Zornotza ala Amorebieta-Etxano?
Batzuk hain gutxi eta beste batzuk hainbeste! Gauza jakina da gure herriak hiru izen dituela, hirurak ere zuzen idatzita daudenak baina.. Ba al dakigu euren benetako historia? Zergatik daude desadostadunak? Gaurkoan galdera horiei erantzuna bilatzen saiatuko gara. Ezagutu dezagun Zornotza eta Amorebieta-Etxano izenaren nondik norakoak. Gurekin etorriko al zara?
Urte batzuk atzera egin eta hara zer topatu dugun! Historikoki, gaur egun udaletxea dagoen lekuaren izena Zornotza omen zen. Amorebieta, berriz, ibaiaren beste aldeari deitzen zitzaion, eliza zegoen aldeari, hain justu. Eta Etxano? Ba… mendi tontorrean zegoen herrixka bat zen eta duela gutxira arte, bere udaletxe propioa zuen.

Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon
Frankismoak, ordea, gauzak izugarri aldatu zituen. Guztiok dakigu euskarazko izenak desagertu egin zirela, eta horrekin batera, Zornotza eztabaidagai bihurtu zen. 1979ko irailean, bietako bat ofizialtzat hartu behar zen. Herritar batzuk Zornotza proposatu zuten, hori baitzen inguru osoaren izen komuna. Baziren Etxano desagertu egingo zela esan zutenak. Orduan Zornotza-Etxano proposatu zen baina.. Amorebietakoak kontra agertu ziren. Eta zer eta irabazi!!
Udalak Amorebieta hautatu zuen, eta horrela, udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Echano bihurtu zen. Gerora, euskal ortografia errespetatuz, Amorebieta-Etxano bihurtu zen, 1997ko ekainean. Euskaltzaindiak, ordea, Zornotza hobetsi zuen, euskal izena, alegia.
Gaur egun, oro har, euskaldunek Zornotza erabiltzen dute eta erdaldunek, berriz, Amorebieta. Eta zuk.. Zein izen erabiltzen duzu?

Zure iritzia