Zornotzako bizikleta maileguen zerbitzuaren desagerpena izan da azken egunotan zonotzarren ahotan ibili den gai nagusietako bat. Herritarrek zerbitzua aisialdirako soilik erabiltzen dutela eta erabilera jaitsi egin dela argudiatu du Udalak. Zuk zer nolako erabilera ematen diozu bizikletari? Gai hau eta Amorebieta-Etxanoko Facebookeko orrialdean eztabaidatu diren beste batzuk izango ditugu aztergai gaurkoak. Goazen! 
Urte berriarekin batera, aldaketak datoz herrian, eta horixe gertatu da Zornotzan ere. Abenduaren 30ean jakinarazi genuen, esteka honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak bizikleta mailegu zerbitzua etetea erabaki duela. Zerbitzua egunerokotasunean zornotzarrek egiten dituzten joan-etorrietan zerbitzu erabilgarria eskaintzeko asmoz sortu zen duela hiru urte eskas. “Ostras… oraintxe enteratu naiz, hau pena!”, zihoen Eider Garaikoetxeak. Badirudi erabilera datuak ez direla espero bezain onak izan, eta urtarrilak 1etik aurrera mailegu zerbitzua bertan behera gelditu da.
Artista zornotzarrak protagonistak
Hodei Zambranok Haizetara 2012 lehiaketan parte hartzea nahi duen oroko dagoeneko izena ematekoaukera duela jakinarazten zigun. Haizetara jaialdia kaleko musika taldeen nazioarteko lehiaketa da, datorren ekainaren 22an, 23an eta 24an egingo dena. Musikaria al zara? Ba… animatu! 
Zornotzan beti izan dira artistak, eta oraingoan guztiak bat egin eta Zornotzako Aretoari bultzada emateko helburuarekin, ekimen berri bat jarri dute martxan. Link honetan irakur dezakezuen moduan, zinemari eta arte eszenikoei loturiko 22 zornotzarrek Zornotza Aretoan bazkide berriak topatzeko ekimen berezi bat jarri dute martxan. Zorionekoak gu, horren artista piloarekin! Ia lortzen duten ba!
Eloy Santosek ere gurean parte hartu du laguntza eskez. Zornotzako Atletismo Klubeko norbaitekin harremanetan jarri behar zuela eta, orrialdean ia norbaitek kontakturik ote zuen galtzen zuen. “Es muy urgente localizar”, esaten zigun. Berehala erantzuten zigun, ordea, arazoa konpondu zela esanez.
Urte ongi amaitzeko, La Luchuga antzezlana ikustera joateko zozketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen genizuen, izan ere, glu-glu antzerki konpainiak abenduaren 29an eskainiko zen “La Lechuga” lana ikustera debalde joateko beta eskaintzen genizuen. Nola? Zornotzako blogera harpidetuz. “Joana Gerrika” eta “Ziorom” izan ziren irabazleak, beraz, eurek eraman zituzten sarrera. Ondo pasatu al zenuten?
Patricia Alejandra Martinek, berriz, Amorebieta-Etxanoko komunitatea zoriontzen zuen eta itzultzeko irrikaz zegoela kontatzen zigun hitz hauekin: “Tengo muchas ganas de volver a verlos. Tambien saludos a mi familia !!!”.
Mauro Gallardok anaia topatzeko helburuarekin idazten zuen: “Si alguien por esas casulidades conoce a mi hermano MARIO GALLARDO, UNO PETICITO, ARGENTINO, Mandenlen un saludo…”. Badirudi anaia Galdakaon bizi duela, baina Facebookik ez duela. “Vive en Amorebieta, antes vivía al frente de la alcaldía”, esaten zigun. Ia zortea duen, gure laguna egiten den eta elkarren berri izaten duten.
Eta honekin gaurkoz amaiera emango diogu laburpenari. Hori bai, ezin dugu agur esan URTE BERRI ON esan gabe. Izan zoriontsu eta badakizu zuen iritziak, zalantzak.. nahi ditugula eta horretarako bi bide dituzuela. Bata blog honetan bertan idaztea, eta bestetik, Zornotzak Facebookean duen orrialdean. Pozik bizi!
Share on Facebook
Zure iritzia