Zornotza, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontra
Zornotza emakumeen indarkeriaren aurka azaldu da azken egunotan, ez dago umeen bahiketaren gaiarekin larritzeko arrazoirik, pare bat lehiaketa proposatu dizkigute… horiek dira pasadan astetik hona Amorebieta-Etxanoko orrian berbagai izan direnak, ekin diezaiogun laburpenari!
Emakumeen kontrako Indarkeriaren eguna izan zen ostiralean eta, nola bestela, Amorebieta-Etxano ere indarkeriaren aurka agertu zen beste urte batez. Gure Facebooeko orrialdean ere, Hodei Zambranok utzi zigun mezua, hala zioen: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!!! eta bideo hauxe elkarbanatu zuen. Ahal bezain laister egun honek bere zentzua galtzea litzateke onena, ea hala den…
Imanol Aragonek Bizkaie kazetari taldeak abiatutako lehiaketa baten berri eman zigun pasadan astean. ‘Zornotzako Jauregibarria jatetxean bi lagunentzako dastaketa-menua irabazi nahi??? Bialdu zure argazkiak Bizkaie! 2011ko argazki lehiaketara‘. Eider Garaikoetxearen esanetan, ‘Joe ba saria ez da txarra! Baina nire argazkiak bai!
’ eta geuk, Amorebieta-Etxanoko orritik Imanoli galdetu genion ea bere argazkiak aurkezteko asmorik ba ote duen. Ezetz dio berak, anima zaitez gizona!
Azaroaren 20an hauteskunde orokorren nondik norakoak kontatu genizkizuen eta badakizuenez, hauteskundeen emaitzak Zornotzan ez zuten ezusteko handirik utzi; EAJk irabazi zituen hauteskunde orokorrak Amorebietan. Eta Amaiur izan zen bigarren indar bozkatuena, PSOE eta PPren aurretik. Zer deritzozue?
Bestalde, gaiz aldatuz, Athleticen Europa Leagueko partida doan ikusi nahi? Abenduaren 1ean San Mamesen jokatuko den Athletic-Slovan Bratislava partidarako sarrera bat zozkatzen du EITB Kirolak orriak. Abenduaren 1eko 12:00ak arte EITB Kirolak orri honen zale egiten diren guztien artean zozkatuko dugu sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan (futbolzelai ondoan) jaso ahal izango da! Zorte on!!
Amaitzeko, azken egunotan bolo-bolo ibili den gaia dakarkigu lerrootara: umeen bahiketak. Hodei Zambranoren bidez sareratu dugun albiste honetan irakur dezakegunez ez dago arduratzeko arrazoirik, ez dago umeak bahitzeko boladarik Zornotzan. Lasai hartu orduan, baina beti bezala ez begirik kendu etxeko txikiei badaezpada…
Agur bat Zornotzako Facebooeko orrian parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko! Egun gutxi barru elkartuko gara berriz ere, bitartean ongi segi eta ondo bizi!
















Zure iritzia