidea atsegin baduzu, badakizu! Garaiz zabiltza oraindik ;-)

Honela emango diogu amaiera gaurko laburpenari; beti bezala, eskerrik asko guztioi, Zornotzan gertatzen denaz hitz egiteagatik, eta laster hementxe elkartuko garelakoan agurtzen zaituztegu. Gaurtik aurrera, zaudeten lekuan zaudetela, astero etorriko gara blog honetara Amorebieta-Etxanoko orrian gertatzen den guztia kontatzera. Besarkada bat eta ondo izan!

2011ko Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaien azken traka hastear

2011(e)ko Uztailak 21 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Amorebieta-Etxanoko biztanleak asteburuari begira daude. Biharko eguna argitzearekin batera hasiko baita herriko jaien azken traka eta aste guztian zehar egin duen ‘negu’ giroa ikusita, eguraldia hobetzearekin batera norbera ere jai giroan murgiltzeko gogoa nabari da. Eta aldatzen ez bada… ba esan ohi den bezala, ‘gustoko lekuan aldaparik ez!‘.

Egun hauetan Amorebieta-Etxanoko Facebook-eko orrian ez da parte hartze handirik egon. Badirudi zornotzarrak indarrak biltzen aritu direla lan egun hauetan zehar, hortaz, energia topera dutela heduko dira astebukaerara. ;-)

Ane Goikoetxeak atzo piragua jeitsierako argazkiren bat partekatzeko eskatzen zuen eta David Rodriguezek berriz, 2011ko Karmengo jaien txupinazoaren uneko argazki hauxe utzi digu gaur:

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Amorebieta-Etxano-2011ko Karmen jaien txupinazo unea

Oraindik asko dago gozatzeko eta horren lekuko da Amorebieta-Etxanoko karmengo jaietako egitaraua. Bete-bete dago azken trakarako prest, goza ezazue! Gora Zornotzako jaixak eta zornotzarrak!!!

Eta jaiez gain, Hodei Zambranok ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saio berriko promoa utzi du Amorebieta-Etxanoko horman. Esteka honetan duzue bideoa ikusgai. Gaurkoz besterik ez, ongi pasa jaietan eta egun gutxi barru izango duzue gure berri. Bitartean, zuen argazki, bideo, iritzi edota bestelako kontuen zain geratuko gara eta horiek denak, badakizue, taldeko orrialdean bertan uzteko aukera duzuela, edota, gure herriko blogean bertan. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Amorebieta-Etxanoko jaiak jendez lepo abiatu dira. Gora karmenak 2011!

2011(e)ko Uztailak 19 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Pasadan ostiraleko txupinazoarekin hasi ziren Zornotzako jaiak. Aurtengo Karmenetako lehen asteburuan jendez lepo bete da herria eta Aitor Aranak lehen eguneko argazki hauek utzi ditu Amorebieta-Etxanoko horman, eta gainera, bere esanak ere geure egiten ditugu: ‘Aupa zornotzarrak oraindik egun pila ditugu aurretik!’.

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Zornotza-Karmen jaiak 2011-txupinazoa-Argazkia Lorea Ortiz

Ane Zabala ere jaien hasieraz aritu da: ‘Lehen astebukaera ikaragarria izan da eta datorrena… hobea! Gora Zornotzako jaiak!’. Gurekin partekatu duen albistean, Udaleko arduradunak ere pozik agertu dira lehen egunetako balantzearekin. Kultur zinegotziaren hitzetan, ‘aurtengo jaien hasiera inoizko jendetsuena izan da’. Ekitaldi jendetsuenak txupinazioa eta Ken Zazpi taldearen kontzertua izan dira momentuaz eta bertaratzeaz gain, ‘giro ona’ ere nabarmendu nahi izan dute.

Denak pozik eta jaiak hasi besterik ez dira egin oraindik. Amorebieta-Etxanoko 2011ko Karmengo jaien egitaraua bete-bete dago oraindik, gaur bertan esaterako, arratsaldeko zortzietan Sokamuturra izango da eta bihar berriz, Ibaizabal errekan koadrilen arteko piragua jeitsiera. Goza itzazue jaiak eta bidalizkiguzue argazki batzuk! Amorebieta-Etxanoren orrialdeko hurrengo laburpenean zure argazkiak argitaratuko ditugu!

Eta jaiak hasi baino lehen eskakizun bat ere egin dute Zornotzako horman. David Rodriguezek honela zioen: ‘Entre todos podemos intentar que los carteles presentados a concurso sean expuestos en el Zelaieta , no encontramos la manera de que nos escuchen y se pasan la pelota unos a otros’. Eta berak aurkeztutako kartela utzi digu ikusgai, hona hemen:

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Amorebieta-Etxano-Cartel presentado por David Rodriguez al concurso de carteles de las fiestas del Carmen

Besterik ez gaurkoz, jarrai ezazue jaietaz gozatzen eta egun gutxi barru etorriko gara bueltan jaien inguruan gertatzen den oro kontatzeko. Goza itzazue Zornotzako jaiak! ;-) Gora Karmenak eta gora zornotzarrak!!!